Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Termosfera

Wikipedia, Entziklopedia askea
Eguratsaren geruzak.

Termosfera, atmosferako azken aurreko geruza da. Beheko aldean mesopausarekin egiten du topo, eta goiko aldea eguzkiaren atmosferarekin talka egin arte hedatzen da.

Tenperatura, mesopausa pasa eta, konstante mantentzen da 10 bat kilometroz eta ondoren, bizkor-bizkor igotzen da: 200 km-tik gorako altueran 100 °C baino gehiago lortu arte.

Mesopausatik gora dagoen konposaketa heterogenoko geruzari heterosfera deitzen zaio. Konposaketaz gain, beste irizpide batzuen arabera ere banatu genezake termosfera, bi geruza hauek lortuz:

1.- Ionosfera: Termosferaren beheko aldean kokatzen da, 80km-ko altueratik 500 km-ra. Ioi kantitate handia duelako deitzen da horrela. Lurrazaletik bidaltzen diren irrati-uhin luzeak atzera Lurreruntz isladatzen ditu.

2.- Exosfera edo magnetosfera: 500 km-ko altueratik gora kokatzen da. Exosfera, Lurraren grabitateak altuera hoietan indar gutxi duela eta partikula batzuk espazioruntz ihes egiten dutelako deitzen da horrela. Magnetosferak aldiz, Lurraren eremu magnetikoari egiten dio erreferentzia. Eremu honek eguzkiaren erradiazioaz babesten gaitu elektrikoki kargatutako partikulak (elektroiak eta protoiak) desbideratuz. Eguzkiaren erradiazioari eguzki-haizea deitzen zaio eta honen eraginez, Lurreko eremu magnetikoa ez da erabat simetrikoa: eguzkiaren aldera dagoen zatia txikiagoa da eta atzeko zatiak hainbat eta hainbat kilometroko buztana osatzen du, eremu magnetikoari kometa itxura emanez. Partikula batzuk Lurrera iristea lortzen dute poloetan: aurora borealak (ipar poloan) eta aurora australak (hego poloan) dira.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]