Yoshio Masui
Yoshio Masui | |||
---|---|---|---|
1997 - | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | Kyoto, 1931ko urtarrilaren 1a | ||
Herrialdea | Japonia Kanada | ||
Heriotza | 2024ko apirilaren 18a (93 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Kyotoko Unibertsitatea | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | biologoa eta unibertsitateko irakaslea | ||
Enplegatzailea(k) | Konan University (en) Torontoko Unibertsitatea Yale Unibertsitatea | ||
Jasotako sariak | |||
Kidetza | Royal Society |
Yoshio Masui (japonieraz: 増井 禎夫 Masui Yoshio; Kioto, 1931ko urtarrilaren 1a) japoniar biologoa da.
Zoologiako ikasketak egin zituen Torontoko Unibertsitatean, Ontarion. Bere ekarpen nagusia hazkundearen zelularen aurkikuntza izan da. Masui eta bere ikasleek, ekipo kaskar batekin eta diru-laguntza handirik gabe, organismoetan zelulen zatiketa kontrolatzen duen materiala bakartzea lortu zuten. Masuik bere aurkikuntzak egiteko Yaleko Unibertsitateko irakasle baten gomendioari jarraitu zion; lan bikainak egiteko aukera emango zioten teknika merkeei arreta jartzeko eskatu zion irakasle hark, eta halaxe egin zuen. Torontoko Unibertsitateko Zoologia Sailean, Masuik hainbat teknika original asmatu zituen zelulen zatiketaren azterketetan lagungarri izan zitzaizkionak: mikroinjekzio bidezko metodo kuantitatibo bat, 1971n; zelularik gabeko in vitro mitosia, 1983an eta abar. Masuiren mikroinjekzioaren teknikaren bitartez, zelularen zatiketari hasiera ematen dion Maturity Promoting Factor (MPF) eragilea kopuru kontrolatuan sartu ahal izan zuen zelulan, eta orobat sartu zuen zatiketa eteten duen Cytostatic eragilea; era horretan, eragile horiek zelularen hazkundean duten zeregina aztertu ahal izan zuen.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.