Ucayali departamendua
Itxura
(«Ucayali (departamendua)» orritik birbideratua)
Ucayali departamendua | |||
---|---|---|---|
Peru | |||
Administrazioa | |||
Estatu burujabe | Peru | ||
ISO 3166-2 | PE-UCA | ||
Hiriburua | Pucallpa | ||
Gobernuburua | Manuel Gambini Rupay (en) | ||
Zatiketa | ikusi
| ||
Geografia | |||
Koordenatuak | 9°58′S 73°11′W / 9.96°S 73.19°W | ||
Azalera | 102.199,28 km² | ||
Mugakideak | Loreto departamendua, Madre de Dios Department (en) , Cuscoko eskualdea, Junin Department (en) , Pasco Department (en) , Huanuco Department (en) eta Acre | ||
Demografia | |||
Biztanleria | 496.459 (2017) 64.300 (2007) | ||
Dentsitatea | 4,86 bizt/km² | ||
Ordu eremua | UTC−05:00 |
- Artikulu hau departamenduari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Ucayali».
Ucayali Peruko erdi-mendebaleko departamentua. 130.158 km2 eta 432.159 biztanle (2007) ditu. Hiriburua: Pucallpa. Perun sortutako azken departamentua da (1980), eta Ucayali eta Cruel Portillo herrialdeak hartzen ditu. Ibai nagusia Ucayali ibaia da, eta haren haranean banatzen dira biztanle gehienak. Ekonomia-jarduera nagusia nekazaritza (arroza, artoa, pinaburuak, bananak, sandiak, tea, indabak) bada ere, garapen handia izan du abere-hazkuntzak (behi, zaldi eta zerri-azienda). Industriaren artean ehungintza, papergintza eta zurgintza dira nagusi. Petrolio-hobiak.
Banaketa administratiboa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1980an Ucayali eta Coronel Portillo antzinako probintziak batzean sortu zuten baina 1982tik aurrera honako probintziatan banaturik dago:
- Coronel Portillo - Hiriburua: Pucallpa
- Atalaya - Hiriburua: Atalaya
- Padre Abad - Hiriburua: Aguaytía
- Purús - Hiriburua: Puerto Esperanza
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Peruko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |