Vic Seixas
Vic Seixas | |
---|---|
(1954) | |
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Elias Victor Seixas, Jr. |
Jaiotza | Filadelfia, 1923ko abuztuaren 30a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | Mill Valley, 2024ko uztailaren 5a (100 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Ipar Carolinako Chapel Hilleko Unibertsitatea William Penn Charter School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | tenislaria |
Tenis | |
Jokaera | eskuina |
Bakarka i/g | 127–45 |
Binaka i/g | 4–9 |
Altuera | 1,85 metro |
Jasotako sariak | ikusi
|
Zerbitzu militarra | |
Parte hartutako gatazkak | Bigarren Mundu Gerra |
Elias Victor Seixas Jr. (Filadelfia, 1923ko abuztuaren 30a – 2024ko uztailaren 5a) estatubatuar tenislaria izan zen.
Aita Dominikar Errepublikakoa zen, jatorri judu herbeheretarrekoa, eta ama estatubatuarra, jatorri irlandarrekoa. Vic presbiteriano bezala hezi zen eta Ameriketako Estatu Batuetako Aireko Armadako pilotu izan zen Bigarren Mundu Gerran.
Bere ibilbide tenistikoan 49 txapelketa irabazi zituen banaka, eta binakako eta binakako txapelketa mistoak ere irabazi zituen. Garaipen garrantzitsuenak 1953ko Wimbledongo txapelketa eta 1954ko AEBko Irekia izan ziren. Binakako kategorian Tony Trabertekin jokatu zuen eta 1952 eta 1954an Ameriketako Estatu Batuetako Irekia, 1952 eta 1954an Roland Garros txapelketa eta 1955ean Australiako Irekia irabazi zituen. Binakako mistoen kategorian Doris Hartekin eta Shirley Fryrekin jokatu zuen eta Roland Garros txapelketa irabazi zuen 1953an, Wimbledongo txapelketa 1953, 1954, 1955 eta 1956an eta Estatu Batuetako Irekia 1953, 1954 eta 1955ean. Taldekako lehiaketan 1954an Davis kopa irabazi zuen Estatu Batuekin.