Zurkaitz (eraikuntza)
Zurkaitza eraikuntza bat edo honen zati eusteko jartzen den habea da[1], normalean zurezkoa.
Batez ere hondatzeko zorian dagoen eraikuntza eusteko erabiltzen da. Zurkaitzak eraikuntza pozesuan ere erabiltzen dira, hala nola eraikinak edo zubiak altxatzeko edo kofratzeko. Aldi baterakoak dira eta lanen amaieran kentzen dira.
Ekintzari zurkaizte deritzo. Batzuetan zurkaitzari apeo edo eskora ere esaten zaio.
Motak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zurkaitzek, funtzio edo kokapenaren arabera, izen desberdinak dituzte:
- zutiko[2]: bertikala bada
- ostiko edo eskora: zeiarra bada, oro har, horma baten kontra badago
- etzana edo horizontala
Eraikinetan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Eraikin edo bestelako eraikuntza bat eraistekotan edo erortzeko zorian bada, zurkaiztu egiten da, bai zutikoez baliatuz (solairuak eta baoak eusteko) bai zurkaitz inkinatuz (hormak eusteko). Zurkaitz edo habe inkinatu horiei “ostiko” edo “eskora” deritze. Zurkaitz bat edo gehiago inklinatzen dira hormaren eta lurraren artean, albo bultzadei aurre egiteko. Euskarririk eraginkorrena zurkaitz zeiarra (ostikoa) da, 60 eta 70 gradu arteko angeluan hormaren kontra.
Eraikitze prozesuan ere erabiltzen dira zurkaitzak, batez ere zimenduak ezartzen direnean. Zurkaizteak inguruko bultzadei eutsiko die eraikinaren lurpeko solairuak eraiki arte.
Zurkaitzak hormigoizko eta harrizko egiturak eraiktzeko erabiltzen dira, aldi baterako euskarria ematen baitute hormigoia gogortu eta kargei eusteko nahi den erresistentziara iritsi arte. Ohikoa da arkuak eta gangak eraikitzeko. Kasu honetan zinbria deritzo egiturari.
Zangak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zangak egiteko indusketa lenetan, zurkaitzek lurra eusten laguntzen dute, bertan lan egin ahal izateko eta langileen segurtasuna bermatzeko. Izan ere, lurra zulatzean (industean) alboetako lurra nahiko trinkoanez bada, alboetara erori daiteke. Horretarako kofratuak edo hormak ezartzen dira ostikoz edo Zurkaitz horizontalez eutsiak.
Egiturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Eskora-egitura fatxada batean
- Eskora-egitura zulo luzeetan
- Eskora-egitura zulo karratuetan
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Zurkaitz». Euskaltzaindiaren Hiztegia. (Noiz kontsultatua: 2022-10-06.)
- ↑ «zutiko». Euskaltzaindiaren Hiztegia. (Noiz kontsultatua: 2022-10-06.)