Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

The General (1998ko filma)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau 1926ko filmari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «The General (1926ko filma)».
The General (1998ko filma)
Jatorria
Argitaratze-data1998
IzenburuaThe General
Jatorrizko hizkuntzaingelesa
Jatorrizko herrialdeaErresuma Batua eta Irlandako Errepublika
Banatze bideaeskatu ahalako bideo
Ezaugarriak
Genero artistikoalapurreta filma, krimenezko filma, film dramatikoa, Film biografikoa eta liburu batean oinarritutako filma
Iraupena124 minutu
Koloreakoloretakoa eta zuri-beltzekoa
Zuzendaritza eta gidoia
Zuzendaria(k)John Boorman
Gidoigilea(k)John Boorman
Antzezlea(k)
Brendan Gleeson (Martin Cahill)
Jon Voight
Maria Doyle Kennedy
Adrian Dunbar (en) Itzuli
Seán McGinley
Angeline Ball
David Wilmot
Brendan Coyle
Jim Sheridan



[[Kategoria:Adrian Dunbar (en) Itzuli antzeztutako filmak]]




Ekoizpena
EkoizleaJohn Boorman
Konpainia ekoizleaMerlin Films (en) Itzuli
[[Kategoria:Merlin Films (en) Itzuli ekoitzitako filmak]]
EdizioaRon Davis (en) Itzuli
Ekoizpen-diseinatzaileaDerek Wallace (en) Itzuli
Bestelako lanak
MusikagileaRichie Buckley (en) Itzuli
Argazki-zuzendariaSeamus Deasy (en) Itzuli
Jantzi-diseinatzaileaMaeve Paterson (en) Itzuli
Fikzioa
Kontakizunaren tokiaDublin
Argumentu nagusiaIpar Irlandako gatazka, Irlandako Armada Errepublikazalea (1919-1921)a, kriminalitatea, Martin Cahilla, cycle of violence (en) Itzuli eta Anticonformity (en) Itzuli

IMDB: tt0120706 Filmaffinity: 460716 Allocine: 19172 Rottentomatoes: m/1087427-general Mojo: general Allmovie: v162464 TCM: 5882 Metacritic: movie/the-general-1998 TV.com: movies/the-general-1998 Netlix: 11819460Edit the value on Wikidata

The General (euskaraz Jenerala) 1998ko John Boorman ingeles zinema zuzendariaren filma bat da. 1980ko hamarkadan Irlandan arras ospetsua izan zen Martin Cahill kriminal eta lapurraren bizitza kontatzen duen Paul Williams kazetariaren The General liburuan oinarritua dago. Bertan, Brendan Gleeson, Adrian Dunbar, Sean McGinley, Maria Doyle Kennedy, Angeline Ball eta Jon Voight aktoreek antzeztu zuten.

Oharra: Atal honek istorio osoa edo amaiera argitzen du.

The General filmak Martin Cahillen (Brendan Gleeson) hilketarekin hasten da. Ezizenez Jenerala (The General), Dublingo auzo txiro batean jaio eta jada haurtzarotik lapurretari ekion zion. Irlandako gizartean bere izena laster egin zen ospetsu, nahiz eta inork bere aurpegia nolakoa zen jakin ez, jendaurrean nola edo hala beti eskuaz ezkutatzen saiatzen baitzen. Agintearekiko erakusten zuen mespretxu eta harropuzkeriarengatik kondaira bilakatu zen, betiere polizia, eliza, erakunde ofizialak nahiz agintariak lotsagarri utzi asmoz, izaera anitzeko pertsona zen, bortizkeria, umorea nahiz eskuzabaltasuna modu berean erabiliz.

Filma protagonista (Cahill) bere etxetik atera eta ustekabean kalean hiru tiroz hiltzen dutenean hasten da. Ondoren, pertsonaiaren bizitza haurtzarotik helduarora kontatzen delarik, bai eta bere hilketa ekarriko zuten arrazoiak azalduz ere. Cahill eta bere taldekideek herrialdean ohiartzun handia izan zuten lapurreta handiak burutu zituzten. Ekintza hauek eta lortutako diruak, erakunde nahiz beste talde batzuen arreta erakarriko dute, bai Garda (Irlandako Errepublikako polizia),IRA nahiz Ulster Volunteer Force taldeena ere. Azkenik, IRAko kideek hilko dutelarik.

Canneseko Zinemaldian eszenagintzako saria jaso zuen.

  • Filmaren hainbat unetan Van Morrison irlandar abeslari eta konposatzailearen "It was once My Life" eta "So Quiet Here" abestiak entzun daiteske.
  • Filmaren amaierako kredituetan Cole Porter estatubatuar konposatzailearen "Don't Fence Me In" abestia entzuten da.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]