Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Txileko diktadura militarra

Wikipedia, Entziklopedia askea
Txileko Errepublika
República de Chile
1973 – 1990
Diktadura
Txileko Errepublikako bandera

Txileko Errepublikako armarria


Ereserkia
Himno Nacional de Chile

Geografia
HiriburuaSantiago
Biztanleria11.178.817
Azalera756.096,3 km²
Ekonomia
DiruaTxiletar peso
Kultura
Hizkuntza(k)Gaztelania
ErlijioaKatolizismo
Historia
Aurrekoa
Txileko Errepublika (1925–73)
Ondorengoa
Txileko trantsizioa

Txileko diktadura militarra Txilen 1973ko irailaren 11tik 1990eko martxoaren 11ra ezarritako erregimen diktatoriala izan zen, eta, ondorioz, gobernu hori indarrean egon zen Txileko historiaren garaira hedatu zen.

Aldi hori Salvador Allende presidentearen gobernu demokratikoa boteretik kendu zuen estatu kolpearekin hasi zen. Indar armatuek gobernu-batzorde militar bat ezarri zuten, gero diktaduraren buruzagi bihurtuko zen Augusto Pinochet armadako komandante burua buru zela.

Estatu-kolpearen eguna

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1973ko irailaren 11n, Estatu-kolpe batek Salvador Allenderen gobernuan irauli zuen. Kolpe hau Ejertzitoaren Junta Militarrak, Aireko Indarrak eta Txileko Karabineroek zuzendu zuten.

Indar armatuek eta Karabineroen agintariak goizeko 8:30tan lehen ediktua igorri zuten:

“Lehenik, Errepublikaren Lehendakariak Indar Armatuen eta Txileko Karabineroen kargua entregatu behar du. Bigarrenik, Indar Armatuak eta Karabineroak baturik daude aberriaren askapenerako borrokaren misio historiko eta arduratsua hasteko, gure herrialdea marxismoaren uztarpean erori ez dadin”[1]


Lehendakariaren aholkulari eta gabineteko ministroak haien postuetara zuzendu ziren berehala. Hala ere, Defentsako ministroa zen Orlando Letelier, atxilotua, erbesteratua eta azkenik eraila izan zen Washingtonen. Beste zenbait ministro defentsarekin jarraitzen saiatu ziren jauregian, baina hau sutan zegoenean amore eman zuten.


Allenderen azken mezua goizeko hamarrak baina lehen izan zen igorria Magallanes Irratian, oraindik Aireko Indarrak estazioko antena suntsitu ez zutenean[2]:

“Ez dut amore emango (...) Hauek dira nire azken hitzak, eta badakit nire sakrifizioa ez dela alferrikakoa izango; badakit  behintzat azpijokoa, koldarkeria eta traizioa zigortuko dituen lezio moral bat izango dela[3].

Santiagon, Lehendakariaren Jauregian, Allende, Ministroak eta laguntzaileak aurkitzen ziren. Jaurdegia inguratua eta erasotua izan zen Ejertzito eta tankeen unitateagatik. Indar Armatuek Allenderen gobernuaren errendizioa exijitu zuten, eta hau lortu ez zutenez, jauregia bonbardatu zuten. Bertan hil zen Allende[4].


Hemendik ordu gutxira, Estatu-kolpea eman zuten gizonak telebistan agertu ziren haien ekintza justifikatzen eta haien intentzioak adieraziz. Ordura arte, pertsonaia ia ezezagunak ziren. Haietako bat, armadako jenerala zen Augusto Pinochet Ugarte zen, ondoren indar armatuetako eta Gobernuaren buru izatea elkartzea lortu zuena, diktadore bilakatuz[2].

Augusto Pinochet Ugarte

Pinocheten erregimenaren ezaugarri nagusiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Estatuaren militarizazioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Juntak berehala hasi ziren Estatu txiletarra militarizatzen zuten legeak idazten. Kongresua klausuratu egin zen eta alderdi politikoak eten zehaztugabean deklaratu ziren. Ezkerreko alderdiak, ordea, guztiz ezabatu ziren. Gobernuko postuak ofizial militarrei esleitu zitzaizkien, eta soldaduak intendente, gobernadore eta alkate bilakatu ziren[5].

Sistema judizialaren bazterketa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Arlo judizialean, haien buruari eman zioten legeak aldarrikatzeko autoritatea. Dekretu-legeak politika eta ekintzei defentsa legala ematen zieten, baina arbitrarioak ziren eta segurtasun indarrek nahi bezala entzungor egiten zieten. Zenbait legek ezkerreko alderdietako militanteak zigortzen zituzten; lana galtzetik, erbesteratzera edota exekuziora bitartekoak. Promulgatutako beste lege batzuk, polizia sekretuari atxiloketak egiteko autoritate guztia ematen zioten.


