Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                
Edukira joan

Mao Zedong

Wikiquotetik
Mao Zedong (1959)

Mao Zedong edo Mao Tse-tung (txinera sinplifikatua: 毛泽东, txinera tradizionala: 毛澤東; Shaoshan, Hunan, 1893ko abenduaren 26a - Beijing, 1976ko irailaren 9a) Txinako Alderdi Komunistaren buruzagia eta Txinako Herri Errepublikako presidentea izan zen.

Esanak

[aldatu]
  • "Bizitzea ez datza arnastean, baizik eta egitean".
  • "Borrokatu, porrot egin, berriz borrokatu, berriz porrot egin, berriz borrokatu, eta honela irabazi arte: hau da herriaren logika".
  • "Boterea fusiletik jaiotzen da".
  • "Ekintzak ez du erreakzioa izan behar, sormena baizik".
  • "Gudan ahal baduzu garaitu, borrokatu; bestela, erretira zaitez".
  • "Inperialista guztiak paperezko tigreak dira, ahaltsuak dirudite baina izatez ez dira hainbeste, benetan ahaltsua dena herria da".
    • Anna Louise Strong berriemaile estatubatuarrak eginiko elkarrizketa, 1946ko abuztua.
  • "Kondenatzeko asmoa dagoen tokian, azkenean frogak azaldu egiten dira".
  • "Premiazkoak beharrezkoari erasotzen dio eskuarki".

Kanpo loturak

[aldatu]
Wikipedian artikulu bat dago honi buruz:
Mao Zedong
Commonsen artxibo gehiago dago:
Mao Zedong