Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Virginia Wade

Wikipedia, Entziklopedia askea
Virginia Wade

(2023)
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakSarah Virginia Wade
JaiotzaBournemouth1945eko uztailaren 10a (79 urte)
Herrialdea Erresuma Batua
Hezkuntza
HeziketaSussexko Unibertsitatea Zientziatan graduatua : matematika
Talbot Heath School (en) Itzuli
Tunbridge Wells Girls' Grammar School (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jardueraktenislaria
Tenis
Jokaeraeskuina
Bakarka i/g839–329
Binaka i/g42–48
Rankinga2 tennis singles (en) Itzuli (1975eko azaroaren 3a)
111 tennis doubles (en) Itzuli (1987ko martxoaren 30a)
 
Lateralitateaeskuina
Altuera170 zentimetro
Jasotako sariak
IMDB: nm1012443 Edit the value on Wikidata

Sarah Virginia Wade (Bournemouth, 1945eko uztailaren 10a) ingeles tenislari ohia da.

Urte batetik hamabostera Hegoafrikan bizi izan zen, bere aita Durban artxidiokesoaren diakonoa zelarik, eta han ikasi zuen tenisean jokatzen. Ingalaterrara itzulita, matematikan eta fisikan graduatu zen Sussexeko Unibertsitatean.

Tenisean amateur aroaren amaiera eta profesional aroaren hasiera bizi izan zituen. Profesionaletan bost hilabete eman ondoren, 1968an AEBetako Irekia irabazi zuen, finalean Billie Jean King garaituz. 1972an Australiako Irekia irabazi zuen eta 1977an Wimbledongo txapelketa. Guztira 55 txapelketa irabazi zituen bere ibilbidean.

Binakako kategorian, 1973an Australiako Irekia, Roland Garros txapelketa eta AEBetako Irekia irabazi zituen Margaret Courtekin batera. 1975ean garaipena errepikatu zuen AEBetako Irekian.

Erretiratu ondoren, telebistarako tenis esatari gisa aritu zen.