Wikipedia:Aldaketa berriak
Wikipediako Aldaketa berriak orrialdea gune osoan egiten diren azken aldaketez jakinarazten duen orrialdea da. Zenbaitetan informazio gehiegi erakutsi dezakeenez eta guztia jarraitzea oso zaila izan daitekeenez, nahi den zatia eskuratzeko iragazkiak erabiltzea ere ahalbidetzen du. Honez gain, bot-ek egiten dituzten aldaketak ere asko izan daitezkeenez, printzipioz ez dira hauek erakusten, erakutsi bot-ak aukeran klik egin ezean.
Egiten diren aldaketek sailkapen ezberdinak dauzkate:
- Aldaketa arruntak: Wikipediako orrialdeak sortu edo aldaketak egiterakoan erakusten dira, eta mota ezberdinetakoak izan daitezke:
- B aurretik daukatenak: Aldaketa hauek adierazten dute bertan zehaztutako orrialdea sortu egin dela aldaketa horretan.
- t aurretik daukatenak: Egindako aldaketa txikia izan dela adierazten dute. Orokorrean letra edo hitz gutxi batzuk aldatzerakoan zehazten dira aldaketa txiki bezala. Dena dela, Wikipediak ez dauka aldaketak txikiak direnentz antzemateko sistemarik, eta erabiltzaileak dira aldaketa egiterakoan hori adierazi behar dutenak, edizio orriaren behealdean dagoen Aldaketa txikia hautatuz.
- b edo tb aurretik daukatenak: Aldaketa hauek bot-ek egindakoak dira. Erakutsi bot-ak aukeratu ezean, ez dira zerrenda azalduko.
- Mugimendu erregistroa: Orrialdeak mugitu eta izenez aldatzen direnean.
- Erabiltzaile erregistroa: Erabiltzaile berri batek izena ematen duenean.
- Ezabaketa erregistroa: Orrialde baten ezabaketa. Eragiketa hau burutzeko administratzailea izan beharra dago.
- Blokeaketa erregistroa: Lankide (anonimoa edo ez) baten blokeaketa, Wikipediako arauak ez betetzeagatik. Eragiketa hau burutzeko administratzailea izan beharra dago.
Euskarazko Wikipedian taula bat erabiltzen da goialdean, proiektuan parte hartzea erraztu, eta beharrezkoak diren artikuluak sortu eta hobetzen laguntzen duena. Taula hau txantiloi ezberdinetan oinarrituta dago, eta bertan edonork gehitu ditzake sortu eta osatzea beharrezko iruditzen zaizkion artikuluetara loturak.