Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Zebu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zebu
Sailkapen zientifikoa
KlaseaMammalia
OrdenaArtiodactyla
FamiliaBovidae
GeneroaBos
EspezieaBos taurus
Azpiespeziea Bos primigenius indicus

Zebua (Bos taurus indicus edo Bos indicus), etxekotutako bovinae subfamiliako azpiespezie bat da. Asian du jatorria.

Iraganean abere honen taxonomiari buruzko nahiko eztabida egon zen. Une batzuetan aparteko espezietzat hartu zen (Bos indicus) izenarekin. Bere jatorriari buruzko eztabaida ugari egon zen ere. Hasiera batean gaurren (Bos gaurus) edo bantengen (Bos javanicus) ondorengotzat hartzen zen zebua. Egun berriz demostraturik dago Indian kokaturik zegoen uroaren azpiespeziearen ondorengoa dela, hau da, Bos primigenius namadicusen ondorengoa. Azpiespezie hau K.a. 8.000 urte inguruan etxekotua izan zen. Hau dela eta, zebua Bos taurusen espezie berberekoa da.

Gauzak horrela beste edozein behi aziendaren espezie berberekoa da zebua, nahiz eta lehen aipatutako Asiako beste bi basa-idiekiko antzinako gurutzaketak ezin dira baztertu ere.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]