Zirta
Itxura
Zirta[1] (fenizieraz: צִירְטָה, Tzirta; latinez: Cirta) Numidiako Erresumako hiriburua izan zen, egungo Algerian. Nahiz eta Gerra Punikoetan, Numidiak erromatarren alde egin, hauek k. a. II eta I. mendeetan eskualdea inbaditu zuten, Julio Zesarren agindupean azkenean konkistatua izanda. Hiria suntsitua izan arren, Cirta Regina izendatu eta probintziako hiriburua izan zen. IV. mendean Konstantino Handiak berreraiki zuen eta bere izena eman zion: Konstantina.[2]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. (2006-1-27). Antzinateko hirien euskarazko izenak. .
- ↑ General View, Constantine, Algeria. 1899 (Noiz kontsultatua: 2013-09-25).
Artikulu hau Aljeriako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |