Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Zezen suhar

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zezen suharra, Kolonbian.

Zezen suharra, plazako zezena edo toreaketa-zezena Iberiar Penintsulako zenbait bertako behi arrazen hautaketaren bidez sortutako espezimen harra da, tauromakian erabiltzen dutena. Zezenketarako ezaugarri aproposak dituztenean, sataikoak direla esaten diete.

Zezen suharra animali taldekoia da, segurtasuna eta babesa aurkitzen ditu talde batean. Jaio ondoren, eta amarengandik urrundu baino lehen, zekorra zortzi edo bederatzi hilabetez biziko da, amak elikatuta eta babestuta. Denbora hori espefizikoa da beraien sexu-heldutasuna 16 hilabete dituztenean gertazten da gutzi gorabera, urtea amaitu eta gutxira arrak eta emeak banandu egiten dira, eta, une horretatik aurrera, zelai desberdinetan biziko dira. Adin ezberdinei izen bereziak ematen zaizkie: añojos (urtebete), erales (bi urte), utreros (hiru urte), kuatreñoak (lau urte) eta zinkeñoa (bost urte).

Zezen-taldeetan hierarkia zorrotza ezartzen da. Zezen nagusiari mandon esaten zaio, eta besteak gaizki tratatzen ditu. Sarri samar, buruzagi horri erronka botatzen dio zezenketako beste kide batek lidergoa kentzeko, eta borroka bortitzak izaten dira (Batzuetan hil egiten dira borroketan). Garaitutako zezenari okertuta esaten zaio, eta gainerako zezenek eraso eta jazarri egiten dute. Zezena zezenetik aldenduta geratzen da, eta suminkor eta oso arriskutsu bihurtzen da.

Uste zabaldua da zezenei kolore gorria aldatzen diela, ustez. Sinesmen hori faltsua da, animalia horiek zuri-beltzean ikustea ere faltsua den bezala; izan ere, berez, zezenek ikuspegi dikromatikoa dute, bereziki deuteranopia, hau da, espektro argitsua funtsezko bi osagaitan deskonposatzeko gaitasuna dute, eta bakoitzaren kantitatearen arabera kolore ezberdinak bereizteko gai dira, baina ez dute fotohartzaile retiniarrik berdearenetik. Egia esan, zezenak ez ditu gorriak asaldatzen, ikusten dute, baina ez die jokabide oldarkorrik sortzen, longainaren kontra kargatzen dutenean, mugimenduaren kontra egiten dutenean. Horregatik ez dira kolore gorrira joaten baizik eta mugimendura jotzen dute.[1]

Kasten ezaugarriak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Casta Jijona y Toros de la Tierra

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kasta hauek XIV. mendean zegoen. Madriletik dator. Egoten ziren erreken ondoan adibidez Jarama edota hiriburtik urrunago Toledon, Albacete edo Ciudad Realen.

Gaur egun jadanik ez da existitzen. Bere bukaera XX. mendean izan zen. Izan zen bigarren kastariik garrantzitsuena XVII eta XIX mendeetan.

Desagerpenaren kausak gerra zibila eta baliabideen beharra.

Kasta Morucha Gaztelania

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

XV. mendean urkitu ahal zen eta geografikoki Duerotik dator, baina konkretuki El Raso del Portilloko ganadutegian Valladoliden.

Kasta hau XIX. mendean baino pixkat lehenago desagertu zen.

Nafarroako Kasta

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Agertzen da XVI. menden Nafarroan eta espeziikoki Ebro ibaiko ertzean.

Bere tamina ez zen oso handia eta bere gaitasun falta tauromakian egin zuten.

Oraindik ez da desagertu eta aurkitu ahal da Aragoiko ganadutegitan.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) Toro de lidia. 2022-09-11 (Noiz kontsultatua: 2022-10-18).
  2. (Gaztelaniaz) «Castas y encastes de toros de ayer y de hoy» Toros las Ventas 2022-02-21 (Noiz kontsultatua: 2022-10-18).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]