Václav Klaus
Václav Klaus (Praga, gaur egun Txekiar Errepublika, 1941eko ekainaren 19a) txekiar politikari eta ekonomista da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Ekonomia-zientzietako ikasketak egin zituen Pragako Unibertsitatean. Erregimen komunista erori zenean, finantza-ministro izendatu zuten (1989). 1989an, Gobernuan zegoen alderdiko (Hiritarren Foroa) lehendakari eta Kongresuko diputatu izan zen. 1991n, ODS alderdia (Alderdi Demokratiko Zibikoa) sortu zuen. Alderdi horrek agintaritza lortu zuen 1992ko hauteskundeetan, eta Txekiar Errepublikaren Lehen Ministro hautatu zuten. 1993an, herrialdea zatitu eta Txekiar Errepublika eta Eslovakiar Errepublika sortu zirenean, Txekiar Errepublikako lehendakari izendatu zuten Klaus. 1997an, dimisioa eman behar izan zuen, bere alderdian izan ziren ustelkeria kasuen ondorioz.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Václav Klaus |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.