Viktor Hambardzumyan
Itxura
Viktor Hambardzumyan —armenieraz: Վիկտոր Համբարձումյան, Viktor Amazaspovitx Ambartsumian izen-deiturekin errusieratua— (Tbilisi, Errusiar Inperioa —egun Georgia—, 1908ko irailaren 18agreg./irailaren 5ajul. - Biurakan, Armenia, 1996ko abuztuaren 12a) astrofisikaria izan zen, etniaz armeniarra. Izarren eraketari eta elkarketari buruz egin zituen ikerketengatik da, batez ere, ezaguna. Leningradeko Unibertsitatean ikasi zuen. Biurakango behatoki astrofisikoa sortu zuen, eta hango zuzendaria izan zen. Armeniako Zientzien Akademiako lehendakaria ere izan zen (1947-1993). 1960an Bruce domina irabazi zuen. Nazioarteko Astronomia Elkarteko lehendakaria izan zen, eta Lurretik kanpoko zibilizazioei buruz hainbat hitzaldi eman zituen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Viktor Hambardzumyan |
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kategoriak:
- 1908ko jaiotzak
- 1996ko heriotzak
- Tbilisiarrak
- Armeniako astronomoak
- Armeniako fisikariak
- Sobietar Batasuneko astronomoak
- Sobietar Batasuneko fisikariak
- Sobietar Batasuneko politikariak
- Royal Societyko kideak
- Frantziako Zientzien Akademiako kideak
- Armeniako politikariak
- Armeniako komunistak
- Leninen Ordenarekin sarituak
- Stalin Saria jaso dutenak