Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                

Irakaskuntzan eta ikerketan genero ikuspegia txertatzeko gida

2023, Zenodo (CERN European Organization for Nuclear Research)

Irakaskuntzan eta ikerketan genero ikuspegia txertatzeko gida Deustuko Unibertsitatea D Deusto Publicaciones Irakaskuntzan eta ikerketan genero ikuspegia txertatzeko gida Deustuko Unibertsitatea © Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-1325-156-1 Irakaskuntzan eta ikerketan genero ikuspegia txertatzeko gida Deustuko Unibertsitatea 2021 Deustuko Unibertsitatea Bilbo © Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-1325-156-1 Lan honen berregintza, banaketa, komunikazio publiko edo moldaketaren bat egiteko, ezinbestekoa da egileen baimena izatea, legeak ezarritako salbuespenetan izan ezik. Lan honen atalen bat fotokopiatu edo eskaneatu behar izanez gero, jo ezazu CEDROra (Centro Español de Imagen deReprográficos, portada: Derechos www.cedro.org). Azaleko diseinua: Iñaki © Los directores de la Olarra ediciónde la Cruz © Los autores de sus respectivos textos © Unibertsitateko Argitalpenak © Deustuko Publicaciones de la Universidad de Deusto 1 posta-kutxa - 48080 Bilbao Apartado 1-48080 Bilbao e-mail: e-mail: publicaciones@deusto.es publicaciones@deusto.es ISBN: 978-84-1325-156-1 ISBN: 978-84Depósito legal: LG BI 00452-2022 Espainian argitaratua / Printed in Spain © Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-1325-156-1 Aurkibidea Egiletza eta esker ona . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 9 1. Sarrera . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 11 1.1. Deustuko Unibertsitatea eta Berdintasun Plana. . . . . . . . . . . . . . 11 1.2. Gida Berdintasun Planaren eta Gearing Roles Planaren barruan . . 12 1.3. Gidaren erreferenteak, justifikazioa, metodologia eta antolamendua 15 2. Ikerketan genero ikuspegia txertatzeko gida . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 21 2.1. Helburuak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 21 2.2. Zergatik txertatu genero ikuspegia ikerketan? . . . . . . . . . . . . . . . 21 2.3. Egiaztapen zerrenda . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 27 2.4. Genero ikuspegia txertatzeko adierazleak: definizioa eta adibideak. . 29 2.5. Monitorizazio eta ebaluazio eredu baten proposamena . . . . . . . . 43 3. Irakaskuntzan genero ikuspegia txertatzeko gida. . . . . . . . . . . . . . . . . 45 3.1. Helburuak . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 45 3.2. Zergatik? . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 46 3.3. Nola?. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 47 3.4. Genero ikuspegia txertatzeko adierazleak: definizioa eta adibideak. . 52 3.5. Egiaztatzeko zerrenda, irakaskuntzako talde pilotua. . . . . . . . . . . 71 3.6. Irakaskuntzako talde pilotua monitorizatzeko eta ebaluatzeko eredu proposamena. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 73 4. Glosarioa . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 75 5. Gida honetan aipatutako obrak. . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . . 113 7 © Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-1325-156-1 Egiletza eta esker ona Gida hau Deustuko Unibertsitateko fakultate guztietako irakasle eta ikertzaile talde baten lankidetzari eta ekarpenari esker egin ahal izan da, eta proiektu honetan egindako ahalegina, lana eta dedikazioa eskertu nahi diegu. Vega María Arnáez Arce, Elisabete Arostegui Santamaria, Naiara Arriola Echaniz, Demelsa Benito Sánchez, Antonia Caro González, M.ª Cristina de la Cruz Ayuso, Marta Enciso Santocildes, Iratxe Esnaola Arribillaga, Ana Isabel Estévez Gutiérrez, Lorena Fernández Álvarez, Pablo Garaizar Sagarminaga, Rocío García Carrión, Leire Gartzia Fernández de Artaza, Felipe Gómez Isa, Aitor Goti Elordi, Itziar Gandarias Goikoetxea, M.ª Cinta Guinot Viciano, José Ramón Intxaurbe Vitorica, Jon Paul Laka Mugarza, Miguel Ángel Larrinaga Ojanguren, María López Belloso, Diego López de Ipiña González de Artaza, Cecilia Martínez Arellano, Dolores Morondo Taramundi, Mila Pérez, Lidia Rodríguez Fernández, Izaskun Sáez de la Fuente Aldama, Borja Sanz Urquijo, Mabel Segú Odriozola eta María Silvestre Cabrera. Eskerrak eman nahi dizkiegu, halaber, kontrol taldeko kide izan diren eta feedbackaren bidez proiektua aberastu duten irakasle eta ikertzaileei. Prozesua María Pilar Rodríguez Pérezek eta María Jesús Pando Cantelik koordinatu, gidatu eta berrikusi dute. Horretarako, Irene García Muñozen (MSCA Fellow) laguntza izan dute. Proiektuaren azken ideia eta zuzendaritza nagusia María Silvestre Cabrera Berdintasuneko arduradun eta Deustuko Gizarte Balioen ikertaldeko ikertzaile nagusiak egin du, María López Belloso GEARING-Roles proiektuko ikertzaile eta koordinatzailearen laguntzarekin. 9 © Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-1325-156-1 Egiletza eta esker ona Deustuko Unibertsitateko Ikasketen Antolamenduko, Irakaskuntzaren Berrikuntzako eta Kalitateko Errektoreordetzaren laguntza ere eskertzen dugu, Irakaskuntza Berritzeko Proiektuen XII. Deialdiaren bitartez emandako babesagatik. GEARING-ROLES Project: This project has received funding from the European Union’s Horizon 2020 programme, under grant agreement no. 824536. 10 © Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-1325-156-1 1 Sarrera 1.1. Deustuko Unibertsitatea eta Berdintasun Plana NBEk, Garapen Jasangarrirako 2030 Agendarekin, edozein utopia gure etorkizuna babestuko duten helburuetan zehazteko deia egiten digu. Nazioarteko komunitateak zenbait ibilbide seinalatu ditu mundua kolapsatu ez dadin. Gure plan estrategikoak bere egiten ditu ibilbide horiek, Deustuko Unibertsitateak eraldaketa horrekin konprometituta irakatsi, ikertu eta transferitu dezan, eraldaketa horretatik sortuko baita guztion onerako sentiberatasun berria. Mundua eraldatzen duten pertsonak, Deusto 2022 Plan Estrategikoa. Deusto jesuiten unibertsitatea da eta, bere tradizioari jarraiki, zorroztasun intelektualez sakondu nahi du errealitatean, begirada zintzo batekin eta bidegabekeria egoerak gaindituko dituen etorkizuna eraikitzeko konpromisoa hartuta. Konpromiso hori gizarteetan, kulturetan eta pertsonetan dauden dinamikei eta prozesuei arreta jarriz garatzen da, aldaketa pertsonalak eta sozialak sustatuko dituzten ikasteko eta jakintza sortzeko bideak bilatuz. Azken urteotan, unibertsitatearen gizarte erantzukizuneko politika instituzionala sustatu da, gure fakultateen eta sailen ahaleginak modu instituzionalean antolatzeko gizarte-justiziarako bereziki garrantzitsuak diren gaietan, hala nola emakumeen eta gizonen arteko berdintasunean. Azken plan estrategikoaren ildotik, jesuiten unibertsitatea izanik dugun izaera eta gure gizarte erantzukizuneko planak garapen jasan11 © Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-1325-156-1 Irakaskuntzan eta ikerketan genero ikuspegia txertatzeko gida garrirako helburuekin (GJH) lerrokatu dira. GJHen helburua pertsonen bizi-baldintzak nabarmen hobetzea da, batez ere garapen bidean dauden herrialdeetan eta bereziki kalteberak diren kolektiboetan, hala nola nesketan eta emakumeetan. Gure izaerari eta azken urteotan gizarte-erantzukizuneko gaietan egindako ibilbideari erreparatuta, Deustuko Unibertsitateak zenbait GJH identifikatu ditu zeharka eta unibertsitate elkarte moduan lan egiteko. Aldaketa sozial eta kulturalak eskatzen dituzten helburuak dira, eta gure unibertsitate jardueratik ekarpenak egiteko gaitasuna eta erantzukizuna dugu. 5. helburua, emakumeen eta gizonen arteko genero berdintasuna lortu nahi duena hain zuzen ere, horietako bat da. Irakaskuntza berritzeko proiektuen deialdia oso aukera ona iruditu zitzaigun gure unibertsitate irakaskuntzan gizarte eraldaketako ikuspegiak txertatzeko proiektu pilotu bat sustatzeko. Pilotua genero gaietan zentratu da, baina handik aterako diren ikasbideak baliagarriak izango zaizkigu beste gai batzuk lantzeko, hala nola desgaitasuna, justizia soziala edo ekologia. 2020-21 ikasturtean zehar, gure fakultate guztietako irakasle eta ikertzaileen lan ona eta esperientzia bilduz, irakaskuntzan eta ikerketan genero ikuspegia txertatzeko gida banatan lan egin dugu. Bi dokumentu horiek ikaskuntza kolektiboko prozesu baten emaitza dira. Prozesu horretan, beste erakunde batzuekin ere ikasi dugu. Lehen ahalegina izan da zer egiten dugun jakiteko eta aintzat hartzeko, eta gure ikasteko eta jakintza sortzeko prozesuak aldatzeko bideak aurkitzeko. Dokumentu hau prozesu horren emaitza da. Lehen urratsa da emakumeen ezagutzari eta lan onari ikusgarritasuna ematen jarraitzeko, berdintasunean komunikatzea, erlazionatzea eta jakintza transmititzea eragozten diguten genero joerak gainditzeko bideak bilatzen jarraitzeko, eta gure irakaskuntza eta ikerketa eraldatzeko tresna izatea espero dugu. Hala eta guztiz ere, oraindik bide luzea dago gida hauek gizarteratzeko eta hobetzeko. Haien bidez, hobeto lagundu ahal izango dugu, gure unibertsitate lanaren bidez, bereziki emakume eta neskato ahulenak xede dituzten GJHen helburuak lortzen. 1.2. Gida Berdintasun Planaren eta Gearing Roles Planaren barruan Marko politiko instituzional horretaz gain, gida hauek prestatzeko prozesua Gearing Roles proiektu europarraren eta Deustuko Unibertsitatearen hirugarren berdintasun planaren ezarpenaren testuinguruan txertatzen da. Proiektua diseinatu, onartu eta inplementatzeko, 12 © Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-1325-156-1 Sarrera lantaldeak beste organo eta eragile instituzional batzuen lankidetza izan du: Unibertsitatearen Gizarte Erantzukizuneko Unitateko Berdintasun atala, Berdintasunerako Batzorde Paritarioa, Unibertsitateko Elkarteko Errektoreordetza eta Irakaskuntzaren Berrikuntzako Errektoreordetza. GEARING Roles Europako proiektu bat da (2019ko urtarrila 2022ko abendua), eta industriako akademikoen eta profesionalen talde paneuroparra biltzen du, sei erakundetan (bost unibertsitatetan eta ikerkuntza finantzatzeko erakunde batean) 6 Genero Berdintasuneko Planen diseinuan, inplementazioan eta ebaluazioan ikasitako ezaupideak, jardunbide onak eta ikasbideak elkarrekin trukatzeko. Horretarako, Europako Batzordeak garatutako GEAR-tool tresnak ezarritako eta frogatutako irizpideak aplikatu dira. ERA (European Research Area) helburuekin bat etorriz, GEARING Rolesek mikro, meso eta makro mailetan genero rol tradizionalak zalantzan jartzea eta aldatzea du helburu, lau xede nagusirekin: 1. Emakumeen aurrerapen profesionala Emakumeen erreklutamendurako oztopoak ezabatzea eta karrera pertsonala garatzeko planak diseinatzea. 2. Lidergoa eta erabakiak hartzea Ikerketako erakundeetan, emakumeen ordezkaritzan eta lidergo prozesu eta sustapenean dauden genero desorekak konpontzea. 3. Hezkuntza eta ikerketa Erreferentzia alternatiboak eskaintzea tradizionalki gizonak nagusi izan diren arloetan (STEM) eta zaintza lanekin lotutako eremu oso feminizatuetan. Halaber, kolokan jartzea emakumeentzat kristalezko sabaiak dituzten eremuak, haietan emakumeak gehiengoa izan arren (Osasuna, Giza Zientziak, Zuzenbidea, Gizarte Zientziak oro har), genero dimentsioa indartuz ikerketako programa eta metodologietan, jakintza eta ekoizpen zientifikoan genero ikuspegia sustatuz, genero ikasketen eta ikasketa feministen balioa aitortuz eta emakumezko ikertzaileen karrera indartuz. 4. Genero berdintasuna sustatzea ikerketako erakundeetan eta Europako Ikerketa Esparrua indartzeko interesa duten funtsezko eragileetan. Europako erakunde nagusietan eta eragile garrantzitsuenetan genero berdintasunarekiko konpromisoa ezartzea, genero ikuspegiz egindako ebaluazioaren emaitzak zabalduz, epe luzera emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna sustatuko duen sare iraunkorra eraiki ahal izateko. 13 © Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-1325-156-1 Irakaskuntzan eta ikerketan genero ikuspegia txertatzeko gida Lau xede horiekin lerrokatuta, proiektuaren testuinguruan diseinatu eta inplementatutako sei planek ekintza espezifikoak aurreikusten dituzte ikerketan eta irakaskuntzan genero zeharkakotasuna bultzatzeko eta sustatzeko. Horretarako, ekintza horiek koordinatzen dituen lantalde espezifiko bat du (WP6). Lantalde horrek (WP6), zehazki, zeregin hauek ditu: 1. Ikerketan genero ikuspegia txerta dadin sustatzea, ikerketako programa eta metodologietan genero ikuspegia txertatuz eta genero ikasketekin eta ikerlan feministekin lotutako ekoizpen zientifikoa sustatuz. 2. Hezkuntzan genero ikuspegia txertatzea, irakasleei generoarekin lotutako edukiak eta gaitasunak diseinatzeko eta garatzeko prestakuntza emanez, eta diziplina akademiko guztietako graduko, graduondoko eta doktoregoko ikasketa planetan genero ikuspegia txertatuz. 3. Komunitateak ikasgeletatik kanpo eta campuseko kideen artean aniztasuna eta inklusioa sustatzeko duen konpromisoa indartzea. Deustuko Unibertsitateak helburu espezifiko bat eskaini dio generoa irakaskuntza eta ikerkuntza guztian zeharka txertatzeari (HE4), eta hori lortzeko 7 neurri eta 28 ekintza zehatz diseinatu ditu. Zehazki, 28 ekintza horietatik, talde pilotuek gida hau prestatzeko egindako lana bat dator honako neurri eta ekintza hauekin: 11. neurria: genero ikuspegia txertatzea 1. eta 2. labelak ebaluatzeko irizpide gisa, eta adierazle sistema bat ezartzea, programetan, ikasgidetan eta ikerketa proiektuetan genero ikuspegia identifikatu ahal izateko: 23. ekintza. Irakasle boluntarioen talde pilotu bat sortzea, fakultate guztien ordezkaritzarekin, irakaskuntzan genero ikuspegia aplikatzeko. 12. neurria: Irakaskuntzaren Berrikuntzatik irakasmaterialen prestaketa bultzatzea, genero ikuspegia jakintza arlo guztietan aplikatzeko. 24. ekintza. DUko gida bat egitea irakaskuntzan genero ikuspegia txertatzeko, dagoen materiala egokituz. 16. neurria. Genero ikuspegia txertatzea ikerketaren gizarte-inpaktua ebaluatzeko irizpide gisa: 34. ekintza. Adierazleak diseinatzea. 14 © Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-1325-156-1 Sarrera 35. ekintza. Ikerketan genero ikuspegia nola aplikatu lantzeko tailerrak eta prestakuntzako ekintzak eskaintzea, hainbat mailatara egokituta. 36. ekintza. Ikerketan generoa txertatzeko eskuliburua egitea. Deustuko Unibertsitateko hirugarren Berdintasun Planaren 24. ekintzak irakaskuntzan genero ikuspegia txertatzeko gida bat egitea aurreikusten du. Ekintza horren inguruan, UGEko Berdintasun atalak irakaskuntza berritzeko proiektu bat proposatu zuen, eta Berrikuntza Pedagogikoko Errektoreordetzak proposamena onartu zuen. Horrek laguntza ekonomiko txiki bat eta proiektua egiten parte hartu zutenen lanorduen aintzatespena ekarri zuen. 1.3. Gidaren erreferenteak, justifikazioa, metodologia eta antolamendua Gida hau egiteko, beste erakunde akademiko batzuen aurretiko lanak, gidak eta eskuliburuak aztertu dira, ikerketan eta irakaskuntzan genero ikuspegia txertatzeko modua aztertzen dutenak. Diziplina espezifikoei bideratutako lan asko kontsultatu ziren arren, gida edo eskuliburu orokorrenak baino ez dira aipatzen hemen. Halaber, ez dira aipatzen generoarekiko sentibera den ikerketa egitearen garrantzia eta beharra aztertzen duten argitalpen akademiko asko, edo instituzio, programa eta diziplina zehatzei buruzko kasu azterketak egiten dituztenak1. Genero ikuspegia txertatzeari buruzko literatura gehiena ikerketari begira egin da; aitzitik, irakaskuntzari aplikatutako genero ikuspegiak askoz arreta gutxiago jaso du, eta, beraz, hemen aurkezten den gidak balio erantsia du, hainbat ingurunetarako eredu praktikoa proposatzen baititu. Ikerkuntzako erreferenteak Aztertutako obra gehienek antzeko egitura dute, eta hiru multzo nagusitan daude antolatuta: 1) sarrera eta ikerketan genero ikuspegia 1 Hemen adibide pare bat baino ez dira aipatzen: EIGEk Integrating Gender Equality into Academia and Research Institutions (2016) izenburupean egindakoa eta Korsvik eta Rustadek argitaratutako What is the Gender Dimension in Research? (2018). Amaierako zerrenda bibliografikoan daude jasota. 15 © Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-1325-156-1 Irakaskuntzan eta ikerketan genero ikuspegia txertatzeko gida txertatzearen justifikazioa; 2) taldeen osaerari eta emakumeek eta gizonek talde horietan berdintasunez parte hartzeari buruzko atala; eta 3) ikerketa prozesuari eta jardueraren garapenari buruzkoa. Jarraian, gida hau egiteko eredu eta erreferente baliagarrienak izan diren bi lanak aipatuko ditugu. Yellow Window-ek El género en la investigación. Manual (2011) izenburupean argitaratutako lana gaztelaniaz dago eskuragarri. Sarrera batekin hasten da, non lanaren helburu nagusia azaltzen duen, alegia, ikerketan genero ikuspegia txertatzeko interesa dutenei argibide praktikoak ematea. Asmo horretan, generoarekiko sentiberagoak izango diren proiektuak diseinatzeko eta ikerketa proiektuetan genero joerak ezabatzeko moduak proposatzen ditu. Horrela, proposamen lehiakorragoak egiteko modua erakusten du, generoari dagokionez ikertalde orekatuak sortzea zergatik den garrantzitsua azaltzen du eta ikerketen emaitzek gizartearentzat garrantzi handiagoa izan dezaten laguntzen du (2011, 7. or.). Segidan, hurrengo atalak ulertzeko funtsezko termino eta kontzeptu batzuk definitzen ditu, besteak beste, sexua, generoa, aukera berdintasuna edo ikerketako genero aurreiritziak (2011, 8. or.). Ondoren, ikerketan aukera berdintasunean inbertitzeak taldeen jarduna zergatik hobetzen duen azaltzen du, eta haien artean honako hauek aipatzen ditu: ahalik eta talderik onena osatzeko beharra, ahalik eta talenturik onena erakartzeko beharra, gizon eta emakumeei karrera aberasgarriak izatea ahalbidetuko dieten lan baldintzak eta kultura sortzeko beharra eta ahalik eta ikerketarik baliozkoena eta erabilgarriena bilatzeko beharra (2011, 12. or.). Ondoan erakusten den diagraman (2011, 13. or.) modu grafikoan azaltzen da generoa kontuan hartu behar dela ikerketa zikloaren etapa eta fase guztietan, emakumeen eta gizonen aukera berdintasunetik abiatuta eta ikerketaren edukian generoa txertatuta. 