Turgon
Turgon, "oihu garailea" esan nahi duena sindarinez, Tolkienen legendarium ospetsuko fikziozko pertsonaia bat da. Elfo Noldor bat zen, Fingolfin eta Anairëren bigarren semea eta Fingon, Argon eta Aredhelen anaia.
Valinorren jaio zen, Valinorreko Bi Zuhaitzen garaian, baina, garai horretan, Turukano deitzen zen, bere quenyazko izena zena. Bere emaztea, Elenwë izan zen, eta, bere alaba, Idril. Jakintsua deitua izan zen.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Turgon, Melkorrekiko mesfidati agertu zen denboraren hasieran, valar hau bere beldur izatea eta honek Turgon gorrotatzea eragin zuena, bere etsai askoren gainetik. Feänorren zina esan ez zuen arren, bere bihotzak, modu kuttunean, lurralde zabalagoetara joatea nahi zuen, eta, beraz, Helcaraxë zeharkatu zuen bere aitarekin. Han, hiltzeko zorian egon zen izotz zati bat apurtu ondoren, uretara erori ziren bere alaba eta emaztea salbatu nahian aritu zenean. Idril salbatu zuen, baina ezin izan zuen Elenwerekin gauza bera egin.
Nevrasteko Vinyamarren bizi izan zen, Taras mendiaren itzalpean, Ulmok, valar honekin aliantza estu bat zuelarik, Tumladen izeneko ezkutuko haranera gidatu zuenean, non Gondolin Ederra izeneko hiria eraiki zuen. Bere jendea, Gondolinera sekretupean gidatu zuen, Eguzkiaren Lehen Aroko 510. urtean hiria arpilatu zutenean hil zen arte gobernatu zuena.
Noldorren Laugarren Errege Gorena bihurtu zen erbestean, bere anaia Fingon Nirnaeth Arnoediad guduan hil ondoren, Turgonek eta Gondolinek ere, bertan parte hartu zutelarik.
Aipagarria da Erdialdeko Lurraldeko izpirituekin duen antzekotasuna, Ulmo valarra eta Thorondorrek gidatutako arranoak kasu. Hil ondoren, bere oinordekoa, bere iloba Gil-Galad izan zen, Fingonen semea.