Auzitegi Konstituzionala ezabatua izan zen Kongresuarekin batera: botere exekutibo eta legegilearen banaketa amaitu zenez ez zuten hau kontrolatzeko organismorik behar. Txileko tribunalen ohiko praktika poliziaren eta segurtasun indarren hitza onartzea zen[2].

Inteligentzia Nazionaleko Zuzendaritza: DINA

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inteligentzia Nazionaleko Zuzendaritza, DINA, 1973an sortu zen, errepresio organismo gisa edozein legeren gainetik. Hasieratik erabili zen sistema berriaren oinarriak finkatzeko, proiektuarentzat arriskutsua zen edozein pertsona ezabatzeko eta biztanleriaren babesa indartzeko. Arauak hausten zituztenen aurkako hertsadurazko ekintzekiko beldurra sortzearen bidez burutzen zuten jarduna. DINAk, Txileko mugen kanpotik ere lan egiten zuen, beste polizia eta inteligentzia zerbitzuekin elkar lan eginez, erregimenaren aurkako erbesteratuak ezabatzeko[5].

Konstituzio berria (1980)

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
1980ko plebiszitua.

Konstituzio berri bat idazteko lehen plebiszitu edo erreferenduma 1980an burutu zen. Honen bidez, erregimenari zilegitasun legala ematea lortu nahi zen. Horrela, Pinochet botere exekutiboa gauzatzeko gaitzen zuen erreforma konstituzionala egin zuten. Horretarako, Salbuespeneko Estatuaren figura izango zen, eta Gobernuko Juntak botere lelegileaz arduratuko ziren.


Nahiz eta alderdiak oraindik debekatuak zeuden, eskuinak erregimenak utzitako espazioak erabili zituen erregimena berari buruz eztabaidatzeko, kasu batzuetan ere, zenbait alor zalantzan jarriz.

1983tik erregimen amaierara

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1983tik erregimenaren amaierara bitarteko garaian, gizarte-egituraren eta espektro ideologiko ezberdinetako alderdien berragerpena eman zen. Hain zuzen, 1987an alderdi politikoen lege bat egin zen. Honekin, erregimenaren oposizioa alderdi forman zein forma sozialean agertu zen, eta bestetik, eskuinak haren tradizio partidista berreskuratu zuen[6].


Bigarren plebiszitua 1988an ospatu zen. Oraingo  honetan, gauzak ezberdin gertatu ziren: %55,99ak ezezkoa eman zuen. Horrela, txiletar herriak agintaldi berri bat ukatu zion eta hurrengo urtean elekzioak ospatu ziren. Diktadura, ofizialki, 1990ko martxoaren 11n amaitu zen, Pinochet betirako Senatari bihurtuz. Patricio Aylwin izango zen handik aurrera errepublikaren buru[6].

Txileko diktadura militarraren garaiko panfletoa.

Oposizio demokratikoak jokatu zuen papera Estatu-kolpe osteko lehen urteetan erresistentziara mugatu zen, ez zuelako inolako gaitasunik ezarri zen diktadura militarrari aurre egiteko. MIR (Movimiento de Izquierda Revolucionario) talde armatuak ekintza armatuak egiten jarraitu zuen, baina ez zuten lortu erregimena kolokan jartzea. Paper indartsuagoa jorratu zuen eragile bakarra Eliza izan zen, errepresalituei babesa ematen jardun zuena. Demokrazia Kristaua oposizioko indar nagusia bihurtuz joan zen.


1980. hamarkada hasieran, erregimenak krisi egoeran zegoen eta oposizioak protesta eta ekintza ezberdinak antolatzen hasi zen, 1986. urtera arte iraun zutenak. Urte horretan FPMRek (Frente Patriótico Manuel Rodriguez) Augusto Pinocheten kontrako atentatu saiakeraren eta ekonomiaren gorakadaren ondorioz protestak mantsotu zituen.


1988. urtean, indarrak metatuz Augusto Pinochet boteretik botatzeko zuten aukera baliatu izan zuten eta plebiszitoaren bidez, haien helburua lortu zuten[7].

Diktaduraren ondorio sozialak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Txileko Valparaiso eskualdeko San Antonio probintziako exekutatuen eta desagertuen memoriala.