16 © Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-1325-156-1 Sarrera 1. irudia Ikerketa zikloa genero ikuspegia txertatuta Iturria: Yellow Window, 2011, 13. or. Eskuliburu honetako gainerako edukiak bi multzotan egituratzen dira: emakumeen eta gizonen parte-hartzea ikerketan (hautaketa eta kontratazioa, lan baldintzak eta lan kultura, eta monitorizazio eta kudeaketa neurriak) eta generoa ikerketaren edukian (ikerketaren ideiak eta hipotesiak, proiektuaren diseinua eta metodologia, ikerketaren aplikazioa eta zabalkundea). Ondoren, generoaren kontrolerako zerrenda bat dakar, prozesuaren fase guztietan genero ikuspegia txertatu dela egiaztatzeko. Lanak, bigarren zatian, hainbat arlotan ikertzeko gomendio zehatzak eskaintzen ditu: osasuna, elikadura, nekazaritza eta bioteknologia; nanozientziak, materialak eta ekoizpen-teknologia berriak; energiak; ingurumena; garraioa; zientzia sozioekonomikoak eta humanitateak; eta nazioarteko lankidetza. 17 © Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-1325-156-1 Irakaskuntzan eta ikerketan genero ikuspegia txertatzeko gida Bestalde, María Caprilesek koordinatutako Guía práctica para la inclusión de la perspectiva de género en los contenidos de la investigación (2012) lanak zenbait tresna metodologiko eta adibide eskaintzen ditu ikerketan genero ikuspegia txertatzeko. Tresna metodologiko bakoitza hiru arlotako adibideekin ilustratzen du: medikuntza eta bioteknologia, hiri arkitektura eta plangintza, eta informazioaren eta komunikazioaren teknologiak. Sexu eta genero kontzeptuak definitzen ditu, eta gizonen eta emakumeen arteko ustezko berdintasun okerretik abiatuta eta maskulinoa erreferente unibertsal gisa hartuta ikerketan gertatzen diren genero joeretan jartzen du arreta. Gida honetan azaltzen diren tresna metodologikoak honako hauek dira: lehentasunak birpentsatzea, teoriak eta kontzeptuak birpentsatzea, ikergalderak egitea, sexua aztertzea, genero suposamenduak aztertzea, elkarri eragiten dieten aldagaiak aztertzea, estandarrak eta erreferentzia ereduak birpentsatzea eta ikerketa parte-hartzailea sustatzea (2012, 4. or.). Horiek guztiak luze eta zabal garatzen dira aukeratutako hiru arlo zientifikoetako adibideen bidez, eta, beraz, erraza da adierazle guztiak (prozesuaren fase guztiei dagozkienak) hainbat ikerketa arlotan aplikatzea. Irakaskuntzako erreferenteak Beste erakunde batzuek genero ikuspegia irakaskuntzan txertatzeko proposatutako ereduek ikaskuntzaren inguruneei, edukiei, metodologiari eta ebaluazioari erreparatzen diete batez ere, AQUk (Kataluniako Unibertsitate Sistemaren Kalitaterako Agentzia, 2019) proposatutako eskema honetan agertzen den bezala: 18 © Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-1325-156-1 Sarrera Iturria: Unibertsitateko irakaskuntzan genero ikuspegia txertatzeko marko orokorra (AQU, 2019). Oxford Brookeseko taldearen ustez (Gearing Roles proiektuan irakaskuntzaren arloa gidatzen duen taldea), lau esku-hartze eremu zehatz identifikatu behar dira, honako galdera hauei erantzuteko: 1. 2. 3. 4. Zer? Generoarekiko sentibera den edukia Nola? Generoarekiko sentibera den pedagogia Nork? Generoarekiko sentiberak diren egiturak Non? Unibertsitateek genero kontuak aintzat hartuko dituzten ekosistemak jarri behar dituzte martxan (Gearing Roles, Oxford Brookes University group, 2021eko otsailaren 18ko aurkezpena) Kasu guztietan, abiaburuko testuinguru bat behar da: zuzendaritzak eta unibertsitateko bizitza osatzen duten organo eta sailek genero ikuspegi hori txertatzearen aldeko ekosistema bat sortzea, ekosistema hori unibertsitateko berdintasun planaren parte izatea, eta prozesuei zein pertsonei eragitea. Eredu horren barruan, Oxford Brookes Unibertsitateak 17 adierazle proposatzen ditu, ekintza non behar den erakusteko. Adierazle horiek zuzenean lotuta daude aipatutako lau arloekin: edukiak, pedagogia, egiturak eta ekosistemak. 19 © Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-1325-156-1 Irakaskuntzan eta ikerketan genero ikuspegia txertatzeko gida Gidaren justifikazioa eta antolamendua Berdintasun planaren eta Gearing Roles proiektuaren esparruan, gida hau proposatzen da irakasleei eta ikertzaileei jarduera akademikoetan eta unibertsitateko bizitzan genero ikuspegia txertatzen laguntzeko tresna gisa. Europako Kontseiluaren arabera, genero ikuspegia erabiltzeak esan nahi du politikak, programak eta proiektuak diseinatzerakoan kontuan hartuko direla emakumeen eta gizonen interesak eta errealitateak, premiak, bizi-baldintzak eta inguruabarrak. Unibertsitatearen testuinguruan, horrek esan nahi du gai horiek aintzat hartu behar direla, bai unibertsitatearen ekosisteman, oro har, bai titulazioen, irakasgaien eta ikerjardueraren diseinuan. Irakaskuntza eta ikerketa erabat lotuta daude unibertsitaterako bokazioan. Ezaguna da Deustuko Unibertsitateak irakaskuntzaren berrikuntzan eta kalitatean duen tradizioa, aitzindaria baita ikaskuntza esanguratsuko formuletan eta gaitasunen zeharkakotasunean, pertsonaren prestakuntza integrala lortze aldera, eta arreta berezia jartzen baitu elkartasunarekin eta justizia sozialarekin lotutako gaietan. Horri gehitu behar zaio oinarrizko ikerketa aplikatu lehiakorra garatu eta sendotzeko apustu irmoa, nazioarteko dimentsio oso markatua duena eta gizarteari zerbitzua emateko bokazioa duena. Horregatik, funtsezkoa eta ezinbestekoa da genero ikuspegia txertatzea, hezkuntza berritzailea, inklusiboagoa eta errukitsuagoa eta kalitatezko ikerketa lortzeko. Gida hiru multzo nagusitan dago antolatuta: genero ikuspegiaren txertaketa ikerketan, genero ikuspegiaren txertaketa irakaskuntzan, eta genero ikuspegiaren aplikazioan gehien erabiltzen diren terminoen definizioak biltzen dituen glosarioa. Irakasleentzako eta ikertzaileentzako benetako laguntza izan nahi duen tresna denez, bi eremuak modu paraleloan eta lotuan aurkezten dira, ez baitago irakaskuntza onik atzean ikerketa-jarduerarik egon ezean, ezta kalitatezko ikerketarik ere, jakintza transferitzeko borondaterik ez badago. Beraz, zentzu pragmatikoa, argitasuna, zentzu didaktikoa eta erabilerraztasuna lehenetsi dira. Horretarako, atal bakoitzean helburuak, justifikazioa eta prozesuak aurkezten dira, eta genero ikuspegia aplikatzeko benetako adibideak ematen dira. ZER galderari ZERGATIK eta NOLA gehitu behar zaizkio, eta egitura hori mantendu da bi ataletan: ikerketarenean eta irakaskuntzarenean. Ikerketa-prozesuaren fase bakoitzean, eta irakatsi eta ikasteko prozesuaren faseetan, adibide zehatzak ematen dira, ulertzen laguntzeko eta berehala inplementatzeko baliabide erabilgarriak eskaintzeko. 20 © Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-1325-156-1 2 Ikerketan genero ikuspegia txertatzeko gida 2.1. Helburuak 1. Ikertzaileei genero ikuspegiak ikerketan duen garrantzia ulertzen laguntzea 2. Ikertzaileei ikerketa proiektuetan generoaren dimentsioa txertatzen laguntzea, fase guztietako orientabide praktikoen bidez 3. Genero ikuspegia kontuan hartuta proposamenak nola egin, proiektuak nola diseinatu eta ikerketak nola garatu azaltzea 4. Ikerketa proiektuetan genero joerak ezabatzen laguntzea 5. Ikertzaileei proposamen lehiakorragoak egiteko bidea ematea 6. Ikerketen emaitzek gizartearentzat garrantzi handiagoa izan dezaten laguntzea 7. Deustuko Unibertsitatean gida honetako lantaldeak ordezkatzen dituen diziplinetan egindako ikerketen adibideak eskaintzea 8. Lan ildoak sortzea, etorkizunean genero kontuetan aurrera egiteko 9. Lan komunitatea sortzea, genero arloko jardunbide egokiak unibertsitateko beste batzuei helarazteko 10. Jarraibideak ematea ikertalde orekatuagoak eta eraginkorragoak sortzeko 2.2. Zergatik txertatu genero ikuspegia ikerketan? 2.2.1. Genero joera saihestu ikerketan Literatura zientifiko eta akademikoa, giza jardueraren beste edozein arlo bezala, ez dago garai bakoitzeko baldintzatzaile kultural eta sozia21 © Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-1325-156-1 Irakaskuntzan eta ikerketan genero ikuspegia txertatzeko gida letatik libre. Ikerketan genero joera izatea genero estereotipoak erabiltzean datza (askotan inkontzienteki), hau da, ideiak eta emaitzak erreproduzitzean, genero ikuspegia kontuan hartu gabe. Ikerketan genero ikuspegia txertatzen ez badugu, hipotesi okerretatik abiatuko gara: edo emakumeen eta gizonen arteko ustezko berdintasunetik (maskulinoa erreferente unibertsal gisa hartuz), edo gizonen eta emakumeen arteko ustezko desberdintasunenetatik (desberdintasun biologikoak nabarmenduz edo gizartean eraikitako desberdintasunak naturalizatuz). Ikerketan, genero joerak mugak jartzen dizkie sormenari, bikaintasunari eta gizartearentzako onurari. Horregatik, sistematikoki galdetu behar da zenbateraino eta zein modutan diren esanguratsuak sexua eta generoa ikerketaren, garapenaren eta berrikuntzaren edukietarako (Caprile, 2012, 3. or.). Genero itsutasuna (gender blindness) ikerketa arazoei heltzeko eta interpretatzeko orduan genero dimentsioa kategoria esanguratsutzat ez hartzeari esaten zaio. Hutsegite hori generoaren arloko prestakuntza eta kontzientziazio faltaren ondorioz gertatzen da. Batzuetan, ustezko genero neutraltasunaren atzean, genero itsutasuna dago ezkutaturik. 2.2.2. Talde hobeak eta emaitza hobeak Genero oreka duten ikertaldeek (berdintasun balioak eta emakumeen ordezkaritza nahikoa dituztenek) hobeto funtzionatzen dute. Ikerkuntzan emakumeen eta gizonen aukera berdintasunean inbertitzeak taldeen jarduna hobetzea dakar, eta goi mailako ikertzaileak erakartzen ditu. Genero ikuspegia txertatuta, ikerketaren emaitzetan aurrerapausoak ematen dira, eta lehen hautematen ez ziren beste ikuspegi batzuk jasotzen dira. — Ahalik eta talderik onena Kalitatezko ikerketa lortzeko, beharrezkoa da ahalik eta talderik onena osatzea. Eta talderik onena talde mistoa da. Ikerketek erakutsi dute talde mistoak, ondo kudeatuz gero, eraginkorragoak direla sexu bereko pertsonek osatutako taldeak baino: talde mistoak sortzaileagoak dira, aniztasun handiagoa dute ikuspuntuetan eta kalitate handiagoa erakusten dute erabakiak hartzerakoan. Gainera, oro har, gizonek zein emakumeek nahiago dute ondo kudeatutako talde mistoetan lan egin (Yellow Window, 2011, 12. or). Hala eta guztiz ere, garrantzitsuena da taldeek aniztasuna sustatzea eta ikerketan ahalik eta eraginkortasunik handiena lortzen saia22 © Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-1325-156-1 Ikerketan genero ikuspegia txertatzeko gida tzea. Emakumeak gehiengoa badira taldean eta gehiengo horrek taldean edo diziplinan duten benetako presentzia islatzen badu, egoera hori ez da zigortu behar. — Ahalik eta talenturik onena Kalitatezko ikerketa lortzeko, talentu potentzial guztien artean talenturik onena lortu behar da. Horretarako, beharrezkoa da gizonek eta emakumeek karrera aberasgarriak izateko moduko lan baldintzak eta kultura sortzea. Horrek guztiak gizonezko eta emakumezko talenturik onenak erakartzen eta mantentzen laguntzen du, eta lana eta bizitza pribatua modu egokian uztartu nahi dituzten emakumeak eta gizonak adoretzen eta motibatzen ditu (Yellow Window, 2011, 12. or.). — Ikerketa proiektuetarako proposamen hobeak Ikerketan genero ikuspegia txertatzea gero eta sarriago hartzen da kontuan ebaluaziorako adierazle gisa autonomia erkidegoko, estatuko eta nazioarteko deialdietan. Hona hemen bi adibide adierazgarri: 1. Preparación de propuestas del Plan Estatal de I+D+I (Resumido) Nota informativa sobre evaluación de la Integración del Análisis de Género en la Investigación (IAGI). Unidad de Mujeres y Ciencia (UMyC) - Secretaría de Estado de I+D+i. [2017ko uztailean eguneratua]. [Eskuragarri hemen: https://www.aei.gob.es/ciencia-igualdad/ evaluacion-integracion-genero-aei], Informazio ohar horren helburua da funtsezko zenbait kontzeptu eta gogoeta aurkeztea eta zerrenda orientagarri bat eta beste baliabide batzuk eskaintzea, errazago baloratu dezagun genero analisia egoki txertatu den I+G+b arloko Estatuko Planeko proposamenak ebaluatzen ditugunean. Ikerketan genero analisia txertatzeak ikerketa baten zikloaren fase guztietan sexu eta/edo genero analisia integratzea esan nahi du, baldin eta proiektuaren gaiak edo emaitzek eta aplikazioek zuzenean edo zeharka gizakiengan eragin badezakete. Ikerketa teknologiko hutsean ere, proiektuaren emaitzek eragin 23 © Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-1325-156-1 Irakaskuntzan eta ikerketan genero ikuspegia txertatzeko gida desberdina izan dezakete gizonengan eta emakumeengan (kontuan hartuta zenbateko erraztasuna duten garatutako produktu edo zerbitzua eskuratzeko, zer aplikazio mota behar dituzten gehien, etab.). Genero joerak saihestu egin behar dira ikertzeko metodoetan; izan ere, genero estereotipoetan edo unibertsalak balira bezala orokortzen diren eredu eta interes maskulinoetan oinarritutako zientzia zientzia txarra da eta aukerak galtzen ditu. Ikerketan genero analisia txertatzeak zorroztasun zientifiko handiagoa bermatzea du helburu, ebidentzian eta ikerketa etikoan oinarri handiagoa duena. Genero analisia txertatzea balio erantsitzat hartzen da sormenari, bikaintasun zientifikoari, gizarte erantzukizunari eta inbertsioen itzulerei dagokienez, kontuan hartzen baititu emakumeen eta gizonen ezaugarri biologikoei (sexua) eta/edo gizarte eta kultura ezaugarriei (generoa) lotutako beharrizan desberdin posibleak. Beraz, sexua/generoa aztertzeko metodoak erabiltzea ez da garrantzitsua generoaren ikerketa espezifikoan soilik, I+G+b arloko erronka gehienetan ere bada funtsezko kalitate faktorea. Horregatik guztiagatik, jarraian, ikerketan genero analisia txertatzeko funtsezkoak diren ezaugarrien orientazio zerrenda aurkezten dizugu, zuzenean edo zeharka gizakiengan eragina izan dezakeen edozein I+G+b proiekturen ebaluazioan kontuan har ditzazun proposamenaren kalitate zientifiko-teknikoa, garrantzia eta bideragarritasuna; ikertaldearen kalitatea, ibilbidea eta egokitasuna; eta proposamenaren eragin zientifiko-teknikoa edo nazioartekoa baloratzean: • Ikerketaren ikuspegiak argi eta garbi ezarri du proiektuaren ondorioak nola aplikatuko diren gizonen eta/edo emakumeen behar espezifikoetara. • Literaturaren berrikusketak kontuan hartu beharreko sexu/ genero desberdintasunak eta/edo antzekotasunak identifikatu ditu, ikerketaren emaitzek emakumeengan eta/edo gizonengan (edo animaliengan, ehunengan eta zelulengan) dituzten ondorioengatik. • Ikerketako galderek eta hipotesiek sexu eta/edo genero analisi zehatza egin dute, gizonen eta emakumeen artean (edo animalietan, ehunetan eta zeluletan) egon daitezkeen desberdintasun eta/edo antzekotasunak argi eta garbi aztertzeko. • Ikerketa metodoek sexuaren arabera bereizitako laginak aurkezten dituzte, eta, garrantzitsua denean, emakumeen eta gizonen (edo animalien, ehunen eta zelulen) proportziozko ordezka24 © Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-1325-156-1 Ikerketan genero ikuspegia txertatzeko gida ritza, erabat ziurtatzeko jasotako informazioa baliagarria izango dela sexu/genero analisia egiteko eta sexuarekin/generoarekin elkarreragina duten beste faktore garrantzitsu batzuk (adina, jatorri etnikoa, etab.) sexu/genero aldagaiarekin lantzeko. • Gai etikoak, gizonentzat eta/edo emakumeentzat inplikazio bereziak (antzekoak edo desberdinak) izan ditzaketenak, modu egokian identifikatu eta landu dira. • Ezagutzaren zabalkundea/transferentzia estrategia sendo baten bidez planteatu da, eta estrategia horrek erraztu egingo du ikerketaren emaitzak emakumeen eta/edo gizonen behar espezifikoei egoki aplikatzea (proiektuak zentzu horretan adierazten dituen desberdintasunen eta/edo antzekotasunen berri emango da). 2. European Commission: Horizon Europe Strategic Plan 2021-2024 (Research and Innovation). Bruselas: European Commission, 2021 (https://ec.europa.eu/info/research-and-innovation/funding/funding-opportunities/funding-programmes-and-open-calls/horizon-europe/strategic-plan_en#the-first-horizon-europe-strategic -plan-2021-2024) Genero berdintasuna eta inklusioa Genero berdintasuna zeharkako lehentasuna da Horizon Europe planean eta programa guztiei dagokie. Jardueren helburua izango da genero desberdintasuna eta faktore sozioekonomikoen intersekziotik datozen desberdintasunak ezabatzea, desgaitasunean, etnian eta LGBTIQ+ kolektiboetan oinarritutakoak barne, ikerketa eta berrikuntza sistema guztietan, joera inkontzienteak eta egiturazko oztopoak kontuan hartuta eta landuta. Genero dimentsioa baldintza lehenetsia izango da ikerketaren eta berrikuntzaren edukian, programa osoan, salbu eta behar bezala justifikatzen bada ez dela esanguratsua. Genero dimentsioaren integrazioa bereziki garrantzitsua da erronka globaletarako, hainbat arlotan, besteak beste: osasuna eta arreta, COVID-19aren pandemia, lineako indarkeria, adimen artifiziala eta robotika, eta klima-aldaketa arindu eta hartara egokitu beharra; izan ere, arlo horietan sexu eta/edo genero desberdintasunek zeregin garrantzitsua dute, eta, beraz, ikerketaren eta berrikuntzaren emaitzen garrantzi soziala eta kalitatea baldintzatzen dute2 (2021, 25. or.). 