Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Zuria Nafarroakoa (1177-1229)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Zuria Nafarroakoa (1177-1229)

erregeorde

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakBlanca de Navarra
JaiotzaNafarroa Garaia, 1177 (egutegi gregorianoa)
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Heriotza1229ko martxoaren 13a (51/52 urte)
Familia
AitaAntso VI.a Nafarroakoa
AmaAntsa Gaztelakoa
Ezkontidea(k)Tibalt III.a Xanpainakoa
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaXimeno etxea
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa

Zuria Nafarroakoa[1] (11771229ko martxoaren 13a) Nafarroako infanta eta Xanpainako kondesa ezkontidea (11991201) izan zen.

Aita Antso VI.a Nafarroakoa, ama Antsa Gaztelakoa eta neba Antso VII.a Nafarroakoa zituen.

1199ko uztailaren 1ean Tibalt III.a Xanpainakoa eta seme bakarra izan zuten Tibalt I.a Nafarroakoa (12011253), Xanpainako konde eta Nafarroako erregea izango zena.

1201ean senarra hil zitzaionean, Zuriak semearen izenean gobernatu zuen konderria. Arazo asko izan zituen: bere senarraren aurrekoa zen Henrike II.a Xanpainiakoak zor handia utzi zuen eta honen alaba Filipak, Erard Briennekoa bere senarraren laguntzarekin, semearen legezkotasuna kolokan jarri zuen. 1215ean Briennekoek konderria konkistatzeko gerra hasi zuten, 1222ra arte iraun zuena.

Tirabirak bukatzeko Zuriak dirutza ordaindu zien Briennekoei. Bere iloba zen Alizia 1230ean Zipreko erregea ezkondu eta Zuriak ezkonsaria ordaintzeko Blois, Sancerre eta Chateaudungo konderriak Frantziako erregeari saldu behar zizkion.

Antso VII.a Nafarroakoa Navas de Tolosako gudua eta gero, ezkonduta egon arren ez zuen seme-alabarik eta komentu batera joan zen. Zuria Nafarroako erregeorde bihurtu zen. Berengaria Nafarroakoa bere alaba zaharra hiltzean, Nafarroako Gorteek, frankoen eta Nabarreriako alderdien artean banatuak, haren semea hautatu zuten oinordeko.

1229ko martxoaren 13an hil zen, bere semea errege bihurtu baino bost urte lehenago.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]