Trabukete
Trabukete | |
---|---|
palanka | |
Trabuketea makina sinplea da, palanka gisa erabiltzen dena, ibai, ubide edo putzu batetik ura igotzeko balio duena. Euskal Herrian ikus daitezke funtzionamenduan 21. mendean Añanako Gatz Haranean, non gatzagen langintzako tresna tradizionala izan diren.[1]
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Trabuketeak laguntzen du urez betetako suila erabiltzen duen pertsonaren mailara igotzen. Palanka bat da, euskarri baten gainean dagoen makila batez osatua, mutur bat bestea baino luzeagoa izango delarik. ;utur luzean, soka bat jartzen da suil edo ontzi batekin, eta, bestean, kontrapisu bat. Behar bezala orekatuta dagoenean, trabuketea horizontalean jartzen da ontzia erdi beteta dagoenean.
Trabuketearen printzipioa katapulta batzuen ingeniaritzaren oinarrian ere badago, frantsesez trebuchet deiturikoetan.[2] [3]
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Trabuketeari jatorri egiptoarra suposatu izan zaion arren, bere erabileraren hasiera Inperio Berrian (K.a. 1550-1070) kokatuz, Mesopotamiako erliebe eta zigilu zilindrikoetan agertzen da (K.a. 3000 eta 2500 bitartean datatuak) eta Indusko zibilizazioko Mohenjo-Daro hirian ere irudikatuta dago (K.a. 2500). Erromatarrek ere erabiltzen zuten (latinez, tolleno), eta Herkulanoko fresko batean irudikatuta dago.[4]
Julio Caro Barojak idatzi zuen 19. mendean oraindik arrunta zela Europa osoan, eta honako herrialde hauetan erabiltzen zutela: "Suedia, Norvegia, Danimarka, Finlandia, Herbehereak, Alemania, Hungaria, Polonia, Balkanetako herrialdeak, Errusia, Espainia eta Portugal, baita Afrika zuria, Ekialde Ertaina, India, Txina, Japonia eta Brunswick Berria ere Kanadan".[5]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Gatza egiteko tailerra» vallesalado.com (Noiz kontsultatua: 2024-09-16).
- ↑ Ikastetxeak, Elizbarrutiko. (2024-04-29). «Trabukete-jaurtiketa, Otxarkoaga Ikastegiko ikasketa praktikoa» Elizbarrutiko Ikastetxeak (Noiz kontsultatua: 2024-09-16).
- ↑ Udala, Orozko. (2023-02-08). «Orozkoko etnografia museoak bere erakusketa iraunkorraren parte izango den pieza berri bat hartuko du larunbat honetan» Orozkoko Udala (Noiz kontsultatua: 2024-09-16).[Betiko hautsitako esteka]
- ↑ (Gaztelaniaz) Palerm Viquiera at al., Jacinta. (2001). «Técnicas hidráulicas en México, paralelismos con el Viejo Mundo: I. Bimbaletes (shaduf)» II Encuentro sobre Historia y Medio Ambiente (Huesca) (Noiz kontsultatua: 2024-09-16).
- ↑ Caro Baroja, Julio. (1983). Tecnologia popular española. Ed. Nacional, 411-412 or. ISBN 978-84-276-0588-6. (Noiz kontsultatua: 2024-09-16).