2 Genero berdintasuna eta inklusioa. Genero-berdintasuna zeharkako lehentasuna da Horizon Europe-n, eta programaren alderdi guztiei eragiten die. Jardueren 25 © Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-1325-156-1 Irakaskuntzan eta ikerketan genero ikuspegia txertatzeko gida 2.2.3. Hasi aurretik: lehentasunak birpentsatu Ikerketa hasi aurretik, komenigarria litzateke gogoeta egitea ikerketak sexuari eta generoari dagokienez izan dezakeen inpaktuari buruz. Hona hemen hausnarketarako galdera batzuk: Nork izango du onura eta nork ez? Ikerrildo jakin batek oso eragin desberdina izan dezake emakumeengan eta gizonengan, edo gizonen eta emakumeen talde jakin batzuetan. Horregatik, garrantzitsua da geure buruari galdetzea ikerketak eragin desberdinik izango ote duen kolektibo horiengan eta, hala bada, zergatik, eta pentsatzea zer genero arau edo harremanek dakarten ikerketaren onurak desberdinak izatea. Beharrezkoa da sexuaren arabera bereizitako inpaktu posible horri buruz hausnartzea, pentsatzea zer ezaugarrik definitzen dituzten onuradun diren eta ez diren gizon edo emakume taldeak, eta erabakitzea zer genero arau edo harreman diren garrantzitsuak eta sexuen arteko desberdintasun biologikoak kontuan hartu behar ote diren. Zer genero arau edo harreman aldatu edo sendotu daitezke? Ikerrildo jakin batek genero arau eta harreman tradizionalak iraunarazten lagun dezake, edo, aitzitik, arau eta harreman horiek aldatzen lagun dezake. Ikerketaren planteamendua genero estereotipoekin egiten bada (esplizituki edo inplizituki), litekeena da genero arau eta harreman tradizionalak are gehiago indartzea. helburua izango da genero-desberdintasuna eta harekin gurutzatzen diren desberdintasun sozioekonomikoak —desgaitasunean, jatorri etnikoan eta LGBTIQ+ kolektiboan oinarritutakoak barne— ezabatzea ikerketa eta berrikuntza sistema guztietan; eta, horretarako, aurreiritzi inkontzienteei eta egiturazko oztopo sistemikoei ere helduko zaie. Genero-dimentsioa txertatzea beharrezko baldintza izango da programako ikerketaren eta berrikuntzaren edukian, behar bezala justifikatu ezean. Txertatze hori bereziki garrantzitsua da erronka globaletarako —tartean direla osasuna, COVID-19 pandemia, lineako indarkeria, adimen artifiziala eta robotika, edo aldaketa klimatikoa—; izan ere, arlo horietan sexu- eta/edo genero-desberdintasunek garrantzi handia dutenez, erabakigarriak dira ikerketaren eta berrikuntzaren emaitzen garrantzi sozialean eta kalitatean. (Eskerrik asko Lorena Fernándezi, ekimen honetan parte hartzeagatik eta emaitza honen berri emateagatik). 26 © Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-1325-156-1 Ikerketan genero ikuspegia txertatzeko gida Zer aukera gal daitezke sexuaren eta generoaren garrantzia kontuan ez hartzeagatik? Caprileren arabera (2012, 8. or.), aukera asko gal daitezke ikerrildo jakin batek genero ikuspegia alde batera uzten badu. Emaitzen baliozkotasun zientifikoa zalantzan jar daiteke, gizarte premia jakin batzuk erantzunik gabe gera daitezke eta finantzaketa aukerak gal daitezke edo arrakasta tasa murriztu proiektu lehiakorretan. Gainera, genero ikuspegi kritikoa txertatzeak aurrez ikusi gabeko ikuspegia ekar dezake, eta horrek inplikazio garrantzitsuak izan ditzake ikerrarloan. 2.3. Egiaztapen zerrenda Ikerketan genero ikuspegia txertatzen laguntzeko, gida honek egiaztapen zerrenda bat proposatzen du, zenbait adierazlerekin. Hurrengo atalean, adierazle horiek txertatzeko arrazoiak zehazten eta azaltzen dira, eta, kasu batzuetan, gida honetako lantaldea osatzen duten taldeek eta kideek Deustuko Unibertsitatean garatutako ikerketa proiektuen adibideekin ilustratzen dira. Lehen zatia: Ikertaldeen osaera, dinamikak eta prozesuak 1. Badago genero orekarik taldean edo partzuergoan?  2. Badago genero orekarik lidergoko eta erabakiak hartzeko posizioetan?  3. Baldintza egokiak daude emakumeek eta gizonek akademikoki eta profesionalki pareko erritmoan aurrera egingo dutela bermatzeko?  4. Kontuan hartzen da lantaldea osatzen duten guztiek zer-nolako beharrak dituzten bizitza pertsonala eta lanekoa bateragarri egiteko? Eta, disfuntzionaltasunik hautemanez gero, neurri zuzentzaileak hartzen dira aktiboki (adibidez, kontziliaziorako baimenak eta ordutegiak eman, lan zama berrikusi, deskonexio digitala, etab.)?  5. Berdintasuna sustatzen da ikerketaren emaitzen zabalkundean eta transmisioan, bai ikertaldeen barruan, bai erakunde mailan?  27 © Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-1325-156-1 Irakaskuntzan eta ikerketan genero ikuspegia txertatzeko gida Bigarren zatia: Ikerketa prozesua 1. Ikerketaren planteamendua eta ideiak — Kontuan hartu da generoak ikerketaren aldagaietan izan dezakeen eragina, eta aztertu da ikerketak nolako onura izan dezakeen genero ikuspegia txertatuz gero? — Ikerketaren izenburua eta galdera idaztean, hipotesiak eta helburuak formulatzean, hizkuntza inklusiboa erabili da eta genero ikuspegia kontuan hartu da? — Gaztelaniaz maskulinoa arau orokor gisa edo erreferente unibertsal gisa hartzea saihestu da? — Ikuspegi intersekzionala (arraza, klase soziala, adina, desgaitasuna, sexu orientazioa, erlijioa eta abar kontuan hartzen dituena) eta zeharkakoa erabili da ikerketaren planteamenduan? — Emaitzak aztertzean, kontuan hartu da gizarte inpaktua eta genero berdintasunari egiten dion ekarpena? Ikerketak jakintzari dakarkion aurrerapena maila berean izango da mesedegarri emakumeentzat eta gizonentzat? — Kontuan hartu da generoa kategoria baldintzatzailea dela ikergai den arazoan?  2. Literaturaren berrikusketa, esparru teorikoa eta ikergaiaren egoera — Ikusgarri egin dira emakumeek diziplinan egindako ekarpenak? — Kontuan hartu da generoa ikerketan erabilitako literaturaren egiletzan? — Emakumeen ikuspegia kontuan hartu da ikerketan eta azaldu da zer desadostasun egon litekeen nagusi den ereduarekiko?  3. Metodologiak — Metodologia kuantitatiboak: Lagina irizpide adierazgarriekin definiturik dago? Lagin adierazgarri batek emakumeen kolektiboaren gutxiespena badakar, aztertu da zein den arrazoia eta konponbideak planteatu? Interpretatu da «sexu» eta «genero» aldagaien esanahia? Bereizitako datuak ustiatu al dira? — Metodologia kualitatiboetan (bizi historiak, sakoneko elkarrizketak, talde dinamikak, etab.), justifikatu dira hautaketarako irizpideak? Edukia aztertzeko eta diskurtsoa aztertzeko tekniketan, kontuan hartu da nola esaten/kontatzen diren gauzak, zer esaten den eta zer ez den esaten eta nork esaten duen?  4. Komunikazio inklusiboa — Komunikazio inklusiboa erabili da hizkuntzan eta irudietan?  5. Emaitzak — Etorkizuneko ikerrildoak proposatzeko orduan, kontuan hartu dira emakumeen eta gizonen posizioa eta egoera? — Sortu dugun ikerketak aurrerapausoak ematen ditu emakumeen eta gizonen arteko berdintasunean?  28 © Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-1325-156-1 Ikerketan genero ikuspegia txertatzeko gida 2.4. Genero ikuspegia txertatzeko adierazleak: definizioa eta adibideak Lehen zatia: Ikertaldeen osaera, dinamikak eta prozesuak Berdintasunaren arloko funtsezko dimentsio bat etxeko eta familiako erantzukizunekin eta bizitza pertsonala eta lana bateragarri egitearekin lotutakoa da. Tradizioz mendeko pertsonen zainketaren eta etxeko beste zeregin batzuen zama handiagoa izan da, eta gaur egun ere bada, emakumeentzat, eta hori laneko diskriminazioaren eta karrera garatzeko arazoen oinarrian dago. Horri lotuta, kontziliazio premiek bigarren mailako lekua izan dute lan politiketan, eta bizitza pertsonala, soziala eta familiarra lan bizitzan gutxi integratzea ekarri du horrek. Erronka horiei erantzuteko, ikertaldeak (eta, aldi berean, unibertsitateak, sailek eta ikertzaileen lan-zentroek) ikerketa eta bizitza pertsonala hobeto uztartzeko neurriak har ditzake, hala nola guraso baimenak eman eta absentzietan ordezkapenei lagundu, kontziliazioaren aldeko ordutegiak eta bilera-ordu eta moldeak erraztu, lan zama eta lan-helburuak ezartzeko orduan familia beharrak aintzat hartu, deskonexio digitaleko neurriak hartu, etab. Kontziliaziorako har litezkeen neurriei buruzko informazio, adibide eta xehetasun gehiago nahi izanez gero, ikusi: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/kontzilia/. 1. Badago genero orekarik taldean edo partzuergoan? Ikertaldeetan gizonen eta emakumeen osaera paritarioa egon behar da. Baldintza hori ikertalde guztiei aplikatu behar zaie, hots, bai ikertalde egonkorrei, bai proiektu edo ekintza jakin baterako eratzen direnei, kanpo finantzaketa duten proiektuetarako eratzen direnei, adituen edo aholkularien batzordeei eta epaimahaiei, besteak beste. Kanpoko finantzaketa duten proiektuetan (Europako Batzordea; I+G+b Estatuko Plana) zigortu egiten da genero parekotasunaren baldintza ez betetzea. Izan ere, ikerketan genero ikuspegia balio erantsitzat hartzen da sormenari, bikaintasun zientifikoari, gizarte erantzukizunari eta inbertsioen itzulerei dakarkien onuragatik. Taldearen osaera paritariotzat jotzeko, sexuen arteko %40-60ko proportziora hurbildu behar da. Proportzio hori lortzen ez bada, garrantzitsua da hori eragozten duten arrazoiak azaltzea. Genero desorekak, batzuetan, zenbait ikergai baztertzea ekar dezake, eta baztertze horren ondorioz gerta liteke gizonen presentzia txikiagoa egotea gai horiek aztertzen dituzten pertsonen artean. Ikerketaren 29 © Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-1325-156-1 Irakaskuntzan eta ikerketan genero ikuspegia txertatzeko gida proposamenak erakutsi behar du ahalegina egin dela ikerreremuan esperientzia duten bi sexuetako pertsonak aurkitzeko, nahiz eta ahalegin horrek azkenean osaera parekiderik ez ekarri (adibidez, ahalegina egin daiteke bibliografien bidez edo gizonak proiektuarekin lotuz kanpoko aditu gisa ekarpenak egin ditzaten). 2. Badago genero orekarik lidergoko eta erabakiak hartzeko posizioetan? Genero oreka egon dadin, ez da nahikoa ikertaldearen osaera paritarioa izatea. Kide gehienak emakumeak diren taldeetan ere egon daitezke genero desorekak. Ikertalde batek genero oreka erakusten du ikerketaren zuzendaritza funtzioak emakumeen eta gizonen artean modu orekatuan banatzen badira eta zuzendaritza aukerak emakumeei ere irekitzen bazaizkie, bereziki gazteenei. Eta zein dira zuzendaritza funtzio horiek? Bada, proiektuaren zuzendaritza edo zuzendaritza partekatua, azpitaldeen koordinazioa edo work packageen edo zeregin espezifikoen lidergoa, kasurako. Ikerketa proiektuaren lidergoko posizioetan genero oreka egoteak eragina du gerora emakumezko ikertzaileen aurrerabidean eta ikusgarritasunean. 3. Badaude baldintza egokiak emakumeek eta gizonek akademikoki eta profesionalki pareko erritmoan aurrera egingo dutela bermatzeko? Genero orekaren abiapuntua ikertaldearen osaera da eta, paritariotzat jotzeko, %40-60ko banaketa egon behar da sexuen artean. Gainera, ziurtatu behar da ikerketaren zuzendaritza funtzioak emakumeen eta gizonen artean modu orekatuan banatuta daudela. Horretarako, hau da, emakumeak ere zuzendaritza postuetara edo erantzukizuneko postuetara iritsi ahal izateko, merituak eta gaitasun profesionala eta akademikoa neurtzeko sistema parekagarriak bermatu behar dira emakumeen eta gizonen artean. Emakumeen eta gizonen lorpen akademiko eta profesionaletan genero joera ezabatu behar da, aurrerabide akademikoa eta profesionala paritarioa izan dadin; izan ere, agerikoa da zenbat eta gehiago aurreratu karreran, orduan eta emakume gutxiago daudela. Ikusi, hori dela eta, Estudio de la situación de las jóvenes investigadoras en España, Zientzia eta Berrikuntza Ministerioari atxikitako Emakumeen, Zientziaren eta Berrikuntzaren Behatokiak (OMCI) egina eta argitaratua (2021). 30 © Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-1325-156-1 Ikerketan genero ikuspegia txertatzeko gida Iturria: https://www.google.com/url?sa=t&rct=j&q=&esrc=s&source=web&cd=&ved=2ahUKEwj_7Obz9rX3AhUOyoUKHeTaCHsQFnoECAIQAQ&url=https%3A%2F%2Fwww. culturaydeporte.gob.es%2Fdam%2Fjcr%3A875ee2f6-37e7 -494e-9767-6434f7ee1b06%2Finforme-jovenes-investigadoras -esp.pdf&usg=AOvVaw0WzwJeYrmxuTM5mj3RVTLu. 4. Kontuan hartu da lantaldea osatzen duten guztiek zer-nolako beharrak dituzten bizitza pertsonala eta lanekoa bateragarri egiteko? Eta, disfuntzionaltasunik hautemanez gero, neurri zuzentzaileak hartu dira aktiboki (adibidez, kontziliaziorako baimenak eta ordutegiak eskaini, lan zama berrikusi, deskonexio digitala, etab.)? Berdintasunaren arloko funtsezko dimentsio bat etxeko eta familiako erantzukizunekin eta bizitza pertsonala eta lana bateragarri egiten laguntzearekin lotutakoa da. Tradizioz, mendeko pertsonen zainketaren eta etxeko beste ardura batzuen zama handiagoa izan da, eta gaur egun ere bada, emakumeentzat, eta hori laneko diskriminazioaren eta karrera garatzeko arazoen oinarrian dago. 5. Berdintasuna sustatu da ikerketaren emaitzen zabalkundean eta transmisioan, bai ikertaldeen barruan, bai erakunde mailan? Ikerketa prozesuaren fase guztietan genero ikuspegia txertatzeko, beharrezkoa da arreta berezia jartzea emaitzetan, haien eraginean eta haien zabalkunderako erabiliko diren estrategietan. Garrantzitsua da hausnartzea emaitza horiek nola aurkezten diren, zer narratiba eta/edo irudiren bidez, eta zer hedabide erabiltzen diren emaitzak ezagutarazteko. Hizkuntza inklusibo egokia erabiltzen den ondo pentsatzeaz gain, ezinbestekoa da aztertzea emakumeen ekarpenak eta/edo genero gaiekin zuzenean lotutako emaitzen berezitasunak behar bezala ikusarazten diren. Era berean, garrantzitsua da kontuan hartzea zein ekintza eta bide erabiliko diren zabalkunderako. Emaitzak jakitera ematea ikerketa prozesuaren fase bat da, eta gizonen eta emakumeen arteko berdintasuna lortzea izan behar du helburu, estrategia ez-sexistak erabiliz, bien beharrei modu berean erantzungo dietenak eta genero estereotipoak dituzten irudikapenak izango ez dituztenak. Zabalkundean egon daitezkeen genero estereotipoak hausten laguntzeko modu bat izan daiteke, adibidez, genero material bisual atipikoak erabiltzea taldeen eta erakundeen ikerketen emaitzak ezagutaraziko dituzten argitalpenetan. 31 © Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-1325-156-1 Irakaskuntzan eta ikerketan genero ikuspegia txertatzeko gida Adibide gisa, hona hemen emaitzen zabalkunde eta transmisio fasean genero ikuspegia txertatu den identifikatzen lagun diezaguketen galdera batzuk:  Kontuan hartu dira hizkuntza eta irudi ez-sexistak?  Bistaratu dira emakumeen ekarpenak?  Bereizi dira gizonen eta emakumeen ikerketaren emaitzak?  Bistaratu da gizon/emakume ratioa ikertaldeen osaeran, lidergoan eta emaitzetan?  Jakinarazi da ikerketaren emaitzek antzeko onura dakarkien emakumeei eta gizonei?  Bistaratu dira genero eraldatzaileak diren edo izan daitezkeen emaitzak?  Zabalkunde eta transmisio estrategietan orokortze desegokiak egin dira?  Bistaratu dira ikerketaren emaitzek emakumeengan eta gizonengan izan ditzaketen eragin desberdinak?  Jakinarazi da zein diren ikerketaren emaitzen genero inpaktuak?  Ikerketaren informazioaren eta emaitzen eskuragarritasuna bermatu da generoa kontuan hartuta? Bigarren zatia: Ikerketa prozesua. Faseak eta adierazleak 3 1. Ikerketaren planteamendua eta ideiak — Kontuan hartu da generoak ikerketaren aldagaietan izan dezakeen eragina, eta aztertu da ikerketak nolako onura izan dezakeen genero ikuspegia txertatuz gero? Gida honetan azpimarratzen denez, genero ikuspegia txertatzea ikerketa gehien-gehienetan da mesedegarria. Hiru ikerketa mota bereizten dira: feminismoaren eta generoaren kontzeptu espezifikoen ezagutza teoriko eta praktikoa garatzeko ikerketa teorikoak; ikerketaren fase guztietan edo batzuetan genero ikuspegia maila handiagoan edo txikiagoan txertatu dezaketen ikerketak; eta, azkenik, genero ikuspegia garrantzirik gabekoa duten ikerketak. 3 Bigarren zatiko adierazleetarako, gomendioak praktikan jartzen dituzten adibide batzuk eta azalpen labur bat ematen dira. 32 © Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-1325-156-1 Ikerketan genero ikuspegia txertatzeko gida Adibidea SOCIO-BEE: Wearables and droneS fOr CIty Socio -Environmental Observations and BEhavioral ChangE, H2020 Green Deal «LC-GD-10-3-2020 Enabling citizens to act on climate change, for sustainable development and environmental protection through education, citizen science, observation initiatives, and civic engagement» proiektuan, Deustuk lideratzen du «Task 6.3 Inclusive participation in SOCIO-BEE» ataza. Ekimen horretan, mota guztietako erabiltzaileak sartu nahi dira, alegia, maila soziokultural eta gaitasun teknologiko desberdinak dituztenak, eta ahalegina egingo da genero desberdinetako erabiltzaileen pareko ordezkaritza egon dadin ere. Gainera, Herritarren Zientzia lankidetzarako eta gizarte eraldaketa positiborako tresna dela egiaztatuko da, generoa edozein dela ere. Datuen Zientziako ikerketa proiektuetan, generoa da mota horretako sistemak garatzeko tratamendu berezia duten ezaugarri babestuetako bat. Aldagai mota hori bi helbururekin babesten da. Alde batetik, horrelako sistemak aplikatzerakoan bidegabeko egoerak saihestu nahi dira, baina, aldi berean, adimen artifizialeko ereduen eraginkortasuna hobetzen ere laguntzen du. Esteka honetan ikus daiteke gaiari buruzko sarrera bat: https://towardsdatascience.com/the-counter-intuitiveness-of-fairness-inmachine-learning-6a27a6a53674 — Ikerketako izenburua eta galdera idaztean, hipotesiak eta helburuak formulatzean, hizkuntza inklusiboa erabili da eta genero ikuspegia kontuan hartu da? Ikerketako galderak formulatzerakoan, ikerketaren lehentasunak eta ikerketaren esparruko kontzeptu eta teoriak hartu dira abiapuntutzat? Ikerketako galderek eragin zuzena dute ikerketaren diseinuan; izan ere, zer ikertzen den (eta zer ez den ikertzen) eta nola (ikuspegi kontzeptuala eta metodologikoa, ikerketa tekniken aukeraketa, etab.) mugatzen dute. Sarritan, ikerketako galderak sexuari eta generoari buruzko suposizioetan oinarritzen dira, esplizi33 © Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-1325-156-1 Irakaskuntzan eta ikerketan genero ikuspegia txertatzeko gida tuki eta inplizituki. Ikerketaren beste etapa batzuetan gertatzen den bezala, suposizio horiek ikuspegi kritikotik aztertzean datza berrikuntzarako potentziala; ziurtatu behar da suposizio horiek bat datozela sexuaren eta generoaren arloko ikerketak emandako ebidentziarekin. Hona hemen ikerketako galderak birformulatzeko kontuan hartu beharrekoak:  Zer ezagutzen da sexuaren eta/edo generoaren arloan, ikerrarlo horretan? Zer ez da ezagutzen, sexua eta/edo generoa ez aztertzeagatik?  