XII. mendea
Itxura
XII. mendeak 1101etik 1200. urtera bitarteko iraupena du, biak barne.
Mendeak: | |
XI.a - XII.a - XIII.a | |
Hamarkadak: | |
1100koa 1110koa 1120koa 1130koa 1140koa1150koa 1160koa 1170koa 1180koa 1190koa | |
Kategoriak: | |
Jaiotakoak - Hildakoak |
Gertaerak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Amerika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Thule kultura (1100-1600) ekialderantz hedatu zen Amerika artikoan, eta Groenlandia eta Siberia ekialdeko eskualdea menperatu. Egungo inuitak kultura honen oinordekoak dira.
- Tolteken kulturaren gainbehera.
Afrika
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Ifé zibilizazioak egungo Nigeria hego-mendebaldean garatu ziren.
- Zandj kostaldean, egungo Tanzanian, Kilwako sultanerriak abantaila hartu zuen beste arabiar eta persiar hirien gainean XIV. mendera arte.
- Sadi dinastiak, jatorriz Arabiakoa, Marokon kokatu zen.
Asia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Polonnaruwa hiriak Anuradhapura ordezkatu zuen Zeilango hiriburu.
- Japonian, Genpei Gerrak Heian Aroaren amaiera eta Kamakura Aroaren hasiera markatu zuen.
- Mongolian, mongolen lehen estatuak eratzen hasi ziren.
- Erdialdeko Asian barrena bidaian joan ondoren, Benjamin Tuterakoa izan zen Mendebaldeko kulturan Tibet aipatu zuen lehena.
- David IV.a Georgiakoak herri turkikoak kanporatu eta Georgiako Erresuma ezarri zuen.
- Gurutzadak: bigarrena (1146-1149), hirugarrena (1187-1192) eta laugarrena (1198-1204)
Europa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1119: Tenpluko Ordena sortu zen.
- 1120 eta 1190 artean, arabiar zientzien aurkikuntza garaia izan zen (aritmetika, aljebra, astronomia, medikuntza, kimika): Al Khuwarizmi, Avizena, Al Gazali eta antzinako greziarren itzulpenak, batez ere, Aristotelesenak, Euklidesenak eta Ptolomeorenak.
- Ingalaterrako Gerra Zibila (Anarkia).
- 1146: Eugenio III.a aita santuak Bigarren Gurutzada egiteko deia egin zuen.
- 1187: Gregorio VIII.a aita santuak Hirugarren Gurutzada egiteko deia egin zuen.
- 1180: Donostia hiribildua fundatu zen
- 1198: Inozentzio III.a aita santuak Laugarren Gurutzada egiteko deia egin zuen.
Kultura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Arkitektura gotikoa sortu zen.
- Angkor Wat tenplu-hiria eraiki zen.
Pertsona nabarmenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bhaskara II.a matematikaria
- Leonardo Fibonacci matematikaria
- Alfontso I.a Nafarroakoa (1104–1134)
- Gartzia V.a Berrezarlea (1134–1150)
- Antso VI.a Jakintsua (1150–1194)
- Antso VII.a Indartsua (1194–1234)