Thierry Mugler
Itxura
Thierry Mugler | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Estrasburgo, 1948ko abenduaren 21a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Vincennes, 2022ko urtarrilaren 23a (73 urte) |
Hobiratze lekua | Père Lachaise hilerria |
Heriotza modua | berezko heriotza |
Hezkuntza | |
Heziketa | École supérieure des arts décoratifs de Strasbourg (en) École nationale supérieure des arts décoratifs (en) |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | moda-diseinatzailea, goi joskintza diseinatzailea, diseinatzailea eta argazkilaria |
Izengoitia(k) | Manfred Thierry Mugler |
mugler.fr | |
Manfred Thierry Mugler (Estrasburgo, 1948ko abenduaren 21a - Vincennes, 2022ko urtarrilaren 23a) frantziar moda-diseinatzailea izan zen.
1970eko hamarkadan bere marka sortu zuen eta bere ikuspegi abangoardista, arkitekturala eta hiperfemeninoagatik nabarmendu zen goi mailako joskintzara. Moda-desfileetan aniztasuna sartu zuen, sexuaren eta adinaren araberako diskriminazioak saihestuz. Drag-queens, pornstars eta emakume transgeneroak sartu zituen. 2002an kendu zen markatik, baina 2013an itzuli zen sormen-zuzendari gisa.
Abeslari (Michael Jackson, Madonna, Grace Jones, David Bowie, Diana Ross, George Michael; eta aktoreentzako (Demi Moore) jantziak diseinatu zituen. Angel lurrina ere sortu zuen, XX. mendeko salduenetakoa.