Ikerketako galderak sexuari edo generoari buruzko suposizio esplizitu edo inplizituetan oinarrituta daude? Suposizio edo uste horiek ebidentzia enpirikoetan oinarrituta daude eta sexuaren eta generoaren arloko ikerketak berresten ditu? Hala ez bada, sexuarekin eta generoarekin lotutako zer gai ez dira landu edo modu partzialean baino ez dira landu?  Ikerketa subjektuen talde garrantzitsuren bat ez da kontuan hartu? (Iturria: Schiebinger, 2011). Adibidea Mugarra, Aitziber; Serrano, Mariola; Enciso, Marta; Echaniz, Aranzazu eta Ereñaga, Nerea (2015). Realidad de las empresas ante el reto de mantener el empleo: análisis de experiencias de reparto de empleo en Gipuzkoa (Gipuzkoako Foru Aldundiarentzat egindako txostena). Azterketa egiteko orduan, arreta berezia eskaini zaie emakumeei lan merkatuari dagokionez; izan ere, emakumeen eta gizonen artean desberdintasuna dago lanaldian eta lanaldi partzialean, eta horrek, azken finean, soldata eta enpleguari lotutako eskubide gutxiago izatea dakar. — Gaztelaniaz maskulinoa dena arau orokor gisa edo erreferente unibertsal gisa hartzea saihetsi da? Ikerketetan joera dago sexu maskulinoa erreferente unibertsal gisa erabiltzeko eta, gero, lortutako emaitzak bi sexuei estrapolatzeko. Beste kasu batzuetan, sexu femeninoko sub34 © Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-1325-156-1 Ikerketan genero ikuspegia txertatzeko gida jektuak geroago sartzen dira ikerketan, eta ezarritako arauarekiko desbideratze gisa aztertzen dira. Adibidea Proyecto MINECO VULNERA (2014-2016): Impacto de la crisis en el modelo de bienestar social. Vulnerabilidad social y marcos alternativos. Erref: DER2013-47190-C2-1-R Deustuko Gizarte Balioei buruzko ikertaldea. Emaitzen argitalpena: Revista Española de Sociología (RES). 2017, 26. libk., 3. Monografikoa. https://dialnet.unirioja.es/ejemplar /497476. Krisialdiek kalteberatasun testuinguruetan duten eraginaren ikerketa honek kalteberatasun, hauskortasun eta bazterkeriako eremuen feminizazioari buruzko ondorioak eman ditu, ikerketak genero inpaktua kontuan hartu duelako hasieratik. — Ikuspegi intersekzionala (arraza, klase soziala, adina, desgaitasuna, sexu orientazioa, erlijioa eta abar kontuan hartzen dituena) eta zeharkakoa erabili da ikerketaren planteamenduan? Emakumeak eta gizonak ez dira talde homogeneoak. Sexuaren araberako aldeak soilik aztertzen baditugu, beste faktore biologiko eta soziokultural batzuk kontuan hartu gabe, sexuaren araberako aldeak gaindimentsionatzearen okerrean eror gaitezke. Kontuan hartu beharreko hainbat faktore daude, besteak beste, ikasketa maila, lan egoera, maila sozioekonomikoa, kokapen geografikoa, talde etnikoa, nazionalitatea, sexu orientazioa, erlijioa, bizimodua, etxeko taldearen osaera, hizkuntza, genetika, adina, sexu hormonak, gorputzaren tamaina edo ezintasunak (Caprile, 2012, 15. or.). Generoaren azterketa ez da emakumeei buruzko ikerlanetara mugatzen, eta beste hausnarketa batzuk ere biltzen ditu, hala nola maskulinitateen eta generoaren azterketa termino ez bitarretan. 35 © Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-1325-156-1 Irakaskuntzan eta ikerketan genero ikuspegia txertatzeko gida Adibideak 1. Pando-Canteli, María J. eta Rodríguez, María Pilar (2021). «Menvertising and the Resistances to New Masculinities in Audiovisual Representations». International Journal of Communication, 15, 493-513 (2021). https://ijoc.org/index.php/ijoc/article/view/14912. Publizitateko adibideak aztertzen ditu, maskulinitate hegemonikoaren ereduari eusten zaion ala ez kontuan hartuta, eta modu intersekzionalean aztertzen du genero kategoria. 2. Azkuenaga Ibañez, Dorleta eta Gandarias Goikoetxea, Itziar (2019). Un acercamiento a las familias trans*: experiencias y significados de la transparentalidad. Encrucijadas: Revista Crítica de Ciencias Sociales, (17), 1-19. https://recyt.fecyt.es/index.php/encrucijadas/article/view/79188 Heteronormatik haratago dauden familia ereduak aztertu ditu. — Emaitzak aztertzean, kontuan hartu da nolako inpaktua izango duten gizartean eta horrek zer ekarpen egingo dion genero berdintasunari? Ikerketak jakintzari dakarkion aurrerapena maila berean izango da mesedegarri emakumeentzat eta gizonentzat? Ikerketa pentsatzen hasten denetik, kontuan hartu behar da ea espero diren emaitzek berdintasuna lortzen lagunduko duten eta genero ikuspegidun ezagutzan aurrera egiten lagunduko duten. — Kontuan hartu da generoa kategoria baldintzatzailea dela ikergai den arazoan? Esparru teorikoan eta arazoaren definizioan kontuan hartu beharko da ea zientifikoki dakigun «genero» kategoriak gure ikergaian nola eragiten duen. Hori genero baldintzatzaileen azterketan oinarrituko da. Eta zein dira genero baldintzatzaileak? Ba, genero eredu kulturalek gizonei eta emakumeei esleitutako rol sozialaren, jarreren, sinesmenen, lanaren sexu banaketaren, sexu identitatearen, familia rolaren, bizi zikloaren eta abarren mende dauden ezaugarriak. Horrek informazio baliotsua ematen du ulertzeko gizonen eta emakumeen egitura sozialak nola eragiten duen edo eragin dezakeen espezifikoki ikergai 36 © Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-1325-156-1 Ikerketan genero ikuspegia txertatzeko gida dugun eremuan (arazoak/inpaktua identifikatzean, kategorizazioan, antolamenduan, baliabideen banaketan, interpretatzeko joeretan, abiapuntuko estereotipoetan, etab.). Azkenik, «genero» terminoa jasota dago gako hitzen artean? Adibidea Ibáñez, Asunción; San Sebastián, Paul; Fernández, Isabel; Marigil, Oier eta Iglesias, Anais (2011). «Are there gender differences in students’ entrepreneurial profile?» in Nandram, S. & Poppen, H. eds. Entrepreneurship Special on Training and Education. Arhem: HAN Press, 155-166. Jarrera ekintzailea, normalean maskulinizatua egoten dena, genero ikuspegiarekin aztertzen da lan honetan, ekintzailetzaren erreferente gisa maskulinotasuna behin eta berriz errepikatu ez dadin. 2. Literaturaren berrikusketa, esparru teorikoa eta gaiaren egoera — Ikusgarri egin dira emakumeek diziplinan egindako ekarpenak? Kontuan hartu da generoa ikerketan erabilitako literaturaren egiletzan? Bilaketa bibliografiko orokorretan ohikoa da erreferente maskulino gehiago aurkitzea diziplina askotan. Emakumeek egindako ekarpenak aurkitzeko ahaleginak ateak irekiko dizkigu: sarritan, analisi ikuspegi berriak aurkitzeko eta beste batzuetan, beste emakume batzuen lanekin loturak egiteko. Ikertutako gaian badago genero ikuspegia duen ezagutza zientifikorik? Erantzuna baiezkoa bada, jaso dira erreferentzia horiek? Proiektuaren sarrerak/justifikazioak erreferentzia egin behar dio ikertzen ari den eremuan genero ikuspegia duen ezagutza zientifikoari, edo gabeziari. Ikergaia edo arazoa emakumeen artean eta gizonen artean zenbatekoa den aipatu da? Esparru teorikoan eta ikergaiaren edo arazoaren definizioan, kontuan hartu behar da ea gizonen eta emakumeen artean alderik dagoen, eta desberdintasun horiek bidegabeak eta saihestezinak diren. Atal honetan, garrantzitsua da arazoa definitzeko erabilitako adierazleei erreparatzea, desberdinak izan baitaitezke gizonentzat eta emakumeentzat. Hori kontuan hartu ezik, ema37 © Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-1325-156-1 Irakaskuntzan eta ikerketan genero ikuspegia txertatzeko gida kumeengan eragin handiagoa duten edo izan dezaketen arazo espezifikoak ikusezin bihur daitezke. Adibidea Ikertzaile hauen doktore tesiak: Maialen Suárez, Estíbaliz Linares, Lía González, Simono Sokolvska, Khadija Yahya, Justine Mbelu, María Silvestre, María López-Belloso eta Raquel Royo (2020). The application of the Feminist Standpoint Theory in social research, Investigaciones Feministas, 11(2), 115-126. https://revistas.ucm.es/index.php/INFE/article/view/66034. Ikerketa soziologikoa, Feminist Standpoint Theory izenekoan oinarritua. Emakumeen ahotsek sortutako jakintzaren adibide eta ebidentzia batzuk ematen ditu, 10 doktore tesiren analisitik abiatuta. Erabilitako metodologia tesietarako aukeratutako gaien azterketan, helburuen formulazioan eta erabilitako bibliografian oinarritu da. Bestalde, «Harding test» gisa izendatu duguna eraiki da, Sandra Harding-en postulatuetan oinarrituta. Horri esker, aztertutako tesiak baloratu eta egindako ikerketaren ekarpen enpirikoez, ikerketaren konpromiso feministaz eta epistemologia feministan subjektu/objektu erlazioak zein izan behar duen hausnartu daiteke. — Emakumeen ikuspegia kontuan hartu da ikerketan eta azaldu da zer desadostasun egon litekeen nagusi den ereduarekiko? Garrantzitsua da ikuspegi kritikotik egiten diren ekarpenak kontuan hartzea. Hurbilketa kritiko horrek zalantzan jartzen du oinordetzan jasotako ikerketa modu tradizionala, objektibotzat eta balio unibertsalekotzat hartu izan dena. Arreta jarri behar da nagusi den eredua zalantzan jartzen duten eta alternatibak eskaintzen dituzten ekarpenetan. Adibidea Estatuko eta Europako literatura zientifikoa genero ikuspegiarekin berrikustearen adibidea: Gartzia, Leire & LópezZafra, Esther (2014). Gender Research in Spanish Psychology: An overview for international readers. Sex Roles, 70(1112), 445-456. doi: 10.1007/s11199-014-0380-x 38 © Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-1325-156-1 Ikerketan genero ikuspegia txertatzeko gida 3. Metodologiak — Metodologia kuantitatiboak: Lagina irizpide adierazgarriekin definiturik dago? Lagin adierazgarri batek emakumeen kolektiboaren gutxiespena badakar, aztertu al da zergatik eta planteatu da konponbiderik? Interpretatu al da «sexu» eta «genero» aldagaien esanahia? Bereizitako datuak ustiatu al dira? — Metodologia kualitatiboak (bizi historiak, elkarrizketa sakonak, talde dinamikak, etab.): justifikatuta daude hautaketa irizpideak? Metodologia kualitatiboak: edukia eta diskurtsoa aztertzeko tekniketan, kontuan hartu da nola esaten/kontatzen diren gauzak, zer esaten den eta zer ez den esaten eta nork esaten duen? Komeni da datuak sexuaren arabera bereizita biltzea, aniztasuna kontuan hartuta. Kontua da genero desberdintasunak identifikatzea eta desberdintasun horien kausak aztertzea. Datuak lortu ondoren, agerian jartzen dituzten aldeak identifikatu eta deskribatu behar dira; informazioa aztertzeko orduan, sexu bakoitzaren berezitasunak identifikatu behar dira, informazioa desoreka horiek eragin dituzten gizarte arrazoiak kontuan hartuta interpretatzeko. Beharrezkoa bada, desoreka hori ekintza positiboekin konpentsatu behar da, hau da, emakumeen aldeko neurri espezifikoekin, gizonekiko desberdintasun egoera nabarmenak zuzentzeko. Neurri horiek zentzuzkoak eta proportzionatuak izan beharko dute kasu bakoitzean lortu nahi den helbururako. Erabilitako aldagaiek agerian uzten dute zer lotura dagoen ikertutako gaiaren eta genero faktoreren baten edo batzuen artean: rol sozialaren, jarreren, sinesmenen, lanaren sexu banaketaren (produktiboa/erreproduktiboa), sexu identitatearen, familia rolaren eta bizi zikloaren mendeko ezaugarriak. Genero desberdintasunak hainbat faktoreren eraginez sor daitezke, adibidez: genero rolen desberdintasunetatik, lanaren sexu banaketatik, onuren eta baliabideen banaketa desberdinetik eta gizarte harremanek sortzen dituzten desberdintasunetatik. Emakumeak eta gizonak ez dira talde homogeneoak. Sexuaren araberako aldeak soilik aztertzen badira, beste faktore biologiko eta soziokultural batzuk kontuan hartu gabe, sexuaren araberako aldeak gaindimentsionatzeko okerra egin daiteke. Hainbat dira kontuan hartu beharreko faktoreak, besteak beste, ikasketa maila, lan egoera, maila sozioekonomikoa, kokapen geografikoa, talde etnikoa, nazionalitatea, sexu orienta39 © Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-1325-156-1 Irakaskuntzan eta ikerketan genero ikuspegia txertatzeko gida zioa, erlijioa, bizimodua, etxeko taldearen osaera, hizkuntza, genetika, adina, hormona sexualak, gorputzaren tamaina eta desgaitasunak. Sexuak eta generoak beste faktore batzuekin nola elkarreragiten duten aztertzeko beharrezkoa da:  Faktore edo aldagai garrantzitsuak identifikatzea.  Hipotesiak egitea, sexuak eta/edo generoak beste aldagai biologiko edo soziokultural batzuekin nola elkarreragiten duten jakiteko.  Faktoreak edo aldagaiak definitzea.  Aztertutako faktoreak edo aldagaiak nola ulertzen diren zehaztea, ondoren emaitzak zorrotz erabili ahal izateko, esku hartze zehatzak aplikatzean edo meta-analisia egitean.  Faktoreek edo aldagaiek elkarri nola eragiten dioten aztertzea.  Faktoreek edo aldagaiek sexuaren eta/edo generoaren aldagaiekin nola elkarreragiten duten aztertzea. (Iturria, Caprile, 2012, 15. or.). Adibideak 1. KUANTITATIBOA: 1.1. Mujika, Alazne; Gibaja, Juan José eta Arrizabalaga, Iñaki (2020). «Opinión de la población guipuzcoana sobre la figura de las mujeres políticas». Anàlisi. Quaderns de Comunicació i Cultura, 56, 49-70. DOI: http://dx.doi.org/10.5565/rev/analisi.3088. Gipuzkoako lurralde historikoan gizonek emakume politikariei buruz duten iritzia azaltzen eta aztertzen da. Komunikabideek askotan hauteskunde kanpainetan estereotipo sexistek markatutako irudia eskaintzen dutela egiaztatu ondoren, emakume politikarien itxurari, lidergoari eta nabaritasunari lotutako galderak biltzen dituen galdetegi baten emaitzak erakusten ditu artikuluak. 1.2. DANTEn (Detecting and ANalysing TErrorist-related online contents and financing activities, esteka: https://www.h2020-dante.eu/), sistemaren eredu batzuk garatzeko orduan, kontuan hartu zen sarrerako datu multzoa orekatuta egon behar zela, eta generoa elementuetako bat izan behar zela datu multzoaren adierazgarritasuna ebaluatzeko orduan. 40 © Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-1325-156-1 Ikerketan genero ikuspegia txertatzeko gida 2. KUALITATIBOA: Gandarias Goikoetxea, Itziar (2014). «Habitar las incomodidades en investigaciones feministas y activistas desde una práctica reflexiva». Athenea Digital - Revista de Pensamiento e Investigación Social, 14(4), 289-304. DOI: http://dx.doi.org/10.5565/ rev/athenea.1489. Ikerketa feministetan aurrera egiteko proposamen metodologikoak berrikusten dira. 4. Komunikazio inklusiboa — Komunikazio inklusiboa erabili da hizkuntzan eta irudietan? Hizkuntza produktu soziala da, errealitatearen pertzepzioan eragiten du eta gure pentsamendua eta mundu ikuskera baldintzatzen ditu. Komunikazio inklusiboa (Europar Batasuneko Kontseilua, 2018) izeneko dokumentuan adierazten den bezala, hizkuntza inklusiboa, aniztasuna eta berdintasuna sustatzen dituzten irudiak erabiltzea erabakigarria izan daiteke joera diskriminatzaileak betikotu ez daitezen. Hizkuntza ez sexistak emakumeen eta gizonen arteko tratu berdintasuna sustatzen du, eta ez ditu iraunarazten genero rolei buruzko pertzepzio estereotipatuak. Hizkuntza ez sexista erabiltzeko gida asko daude, besteak beste, Deustuko Unibertsitateko komunikazio ez sexistarako oinarrizko gida (https://drive.google.com/file/d/1eazLLKzGiuDHuWiaXkIP0QkH__exiQEy/view). Adibidea González, Lía; Royo, Raquel eta Silvestre, María (2020). «Voces de mujeres jóvenes feministas ante la maternidad: deconstruyendo el imaginario social» Investigaciones Feministas, 11(1). https://revistas.ucm.es/index.php/INFE/article/view /64001. Artikulu hau komunikazio inklusiboa erabiliz idatzita dago, eta egileek hitz generikoak, erlatibozko perpausak eta beste bira eta adierazpide batzuk erabiltzen dituzte, uste dutelako gaztelaniako maskulinoa ez dela generikoa. 5. Emaitzak — Etorkizuneko ikerrildoak proposatzeko orduan, kontuan hartu dira emakumeen eta gizonen posizioa eta egoera? 41 © Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-1325-156-1 Irakaskuntzan eta ikerketan genero ikuspegia txertatzeko gida — Sortu dugun ikerketak aurrerapausoak ematen ditu emakumeen eta gizonen arteko berdintasunean? Emaitzak: Sexuaren arabera zehaztuta daude? Koherenteak dira hautatutako taldeen beharrekin? Zer lortu da emakumeentzat eta gizonentzat gizarte inpaktuari dagokionez? Nork (emakumeek eta/edo gizonek, eta zein adin, klase eta etniatakoek) jaso du onura emaitza bakoitzean? Zer neurritan eta zeren arabera parte hartu dute emakumeek eta gizonek? Ezagutzan aurrera egiteak esplorazio bide berriak ireki ditu diziplinan? Lagungarria da ikertutako gaian gizonen eta emakumeen arteko desberdintasunak agerian jartzeko? Emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunak, bizitzako etapa guztietan, azterlanaren xede den eremuan genero baldintzatzaile desberdinen eraginpean egoteagatik justifika daitezke. Genero ikuspegia duen proiektu batek argi hauteman behar du zein diren emakumeak eta gizonak berariazko kalteberatasun egoeran jartzen dituzten genero baldintzatzaileak. Lagungarria da genero egituran aldaketak proposatzeko, alegia, ikerketaren xede den eremuan gizonen eta emakumeen arteko berdintasunean edo ekitatean eragin dezaketen aldaketak? Ikerketa baten helburua ez litzateke izan behar emakumeen eta gizonen arteko desberdintasunak identifikatzea. Ikerketa emakume taldeetan edo gizon taldeetan egiten denean, ezinbestekoa da identifikatzea nola eragiten dieten genero baldintzatzaileek bizitzan zehar, eta aniztasuna aztertzea; izan ere, dauden genero ereduekin lotuta egon daiteke. Diskriminazioa egiaztatu edo identifikatuz gero, proposatu da aldaketarik, betikotu ez dadin? Ikerketak, talde lana bada, ez dio ikusgarritasun osoa eman behar proiektuaren buruari. Artikuluen egiletzan eta proiektuen sinaduran ordena ezartzeko, bidezko/txandakako mekanismo bat ezarri behar da. Komunikabideetan eta lan akademikoen berri zabaltzeko inguruneetan gizonen eta emakumeen parte-hartze orekatua modu bidezkoan/txandakatuan banatu behar da. Emaitzak parte hartzaileei itzultzeko mekanismo bat ezarri behar da, emakumeak izan zein ez, gure ikerketen inpaktua zabaltzeko. Genero gaietan espezializatutako aldizkari edo biltzarretan aurkeztu da ikerketa ala beste orokorrago batzuetan? Oinarrian dagoen ideia: generoari buruzko ikerketaren emai42 © Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-1325-156-1 Ikerketan genero ikuspegia txertatzeko gida tzak generoari buruzkoak ez diren aldizkarietan eta biltzarretan argitaratzen badira, nolako ikusgarritasuna ematen zaio argitalpenetan eta biltzarretako komunikazioetan gure ikerketako genero gaiari? Adibideak 1. Josune Sáenzen taldea. NERSO proiektua. Nuevos modelos de negocio para un entorno rural sostenible. Proiektu honek ikerrildo berriak planteatzen ditu Espainiako nekazaritza sektorearentzat COVID-19aren egoeran: ohiko nekazaritza baino ingurumenarekiko lagunkoiagoa den aukera jasangarri bat, baliabideen erabilera eraginkor eta efizientean oinarritua. Taldeak planteatzen du berariaz eta zeharka aztertu behar dela emakumeek zer eginkizun duten landa-ingurune horretan negozio jasangarri berriak sortzeko eta garatzeko. 