Touba
Touba | |
---|---|
hiria | |
Administrazioa | |
Estatu burujabe | Senegal |
Senegalgo eskualdeak | Diourbel eskualdea |
Department of Senegal | Mbacké Department |
Geografia | |
Koordenatuak | 14°52′N 15°53′W / 14.87°N 15.88°W |
Altuera | 35 m |
Demografia | |
Biztanleria | 529.176 (2007) |
Touba Senegalgo hiria da, Diourbel eskualdeko handiena. Herrialdearen erdialdean dago, Dakartik 194 kilometro ekialdera. Herriadean biztanle gehien dituen bigarren hiria da, Dakar kapitalaren atzetik. 2013an 753.315 biztanle zituen.[1]
Etimologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Touba izena arabiarretik dator (طُـوْبَىٰ).
Abu Sa'id Al Khudri profetak esan zuen: "Touba paradisuko zuhaitz bat da. Bere tamaina batek ehun urtetan egiten duen distantziaren parekoa da eta paradisuko jendearen arropa zuhaitz horren fruitua biltzen duen ehunaz dago egina."
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Toubako hiri santua Mbaffar basoan sortu zuen 1888an Ahmadou Bamba Khadimou Rassoulek, muridismoaren sortzaile berberak.
Administrazioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hiriaren zati handi bat urbanizatua dagoen arren, administratiboki Touba Mosquéeko lurralde landatar barruan dago, Arrondissement de Ndameko azpidibisio bat dena, Mbacké Departamentuan, Diourbel eskualdean.
Gune urbanoan, hiria 25 herriz dago osatua: Alia, Boustanoul, Arifina, Darou Alimoul Khabir, Darou Khadim, Darou Khoudoss, Darou Marnane, Darou Marnane 2, Sourah, Darou Miname, Darou Salam Ndame, Dianatoul Mahwa, Gouye Mbind , Guédé Bousso, Keur Niang, Khaïra, Ndindy Abdou, Same Lah, Touba Al Azhar, Touba Guédé, Touba Madyana, Touba Mosque, Boukhatoul Mubarak, Ndamatou 1, Touba HLM, Touba Ndiarême eta Route de Darou Mousty.
Hala ere, hiriak estatus berezia du, Senegalgo beste hiri santuek bezala: polizia berezia du, eta Xarian oinarritutako araudia, Maliki eskola juridikoaren arabera idatzia.
Klima
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Toubak Sahelgo klima du, estepako klima beroa, BSh Köppen klima sailkapenaren arabera.
Datu klimatikoak (Touba) | |||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Hila | Urt | Ots | Mar | Api | Mai | Eka | Uzt | Abu | Ira | Urr | Aza | Abe | Urtekoa |
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) | 32.5 | 34.2 | 36.3 | 37.5 | 38.1 | 36.7 | 33.7 | 32.3 | 32.5 | 34.9 | 35.4 | 32.3 | 34.7 |
Batez besteko tenperatura (ºC) | 23.4 | 24.5 | 26.6 | 27.8 | 28.9 | 29.4 | 28.2 | 27.3 | 27.2 | 27.8 | 26.6 | 23.6 | 26.8 |
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) | 14.3 | 14.8 | 17 | 18.2 | 19.8 | 22.2 | 22.7 | 22.4 | 22 | 20.8 | 17.9 | 15 | 18.9 |
Pilatutako prezipitazioa (mm) | 1 | 0 | 0 | 0 | 1 | 30 | 105 | 176 | 139 | 35 | 1 | 1 | 489 |
Iturria: Climate-Data.org[2] |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Senegal - Largest Cities, citypopulation.de
- ↑ Touba - Climate graph, Temperature graph, Climate table. (Noiz kontsultatua: 2016-10-31).