Urte askotan oso zaila izan da biolentziaren biktimak izan diren pertsonen zifra ofizialak lortzea. Pinochetek eta bere jarraitzaileek informazio asko ezkutatu zuten. Frogatu da desagertutako pertsona kopuru handi bat egon zela. Baina, ez zen jakina herrialdetik ihes egin zuten edo tortura jasaten hil ziren. Gaur egun, badakigu “40.018 pertsonak ofizialki biolentzia hau jasan zutela erregimenean eta 3.065 erailak edota desagertuak izan zirela”[8].

Zifra hauetaz gain, erregimen militarrak 200.000 erbesteratze eragin zituen. Gainera, marxismoarekin loturiko pertsonek jazarpen handia jasan zuten, herrialdetik mugimendu politiko hauek ezabatu nahi zirelako[9].

Erregimenaren lehen 15 urteetan Pinochetek kera-deia ezarri zuen 20:00 eta 8:00en bitartean. Legeak zioen:

“Debekatu egiten da bide publikotik herritarren zirkulazioa, indibidualki edo bakarrik, ibilgailuetan edo edozein beste bitartekotan.”.


Hau betetzen ari ez zirela ikusten bazuen indar publiko batek, erantzuna honi edo bere ibilgailuari tiro egitea zen. Karabineroek eta Indar Armatuek indarra eta biolentzia erabili zuten jendearen aurka, neurri diziplinario bezala, kontrola eta beldurra mantentzeko.[10]

Atal honen barruan, azpimarratzekoa da emakumeek jasandako biolentzia. Testigantzek islatzen duten bezala, emakumeek tortura sexuala, psikologikoa eta fisikoa jasan zuten. Gainera, estrategia bezala erabili ziren tortura saioetan haien haur edo senideei lotutako mehatxuak informazio politikoa ateratzeko[11].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. author., Collier, Simon,. Historia de Chile, 1808-1994. ISBN 978-84-460-4736-0. PMC 1151391231. (Noiz kontsultatua: 2022-02-03).
  2. a b c Ensalaco, Mark. (2002). Chile bajo Pinochet : la recuperación de la verdad. Alianza Editorial ISBN 84-206-4166-9. PMC 51767986. (Noiz kontsultatua: 2022-02-03).
  3. Andrés., Ahumada, Eugenio. Atria, Rodrigo. Piña, Juan. (1990). Chile : la memoria prohibida : las violaciones a los derechos humanos, 1973-1983. Pehuén PMC 716701863. (Noiz kontsultatua: 2022-02-03).
  4. Padilla, Elias. (2005). La dictadura militar chilena 1973-1990. CEME.
  5. a b (Gaztelaniaz) Rumbero, Alejandro Muñoz. (2015-03-20). «La Dirección de Inteligencia Nacional: una breve aproximación a la policía político-social de la dictadura chilena (1973-1977)» Revista Historia Autónoma (6): 101–116. ISSN 2254-8726. (Noiz kontsultatua: 2022-02-03).
  6. a b No es país para jóvenes actas del III Encuentro de jóvenes investigadores de la AHC. Universidad del País Vasco 2012 ISBN 978-84-9860-636-2. PMC 932813158. (Noiz kontsultatua: 2022-02-03).
  7. Garretón, Manuel Antonio. (2016-01-01). «“Los nuevos regímenes militares en América Latina, una caracterización general” y “Esquema para analizar el régimen militar chileno” (El proceso político chileno, 1983)» Antología del pensamiento crítico chileno contemporáneo (Consejo Latinoamericano de Ciencias Sociales. CLACSO): 167–198. (Noiz kontsultatua: 2022-02-07).
  8. (Gaztelaniaz) «Chile conmemora dividido el 43 aniversario del golpe militar de Augusto Pinochet contra Salvador Allende» BBC News Mundo (Noiz kontsultatua: 2022-02-07).
  9. Bront, Julia. (2018). Augusto Pinochet: el dictador eterno. El museo de la memoria, 1-19 or..[Betiko hautsitako esteka]
  10. Araneda, Danny Monsálvez. (2013). «La dictadura militar de Augusto Pinochet como historia del presente: historiografía, dictadura, transición, demanda social y crisis de representatividad» Historia Actual Online (30): 175–191. ISSN 1696-2060. (Noiz kontsultatua: 2022-02-07).
  11. (Gaztelaniaz) Yáguez, Javier Maraval. (2008-12-14). «Mujeres en movimiento: bajo la Dictadura militar chilena (1973-1990)» Cuestiones de género: de la igualdad y la diferencia (3): 241–273.  doi:10.18002/cg.v0i3.3833. ISSN 2444-0221. (Noiz kontsultatua: 2022-02-07).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]