2. Rodríguez Martínez, Yuriria Alejandra; Echaniz Barrondo, Arantza; Ortiz Meillón, Viviana eta Velázquez Sánchez, Luz María (2021). «Uso del tiempo de profesoras, administrativas y directivas durante el aislamiento social a causa del Covid-19». In Retos y oportunidades de la educación digital: Transformación académica ante la crisis sanitaria del COVID-19 en México. Vázquez Parra, José Carlos; Morales, Sofia Leticia eta Meza, Jesús (arg.) [moldiztegian] Deustuko Unibertsitateko eta Monterreyko Teknologikoko irakasle, administrari eta zuzendarien artean egindako ikerketa honek agerian uzten du denbora ez dela berdin erabili Covid-19aren pandemian, eta emakumeek zaintzaile gisa duten rol soziala haustearen alde egiten du. Era berean, emakumeek zaintzak hartzeko eta beren denboraren erabilera erabakitzeko eskubidea dutela aldarrikatzen du. 2.5. Monitorizazio eta ebaluazio eredu baten proposamena Gidak amaitutakoan, proiektu pilotuan parte hartzen duten irakasleek zehaztutako ekintzak abian jarri ahal izatea da helburua. Horreta43 © Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-1325-156-1 Irakaskuntzan eta ikerketan genero ikuspegia txertatzeko gida rako, bigarren fasean, monitorizazio eta ebaluazio proposamen bat diseinatuko da, adierazleak baliozkotu ahal izateko. Proposamen hori ikerketaren berrikuntzako ekintza gisa aurkeztuko da. Helburua prozesua gizarteratzea eta erakundeen dinamiketan genero ikuspegia sartzea da. Gainera, gidak sortzeko egindako lana instituzionalizatzeko, prozesuko talde eragileak gidak banatzea eta aurkeztea bultzatuko du, bai erakundeko maila orokorreko sailetan (errektoreordetzak eta Zuzendaritza Kontseilua), bai fakultateetan. Horretaz gain, gida erakundetik kanpo ahalik eta gehien zabaltzeko ekintzak diseinatuko dira. 44 © Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-1325-156-1 3 Irakaskuntzan genero ikuspegia txertatzeko gida 3.1. Helburuak Gida honek tresna baliagarria izan nahi du unibertsitateko graduko eta graduondoko irakaskuntzan genero ikuspegia sartzen hasteko, jakintza arlo guztietan. AQUk honela definitzen du genero ikuspegia duen irakaskuntza: sexua eta generoa aztertzeko eta azaltzeko funtsezko aldagaitzat hartzen dituen irakaskuntza. Horrek esan nahi du emakumeen eta gizonen esperientzietan, interesetan, itxaropenetan, jarreretan eta portaeretan dauden antzekotasunei eta desberdintasunei erreparatzea, baita genero desberdintasunaren kausak eta ondorioak identifikatzea ere, desberdintasunari aurre egin ahal izateko (2019, 13. or.). Hasitako prozesuak helburu hauek ditu: a) Irakasleak genero ikuspegiaren onurez sentsibilizatzea. Horretarako, lantalde pilotu batzuk eratu dira, eta genero ikuspegian espezializatutako eragileek eta esperientzia duten unibertsitateek aldez aurreko prestakuntza eskaini diete. Sentsibilizazioak genero ikuspegia praktikan jartzera eta zabaltzera eraman behar ditu irakasleak. b) Gida praktiko bat egitea elkarlanean. Irakasleen inplikazioa funtsezkoa da eta fakultate batzuetako hainbat irakaslek, beren borondatez, prestakuntza jaso eta irakaskuntzan genero ikuspegia txertatzeko gida egin dute, Deustuko Unibertsitatearen 45 © Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-1325-156-1 Irakaskuntzan eta ikerketan genero ikuspegia txertatzeko gida errealitatera eta esparru pedagogikora egokitua. Prozesu partehartzaileak adierazle batzuk definitzea eta garatzea eskatzen du, graduko eta graduondoko irakasgaietan irakaskuntza arruntean aplika daitezkeen adibide praktikoekin. c) Irakasgai bakoitzeko ikasgidetan gida honetan diseinatutako adierazleak sartzea eta praktikan jartzea. Helburua da gida hau baliagarria izatea gure irakasgaien ikasgidetan egoki deritzegun adierazleak txertatzeko. Adierazle guztiak ez dira aplikagarriak irakasgai guztietan, baina egindako proposamen orokorrek aukera ematen dute diziplina guztiek irakaslanean osorik edo partzialki txertatu ditzaten. Horrek guztiak irakaskuntza etengabe hobetzen eta berritzen laguntzen du. 3.2. Zergatik? Europako Batzordeak behin eta berriz defendatzen duen bezala, genero ikuspegia txertatzeak ikerketa eta irakaskuntza inklusiboagoak izatea eragiten du, jakintzaren transferentziari kalitatea ematen dio eta garapen profesionaleko eta berrikuntza zientifikoko guneetan emakumeen eta gizonen presentzia neurri berean indartzen du. (http://www.gendernet.eu/IMG/pdf/GENDER-NET_D3-11_Manuals_with_guidelines_on_the_ integration_of_sex_and_gender_analysis_into_research_web_.pdf) Nazioarteko beste erakunde batzuek ere, Nazio Batuek kasu, funtsezkotzat jotzen dute genero ikuspegia indartzea, zientziak eta teknologiak emakumeengan eta gizonengan duten eragin diferentziala aztertzea eta genero ikuspegia txertatzearen alde lan egitea curriculum zientifikoen garapenean eta hezkuntza maila guztietan (UN, Commission on the Status of Women – CSW). https://www.un.org/ga/search/ view_doc.asp?symbol=E/2011/27&referer=http://www.un.org/womenwatch/daw/csw/csw55/documentation.htm&Lang=E). Denak daude ados genero ikuspegia curriculumen garapenean txertatzeak onurak dakartzala: a) Ikasleak modu osoagoan garatzen laguntzen du, pentsamendu kritikoa suspertu eta «genero itsutasuna» ezabatzen duenez gero. b) Pertsona profesionalagoak eta ezagutza eta gaitasun handiagokoak prestatzen ditu justizia sozialera bideratuta lan egin dezaten. c) Inklusioa sustatzen du, ikasleen errendimendua hobetu dezake eta begirada berritzaileak eskaintzen ditu ikasteko eta irakasteko esperientziari buruz. d) Irakaskuntzako programa berriak garatzeko eta lanbidean aurrera egiteko aukerak ematen ditu. 46 © Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-1325-156-1 Irakaskuntzan genero ikuspegia txertatzeko gida e) Tradizioz gizonezkoekin lotutako eremuetan emakumeen presentzia normalizatzen laguntzen du. 3.3. Nola? Unibertsitateek hainbat proposamen egiten dituzte irakaskuntzan genero ikuspegia txertatzeko, genero ikuspegia ikasketa arlo jakin batean modu espezializatuan nola aplikatzen den lantzen duen irakasgai bat jartzetik unibertsitateko ikasketa planetan zeharka aplika daitekeen gaitasun bat diseinatzera. Deustuko Unibertsitatearen kasuan, oraingoz ez da zeharkako gaitasun bat definitu (ikaskuntzaren emaitzak zehaztuta), baina aukera hori ez da baztertzen etorkizunerako. Gida praktiko honen proposamena da genero ikuspegia pixkanaka txertatzen laguntzea, tituluak egiaztatzeko memorietan irakaskuntzen plangintza aldatu beharrik gabe. Adierazle batzuk diseinatuta, irakasleei beren irakaskuntza-jardueran genero itsutasunari buruz gogoeta eginarazteaz gain, ikasgelako dinamikei eta ikasleen ikaskuntza prozesuari erraz aplika dakizkiekeen tresna erabilgarriak eman nahi zaizkie. Erabilgarri izan nahi horretan, gida honen asmoa da tresna-kaxa bat izatea eta adierazleek egiaztapen-zerrenda (checklist) gisa funtzionatzea. Horretarako, adierazleei deskribapen erraz batzuk eta ikasgelan aplikatzeko adibide praktiko batzuk erantsiko zaizkie, ikasketa eremua edozein dela ere baliagarri izan daitezen. Adierazle horiek eta haien garapena gure irakasjardueran erraz txertatu ahal izateko, DUko Ikaskuntza Ereduaren bost faseen bidez egitea proposatu dugu, hori baita unibertsitatean onartutako eredua eta ikasleen ikasgidetan aplikatu behar dena. Deusto Hezkuntza Eredua Deustuko Unibertsitatearen hezkuntza ereduak erakundea definitzen duten funtsezko lau zutabe ditu oinarri: ikasten duen eta ikasleak ardatz dituen erakundea, taldean lan egiten duena eta lankidetza baliesten duena, langileak lideratzen eta ahalduntzen dituena, eta etikoki eta sozialki konprometitzen dena. Era berean, ereduak ikasteko hainbat modu hartzen ditu kontuan, trebetasunen eta gaitasunen garapena bultzatzen du eta pentsamendu intelektualaren hainbat modu sustatzen dituen ikaskuntza integrala sustatzen du (Deustuko Unibertsitateko hezkuntza eredua, 5. or.). Talde-lanaren, langileen ahalmenaren eta konpromiso etikoaren balio horiei jarraiki, gida hau prestatzeko dinamikan lankidetza funtsez47 © Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-1325-156-1 Irakaskuntzan eta ikerketan genero ikuspegia txertatzeko gida koa izan da, bai eta adierazle argiak sortzea ere, ekintzak erraz txertatu ahal izateko irakasgaien ikasgidetan eta irakaslanean. Horretarako, beste erakunde batzuek aurretik garatutako ereduen azterketatik abiatuta, genero ikuspegia DUko ikaskuntza ereduko ikaszikloaren arabera txertatzea eta irakasgaien ikasgidetan aplikatzea proposatzen da. Horrela, genero ikuspegia txertatzeko proiektu pilotuak irakaskuntza inklusiboagoa lortuko du oso modu praktikoan, Deustuko Unibertsitatearen berrikuntza eta kalitate irizpideei jarraiki. Ikaskuntza Eredua Hezkuntza Ereduaren zutabeetako bat da eta ikasleek modu esanguratsuan ikastea du helburu, hau da, ikaskuntza prozesua ikasleen esperientzietan eta aldez aurreko jakintzan errotzea: Proposatutako ereduaren bidez, pentsatzen ikasteko erraztasunak eman eta ikerketa eta lanketa lana sustatu nahi dira, unibertsitateko ikaskuntzaren eta lanaren funtsezko alderdiak baitira. Ereduaren aplikazioa errazteko eta eraginkor egiteko, ikaszikloen inguruko ikasunitateak diseinatzea eta garatzea proposatzen da, fase-sekuentzia bati jarraiki ikaskuntza autonomo eta esanguratsu hori eraikitzen lagunduko dutenak. Kolben eta beste batzuen eredua (1976) eta Ignaziotar pedagogia (Gil Coria, 1999) inspirazio gisa hartuta, bost fase proposatzen dira ikasziklo bat garatzeko: testuinguruan kokatu, behatu eta gogoeta egin, kontzeptualizatu, esperimentatu eta ebaluatu (Deustuko Unibertsitateko hezkuntza eredua, 6. or.). 48 © Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-1325-156-1 Irakaskuntzan genero ikuspegia txertatzeko gida ESPERIENTZIAREN TESTUINGURUA (ET) Lehenengo urratsa ikasleak landu beharreko gaiaren aurrean kokatzea da. Interesgarria da haien esperientziaren eta testuinguruaren bidez motibatzea, gaiaren lehen ideia globala lortzeko eta landuko diren edukiak zein testuingurutan duten garrantzia edo aplika daitezkeen kokatzeko. Irakaslearen zeregin nagusia jakintzaren eraikuntza erraztea da, irakasgai bakoitzaren egitura logikoa ikasleen ikuspegi psikologiko eta sozialarekin uztartuz. Horretarako, kontuan hartu beharko da ikaskuntza pertsona jakin batengan sortzen dela, aldez aurreko ikusmoldeetatik, ideietatik eta esperientzietatik; hau da, bere testuinguru pertsonal, akademiko eta sozialetik, eta ingurune politiko, ekonomiko, kultural eta historiko zabalagora eta nazioartekora zabal daitekeela. Ahal den neurrian, komeni da ikaskuntza esperientzia pertsonalarekin lotzea (aztertu aurreiritziak, esperientziak, gaia testuinguruan kokatzen laguntzen duten datuak, beste testuinguru batzuekiko loturak, etorkizunari buruzko usteak, ikasteko moduak, parte hartzaileen pertzepzio antzekoak eta desberdinak). Elkarlanean egin daiteke, bakoitzak testuinguruari buruz dituen esperientziak eta ikuspuntuak trukatuz eta kontrastatuz. Gainera, ikasleak beren prestakuntzan inplika daitezen, garrantzitsua da hasieratik ikasprozesuaren helburuak partekatzea, zer problematika landuko den definitzea eta zer gaitasun garatu nahi diren, zer eduki jorratuko diren eta zer jarduera egingo diren zehaztea. BEHAKETA ETA GOGOETA (BG) Bigarren fase honen helburua da ikasten duen pertsonak bere buruari galderak egitea, bere burua zalantzan jartzea, ezin baita ikaskuntza esanguratsurik egon nork bere buruari galderak egin barik. Galdera batek, gatazka batek edo dakitenaren eta jakin edo egin behar dutenaren arteko aldeak eramango ditu ikasleak ekintzara eta, horrekin batera, jakintza eraiki eta berreraikitzera. Hori dela eta, komenigarria eta beharrezkoa da ikasleak galderak egitea eta erantzunak bilatzea, beste batzuek galderak eta erantzunak egin aurretik: Zer gertatzen da hemen? Zertan datza gai edo egoera hau? Zein dira egoeraren gakoak? Zeren ondorio dio? Zergatik, zertarako? Zer erreakzio eragiten dit behaketa honek? Zer interesatzen zait? Zer kontraesan eragiten dizkit? Nola eragiten die nire uste eta sinisteei? Nola interpelatzen nau? Zer ez dut ulertzen? Zer pentsamendu edo gogoeta iradokitzen dit? Zer egin nezake? Gure galderak eta gogoetak 49 © Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-1325-156-1 Irakaskuntzan eta ikerketan genero ikuspegia txertatzeko gida partekatzea talde lana hasteko lehen urratsa ere izan daiteke: Zeintzuk dira nire funtsezko galderak? Zeintzuk dira ikaskideenak? Zer galdera egin dituzte gai horretan adituak diren pertsonek? Nola baloratzen ditugu ekarpen horiek? Behaketa gogoetatsua, beraz, begiak irekitzean datza, inguratzen gaituen errealitatea hautemateko eta hausnarketaren bidez geure buruari galdetzeko behatutako horrek benetan zer esan nahi duen. KONTZEPTUALIZAZIOA (K) Hurrengo urratsa gaiei buruzko jarrera teorikoak ahalik eta sakonen ezagutzea da. Kontua da arlo zientifiko edo tekniko jakin batean garatu den teoria hurbiltzea ikasleei, hau da, egileek eta eskolek diziplina bakoitzeko funtsezko gaiei eman dizkieten erantzunak. Ikaskuntza kontzeptuala diziplina bakoitzaren jakintza zientifikoa eta teknikoa osatzen duten ezaupideak, terminologia zientifikoa, gertaerak eta datuak, metodoak eta estrategiak, eta printzipioak eta teoriak eskuratzean oinarritzen da. Trebetasun kognitiboak, hala nola ulermena, pentsamendu analitiko-sintetikoa, iritzi kritikoa edo pentsamendu dibergentea, erabiltzean eta aplikatzean oinarritutako ikaskuntza bultzatu behar da, ikaskuntza integratua (kontzeptua, gertaera, datua, printzipioa edo teoria zientifikoa norberaren egitura intelektualean kokatzeko aukera ematen duena) eta esanguratsua (garapen pertsonalari ezagutza garrantzitsua dakarkiona, norberaren jarrerei, balioei eta gaitasunei lotuta) errazteko. ESPERIMENTAZIO AKTIBOA (EA) Ikaskuntzaren laugarren fase honetan, landu berri diren eduki horiek nola aplikatu planteatzen da, hots, teoria eta praktika lotu behar dira. Horretarako, kontzeptuak, teoriak edo ereduak aplikatzeko gaitasunak garatzen lagunduko dieten jarduerak egin behar dituzte ikasleek (ariketak, praktikak, proiektuak, ikerlanak, diseinuak, edo beste edozein proposamen aktibo), helburutzat jarrita ikasitakoa sendotzea, arazoak konpontzea, edo eredu edo estrategia bat diseinatzea edo ezartzea. Fase honetan oso egokia da elkarlana; izan ere, jardueretan hainbat gaitasun eta trebetasun aplikatu behar dira eta taldekideen artean denetariko trebetasunak egoten dira. Fase hau garatzen lagundu dezaketen gaiak bi eremutakoak dira: eremu teknikokoak (zeregin edo proiektu bat gauzatzeko zein diren 50 © Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-1325-156-1 Irakaskuntzan genero ikuspegia txertatzeko gida ikuspegi, prozedura, estrategia, metodo eta baliabiderik onenak); eta gizarte eta giza eremukoak (jarduera horiek nolako eragina duten pertsonengan; zer ondorio sozial, ekologiko, politiko, pedagogiko, soziologiko... dituzten). EBALUAZIOA (EB) Ezin da ikaszikloa osatu zer egin den eta zer lortu den galdetu gabe. Horretarako, hiru maila bereiz daitezke ebaluazioan: — Maila pertsonala: interesdunak ikasitakoari buruzko gogoeta eta balorazioa egitea nahi da, norberaren gaitasun, muga eta motibazioei buruz eta jarrera, uste eta balioei buruz galdetuta. Ikaskuntzak ikasleari egin dion ekarpena eta erantsi dion balioa ere hartu behar dira kontuan ebaluazio maila honetan: Zer uste duzu ikasi duzula? Zer ekarri dizu ikaskuntza horrek? Zer zailtasun aurkitu dituzu? — Maila formatiboa: feedbacka hartzea funtsezkoa da ikasleek aurrera egiteko. Beste batengandik edo batzuengandik jasotzea nola ikasten duten, zein diren gainditu beharreko zailtasun eta oztopo nagusiak, zuzendu beharreko akatsak… hobetzeko eta aprobetxamendu egokia ateratzeko oinarria da. — Maila sumatiboa: ikasle bakoitzak egindako lanaren eta ikasitakoaren «kontuak ematea» du helburu. Ebaluazio sumatiboak ikasleak lortutako errendimendua «epaitu» edo baloratzen du, kalifikazio akademiko baten bidez, eta lortutako gaitasun-maila egiaztatzen du. Deustuko Unibertsitatean aplikatzeko ereduaren proposamena Interbentzio eremu hauek DUko ikaskuntza ereduan txertatzeko, irakasgaiei eta irakas-ikasteko inguruneari (irakasleen eta ikasleen arteko elkarreragina, irakas-ikaslekua eta egitura akademikoak) erreparatu behar zaie nahitaez eta, beraz, bottom-up dinamika behar da, irakasleak ikasgelako eguneroko zereginean inplikatu daitezen. Behean jasotzen den adierazle zerrenda proiektu pilotuko taldearen elkarlanaren emaitza da. Irakas-ikasteko prozesuaren fase bakoitzeko bizpahiru adierazle hautatu dira, eta hauxe da emaitza: 51 © Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-1325-156-1 Irakaskuntzan eta ikerketan genero ikuspegia txertatzeko gida ET BG K EA EB • Ikasleen autokontzientzia maila baloratu • Genero aurreiritzi posibleak identifikatu eta datu errealekin alderatu • Diziplinaren eremuan genero diskriminazioa detektatu • Diziplinen oinarri teorikoetan dagoen genero itsutasunaz jabetu • Diziplinaren izaeraz hausnartu genero ikuspegitik, bai eta diziplina sostengatzen duten instituzioez ere • Emakumezko erreferenteen ekarpenak aintzat hartu, bai esparru teoriko eta kontzeptualetan, bai metodologikoetan • Genero ikuspegia eta ikuspegi intersekzionala aintzat hartzen dituzten ikuspegi kritikoak ekarri • Sexuaren/generoaren arabera bereizitako adierazleak eta datuak erabili, egoki denean • Emakumeen lidergoa, esperientzia eta ahotsak ikusarazi • Genero rol tradizionalak zalantzan jartzen dituzten ikasjarduerak sustatu • Parte hartzeko estrategia ez-diskriminatzaileak erabili • Bibliografía orekatua eskaini egileen izen osoekin, emakumeen ekarpena identifikatzeko • Estereotipoen pertzepzioaren aldaketa baloratzeko tresna kualitatiboak baliatu • Askotariko ebaluazio-probak egin • Hizkuntza inklusiboa eta ez-sexista erabili 3.4. Genero ikuspegia txertatzeko adierazleak: definizioa eta adibideak Guztira, HAMABOST adierazle identifikatu dira irakas-ikaskuntza ereduaren faseei lotuta. Adierazle bakoitzean, informazio lagungarri hauek ematen dira: definizio bat edo azalpen bat, proposatzen den ekintza testuinguruan kokatzeko; jarduera edo adibide batzuk, ikasgelan modu zehatzean aplikatzen laguntzeko, irakasgai bakoitzaren berezitasunak kontuan hartuta; eta, azkenik, kasu batzuetan baliagarriak izan daitezkeen baliabideen erreferentziak. Gida praktikoa izatea nahi dugunez gero, definizioak eta adibideak orokorrak dira, edozein irakasgaitan aplikatu ahal izateko, jakintza arloa edozein dela ere. Hala ere, badira bi adierazle DUko ikaskuntza ereduaren fase guztietarako zeharkakotzat jotzen direnak: hizkuntza inklusiboa eta ez-sexista erabiltzea eta ikuspegi intersekzionala erabiltzea: — A1: Hizkuntza inklusiboa erabili: ahozko eta idatzizko adierazpenetan, ahal dela, hiztegi neutroa erabiltzen duena edo, neutrorik ezean, emakumezkoak eta gizonezkoak agerian jar52 © Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-1325-156-1 Irakaskuntzan genero ikuspegia txertatzeko gida tzen dituena, emakumeak eta gizonak dauden egoeretan edo jardueretan maskulinoa orokortu gabe (ikus Hizkuntza ez-sexista glosarioan). Deustuko Unibertsitateak Komunikazio ez-sexistarako oinarrizko gida bat prestatu du, oinarrizko gomendio praktikoak biltzen dituena. Eredu horri jarraitzea eta ikasleei horren berri ematea gomendatzen da, ikasgelako harremanetan nahiz ikasgelan eta ikasgelatik kanpo egiten diren ahozko eta idatzizko ikasjardueretan praktikan jar dezaten. https://drive.google.com/file/d/1eazLLKzGiuDHuWiaXkIP0QkH__ exiQEy/view — A2: Ikuspegi intersekzionala erabili: Hainbat diskriminazio gurutzatu aztertzen dituen tresna, identitate multzo desberdinek (etnia, klasea, sexu orientazioa, erlijioa, etab.) eskubideetan eta aukeretan izan ditzaketen eragina ulertzen laguntzen diguna (ikus Intersekzionalitate terminoa glosarioan). Ikuspegi intersekzionala ezin da genero ikuspegitik bereizi; izan ere, errealitate soziala agertoki heterogeneo eta konplexu gisa ulertzen laguntzen du, non beste desberdintasun-ardatz batzuek generoarekin elkarreragiten duten. 3.4.1. Esperientziaren testuingurua Beti komeni da ikaskuntza esperientzia pertsonalarekin lotzea, eta genero ikuspegia txertatzeko orduan, garrantzitsua da aurreusteak, abiapuntuko esperientziak eta datuak aztertzea. Elkarlanean egin daiteke, bakoitzak testuinguruari buruz dituen esperientziak eta ikuspuntuak konpartituz eta kontrastatuz. A3. IKASLEEN AUTOKONTZIENTZIA MAILA BALORATU Adierazlearen definizioa: dinamika egokiak egin behar dira, ikasleek gogoeta egiteko aukera izan dezaten beren gizarte nortasunaren eraikuntzaz, ikaskideekin duten harremanaz, posizio sozialaz eta baldintzapen desberdinek —generokoak barne— beren ni sozialaren eraikuntzan duten eraginaz, beren bizipenetatik eta esperientzietatik abiatuta. Jarduerak: — Honelako galderak egin: • Zerk bultzatu zintuen unibertsitateko gradu hau aukeratzera? 53 © Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-1325-156-1 Irakaskuntzan eta ikerketan genero ikuspegia txertatzeko gida • Ezagutzen duzu zenbat neskak eta zenbat mutilek egiten dituzten ikasketa hauek? • Inoiz hausnartu al duzu zergatik gertatzen diren desberdintasun edo antzekotasun horiek? • Zure ustez, zeintzuk dira desberdintasun horiek egoteko arrazoiak? Horrela izan da beti? • Nola eragiten du desberdintasun horrek gizartean edo lanmerkatuan sartzeko aukeretan? • Talde lanean ari direnean, eskatu esku hartzeko protokolo bat ezar dezatela, pertsona bakoitzak noiz parte hartuko duen ordenatzeko, eta galdetu protokolo hori beharrezkoa den eta zergatik (taldeen barruko botere-harremanak baloratu). • Eguneroko egoeren (mikromatxismoen) role playinga egin (https:// feministailustrada.com/2016/01/28/25-micromachismos/). A.4. GIZARTEAN GENERO AURREIRITZIAK IDENTIFIKATU ETA DATU ERREALEKIN ALDERATU Adierazlearen definizioa: Genero aurreiritziak eta joerak normalizatuta daude askotan. Adierazle honek banakako eta gizarteko genero estereotipoak, aurreiritziak eta joerak datu eta ebidentziekin alderatzen laguntzen du. Jarduerak: — Ikasgelan eztabaida bultzatu, gizartean emakumeen eta gizonen artean dagoen desberdintasunaren ebidentzia zientifikotik abiatuta. Zeintzuk izan daitezke arrazoiak? Neuri ere gertatzen zait? Neuk ere sufritzen dut? Neuk ere birtransmititzen dut? Zer faktorek laguntzen dute desberdintasun horiek mantentzen? — Genero desberdintasunari buruzko adierazleak argitara eman dituzten hainbat dokumentu daude: Emakunderen Zifren Txostena, Emakumeari eta Zientziari buruzko Txostena edo She Figures. Yale Unibertsitateko ikertzaileen artikulua adibide ona da, agerian uzten baitu maskulinoari eta femeninoari balio desberdina ematen zaiela genero inkontzientearen joeragatik (John/Jennifer efektua). Baliabideak: — Moss-Racusin, Corinne A.; Dovidio, John F.; Brescoll, Victoria L.; Graham, Mark J. eta Handelsman, Jo (2012), Science faculty’s subtle gender biases favor male students, PNAS, 1-6 https://www. pnas.org/content/pnas/early/2012/09/14/1211286109.full.pdf 54 © Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-1325-156-1 Irakaskuntzan genero ikuspegia txertatzeko gida — Intermon-Oxfam txostena https://blog.oxfamintermon.org/ejemplos-de-desigualdad-de-genero-en-el-trabajo/ A5. DIZIPLINAREN EREMUAN GENERO DISKRIMINAZIOA DETEKTATU Adierazlearen definizioa: Aurreko adierazleak ez bezala, adierazle honek irakasgaiaren diziplina zehatzari erreparatzen dio, jakina baita jakintza arlo batzuk oso feminizatuta edo maskulinizatuta daudela. Garrantzitsua da desberdintasunak erakusten dituzten datuak eta adierazleak ematea, bai ikasketa arlokoak (emakume zientzialarien kopurua, irakasgaian eta lanetan erabilitako erreferentziak), bai eremu profesionalekoak (segregazio profesionala —emakumeen eta gizonen kopurua—, soldata-arrakala, botere-arrakala), genero estereotipoekin eta aurreiritziekin alderatzeko. Jarduerak: — Ikasleek lan akademiko baten bibliografian aipatutako emakumeen eta gizonen kopurua aztertu, eta ateratako kopuruak aurkeztu. — Genero desberdintasunak haien diziplinari dagozkion lanbideetan nola erreproduzitzen diren jakiteko jardueraren bat egin (bideoak, filmak, etab.). — Hau galdetu: nortzuek lideratzen dute diziplina akademikoki eta profesionalki? Baliabideak: — Marta Macho Bloga; Mujeres con Ciencia; AMIT («NoMoreMatildas» kanpaina). ESPERIENTZIAREN TESTUINGURUA: adibidea DUko ikaskuntza Proposatutako jarduera eredua Lotutako gaitasuna Iturria Esperientziaren Testuinguruan kokatu testuingurua ET 13. jarduera: (ET) «Las Relaciones Internacionales y los feminismos» irakurri. Galderen bidez gidatutako irakurketa, hobeto ulertzeko teoria feministek nola laguntzen duten GO 2 PENTSAMENDU SISTEMIKOA. Elkarren arteko lotura duten osagaiak antolatu eta uztartzea eta haiekin osotasun bat eratzea. Errealitatea ulertzea eta eredu globalen bidez aurre egitea. 2. menderatze maila: «Nazioarteko Harremanen Teoria» irakasgaiaren gida Titulazioa: Nazioarteko Harremanetako Gradua 1. maila 55 © Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-1325-156-1 Irakaskuntzan eta ikerketan genero ikuspegia txertatzeko gida DUko ikaskuntza Proposatutako jarduera eredua Lotutako gaitasuna nazioarteko harremanak azaltzen, fokua nazioarteko eragile eta prozesu sozial, politiko eta ekonomikoetan jarrita. Talde lana. Ikasleek testua eta erantzun beharreko galderak izango dituzte. ALUDera igoko da zeregin gisa. Errealitateari aurre egiteko jakintza globalizatzailea erabiltzea. BG 3- Diziplinaren garapen epistemologikoa, metodologikoa, doktrinala eta kontzeptuala eratu duten eztabaida teorikoko joera nagusiak ezagutzea, eta nazioarteko harremanen eragile eta faktore baldintzatzaileak ulertzeko baliatzea. Iturria 3.4.2. Behaketa eta gogoeta Behaketa gogoetatsuak gure irakasgaietan jasotzen denari buruz hausnartzen lagundu behar digu, baina baita jasota ez dagoenari buruz ere; izan ere, Cassesek eta Bosek adierazten duten bezala, «baztertzen den edukiak jasotzen denak adina erakusten du diziplinari buruz» (2013: 217). Behaketa gogoetatsuaren bidez, gai izan behar dugu ikasleak, eta irakasleak ere bai, «“ezkutuko curriculum” horren jakitun izan daitezen. Curriculum horren ikaskuntza idatzi gabeko arauetan oinarritzen da, hala nola sinbolo, praktika eta errutinetan, zeinek modu inkontzientean genero rolei eta gizonei eta emakumeei emandako estatusari buruzko gizarte sinesmen nagusiak erreproduzitzen dituzten, eta desberdintasunari eusten laguntzen duten» (Margolis, 2001, Alonsok eta Vergisek aipatua). A6. DIZIPLINEN OINARRI TEORIKOETAN DAGOEN GENERO ITSUTASUNAZ JABETU Adierazlearen definizioa: Adierazle honek neutraltasun faltsuan jartzen du fokua. Ustezko eta itxurazko neutraltasun horretatik eraiki da historikoki arrazionaltzat jo ohi dugun pentsamendua eta haren gainean finkatutako jakintza zientifikoa. Lagungarria da genero ikuspegitik korronte kritikoez eta mendeko jakintzaz jabetzeko, diziplina56 © Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-1325-156-1 Irakaskuntzan genero ikuspegia txertatzeko gida ren edukien kanona ezartzeaz arduratu diren kolektiboek tradizionalki agenda ofizialetik kanpo utzi baitute, eta, gainera, jakintza arlo bakoitzean eredu estandarra finkatu duten balio nagusiei buruzko hausnarketa kritikoa sustatzen du. Behaketa gogoetatsua hasteko galderak: — Irakasgai hau neutrala da? Zer esan nahi du neutraltasunak irakasgai batean? — Irakasgai honetan jakintzagaia baldintzatzen duten gizarte-eraikuntzak islatzen al dira? — Zer genero konnotazio ditu? — Zein da diziplinaren ideal estandarra? — Zein dira irakasgaiko balio nagusiak? — Zer gairi ematen diogu balioa arlo/irakasgai honetan? Ados zaude? Zer proposatzen duzu? Jarduerak: — Dagoeneko naturalizatuta dauden eta, beraz, normaltzat jotzen diren desberdintasun egoerak zalantzan jarri, hala nola emakumeen enplegu tasa txikiagoa, lan eta erantzukizun postu jakin batzuetatik kanpo egotea, gizonen autonomia eta familia erantzukidetasunik eza orokorrean, eta gizonak lan sektore batzuetan eta emakumeak beste batzuetan kokatzen dituen bereizketa horizontala. — Ikasgelan eztabaida proposatu, prentsatik ateratako albisteetatik abiatuta, ordezkaritza organoen eraketa paritarioari buruz edo lan arloko soldata-arrakalei buruz. — Ikasleak gonbidatu prentsan edo gizarte ingurunean topatzen dituzten genero estereotipoen kasu bat edo batzuk bilatu, aztertu eta ikasgelara ekar ditzaten, lanbidean emakumeek dituzten mugen adierazgarri direnak. (Adibidez: emakumezko agintariak gorestea lanbidea eta lana kontziliatzeko egin duten ahaleginagatik. Hori ez da gertatzen gizonezko gobernarien kasuan. Ezkutuko estereotipoa, laudorioa izanik ere). — Alderantzikatze proba oso baliagarria da enuntziatu edo irudi bat diskriminatzailea den ala ez egiaztatzeko, hizkuntzaren edo irudiaren erabilera sexista den ala ez ebazte aldera. Kasu gehienetan erabil daiteke, eta erraza da: esaldiaren edo irudiaren egoera aldatu, emakumeak gizonen lekuan jarriz eta alderantziz, eta ikusi ea lehen normala iruditzen zitzaigun esaldia edo irudia, aldaketarekin, normala iruditzen zaigun ala, alderantziz, desego57 © Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-1325-156-1 Irakaskuntzan eta ikerketan genero ikuspegia txertatzeko gida kia iruditzen zaigun. Alderantzizko bertsioa desegokia iruditzen bazaigu, hasierako esaldia edo irudia ere desegokia zela esan nahi du, eta zuzendu egin behar dugu. — Kritikoki pentsatu edozein jarduera aurrera atera dadin nor dagoen zainketa eta mantentze lan ikusezinen atzean. Galdera: nork egiten du posible jarduera hau aurrera ateratzea? — Tradizionalki maskulinotzat hartzen diren botere eremuen atzean nor dagoen birpentsatu, adibidez: abokatutzan, ingeniaritzan, enpresan, medikuntzan. A7. DIZIPLINAREN IZAERAZ HAUSNARTU GENERO IKUSPEGITIK, BAI ETA DIZIPLINA SOSTENGATZEN DUTEN INSTITUZIOEZ ERE Adierazlearen definizioa: Adierazle honen bidez, jakin nahi dugu jakintza arloetan nola betikotu diren, nahita edo nahi gabe, genero menderatze edo baztertze mekanismoei eusten dieten paradigmak eta balioak. Gogoeta hasteko galderak: — Zer neurritan islatzen dira genero desberdintasunak nire diziplinan? — Eta eremuko erakundeetan? — Zein da gaur egun premiazkotasunaren agenda diziplinan? Jarduerak: — Bilatu zure jakintza arloko duela berrogei urteko erreferentziazko eskuliburu edo monografia bat. Haren bibliografia irakurri eta aipatzen diren erreferentziazko pertsonak eta izenak identifikatu. Edukia orekatua iruditzen zaizu genero ikuspegitik? Orain egin gauza bera azken bost urteetako eskuliburu edo monografia batekin. Patroi berberak betikotzen ari dira? Bilakaerarik izan al da zentzuren batean? — Identifikatu zure jakintza arloan erreferentziazkoak diren hiru erakunde, jakintza sortu dutelako, funtzionamendu-arauak ezarri dituztelako edo aurkikuntza garrantzitsuak egin dituztelako. Ikertu zein izan den azken berrogeita hamar urteetan haien zuzendaritza organoen edo lantaldeen osaera. Osaera paritarioa izan da ala ez? Nork sortu du jakintza edo finkatu ditu funtzionamendu-arauak eta balioak zure jakintza arloan? Zein izan da berrogeita hamar urte hauetako bilakaera eta etorkizun hurbilean espero dena? 58 © Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-1325-156-1 Irakaskuntzan genero ikuspegia txertatzeko gida — Pentsatu une honetan zure diziplinan bereziki garrantzitsua edo delikatua den eztabaida batean. Errealitate hori bazegoen duela berrogei urte? Baldin bazegoen, zergatik ez zen eztabaidagai? Eztabaidagai izanez gero, egon al da azken hamarkadetan eztabaida baldintzatu duen edo baldintzatzen ari den genero aurreiritzirik edo estereotiporik? Eztabaidara emakumeak gehitu badira, eztabaida aldatu duen pertzepzio aldaketarik izan al da? Erabakigarria izan al da ikuspegi berri bat sartzea, kasu honetan emakumeena? Izan al da idazlerik gaur egun gero eta nagusiago diren baina bere garaian bazterrekoak izan ziren jarrerak defendatu dituenik? Zergatik ziren baztertuak lehen eta zergatik ez orain? GOGOETA ETA BEHAKETA: adibidea DUko ikaskuntza eredua Proposatutako jarduera BEHAKETA ETA GOGETA 1. UNITATEA: Psikopatologiaren historia. Doktrinen joera. 1. sailkapen sistema psikopatologian. Esperientziaren testuingurua eta behaketa gogoetatsua: irakurketa dialogikoa. Ikasleek femeninotasunaren psikopatologizazioari Behaketa eta gogoeta buruzko artikulu bat irakurriko dute, eta urrats BG hauek emango dituzte: — Esaldirik esanguratsuena aukeratuko dute. — Esaldiak dioena azalduko dute (testua testuingurutik bereiziz). Ikasleen lana lan-fitxa batekin neurtzen da. Fitxan, egin beharreko lana azaltzen da. Eskuragarri egongo da ALUDen. Lotutako gaitasuna Iturria BG 1.2: Psikopatologiaren ereduak eta paradigmak ikertzea, eta sailkapena azaltzea, pertsonen arteko portaerak, pentsamenduak eta sentimenduak detektatu ahal Psikologiako izateko. Gradua BG 3.2: Psikopatologiaren ikerketatik lortutako emaitzak ebaluatzea eta ondorioak ateratzea, etorkizunean profesional trebeak izateko. 59 © Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-1325-156-1 Irakaskuntzan eta ikerketan genero ikuspegia txertatzeko gida 3.4.3. Kontzeptualizazioa Ikaskuntza kontzeptuala diziplina bakoitzaren jakintza zientifikoa eta teknikoa osatzen duten ezaupideak, terminologia zientifikoa, gertaerak eta datuak, metodoak eta estrategiak, printzipioak eta teoriak eskuratzean datza. Genero ikuspegira egokitzeko, diziplinako erreferente femeninoak berrikusi behar dira, baita datuak modu bereizian landu eta ikuspegi intersekzionala aplikatu ere, planteamenduetan ikuspegi androzentrikoa eta etnozentrikoa baztertzeko. A8. EMAKUMEZKO ERREFERENTEEN EKARPENAK AINTZAT HARTU, BAI ESPARRU TEORIKO ETA KONTZEPTUALETAN, BAI METODOLOGIKOETAN Adierazlearen definizioa: kontzeptualizazio fasean, ikasleek diziplinak aurrera egiteko funtsezkoak diren eta diziplinaren printzipioak definitzen dituzten teoriak eta kontzeptuak ikasi eta ulertu behar dituzte. Garrantzitsua da fase honetan emakumezko erreferenteak kontuan hartzea eta emakumeek egindako aurrerapenak ikusaraztea. Jarduera praktikoak egin behar dira teorietan edo kontzeptuen eta metodologien eraikuntzetan ezkutuan egon daitezkeen genero neutraltasun faltsuak edo genero joerak aztertzeko. Ikasgiden bibliografian sexuaren oreka sustatu behar da. Jarduerak: — Emakumeen irudikapenaren azterketa kritikoa egin, honako galdera hauen bidez: Zergatik ez dugu idazle emakumerik ezagutzen? Nola irudikatzen dira emakumeak? Zer uzten dute ezkutuan teoria nagusiek? — Hausnartu diziplinetako «aitak» zergatik ezagutzen ditugun baina «amak», aldiz, ikusezinak diren. — Ikusezina ikusarazi. Emakumeek diziplinei egiten dizkieten ekarpenak ikusarazi. — Parekotasuna zaindu ikasgiden bibliografian: emakumezko eta gizonezko idazleen ehunekoa orekatu. — Autoreak aurkezterakoan, izena ere aipatu (eta ez abizena bakarrik) eta argazkia erakutsi. — Azalpenetan eta adibideetan kontuan hartu behar da ea gizonen esperientzietatik abiatuta aztertutako fenomenoen orokortze bat gertatzen den, ea emakumeen portaera eta jarreren eta beharren irudikapen faltsua dagoen eredu ideal maskulinoaren hedapenez; ea emakumeak eta gizonak talde homogeneoak balira bezala aurkezten diren; eta ea ezberdintasunen azalpenak genero estereotipoetan oinarritzen diren eta errepikatzen dituzten. 60 © Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-1325-156-1 Irakaskuntzan genero ikuspegia txertatzeko gida A9. GENERO IKUSPEGIA ETA IKUSPEGI INTERSEKZIONALA AINTZAT HARTZEN DITUZTEN IKUSPEGI KRITIKOAK TXERTATU Adierazlearen definizioa: Aurreko adierazlean azpimarratzen bada diziplinan erreferente femeninoak sartu beharra, honek ikuspegi kritikoak txertatzea proposatzen du, begirada mugitzeko eta genero desberdintasunaren eta beste desberdintasun mota batzuen (adina, klasea, arraza, jatorria, sexualitatea eta genero identitatea/adierazpena, dibertsitate funtzionala, etab.) arteko lotura identifikatzeko. Analisi intersekzionalak agerian jartzen du zer diskriminazio eta desabantaila sortzen den identitateak konbinatzearen eta sexua eta beste aldagai batzuk gurutzatzearen ondorioz. Jarduerak: — Ez tratatu emakumeak eta gizonak talde homogeneoak balira bezala eta aztertu nolako gizon edo emakume esperientziak sortzen diren generoa beste kategoria sozial batzuekin lotzean. — Ez hartu emakumeak talde «berezi» edo «kaltebera» gisa. — Galdera batzuk: zer eragin dute beste kategoria batzuek (adinak, klaseak, jatorriak, etab.) genero esperientzian? Zer esperientzia mota daude kategoria sozial beraren barruan? Nola erlazionatzen dira kategoriak? A10. SEXUAREN/GENEROAREN ARABERA BEREIZITAKO ADIERAZLEAK ETA DATUAK ERABILI, EGOKI DENEAN Adierazlearen definizioa: Irakasgai guztiek ez dute adierazleekin eta datuekin lan egiten, baina hala denean, bai analisi teorikoetan bai analisi enpirikoetan, sexu eta genero aldagaien ondorioak bereizteko gai izan behar dugu. Jarduerak: — Bizitza publikoaren eta pribatuaren arteko bereizketa problematizatu, bai eta genero rolen esleipena ere, datu/egoera/gertaera historikoak, problematikoak eta abar aztertzerakoan. — Honelako galderak: zer eragin desberdin ditu problematika horrek gizonengan eta emakumeengan? Nola eragiten dute genero rol desberdinek datuetan? Zer desberdintasun ezkutatzen dituzte datuek? 61 © Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-1325-156-1 Irakaskuntzan eta ikerketan genero ikuspegia txertatzeko gida KONTZEPTUALIZAZIOA: adibidea Kontzeptualizazioa DUko ikaskuntza eredua Proposatutako jarduera Lotutako gaitasuna Iturria 2. GAIA – GORTE NAGUSIAK (I): HAUTAKETA 3. Jarduera- Hauteskunde zerrenda parekideak Ikasleak herenetan banatu. Heren bakoitzean 4 pertsonako taldeak egin. Lehen hereneko taldeek Andaluziako Hauteskundeei buruzko urtarrilaren 2ko 1/1986 Legearen 26. artikulua irakurri beharko dute, bai eta HAOLO legearen 44 bis eta 187.2 artikuluak ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoak emandako idazketan. Bigarren hereneko taldeek urtarrilaren 29ko 12/2008 KAE irakurriko dute. Hirugarren hereneko taldeek Condorceteko markesaren testu hau irakurriko dute: «Sobre la admisión de las mujeres al derecho de ciudadanía». Irakurri ondoren, galdera hauek egingo zaizkie heren bakoitzeko taldeei: GO2: PENTSAMENDU SISTEMATIKOA. Osotasun bat lortzeko elkarri lotutako osagaiak antolatzeko eta integratzeko aukera ematen duen portaera mentala. Errealitatea ulertzea eta eredu globalen bidez aurre egitea. BG 3. Erakunde politikoen funtzionamenduari buruzko kasu praktikoak ebaztea, konstituzioarauak beren esparru politikoaren testuinguruan kokatuz. Irakasgaia: Zuzenbiderako Sarrera II: Estatuaren Konstituzio Antolaketa — Zertan datza genero parekotasuna hauteskunde zerrendetan? Zer desberdintasun ikusten dituzu Andaluziako ereduaren eta HAOLOren ereduaren artean? Zure ustez, zein izan da neurri horien eragina eta, zure ustez, zein zen Gorte Nagusien eta parlamentu autonomikoen osaera neurri hori hartu aurretik? Bilatu estatistikak. 62 © Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-1325-156-1 DUko ikaskuntza eredua Proposatutako jarduera Kontzeptualizazioa Irakaskuntzan genero ikuspegia txertatzeko gida — Diskriminatzailea al da hauteskunde zerrenda parekideen neurria? — Iruditzen al zaizu neurri horrek legitimitate handiagoa edo txikiagoa ematen diela legebiltzarrei eta sortzen dituzten legeei? Arrazoitu erantzuna. Lotutako gaitasuna Iturria 3.4.4. Esperimentazio aktiboa Laugarren fase honetan, landu berri diren edukiak aplikatzea planteatzen da, lankidetzara oso ondo egokitzen diren jardueren bidez. Jarduera horietan, ikuspegiak, baliabideek eta ikasteko estrategiek funtsezko zeregina dute. Estrategia parte-hartzaile ez diskriminatzaileak diseinatzea edo emakumeen ahotsak entzunaraztea funtsezkoa da ikaskuntzaren fase honetan. A11. LIDERGOA, EMAKUMEEN ESPERIENTZIA ETA AHOTSAK IKUSARAZI Adierazlearen definizioa: Ikasprozesuan, funtsezkoa da emakumeen erreferentziak izatea, ematen den irakasgaiari egin dizkioten ekarpenak balioetsi eta indartzeko. Horrela, normalizatu egiten da emakumeen autoritatearen pertzepzioa arlo horretan. Ikasgelan esperientzia errealen bidez egin daiteke (irakasle edo profesionalak gonbidatuta), edo haien ekoizpen zientifiko, teknologiko, sozial edo artistikoen bidez. Jarduerak: — Emakumezko aditu bat gonbidatu programaren gai bati buruz hitz egiteko edo bere esperientzia partekatzeko. — Protagonistak gonbidatu beren ezagutzak eta esperientziak kontatzera. — Emakumeek sortutako edo genero ikuspegia ematen duten edo emakumeen esperientzia jasotzen duten testu akademikoak, kazetaritzakoak, literaturakoak eta abar landu. — Gauza bera, baina ikus-entzunezko materialarekin (bideoak, elkarrizketak, argazkiak, koadroak, musika, etab.). 63 © Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-1325-156-1 Irakaskuntzan eta ikerketan genero ikuspegia txertatzeko gida — Oro har, «beste begirada bat» aurkezten duen materiala landu, diziplinaren ohiko ikuspegiaz bestelakoa eta genero ikuspegia dakarrena. — Tradizionalki neutralak iruditu zaizkigun baina orain genero ikuspegitik garrantzia duten gaiei arreta jarri. — Zerrendatu, azaldu eta testuinguruan jarri eremu horretan erabili ohi diren zer teknologia garatu zituzten emakumeek (Hedy Lamarr: Wi-Fi, Grace Hopper: konpiladorea, etab.). Baliabideak: — Gifts of Speech: Women's speeches from around the world: https://gos.sbc.edu/ — Macho, Marta (2021). Mujeres con ciencia. EHU/UPVko Kultura Zientifikoko Katedra. https://mujeresconciencia.com/ — Wikimujeres https://wikimujeres.wiki/participa/ — Women in computing, Wikipedia: https://en.wikipedia.org/wiki/ Women_in_computing — Women Writers Project: https://www.wwp.northeastern.edu/ A12. GENERO ROL TRADIZIONALAK ZALANTZAN JARTZEN DITUZTEN IKASJARDUERAK SUSTATU Adierazlearen definizioa: Kontua da esperimentazio aktiborako diseinatu ohi ditugun jarduerak birpentsatzea (ariketak, arazoen konponketa, talde aurkezpenak, idazlanak, ikasgelako eztabaidak, eta abar), eta genero ikuspegia nola aplika dakiekeen ikusi. Horrek berekin dakar pentsamendu dibergenteko teknikak erabiltzea, bai eta genero ikuspegia aplikatzeko beharra agerian uzten duten jarduerak hautatzea ere. Jarduerak: — Ikasleek ikasgelako materialetan, liburuetan eta artikuluetan genero rolekin lotutako alderdiak identifikatu. — Ikasgelako aurkezpenetan, kideen arteko ebaluaziotik abiatuta, aztertu genero ikuspegiak nola eragin duen egindako lanaren zati ezberdinetan (zereginen banaketan, bozeramailetzan, gaien aukeraketan, etab.). — Beste ikasle batzuen idazlanak aztertu (egilea identifikatu gabe), bertan ageri diren genero alderdiak ebaluatzeko. — Alderantzikatze proba egin, Gogoeta eta Behaketa atalean azaltzen den bezala. 64 © Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-1325-156-1 Irakaskuntzan genero ikuspegia txertatzeko gida — Kontakizun kanonikoen ordezko galderak edo azterketa moldeak proposatu, ikasleak eredu estandarizatuetatik aterarazteko: Out of the box pentsamendua eragin. — Analisian genero kategoriak sartu, betaurreko moreak jantzi. — Pentsamendu dibergentearen teknikak aplikatu. Adibidez, ohiko ikuspegitik ezagutzen duten edo aztertu duten errealitate bat berridazteko edo berriz ebaluatzeko ariketak egin: role-playinga, genero harremanetan arreta jartzen duten kasu-azterketak, etab. — Zalantzan jarri laborategi, esperimentu, simulagailu (crash test dummies), IA tresna (adibidez, aurpegiaren ezagutza), ekipamendu tekniko, soluzio teknologiko eta abarren diseinua genero ikuspegitik. Baliabideak: — Sun, Tony; Gaut, Andrew.; Tang, Shirlyn., Huang, Yuxin; ElSherief, Mai.; Zhao, Jie .& Wang, William (2019). Mitigating gender bias in natural language processing, Literature review. arXiv preprint arXiv:1906.08976. — Prates, Marcelo; Avelar, Pedro & Lamb, Avelar (2019). Assessing gender bias in machine translation: a case study with google translate. Neural Computing and Applications, 1-19. — Trusz, Slawomir (2020). Why do females choose to study humanities or social sciences, while males prefer technology or science? Some intrapersonal and interpersonal predictors. Social Psychology of Education, 23, 615-639. https://link.springer.com/ article/10.1007/s11218-020-09551-5 — UNESCO, «To be smart, the digital revolution will need to be inclusive: excerpt from the UNESCO science report». https://unesdoc.unesco.org/ark:/48223/pf0000375429 — https://en.unesco.org/news/gender-biases-ai-and-emerging-technologies A13. PARTE HARTZEKO ESTRATEGIA EZ-DISKRIMINATZAILEAK Adierazlearen definizioa: Irakaskuntzan genero ikuspegia aplikatzeko elementu garrantzitsuenetako bat ikasgela eta bertan garatzen diren jarduerak kudeatzea da. Diziplinaren arabera, alde handiak daude gelako taldeak osatzen dituzten emakumeen eta gizonen kopuruan; beraz, ariketa hauek garrantzitsuagoak izan daitezke ikasketa arlo batzuentzat beste batzuentzat baino. 65 © Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-1325-156-1 Irakaskuntzan eta ikerketan genero ikuspegia txertatzeko gida Taldearen osaeraren arabera, garrantzitsua da emakumeen eta gizonen lana modu berean ikusaraztea bermatzen duten estrategiak identifikatzea. Ikasleen artean berdinak direnak elkartzeko joera egoten da, are gehiago minorian egonez gero, esaterako neskak neskekin eta mutilak mutilekin. Komeni da horrelako inertziak neutralizatzeko estrategiak baliatzea. Helburua da ikasgelan konfiantza sortzen duten jarduerak sustatzea eta jendaurrean hitz egiteko eta parte hartzeko (gizonezko ikasleek gehiago egin ohi dute) uzkur agertzen direnen lana ikusaraztea, dinamika alternatiboak bultzatuz eta emakumeen lidergoa ikusaraziz eta normalizatuz. Jarduerak: — Lan taldeen dinamikan txandakako sistema bat proposatu, kide guztiek uneren batean taldearen zereginak egin behar izan ditzaten. — Eztabaidak hasteko orduan, parte hartzeko dinamikak aldatu. Zehatzago esanda, galdera irekiei erantzuteko denbora eman eta erantzuna idatziz jaso dezatela. — Komunikazio eta eztabaida tresnak edo plataformak definitu (foroak, lankidetza tresnak, hala nola Slack edo Teams, eta abar), dinamika desegokiekin amaitzeko, kontuan hartuta nolako dinamikak gertatu ohi diren hitza erabiltzeko eta ideiak kontrajartzeko orduan; izan ere, jarrera sutsuenek/asertiboenek iritziak adieraztea zaildu ohi diete gainerakoei. — Hausnarketarako guneak prestatu ALUDen, egunkari gisa, jendaurrean parte hartzeko joera gutxiago duten ikasleak espazio seguruagoetan senti daitezen. Ildo beretik, erraztu galdera irekiei erantzutea bi edo hiru ikasleko talde txikiagoetan. — Talde lanetan edo jolasetan egindako edozein rol-esleipen modu konstruktiboan komentatu (zergatik emakumea idazkaria edo zergatik gizona taldeburua). — Proiektu kolektiboetan banakoen ekarpena balioestea ahalbidetzen duten tresnak erabili (autoebaluazioa, kode-gordailuak, online dokumentu kolaboratiboak, etab.), diskriminaziorik gabeko parte-hartzea ziurtatzeko. Baliabideak: — Bäck Hanna & Debus, Mark (2019). When do women speak? A comparative analysis of the role of gender in legislative debates. Political Studies, 67(3), 576-596. 66 © Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-1325-156-1 Irakaskuntzan genero ikuspegia txertatzeko gida — Myaskovsky, Larissa.; Unikel, Emily & Dew, Mary (2005). Effects of gender diversity on performance and interpersonal behavior in small work groups. Sex Roles, 52(9), 645-657. — Karakowsky, Leonard & Siegel, J.P. (1999). The effects of proportional representation and gender orientation of the task on emergent leadership behavior in mixed-gender work groups. Journal of Applied Psychology, 84(4), 620-631. ESPERIMENTAZIO AKTIBOA: adibidea DUko ikaskuntza eredua Esperimentazio Aktiboa Proposatutako jarduera Lotutako gaitasuna Kasua GO13: https:// leanin.org/ education/whatis-performancebias BG5: enpresaadimeneko datuak ezagutu, aztertu eta hautatzen ditu eragiketak kudeatzeko. Iturria Ikasgida. Gaia: Eragiketen kudeaketa. Irakasleak: Maria Osaba eta Miguel Angel Larrinaga 3.4.5. Ebaluazioa Ebaluazio-faseak prozesu osoa laburbiltzen du nolabait, eta, beraz, genero ekitatea zaintzeak esan nahi du kontuan hartu behar dela ikasleek nola txertatu duten diskurtso ez-sexista, eta irakasleek kontuz ibili behar dutela kalifikazioak jartzeko orduan genero joerarik ez izateko, Beatrice Schindlerrek (2019) erakusten duen bezala. A14. BIBLIOGRAFIA OREKATUA ESKAINI AUTOREEN IZEN OSOEKIN, EMAKUMEEN EKARPENA IDENTIFIKATZEKO Adierazlearen definizioa: Kontzeptualizazio fasean bezala, ebaluazioan ere kontuan hartuko da idazlanetan emakumezko eta gizonezko autoreen erreferentzia bibliografikoak ematea, izen osoa argi erakutsiz (inizialak bakarrik ez), arlo zehatz horretan emakumeek egindako ekarpena ikusarazteko, betiere informazioa eskuragarri badago. Adierazle honek pisua izango du lanaren azken ebaluazioan (% 5-10). Beraz, ebaluazio sumatiboaren adierazlea da. Jarduerak: — Erreferentzia bibliografikoetan eta testuan emakumezko eta gizonezko autoreen izen osoa aipatu. Deustuko Unibertsitatean aipuetan erabili beharreko APAren eredu alternatiboa emango da. 67 © Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-1325-156-1 Irakaskuntzan eta ikerketan genero ikuspegia txertatzeko gida A15. ESTEREOTIPOEN PERTZEPZIOAREN ALDAKETA BALORATZEKO TRESNA KUALITATIBOAK BALIATU Garrantzitsua da ekintza hauek ikasleen ikaskuntza prozesuan benetan nolako eragina duten jakitea: Eraginkorrak al dira? Kontzientzia eta pentsamendu kritikoa pizten al dituzte? Lagungarri al dira aurreiritziak eta estereotipoak baztertzeko? Jarduera edo proba zehatzak eginez, adb. eztabaida gidatuak, aurretiazko eta osteko galdeketak, irakasgaian zehar ikasleen artean kontzientziatzeko mekanismoak aktibatu diren egiazta daiteke. Beraz, adierazle hau ebaluazio formatiboaren adierazlea da. Jarduerak: — Ikaskuntza prozesuari buruzko eztabaida gidatua egin seihilekoaren amaieran, bai eta ikasitakoak maila pertsonalean zer ondorio duen hausnartzeko ariketak ere. — Irakasgaiaren jakintza arloetara egokitutako inkestak eta galdeketak erabili. Adibidez, Infojuveren inkestak genero desberdintasunen pertzepzioei buruzko galdera oso orokorrak biltzen ditu eta egokitu egin daitezke, adib. 14. galdera. (Iturria: http://www. injuve.es/sites/default/files/Sondeo%202013-3Cues.pdf) A16. ASKOTARIKO EBALUAZIO PROBAK EGIN Adierazlearen definizioa: Hainbat ikerlanek (Shurchkov, Olga, 2012) agerian utzi dute ebaluazio probetan ere eragiten duela generoa aldagaiak, eta test motako proba objektiboek arrakasta handiagoa dutela gizonen artean emakumeen artean baino, gizonezkoek beldur gutxiago diotelako arriskuari; bestalde, ideiak garatzera bideratutako probek emaitza hobeak izaten dituzte emakumezko ikasleen artean. Garrantzitsua da, beraz, berezitasun horiek kontuan izatea eta ebaluazio proba egokiak diseinatzea, ikasleak generoaren arabera ez diskriminatzeko. Estres faktoreek, hala nola probaren iraupenak eta azken kalifikazioaren barruan duen pisuak, generoaren arabera desberdin eragiten diote errendimenduari. Horregatik, nolabaiteko oreka bermatu behar da, edozein joera saihesteko. Beraz, ebaluazio sumatiboaren adierazle baten aurrean gaude. Jarduerak: — Test motako ebaluazio probak egin, erantzun okerrak zigortzen ez dituztenak eta denboraren kontrolean genero joerarik ez dutenak. 