Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Thatcherismo

Wikipedia, Entziklopedia askea
Margaret Thatcher (1925-2013)

Thatcherismoa (ingelesez: Thatcherism) Margaret Thatcher britainiar buruzagi kontserbadoreak bildu eta bultzarazi zuen politika, gizarte eta ekonomiaren inguruko ideia multzo edo pentsamolde bat da.

Pentsamolde honek laburbilduz honakoa defendatzen zuen: inflazio baxua, estatuaren murriztea eta moneta eskaintzaren kontrol zorrotzaren bidez merkatu librea bultzaraztea, pribatizazioak eta langileen mugimenduari eskubideak mugarazi eta murriztea. Azken honek thatcherismoak langile klasean orokorrean oso gaizki ikusia izatea ekarri zion, gainera thacherismoaren garaian Erresuma Batuan desindustrializazio handia eman zen, bai eta greba ugari ere, batez ere Ipar-ekialdeko Ingalaterrako meatzarien artean (1984-85eko Erresuma Batuko meatzarien greba), hauetan meatzarien eta poliziaren arteko istilu bortitz ugari jazo ziren.

Sozialismoarekin eta orokorrean ezker politikoarekin oso kritikoa eta zorrotza izan zen:

« Sozialismoak dirua amaitzean porrot egiten du... gainontzekoen dirua. »
« Nire lana Britainia Handia gorri bihurtzea eragoztea da »
« Britainia Handiaren gaixotasuna sozialismoarekin sendatzea leuzemia izainekin sendatzen saiatzea bezalakoa da. »

Pentsamolde honen garairik gorenena 1975-1990 artean izan zen, hain zuzen ere, Thatcher Erresuma Batuko agintean egon zen denboraldia. Joera honen aldekoei ingelesez Thatcherite (Thatcherista) deitzen zitzaien, eta nagusiki gizartearen klase kontserbadore edo eskuineko kideak izan ohi ziren.

Ipar Irlandako gatazka

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Irlandako gatazkari dagokionez, berez Erresuma Batuko Gobernuak irlandar errepublikanismoarekin zuen harreman txarra oraindik gehiago gaiztotu zuen, Ipar Irlandako irlandar errepublikar mugimenduaren aurkako kuartelik gabeko gerra bultzarazi baitzuen, irlandar presoei bere ordura arteko preso politikoen estatusa kendu eta gaizkile edo delinkuente komunen politika indarrean ezarriz, horren adibide garbia, 1981eko Irlandako gose grebaren krisi larria izan zen.

« Ipar Irlanda Erresuma Batuko zati da, nire hauteskunde-barrutia den bezala. »
Hidden Agenda (1990, Ken Loach) filmaren hasiera

Nazioarteko politika

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bestalde, pentsamolde honetako aldeko askoren artean euroeszeptizismoa agerikoa zen, Erresuma Batua Europar Batasunetik aldendu eta AEBtuen altzora hurbiltzearen aldekoak baitziren. Thatcher eta orduko AEBtako presidentea zen Ronald Reaganek elkarren arteko oso harreman politiko estua izan zuten, horregatik maiz Reaganomia pentsamoldearekin ere parekatzen da.

« Europa ez da inoiz AEBak bezala izango. Europa historiaren produktua da. AEBak filosofia baten produktua da. »
« Nire bizitza osoan, geure arazo guztiak Europa kontinentaletik etorri zaizkigu, eta konponbide guztiak mundu osoko herrialde anglosaxoi hiztunetatik »

Nazioartean, thatcherismoak britainiar nazionalismo sendoa erakutsi zuen, Malvinetako Gerran ez zuen inoiz Argentinaren aurrean atzera egin, eta Erresuma Batuaren garaipen militarrak sekulako bultzada politikoa eta prestigioa eman zion. Bestalde, Augusto Pinochet txiletar diktadorearen defendatzailea ere izan zen, Txiletik erbesteratua eta epaiketaren zain Erresuma Batuan babes hartuta egon zen garaian herrialde hartako "preso politiko" bakarra zela esanez.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]