Untsin
Itxura
Untsin | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Mota | ibai |
Luzera | 10,5 km |
Geografia | |
Koordenatuak | 43°19′40″N 1°42′57″W / 43.327778°N 1.715833°W |
Kokapena | Euskal Herria |
Hidrografia | |
Arro hidrografikoa | Uhabia |
Iturburua | Urruña |
Bokalea () | Bizkaiko golkoa (Ziburu Urruña) |
Untsin[1], Lapurdiko kostaldeko ibai txikia da, ibilbide laburra duena.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Xoldokogaina (486 m.) mendiaren iparraldean jaiotzen da ibaia, Biriatutik ekialdera, 392 metrotako altueran. Ura Xoldokogainako urtegian pilatu eta ibaiaren haranean zehar igarotzen da, zati bat Lapurdiko kostaldeko A-63 autobidearen alboan. Donibane Lohizuneko badian isurtzen da Bizkaiko Golkora, hondartzatik eta Zokoako fortetik hurbil. Badia horretara Urdazuri ibaia ere heltzen da.
Zeharkatutako udalerriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ibai laburra izanik, bi udalerri bakarrik zeharkatzen ditu: Urruña eta Ziburu.
Ibaiadarrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Untsin ibaiak, aipagarria den ibaiadar bakarra du[2]: Arrolako erreka. 8 kilometrotako luzera du eta eskuinaldetik isurtzen da Untsinera. Honek ere ibaiadar bakarra du: Anduretako erreka, 2,5 kilometrokoa.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia: 166. araua: Euskal Herriko ibaiak.
- ↑ Sandre datu-basea
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Artikulu hau Lapurdiko geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |