Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Wim van Est

Wikipedia, Entziklopedia askea
Wim van Est

(1952)
Bizitza
JaiotzaMoerdijk1923ko martxoaren 25a
Herrialdea Herbehereetako Erresuma
HeriotzaRoosendaal2003ko maiatzaren 1a (80 urte)
Jarduerak
Jardueraktxirrindularia eta pistako txirrindularia

Wim van Est (Moerdijk, 1923ko martxoaren 25a - Roosendaal, 2003ko maiatzaren 1a) herbeheretar txirrindulari bat izan zen, profesionala 1949 eta 1965 artean. Pista txirrindularitzan zein errepide txirrindularitzan aritu zen. Bere kirol karreran zehar 81 garaipen lortu zituen.

Aubisqueko biziraulea ezizena jasotzen zuen. Frantziako Tourreko maillot horia jantzi zuen lehen herbeheretarra izan zen.

Bizia irabazteko, Wim van Est tabako trafikoan hasi zen, garraiobide bezala bizikleta erabiltzen zuelarik, baina atxilotu egin zuten eta denbora bat preso eman zuen.

1946an hasi zen txirrindularitzan, txirrindulari profesional batek tokiko lasterketa batean korritzen ikusi zuenean. Bere lehen garaipen handia 1950ean izan zen, Bordele-Paris lasterketan, klasikarik luzeena izan dena (550 kilometro baino gehiago).

1951n Frantziako Tourrean parte hartu zuen herbeheretar taldeko kide izan zen. 12. etapan, Agen eta Dax artean talde txiki batekin ihes egin zuen, etapa irabaziz eta liderrari 19 minutu ateraz, honen ondorioz maillot horia jantzi ahal izan zuelarik. Hala, maillot horia jantzi duen lehen herbeheretarra bihurtu zen, bere herrialdean goretsia izan zelarik. Arrakasta, baina, laburra izan zen, hurrengo egunean, bere lidertza defendatzen ari zela, 70 metroko altuerako amildegi batetik erori baitzen Col d'Aubisqueren jeitsieran, ondorioz, lasterketatik erretiratu behar izan zuelarik. Hau izan zen bere Aubisqueko biziraulea ezizenaren jatorria.

1953an ere Italiako Giroan etapa bat irabazten eta maillot arrosa janzten lehen herbeheretarra izan zen.

2 aldiz irabazi zuen Herbehereetako errepide txirrindularitzako txapelketa baita, beste zenbait txapelketa nazional ere.

1949

1950

1951

1952

1953

1954

1955

  • Herbehereetako jazarpen probako txapelduna
  • Herbehereetako taldekako erlojupeko txirrindularitza txapelduna
  • Mandel-Lys-Escaut Zirkuitua
  • Acht van Chaam
  • 2. Herbehereetako Itzulian eta bi etapa
  • Amsterdamgo Saria

1956

1957

1958

1959

  • Kruiningengo Saria
  • Wilrijkeko Saria

1960

1961

1963

  • Herbehereetako taldekako erlojupeko txapelduna
  • Hiru Alemaniar Hirietako Zirkuitua
  • Brasschaateko Sari Nagusia
  • 3. Acht van Chaamen

1964

  • Herbehereetako taldekako erlojupeko txapelduna

Emaitzak Frantziako Tourrean

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 1951: 13. etapan lasterketa utzi egiten du. Etapa bat irabazi zuen eta etapa batez maillot horia jantzi zuen.
  • 1952: 17.
  • 1953: 13. eta etapa 1
  • 1954: 16. eta etapa 1
  • 1955: 15. eta etapa batez maillot horia jantzi zuen
  • 1957: 8.
  • 1958: 48. eta bi etapaz maillot horia jantzi zuen
  • 1960: 39.
  • 1961: 9. etapan utzi zuen lasterketa

Emaitzak Italiako Giroan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Emaitzak Espainiako Vueltan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]