Ur gazikara
Itxura
Ur gazikara ur geza baino disolbaturiko gatz, batez ere sodio kloruro, gehiago eta ur gazia baino gutxiago duen ura da.
Adituen ustetan, ur gazikarak litroko 0,5 eta 30 arteko gatz-gramo ditu. Lurraren ur gazikararen gehiena estuarioetan dago, ibai eta itsasoen nahasketaren ondorioz[1]. Bertako uraren gazitasuna denbora eta lekuaren arabera aldatzen da. Badaude ur gazikara duten iturburuak ere, lurzoru gaziek sortuak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Seeliger, Ulrich; Kjerfve, Björn. (2001). Coastal Marine Ecosystems of Latin America. Springer, 185–204 or. ISBN 9783540672289..
- ↑ Groundwater Glossary. 2006-03-27.