Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Tiragoma

Wikipedia, Entziklopedia askea
Tiragoma

Tiragoma, harri-goma edo sardea arma txiki eramangarri bat da, jaurtigailuak jaurtitzeko erabiltzen dena.

"Y" forma duen zurezko egitura batek eratzen du tiragoma. Egitura honen goiko bi adarrei lotuta, bi sokatxo ditu, aldi berean, kautxuzko, plastikozko edo oihalezko oinarri batetara lotuta daudenak. Toki honetan jartzen da jaurtigailua, ohi, harri txikiak izaten direnak.

Tiragoma, nagusi ez den eskuarekin eutsi eta besoa luzatzen da. Orduan, jaurtigailua heltzen da oinarriaren bidez, erpurua eta hatz erakuslearen artean harturik, eta luzatu egiten da, masailetik gertu jartzeko. Orduan, apuntatu egiten da, eta, askatzen denean, jaurtigailua bere jomugara abiatzen da ziztu bizian.

Etxeko tiragomak jostailu tradizionalak izan dira umeentzat XX. mendearen zati handi batean zehar.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]