Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Warkako Dama

Wikipedia, Entziklopedia askea
Warkako Dama
Jatorria
Sorrera-urteaK.a. 3300
Aurkikuntza lekuaUruk
Aurkikuntza data1939ko otsailaren 22a
Ezaugarriak
Materiala(k)haitzurdina, kareharria, Lapis lazulia eta Betuna
Dimentsioak21,2 (altuera) cm
Deskribapena
Kokapena
LekuaIrakeko Museo Nazionala
BildumaIrakeko Museo Nazionala
InbentarioaIM45434
Gertaera nabarmenakarte lapurreta

Warkako Dama, Urukeko Dama edo Warkako[oh 1] maskara —batzuetan Sumerko Monalisa izenaz aipatua— K. a. 3300 urteko eskultura da (edo K.a. 3500-2250 artean)[1], sumertar zibilizazioan. Maskara honek garrantzi handia du ezen artearen historiaren lehen emakume aurpegia baita.[2]

Eskultura 1938an arkeologo alemanek aurkitu zuten Inanna jainkosari eskainitako tenpluen multzoaren aztarnategian, Eanna auzoaren aztarnetan, alegia, antzinako Uruk hirian, egungo Samawatik gertu, Bagdadeko 280 kilometrotara. Irakeko Museo Nazionalean erakusten zen, hango pieza garrantzitsuenetariko bat izanik, baina gerraren ondorioz, museoaren arpilatzeari ekitean, 2003ko apirilaren 9an, lapurtua izan zen. Ikerketa egin ostean, maskara berreskuratu ahal izan zen.[3]

Maskarak hogei zentimetro ditu, marmolez egina da eta irudia goi-erliebe bat da. Osagarri batzuk lapislazuli, betun eta urre orrikoak dira. Itxura guztien arabera sumertar jainkosa baten errepresentazioa da, ziur aski lehen aipatu den Inanna jainkosarena.[4]

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Warka da Uruk hiriaren arabiar izena.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) Pirsig, Wolfgang; Sokiranski, Roman. «Early depictions of the human anterior nasal septum» Rhinology Journal 44(2): 169-72..
  2. https://enlacresta2.wordpress.com/2011/05/07/la-dama-de-warka/
  3. (Ingelesez) «lady of uruk» ALL MESOPOTAMIA (Noiz kontsultatua: 2024-10-10).
  4. (Ingelesez) Amin, Osama Shukir Muhammed. «The Mask of Warka» World History Encyclopedia (Noiz kontsultatua: 2024-10-10).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]