Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Vienako Zirkulua

Wikipedia, Entziklopedia askea

Vienako Zirkulua (alemanez: der Wiener Kreis) bereziki 1920 eta 1930eko hamarkadetan Viena hiriburuan sortutako filosofo eta matematikari talde bat izan zen, logikan eta matematikako teoria berrietan oinarriturik enpirismoa birformulatu eta metafisikaren aurkako jarrera garbia erakutsi zuena. Taldea Moritz Schlick filosofoak zuzendu eta besteak beste Hans Hahn matematikaria, Philipp Frank fisikaria, Otto Neurath, Olga Hahn-Neurath, Viktor Kraft, Theodor Radacovic eta Gustav Bergmann matematikariak, Rudolf Carnap logika-jakintsua, Karl Menger eta Kurt Gödel. Taldearen sorreran eragin nabarmena izan zuen Ludwig Wittgensteinen Tractatus logico-philosophicus lana. Taldearen jarduna 1960ko hamarkadara arte luzatu bazen ere, 1936 urtean desegin zen ofizialki, naziak agintera heltzean.

  • Bengoetxea, J.B. 2000: Filosofia eta zientzia. Vienako Zirkulua, Donostia, Jakin ISBN 84-95234-08-4

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]