Vito Acconci
|
Artikulu edo atal hau ez dator bat formatu hitzarmenekin. |
Vito Acconci | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | New York eta Bronx, 1940ko urtarrilaren 24a |
Herrialdea | Ameriketako Estatu Batuak |
Heriotza | New York eta Manhattan, 2017ko apirilaren 27a (77 urte) |
Heriotza modua | : istripu zerebrobaskularra gaixotasun zerebrobaskularra |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Rosemary Mayer (en) (1962ko abuztua - ezezaguna) Maria Acconci (en) (2014ko otsailaren 21a - 2017ko apirilaren 27a) |
Hezkuntza | |
Heziketa | College of the Holy Cross (en) Regis High School (en) |
Hizkuntzak | ingelesa italiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkitektoa, artista bisuala, poeta, paisaiaren arkitektoa, ilustratzailea, bideoartista, telebista-ekoizlea, argazkilaria eta performancelaria |
Parte-hartzailea
| |
Lantokia(k) | Haga Zoetermeer Zwolle eta New York |
Enplegatzailea(k) | Brooklyn College (en) |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Jasotako sariak | |
Mugimendua | Arte garaikidea |
Izengoitia(k) | Acconci, Vito Hannibal |
Genero artistikoa | performance artea instalazio artea |
acconci.com | |
New York, 1940ko urtarrilaren 24a — New York, 2017ko apirilaren 27a
Artista estatubatuarra.
Sormen literatura ikasi zuen Iowako Unibertsitatean, eta hirurogeiko hamarkadaren erdialdean, O To 9, (1967-70) aldizkariaren koeditorea izan zen, hirurogeiko hamarkadako New Yorkeko giro artistikoarekin hertsiki identifikatutako argitalpena.
Artearen teoriako irakaslea izan zen New Yorkeko School of Visual Arts-en (1968-71) eta hiriko beste hezkuntza-zentro batzuetan. Kaleko antzezpen ugari egiten zituen beti ere izaera probokatzailea izaten zuen gaixo mentalaren ohiko portaera imitatuz. Poesia, bideoa eta argazkigintza ere landuko ditu. Bere bigarren emaztearekin, Maria Acconcirekin, 1988an Acconci Studio sortu zuen —arkitektura, paisaia, diseinu industriala eta hirigintza integratzen zituen proiektuetarako diziplina anitzeko espazioa—, non filmak eta bideo-muntaiak egin zituen. Film horietan, espazioen birbanaketari esker, deskontextualizazio funtzionala, espaziala eta konbentzionala sortu zen.
Ai Weiwei artista txinatarrarekin ere kolaboratu zuen (2010).