Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Uliana Semionova

Wikipedia, Entziklopedia askea
Uliana Semionova

Bizitza
JaiotzaZarasai (en) Itzuli1952ko martxoaren 9a (72 urte)
Herrialdea Sobietar Errepublika Sozialisten Batasuna
 Letonia
Jarduerak
Jardueraksaskibaloi jokalaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak Pos Zbk
TTT Riga (en) Itzuli-
 
Posizio edo espezialitateapibota
Pisua128 kilogramo
Altuera210 zentimetro
Jasotako sariak

Olympic.org: uljana-semjonova Edit the value on Wikidata

Uliana Larionovna Semionova (errusieraz: Ульяна Ларионовна Семёноваtranslit.: Uliana Larionovna Semionova; letonieraz: Uļjana Semjonova; Medumi, Daugavpils, Letonia, 1952ko martxoaren 9a) Sobietar Batasunean jokatu zuen saskibaloi jokalari ohi letoniarra da. 2,13 metroko altuera du, eta 56 zenbakia oinetakoetan.[1][2][3][4]

Ulianak akromegalia gaixotasuna izan du, somatotropa izeneko hazkuntzako hormona baten gehiegikeriak eraginda.

Kirol ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kirol ibilbide arrakastatsua izan zuen, bi urrezko olinpiar domina (Montreal ’76 eta Mosku ’80), hiru munduko txapelketa eta 10 Eurobasket jarraian irabazi baitzituen.

1987-1988 denboraldian Espainiako Emakumezkoen Saskibaloi Ligan jokatu zuen Tintoretto Getaferekin, eta txapeldunorde geratu zen.

1976an, Laneko Bandera Gorriaren Ordena jaso zuen. 1993an Basketball Hall of Famen kontsakratutako lehen emakume ez-amerikarra bihurtu zen.[5] Women's Basketball Hall of Fame-ko inaugurazio kidea izan zen 1999an. 2007an FIBAren Ospearen Aretoan sagaratu zen. Semiónovak "Bizitza osorako ekarpenak kirolari" saria jaso zuen 2007ko Letoniako kirolaren sari-banaketan.

Sobietar Batasuneko selekzioa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 2 urrezko domina 1976ko Montrealeko Udako Olinpiar Jokoetan eta 1980ko Moskukoetan.
  • 3 urrezko domina emakumezkoen Munduko Saskibaloi Txapelketan: 1971, 1975, 1983
  • 10 urrezko domina emakumezkoen saskibaloiko Europako Txapelketan: 1968, 1970, 1972, 1974, 1976, 1978, 1980, 1981, 1983, 1985

Kluben arteko palmaresa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Emakumezkoen Euroliga: 11
    Daugawa Riga: 1968, 1969, 1970, 1971, 1972, 1973, 1974, 1975, 1977, 1981, 1982
  • Ronchetti Kopa: 1

Daugawa Riga: 1987

  • Sobietar Liga: 15
    Daugawa Riga: 1968, 1969, 1970, 1971, 1972, 1973, 1975, 1976, 1977, 1979, 1980, 1981, 1982, 1983, 1984

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) fabiangarciaa. (2020-09-28). «Uliana Semenova, la gigante soviética que dominó el mundo» Basquet Plus (Noiz kontsultatua: 2024-10-16).
  2. ABC.es, Uliana Semenova, la apisonadora soviética de 2,13 metros... que acabó pobre
  3. 20minutos, ¿Qué fue de Semenova?
  4. Basket Retro, Uljana Semjonova
  5. (Errusieraz) Khavin, Boris. (1979). Fizkultura i sport ed. Всё об олимпийских играх. (2. argitaraldia) Mosku: Физкультура и спорт, 578 or..

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]