Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Vahyazdāta

Wikipedia, Entziklopedia askea
Vahyazdāta

Bizitza
JaiotzaK.a. VI. mendea
Heriotzaezezaguna ( urte)
Jarduerak
Jarduerakimpostor (en) Itzuli

Vahyazdata, K.a. 521ean, Dario I.aren erregealdian estatu kolpe bat ematen saiatu zen noble persiar bat izan zen.

Testuinguru historikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

K.a. 522ko martxoan, Gaumata izeneko azti batek lortu zuen persiar inperioko errege bihurtzea, Kanbises II.a erregearen anaia Esmerdis zela sinestaraziz. Gaumatak, egin ahal izan zuen, benetako Esmerdis, bere anaia Kanbisesen aginduz isilpean hila izan baitzen. Kanbises, berehala joan zen usurpatzailearen aurka, baina Persiara iritsi baino lehen hil zen. Gezurrezko Esmerdisek, honela, gobernatu ahal izan zuen.

Herodoto historialari greziarraren arabera, Otanes, Kanbises eta Esmerdisen amaren neba, engainua susmatu zuen lehena izan zen. Otanesek, Aspatines eta Gobrias gonbidatu zituen kontu honi konponbidea emateko. Elkarrekin, sekretu hau beste hiru konspiratzailerekin banatzea erabaki zuten: Hidarnes, Intrafrenes eta Megabizo I.arekin. Guztiak, planak egiten ari ziren, Dario I.a iritsi eta batu zitzaienean. Beste guztiak, hoberena, berehala zeozer egitea zela konbentzitu zituen. Honela, K.a. 522ko irailak 29an, gezurrezko Esmerdis hil zuten. Dario, errege izendatua izan zen.

Matxinada Persiaren bihotzean

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Dariok, bere erregealdia, nahasmen handia zegoen inperio batean hasi zuen. Ia probintzia guztiak matxinatu ziren. Dario Babilonia eta Mediaz arduratzen zen bitartean, Vahyazdatak (Vahyazdâta) bere burua errege izendatu zuen, Gaumataren trikimailu bera erabiliz. Benetako Esmerdis zela zioen, Persian nolabaiteko babesa lortuz. Hain boteretsua zen, Arakosian satrapa bat ere izendatu zuela, satrapa hau, Dariok izendatutakoak, Vivanak garaitu zuelarik.

Ez da askorik ezagutzen Vahyazdataren jatorriari buruz, baina litekeena da, noble persiar bat zen bezala izanik, Kanbisesen armadan egotea enperadore hau hil zenean. Beharbada, Dariok baino arrazoi hobeak zituen tronua aldarrikatzeko (edo hala uste zuen berak), ezarritako botere berriaren aurka altxatuz, Kanbisesen senide ez zen errege bat.

Vahyazdata, Darioren Artavardiya generalak garaitu zuen maiatzak 24an, Rakhatik gertu (gaur egungo Behbehân), eta, bigarren aldiz, uztailak 14an, Parga menditik gertu (Forg izeneko egungo herri inguruan). Usurpatzailea, harrapatua eta gurutziltzatua izan zen.