Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Vostok-1

Wikipedia, Entziklopedia askea
Vostok-1
Fabrikazioa
FabrikatzaileaRKK Energia
Historia
HurrengoaVostok-2
Espazio jaurtiketa 1961eko apirilaren 12a
Lurreratzea 1961eko apirilaren 12a
KudeatzaileaSobietar Batasuneko espazio programa
Honen parteVostok
Dimentsioak2,3 (diametro) m
Masa4.725 kg
Identifikazioa
Dei-kodeaКедр

Vostok-1 (errusieraz: восток, ekialdea) sobietar batasunak (SESB), gizaki bat lehen aldiz espazioratzeko erabili zuen espazio-ontzia izan zen. Juri Gagarin izan zen 1961-eko apirilaren 12an Vostok-1 espazio-ontzi barnean Kazakstanen dagoen Baikonurgo kosmodromotik lur plantetatik lehen aldiz lurraren orbitan ibili zena. Sergei Korolev-ek eta bere ingeniariek diseinatu zuten gailua.

Lurrari buelta osoa egin zion ia bi ordutan. Itsaso Baltikotik abiatu zen gutxi gorabehera (~1000 Km ekialdera) eguerdian (6:07 UTC, Ordu Unibertsal Koordinatuaren arabera). Siberia osoa zeharkatu zuen eta ordu laurdenean heldu zen Kamtxatka peninsularaino. Ozeano Barean sartzerakoan berehala aurkitu zuen gaua (6:37 UTC); ilunpean ozeano osoa ordu betean zeharkatu eta Magallanes itsasartetik pasa ondoren egunsentia ikusi zuen (7:10 UTC). Atlantikoa beste ordu laurden batean zeharkatu eta Angolaren kosta aldetik pasatzerakoan abiadura moteltzeko retrokoeteak piztu zituen. Atmosferan berriro sartzerakoan ontzian espero gabeko biraketa gogorrak sufritu ondoren, balaztatze-lana eginda retrokoeteen moduluak askatzea lortu zuen Egipto gainean (7:35 UTC). Mediterraneo eta Kaspiar itsasoetatik pasa ondoren ontzia utzi zuen Gagarinek eserlekutik jaurtikita (6:55 UTC) 7.000 metroko altueran. Jausgailua zabalduta 10 minutuan lurrera heldu zen arazorik gabe (7:05 UTC). Teorian ia abiatze-toki berera itzuli behar zen, baina planeta ekialdera bira egiten zuenez, mendebalderago lurreratu zen 40.000 km egin eta gero; Baltikotik ekialdera ez, iparraldera baizik.

Orbita ibilbidea (eslovakieraz). 6:07 štart: jaurtiketa; 6;37 západ Slnka: gautzea; 7:10 východ Slnka: egunsentia; 7:25 zážih brzdiaceho motora: retrokoeteen aktibatzea; 7:35 oddelenie pristávacieho modulu: atmosferara itzultzeko gailutik banatzea; 8:05 pristátie : lurreratzea
Vostok espazio-ontzia jaurtitzeko plataforma

Vostok programako espazio-ontziek bi zati nagusi zituzten:

  • Atmosferan sartzeko modulu esferiko bat (2460 kilo, 2,3 metroko diametroa). Modulu honen barnean zihoan kosmonauta hala nola zenbait gailu eta bertatik ateratzeko sistemak.
  • Erregaia eta motorrak zeramatzan modulu konikoa (2270 kilo, 2,25 metro luze eta 2,43 metro zabal).
    Vostok eta Voskhod espazi-ontzien eserlekuak

Itzuleran, behin Vostok kapsula atmosferan sartzen zenean gutxi gorabehera 7.000 metrotara kosmonauta bertatik jaurti zen jausgailuz, kapsulak ere bere jausgailuak zituen eta horrela lurreratze ziren biak.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]