Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

VCard

Wikipedia, Entziklopedia askea
VCard
Interneteko MIME-motatext/vcard
Uniform Type Identifierpublic.vcard
Horrela erakusten du Thunderbird aplikazioak posta mezu batek atxikitako vCard bat dakarrela.
VCard fitxategia zabaldu eta datuak zuzenean kontaktuetara kopiatzeko aukera zabalik.
VCard fitxategi bat, testu arrunt bezala ikusita. Bukaera aldera UID zenbaki bat ematen da, nazioarteko identifikadore bakarra.

vCard, VCF (Virtual Contact File) izenarekin ere ezaguna, negozio txartel elektronikoen fitxategi formatuaren estandarra da. vCard horiek mezu elektronikoetara erants daitezke, Multimedia Mezularitza Zerbitzuaren bidez (MMS) bidalita, World Wide Web bidez, bat-bateko mezularitza edo QR kode bidez. Eduki dezakete izen eta helbide-informazioa, telefono zenbakiak, e-mail helbideak, URLak, logoak, argazkiak, bideo eta audio-klipak.

vCard datuak trukatzeko formatu gisa erabiltzen da telefonoetako kontaktuetan, laguntzaile digital pertsonaletan (PDA), informazio pertsonalaren kudeatzaileetan (PIM) eta bezeroen arteko harremanen kudeaketan (CRM). Datuak trukatzeko aplikazio hauek burutzeko, beste "vCard aldaera" batzuk erabili dira eta "aldaera estandar" gisa proposatu dira, bakoitza bere nitxo zehatzerako: XML irudikapena, JSON irudikapena edo web orriak. vCard Plus, vCard altua, pertsonalizatutako lurreratze orri bat erabiltzen du oinarrizko informazio guztiarekin, profileko argazkia, mapen kokapena eta beste eremu batzuekin batera. Hau telefonoetan kontaktu fitxategi gisa ere gorde daiteke.

Ikuspegi orokorra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

VCard formatua Interneteko euskarri mota estandarra da (MIME mota) eta aldatu egin da zehaztapen batzuetan bertsio bakoitzarekin:

vCard fitxategiak, gehien bat, .vcf luzapenarekin agertu ohi dira. Txartelaren jabearen izenarekin. Izen-deiturak.vcf izeneko fitxategiak agertu ohi dira posta mezuetan atxikita edota curriculum vitae bezalako dokumentuekin batera, atxikita.

jCard, "The JSON Format for vCard" 2014ko estandarra izan zen. Proposamen honek ez du arrakasta handirik izan eta oraindik ez da oso erabilia den estandar bihurtu. [rfc:7095 7095 RFC-] k ez ditu JSON objektu errealak erabiltzen, baizik eta sekuentziaren menpeko etiketa-balio bikoteen matrizeak (XML fitxategiak, esaterako) erabiltzen ditu.

vCarden informazioa ohikoa da web orrietan: "testu librea"  edukia izan ohi da, gizakiak irakurtzeko modukoa, baina ez da makinek ulertzeko modukoa. Teknologiek eboluzionatu ahala, "testu librea" ( HTML ) moldatzen joan zen, makinez zuzenean irakurri ahal izateko.

hCard vCard HTML orri baten barruan txertatzea ahalbidetzen duen mikroformatua da. CSS klaseen izenak erabiltzen ditu vCard propietate bakoitza identifikatzeko. HTML markaketa normala eta CSS estiloa hCard klaseen izenekin batera erabil daitezke, web orriak hCard analizatzaile batek analizatzeko duen gaitasuna eragin gabe. h-card, berriz, hCarderako mikroformatuen eguneratzea da.

RDF vCard ontologiarekin HTML eta XML familiako hainbat lengoaiatan erabil daiteke, adibidez SVG, MathML.


Lerrorik ohikoenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
vCard adibide bat, asmatutako datuekin.

BEGIN:VCARD lerroarekin hasten dira vCard guztiak, eta END:VCARD ekin amaitzen dira. BEGIN:VCARD lehen lerroan erakutsi behar da, vCard 2.1 estandarrean izan ezik, honek vCard abisua edozein lekutan egotea baimentzen baitzuen.

VERSION propietatea ere eduki behar dute beti, vCard bertsioa zehazten duena.

EMAIL; PREF=1: LeireAgirre@adibidea.org vCard txartelaren jabeak hobesten duen posta elektroniko helbidea.

EMAIL; PREF=2: LeireA@koop.org vCard txartelaren jabeak bigarren aukera bezala eskaintzen duen posta elektroniko helbidea.

FN: Agirre. FN hori ingelesezko Family Name: Deitura.

N: Leire. N hori ingelesezko Name: izena.

ADR: San Fermin Amienskoaren kalea 64, 9. ezk.; Iruñea; Nafarroa Garaia; Euskal Herria ADR hori ingelesezko Adress: Helbidea. Txartelaren jabeak bizitokia edo lantokia adierazteko erabiltzen den lerroa.

TEL; TYPE=home; VALUE=TEXT: 943222222. Etxeko telefono zenbakia. (Hainbat telefono zk. erantsi daitezke).

TEL; TYPE=work; VALUE=TEXT: 9450011100. Laneko telefono zenbakia. (Hainbat telefono zk. erantsi daitezke).

TEL; TYPE=cell; VALUE=TEXT: 34 66699998888. Esku-telefono bateko zenbakia. (Hainbat telefono zk. erantsi daitezke).

UID: letra-zenbaki lerro luze bat. Unique Identifier txartelari igorlearen identifikazio kode bat emateko. Ziurtasuna eransteko.

END:VCARD Azken lerroan erakutsi behar da.

Beste propietateak edozein ordenatan defini daitezke.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Posta bezero. (Posta bezero gehienek vCard txartelak ekoizteko sistema errazak eskaintzen dituzte).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]