Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Volinia

Koordenatuak: 50°44′20″N 25°19′24″E / 50.7389°N 25.3233°E / 50.7389; 25.3233
Wikipedia, Entziklopedia askea
Volinia
MotaUkrainian historical regions (en) Itzuli
Geografia
Map
Koordenatuak50°44′20″N 25°19′24″E / 50.7389°N 25.3233°E / 50.7389; 25.3233

Volinia[1] (ukraineraz: Волинь, errusieraz: Волы́нь, polonieraz: Wołyń, lituanieraz: Voluinė edo Volynė, alemanez: Wolhynien edo Wolynien) edo Lodomeria ekialdeko Europako eskualde historikoa da, Mendebaldeko Bug eta Pripiat ibaien artean hedatzen dena. Gaur egun Ukraina, Polonia eta Bielorrusiaren artean banaturik dago. Zati handiena Ukrainako ipar-mendebaldean dago eta, administrazioari dagokionez, hiru oblastetan banaturik: Volinia, Zhytomyr eta Rivne.

Eslaviarren mende egon zen Galitziako lurralde bihurtu aurretik. 1200. urtean printzerriko hiriburua zen, eta 1253an Inozentzio IV.ak erreinu bihurtu zuen. Tartariarren gerran Lituaniaren eta Poloniaren artean banatu zuten Volinia. 1793tik 1795era bitarteko urteetan Errusiak beretu zuen, eta Poloniaren aurkako politika nazionalista bultzatu zuten bertan.

Errusiako Gerra Zibilean zenbait gudu izan ziren lurralde horretan, eta Rigako hitzarmenaren ondorioz (1921), Errusiaren eta Poloniaren artean banatu zuten. 1945ean Errusiaren mendean geratu zen. Sobietar Batasuna desegin zenean, Volinia Ukrainako parte izatera pasatu zen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Exonimia: Ukraina Euskaltzaindia.net