Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Triesteko Lurralde Askea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Triesteko Lurralde Askea
Territorio libero di Trieste
Svobodno tržaško ozemlje
Slobodni teritorij Trsta
1947 – 1954
Errepublika
bandera

armarria

Geografia
HiriburuaTrieste
Biztanleria330.000 (1947)
Azalera738 km2 (1947) km²
Ekonomia
DiruaItaliar lira, AM-lira (A eremuan)
Triestar lira, Jugoslaviar dinarra (B eremuan)
Kultura
Hizkuntza(k)Italiera, esloveniera, kroaziera
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa
Historia
Sorrera1947
Desagerpena1954
Aurrekoa
Italiako Erresuma (1861-1946)
Ondorengoak
Jugoslavia
Italia

Triesteko Estatu Askea edo Triesteko Lurralde Askea (Territorio libero di Trieste italieraz, Svobodno tržaško ozemlje eslovenieraz, Slobodni teritorij Trsta kroazieraz) 1947 eta 1954 artean Erdialdeko Europan existitu zen estatu-askea izan zen, Italiako iparraldea eta Jugoslavia oiharen artean alegia. Triesteko lurralde askeak Trieste portu-hiria, kosta zerrenda estua ipar mendebaldean (A eremuan) eta Istriako penintsularen zati txikerra barnean hartzen zituen. 1947an eratu zen nahasketa etnikoa eta kulturala osatzen zuen biztanleria herrialde neutral, demokratiko eta independiente batean egokitzeko. 1954an ziren ondoko bi errepubliken esku gelditu zen eta 1977an ofizialki desegin zen.

Testuinguru geografikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Trieste Austria eta geroago Austriar Inperioaren barnean (1867tik aurera Austria-Hungariako Inperioa) egon da nahiz eta biztanleriaren gehiengoak italieraz hitz egiten zuen. 1910eko austriar erroldaren arabera, 230.000 triestarren artean honako hizkuntz-taldeak nabari zitezkeen: %51,8 italiera %29 esloveniera %2 kroaziera %1,2 bestelakoak (alemaniera, serbiera, greziera) %16 inperiotik kanpoko etorkinak (%75 italiarrak %63,8 italiar-hiztunak 1921n (Lehenengo Mundu Gerra ostean) Italiak Trieste, Istria eta egun Esloveniako mendebaldea den lurraldeak beretu zituen. 1924an Fiumeko Estatu Askea Italiara anexionatu zen, gaur egun Rijeka hiri kroaziarra dena.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]