Zachris Topelius
Itxura
Zachris Topelius (Nykarleby, 1818ko urtarrilaren 14a - Sipoo, 1898ko martxoaren 12a) finlandiar idazle, kazetari, historialari eta irakaslea izan zen.
1831n Helsinkira iritsi zen ikastera eta Johan Ludvig Runebergek zuzendutako gazte abertzaleen taldean sartu zen. Historian lizentziatu zen, eta teologia eta medikuntza ere ikasi zituen. Ikasketak amaitu ondoren, irakasle izan zen ikastetxe batean. 1854an Finlandiako historia irakasten hasi zen Unibertsitatean eta 1875etik 1878ra bertako errektore izan zen.
Poesia lirikoa idazten hasi zen eta eleberri historikoen eta opera-libretoen egilea ere izan zen. 1841etik 1860ra Helsingfors Tidningar egunkariaren editorea izan zen.
Lan hautatuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- The Tomten in Åbo Castle, 1849 (suedieraz: Tomtegubben i Åbo slott, finlandieraz: Turun linnan tonttu-ukko)
- Sov du lilla vide ung, 1869 (Trollsländan)
- Boken om vårt land, 1875 (Maamme-kirja)
- Vinterqvällar, 1881 (Talvi-iltain tarinoita)
- Fältskärns berättelser, 1884 (Välskärin kertomukset)
- Läsning för barn, 1881 (Lukemisia lapsille)
- Stjärnornas kungabarn, 1899–1900 (Tähtien turvatit)
- Sampo Lappelill (1860)