Txinatar bolak
Ben Wa bolak, geisha bolak edo txinatar bolak sexu jostailu bat da, alutik edo uzkitik sartuz plazera lortzeko helburua duena. Bola bat edo gehiagoz osaturik dago, nahiko arinak, barruan beste bola txikiagoak dauzkatenak. Mugimenduarekin barruko bola txikiek kanpokoak jotzen dituzte, plazera sortzen bibrazioak eraginez. Zoru pelbikoa indartzeko ere balio dute.
Jatorria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Asiako ekialdean sortu zirela argi badago ere, ezin da esan zehatz-mehatz non eta nola. Antza denez, "txinatar" izena izanik ere, jatorria Japonian omen dago. Elezahar batzuek jatorri hori azaltzen saiatu dira: esaterako, enperadore baten grina sexualak asetzeko, haren aholkulariek bola horiek asmatu omen zituzten, korteko konkubinek jostailu horiek erabiliz unean prest egoteko. Halaber, geishen asmakizun gisan aurkeztu izan dira[1].
Erabilerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bolek erabilera batzuk dituzte:
- Jostailu erotikotzat, egintza sexualean, bai bikotean, baita masturbazioan ere.
- Pixari eusteko egiten diren pelbiseko beheko aldea indartzeko ariketak egiteko. Adinaren ondorioz nahiz erditu ondoren baginak indarra galtzen duenez, tresna oso lagungarriak izaten dira. [2]
- Pelbiseko giharrak indartzeko ariketak egiteko, sexu-harremanak luzeagoak eta hobeak izan daitezen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «Historia de las bolas chinas» Bolas Chinas 2009-02-27 (Noiz kontsultatua: 2021-09-10).
- ↑ http://www.efisioterapia.net/articulos/fisioterapia-la-reeducacion-del-suelo-pelvico
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- James A. Duke: The Green Farmacy. New Discoveries in Herbal Remedies for Common Diseases and Conditions from the World's Foremost Authority on Healing Herbs. Hadcover, Rodale Press, 1997. 621 or. ISBN: 9780875963167.
- Alicia Misrahi: En mi casa o en la tuya: confesiones de tuppersex. Teià, RobinBook, 2007. ISBN 978-84-9727-878-6
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Gaztelaniaz) Pelbiseko zorua indartzeko heziketa: http://www.efisioterapia.net/articulos/fisioterapia-la-reeducacion-del-suelo-pelvico.
- (Gaztelaniaz) Txinatar bolei buruzko informazio ugari: http://www.lasbolaschinas.com/