68 © Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-1325-156-1 Irakaskuntzan genero ikuspegia txertatzeko gida — Emakumeak protagonista dituzten kasuak aztertu; adibidez, Harvardek atal espezifiko bat sortu du. https://hbsp.harvard.edu/ female-protagonists/?itemFindingMethod=Media+banner&Ntt=gender — Datuak generoaren arabera bereizita aztertu. — Planteamenduan, garapenean eta defentsan genero ikuspegia kontuan hartuko duten ikerlan txikiak egin, banaka edo taldeka. A17. HIZKUNTZA INKLUSIBOA ETA EZ-SEXISTA ERABILI Adierazlearen definizioa: Hizkuntza inklusiboaren eta ez-sexistaren erabilera ikaskuntza prozesuaren berezko elementu gisa txertatu behar da. DUko ikaskuntza ereduraren fase guztietan egon behar du, baita ahozko eta idatzizko proben bidez ikasleen errendimendua ebaluatzeko kontuan hartu beharreko adierazle gisa ere. Jarduerak: — Ikasleen lanetan hizkuntza inklusiboa eta ez-sexista erabiltzen dela egiaztatu. Erreferentziak: • Deustuko Unibertsitatean hizkera ez-sexista erabiltzeko jarraibideak (Unibertsitatearen Gizarte Erantzukizuna. Berdintasuna): https://www.deusto.eus/eu/hasiera/deusto-gara/erakundea/unibertsitatearen-gizarte-erantzukizuna/berdintasuna • Beste eskuliburu batzuk: adibidez, https://www.un.org/es/gender-inclusive-language/assets/pdf/Lista%20de%20verificaci%C3%B3n%20para%20el%20uso%20del%20espa%C3%B1ol%20inclusivo%20en%20cuanto%20al%20 g%C3%A9nero_v2.pdf 69 © Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-1325-156-1 Irakaskuntzan eta ikerketan genero ikuspegia txertatzeko gida EBALUAZIOA: adibidea Ebaluazioa DUko ikaskuntza eredua Proposatutako jarduera Lotutako gaitasuna Iturria 4. GAIA: Erabilgarritasun handia Erredundantzia. Kluster aktiboaktiboak eta aktibo-pasiboak. Jarduera: arkitektura birtualizatuen praktika zama-orekarekin eta erabilgarritasun handiarekin. BG4: Beti erabilgarri egoteko gai den hodeiko zerbitzua diseinatzea, zama orekatuko eta erabilgarritasun handiko tekniken bidez. Ikasgida Irakasgaia: Sistemen Arkitekturak Hodeian Praktika binaka egingo da ordenagailuen laborategian, eta arkitektura birtualizatu bat eratu beharko da, zama-orekarekin eta erabilgarritasun handiarekin. Lan -egunkari bat entregatuko dute, eta bertan egindako urratsak, aurkitutako akatsak eta proposatutako hobekuntzak zehaztuko dira. Ebaluatzeko, irizpide teknikoez gain, honako irizpide hauek hartuko dira kontuan: — Zereginak lan-bikotea osatzen dutenen artean nola banatu diren. — Bibliografia egokia erabili den, eta egilearen izena eta abizena aipatu diren. — Hizkuntza inklusiboa erabili den testua idaztean. 3.4.6. Gomendioak Oro har, honako egoera hauek gerta daitezke edozein irakasgaitan eta ikaskuntza prozesuaren edozein fasetan: A) Batzuetan, genero gaiak jorratzean, gizonezko ikasle batzuek aitortzen dute «erasotuak» sentitzen direla edo kexa egiten dute pribilegiatutzat jotzen dituztelako haiek errudun sentitzen ez diren zerbaitengatik. Gure ustez, positiboa da senti70 © Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-1325-156-1 Irakaskuntzan genero ikuspegia txertatzeko gida mendu horri modu irekian heltzea eta hartaz galdetzea, eztabaida zintzoa sortzeko. Argi utzi behar da eztabaida bat ez dela hasten inor baztertuta sentiarazteko, baizik eta inklusiboak izateko, historikoki izan garen baino inklusiboagoak; orain arte izan ditugun gabeziez, gure ezagutzaren partzialtasunaz eta egindako bidegabekeriez jabetzeko; enpatia izateko eta aberasgarria izango zaigun genero ikuspegi kritikoa hartzeko. — Deseroso sentitzen zara generoari buruzko horrelako eztabaidak planteatzen direnean? Baztertuta sentitzen zara? — Bidezkoa iruditzen al zaizu hainbeste emakumek aipatu ditugun arloetan bizi izan duten bazterketa eta ikusezintasun egoera? — Ez al duzu uste irekitzen ari garen eztabaidak aberastu egiten gaituela eta aztertzen ari garen gaiei buruzko ikuspegi pluralagoa ematen duela? B) Ohikoa da ikasle batzuek, halaber, generoari buruzko eztabaidak auzi modernoekin edo kutsu politikoa duten eztabaidekin identifikatzea. Ildo horretan, argi utzi behar da akademia feministak autore genealogia luzea duela (aipatu diziplina bakoitzean izan diren ekarpenik nabarmenenak), eta azken hamarkadetan gai horiek jarraitzaileak eta ikusgarritasuna irabazten ari badira ere, horrek ez duela esan nahi jarrera horiek oraintsukoak direnik; alderantziz, ikusezinak eta ezezagunak izan direla, eta une honetan aldarrikatzen eta balioesten ari direla. Dena dela, ez da alde batera utzi behar eztabaida horien azpian dagoen alde politikoa eta bidezkoa eta bidegabea denaren kontzepzioa. C) Ikasleak oso gazteak direnez, agian inoiz ez dute parte hartu honelako eztabaidetan eta, hortaz, komeni da irakasleok ikasleekin lehen pertsonan gogoeta egitea eta azaltzea nola konturatu garen egoera zehatzen batean genero estereotipoen mende geundela eta nola aldatu den gure pertzepzioa. 3.5. Egiaztatzeko zerrenda, irakaskuntzako talde pilotua Jarraian, irakaskuntzan genero ikuspegia txertatzeko egin daitezkeen ekintza batzuk aurkezten dira. Adierazi zein maiztasunekin erabiltzen dituzun horrelako ekintzak zure irakasgaietan. 1= Inoiz ez; 2= Batzuetan; 3= Ia beti; 4= Beti. 71 © Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-1325-156-1 Irakaskuntzan eta ikerketan genero ikuspegia txertatzeko gida Esperimentazio aktiboa Kontzeptualizazioa Gogoeta eta behaketa Esperientziaren testuingurua Zeharkako adierazleak Fasea Adierazlea 1 1. Hizkuntza inklusiboa eta ez-sexista erabiltzen duzu ikaskuntzaren fase guztietan? 2. Ikaskuntzaren faseetan planteamendu intersekzionalik egiten duzu? 3. Baloratzen al duzu ikasleen autokontzientzia maila? 4. Genero aurreiritzi posibleak identifikatu eta datu errealekin kontrastatzen dituzue? 5. Aztertzen al duzue zer genero bereizkeria egon litekeen diziplinan? 6. Erreparatzen al diozue «genero itsutasuna»ri oinarri teorikoetan? 7. Egiten al duzue diziplinaren izaerari buruzko hausnarketarik genero ikuspegitik, bai eta diziplina sostengatzen duten erakundeen gaineko genero hausnarketarik? 8. Emakumezko erreferenteak txertatzen al dituzue, bai esparru teoriko eta kontzeptualetan, bai metodologikoetan? Aipatzen al dituzue emakumeek arloan egindako ekarpenak? 9. Erabiltzen al duzue genero ikuspegia eta ikuspegi intersekzionala kontuan hartzen duen ikuspegi kritikorik? Ilustratzen dituzue adibide eta kasuekin? 10. Sexuaren/generoaren arabera bereizitako adierazleak eta datuak erabiltzen dituzue, hala dagokionean, eta haien kausak aztertu? 11. Ematen al diezue ikusgarritasunik emakumeen lidergoari, esperientziari eta ahotsei? 12. Sustatzen al dituzue genero rol tradizionalak zalantzan jartzen dituzten ikasjarduerak? 13. Diskriminatzaileak ez diren partaidetza estrategiak asmatzen al dituzu? Ebaluazioa 14. Bibliografia orekatua definitzen duzue egileen izen osoekin, emakumeen ekarpena identifikatzeko? 15. Estereotipoen pertzepzioaren aldaketa baloratzeko tresna kualitatiborik erabiltzen al duzue? 16. Egiten al dituzu mota desberdinetako ebaluazio probak? Ebaluazio sumatiborik egiten al duzu? 17. Hizkuntza inklusiboaren eta ez-sexistaren erabilera hartzen al duzu kontuan? 72 © Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-1325-156-1 2 3 4 Ez dagokio Ez dakit Irakaskuntzan genero ikuspegia txertatzeko gida 3.6. Irakaskuntzako talde pilotua monitorizatzeko eta ebaluatzeko eredu proposamena Behin gidak amaituta, helburua da proiektu pilotuan parte hartzen duten irakasleek zehaztutako ekintzak abian jarri ahal izatea. Horretarako, bigarren fasean, adierazleak baliozkotzeko aukera emango duen monitorizazio eta ebaluazio proposamen bat diseinatuko da. Proposamen hori Irakaskuntzaren Berrikuntzako ekintza gisa aurkeztuko da. Helburua da prozesua gizarteratzea eta dinamika instituzionaletan genero ikuspegia txertatzea. Gainera, gidak egiteko egindako lana instituzionalizatzeko, prozesu honen talde eragileak gidak erakundearen maila orokorreko instantziei (errektoreordetzak eta Zuzendaritza Kontseilua) nahiz fakultateei banatzea eta aurkeztea bultzatuko du. Horrekin batera, gida unibertsitatetik kanpo ahalik eta gehien zabaltzeko ekintzak diseinatuko dira. 73 © Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-1325-156-1 4 Glosarioa Glosario hau beste lan batzuetatik eraiki eta atera da. Garrantzitsua da azpimarratzea ez dela lan originala; aitzitik, sarrerak atalaren amaieran aipatutako obretako sarreren konbinazio edo transkripzio zuzenaren emaitza dira. A Ahalduntzea Terminoa Beijingeko Emakumeen Mundu Konferentzian sortu zen eta emakumeek erabakiak hartzeko eta boterera iristeko prozesuetan zuten parte-hartzea areagotzea esan nahi zuen. Gaur egun, terminoak beste dimentsio bat ere badakar berekin: emakumeak banaka eta taldean duten botereaz jabetzea. Kontua da emakumeek pertsona gisa duten duintasuna berreskuratzea, beren buruaren irudia aldatzea, beren eskubide eta gaitasunei buruzko usteak berritzea eta gutxiagotasun sentimenduei aurre egitea. Ahalduntzea beti da erlazionala, eta prozesu bat da, hau da, ez da behin eta betiko eskuratzen den egoera bat, baizik eta azken helbururik ez duen aldaketa prozesu bat; izan ere, emakume bakar bat ere ez da inoiz zentzu absolutuan ahaldunduta egotera iristen. Kontua ez da boterea irabaztea hobeto sentitzeko edo beste pertsona batzuk menderatzeko. Ahalduntzea ezin da ulertu emakumeen eta gizonen arteko harremanetan dagoen desberdintasuna kuestionatu gabe, emakume guztien gaitasunak murrizten dituzten aukerak zabaltzeko prozesua baita. 75 © Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-1325-156-1 Irakaskuntzan eta ikerketan genero ikuspegia txertatzeko gida Androzentrismoa Munduaren eta gauzen ikuskera jakin bat, non gizonak guztiaren ardatza eta neurria diren, eta emakumeek gizarteari egiten dizkioten ekarpenak ezkutatu eta ikusezin bihurtzen diren. Ikuskera androzentrikoan, esperientzia maskulinoa unibertsala da, gizateriaren erreferentzia edo irudikapen nagusia, bakarra eta onena, eta emakumeen esperientzia ez da aintzat hartzen. Ikuskera androzentrikoak nahastu egiten ditu gizateria eta gizona. Eta justifikatu egiten du gizonak hartzen duen espazio publiko eta ekonomikoari boterea eta prestigioa esleitzea eta emakumeek tradizionalki hartu izan duten espazio pribatuak, berriz, halako aitorpenik ez izatea. Botere posizio horretatik, desberdintasunari eustea ahalbidetzen duten mekanismoak ugaldu eta elikatu egiten dira, emakumeek egindako lanak eta bizitza sozialean duten eragina gutxietsi egiten dira, eta berdintasunerako aldaketaren aurkako erresistentzia handiak sortzen dira. Hala, ikuspegi androzentristak hezkuntza, zientzia, ekonomia, osasuna, politika eta abar baldintzatu ditu, emakumeen eta gizonen protagonismoa maila desberdinetan kokatuz eta erreferente sinboliko, identitate eta subjektibotasun desberdinak eraikiz gizonengan eta emakumeengan, sexu biologikoan oinarrituta. Aniztasuna Pertsonen arteko desberdintasunak ospatu nahi dituen berdintasunaren ikuspegia. Aukera berdintasuna Berdintasun printzipioan oinarrituta, gizartean gizonen eta emakumeen artean dauden desberdintasunak zuzentzeko beharraz ari da. Emakumeek eta gizonek hainbat esparrutan (ekonomikoa, politikoa, parte-hartze soziala, erabakiak hartzekoa) eta jardueratan (hezkuntza, prestakuntza, enplegua) baldintza berdinetan parte hartu ahal izateko bermea da. Autodefentsa feminista Autodefentsak eragile izatea eta boterearen sinonimoa den posizio batean kokatzea esan nahi du. Autodefentsa feminista ahalduntze 76 © Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-1325-156-1 Glosarioa pertsonal eta kolektiboko estrategia feminista bat da, ez bakarrik indarkeria sexista salatzeko eta hari aurre egiteko, baita emakumeen ikuspegitik berriz definitzeko ere. Bizi jarrera da —«hemen nago ni eta eskubidea dut egoteko»—, eraso fisiko bati (konpontzen errazena) aurre egiteko erreakzioa eta, batez ere, emakume bakoitzaren bizitzari dagokion eremua (gorputza eta eskubideak) norbereganatzeko erreakzioa. Beraz, Autodefentsa Feminista ez da indarkeria desagerrarazteko irtenbidea, baina bada hori lortzeko beste estrategia bat. Autonomia Pertsonek beren bizitzari buruzko erabaki libre eta informatuak hartzeko duten gaitasuna, beren asmo eta nahien arabera jarduteko modua ematen diena testuinguru historiko egoki batean. Emakumeen autonomia hiru dimentsiotan kontzeptualizatu ohi da: 1) autonomia fisikoa (sexualitateari eta ugalketari buruzko erabakiak hartzeko askatasuna eta indarkeriarik gabe bizitzeko eskubidea); 2) autonomia ekonomikoa (lan egiteko eta bere diru-sarrerak irabazteko eskubidea, eta ordaindutako eta ordaindu gabeko lana emakumeen eta gizonen artean banatzekoa); eta 3) erabakiak hartzeko autonomia (emakumeek gobernuaren botere guztietan parte hartzea). Autoritatea-Affidamentua Italiako feministek sortutako kontzeptua da eta emakumeen arteko leialtasunaz, konpromisoaz, konfiantzaz eta zaintzaz ari da. Jardunbide hori emakumeen askatasun itzela dela uste dute, aitaren legearen aurka eraikitzen den heinean; izan ere, aitaren lege horrek, zaintzaren eta babesaren truke, emakumeen arteko loturarik eza, susmoa eta identifikaziorik eza eskatzen ditu. Affidamenduaren bidez, berriz, emakumeek beren kideekin topo egiten dute zapalkuntzan, eta elkartasun, maitasun eta errespetuzko loturak eraikitzen dituzte elkarrekin. B Baiezko ekintzak edo ekintza positiboak Diskriminazioren bat jasan duten edo pairatzen duten biztanle taldeen bizi-baldintzak eta aukerak hobetzera bideratutako neurrien edo 77 © Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-1325-156-1 Irakaskuntzan eta ikerketan genero ikuspegia txertatzeko gida politiken bidez aukera berdintasuna ezartzeko estrategiak. Genero berdintasunari dagokionez, emakumeen eta gizonen arteko benetako berdintasun eraginkorra ezartzeko estrategiak dira, genero sistema sozialaren eta jardunbide sozialen ondorio diren diskriminazioak, batzuetan itxuraz neutralak direnak, indargabetzeko edo zuzentzeko aukera ematen duten aldi baterako neurrien bidez. Bi motatakoak izan daitezke: zeharkakoak (ez dute eragin zuzenik emaitzetan: analisia, arauak, legeak, etab.) eta zuzenak (eragin zuzena dute emaitzetan: kuotak). Baliabideen eskuragarritasuna eta kontrola Eskuragarritasunak esan nahi du baliabide jakin batzuk erabiltzeko aukera izatea beharrizan eta interes pertsonal eta kolektiboak asetzeko. Kontrolaz hitz egiten dugunean, baliabideak erabiltzeko eta haien aplikazioari buruzko erabakiak etengabe hartzeko aukeraz ari gara; hots, baliabideen erabilera erabakitzeko botereaz. Badira zenbait faktore jardueretan, baliabideen eskuragarritasunean eta kontrolean eragina dutenak: lanaren banaketak, tradizio kulturalek, genero indarkeriak, aldaketa politikoek edo ingurumenaren degradazioak aukera eta muga desberdinak sortzen dizkiete emakumeei eta gizonei garapenean parte hartzeko. Berdintasunaren feminismoa Korronte feministen tipifikazioa, bereziki 70-80etako hamarkadetako Europa kontinentalean garrantzia duena. Berdintasunaren feminismoa modu bindikatiboan adierazten da, eta, horren arabera, emakumeek gizonen eskubide berak izan behar dituzte (eta ez gutxiago, ezta beste batzuk ere), baliabide berberak eskuratu behar dituzte, lan beragatik soldata bera kobratu behar dute eta aukera berberak izan behar dituzte. Espainiako Estatuan, feminismo ilustratua ere deitu denaren teorialaririk garrantzitsuenak izan dira berdintasunaren feminismoaren defendatzaile nagusiak, Celia Amoros eta Amelia Valcarcel, besteak beste. Berdintasun Plana Gizartearen eremu guztietan emakumeen parte-hartze aktiboa lortzera bideratutako estrategiak, epe labur eta ertaineko jardueretan 78 © Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-1325-156-1 Glosarioa zehazten diren helburuak definituz. Arlo desberdinen arteko koordinazioa eta giza baliabideen eta baliabide ekonomikoen hornidura (programa, koordinazioa, pertsonak eta aurrekontua) ezinbesteko baldintzak dira. Biktima errudunestea (birbiktimizatzea) Indarkeria mota guztietan gertatzen da neurri batean «biktima errudunestea». Inguratzen gaituen munduaren segurtasuna zalantzan ez jartzeko, gertakari bortitz bat jazo dela entzuten dugunean, erraz jotzen dugu biktimaren portaera aztertzera eta pentsatzera arrisku eta portaera horiek saihesten baditugu (adibidez, gauez bakarrik ibiltzea, eremu jakin batzuetan sartzera ausartzea, atea segurtagailuz ez ixtea, modu «deigarrian» janztea) indarkeria saihestuko dugula. Baina autodefentsa psikologikoko ekintza natural horrek biktimarengan hauteman dugun erantzukizunera bideratzen du gure arreta, erasotzailearen jokabidea aztertzera eraman beharrean. Errua genero indarkeriaren biktimarengana mugitzean, harengan (askotan emakumea izaten da) eta haren portaeran jartzen da arreta, haren aurkako indarkeriaren atzean dauden egiturazko kausetan eta desberdintasunetan jarri beharrean. Binarismoa eta sexu-genero sistema IKUSI Sexu-genero sistema Sexu binarismoa pertsona bat bere jaiotzako sexu biologikoaren arabera genero jakin batean, gizon edo emakume, sozializatzen duen konfigurazio sistemaren emaitza da. Bizitzaren jasangarritasuna Marxismoak aurkeztutako kapitalaren eta lanaren arteko gatazkaren kontzeptu klasikoa kritikatzetik sortzen den ikuspegia, ekonomia feministatik eta ekofeminismotik kapitalaren eta bizitzaren arteko gatazka gisa birdefinitzen dena. Bizitzeko moduko erakundeak Ikuspegi ez-patriarkaletik eraikitako erakundeak dira, gizon eta emakumeentzako ekitatea, justizia eta molde solidarioagoak jartzen di79 © Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-1325-156-1 Irakaskuntzan eta ikerketan genero ikuspegia txertatzeko gida tuztenak beren eginbideen ardatzetan. Erakunde irekiak, malguak, askotarikoak, demokratikoak; lidergo kooperatiboetan oinarrituak; parte-hartzea bultzatzen dutenak eta emaitzetan ez ezik, prozesuetan eta harremanetan ere arreta jartzen dutenak, batez ere. Erakunde horiek beren egiteko moduak berrikusi eta kritikoki pentsatzen dituzte, eta balantzeetan eta auditorietan irizpide solidarioak eta eragin sozialekoak txertatzen dituzte. Horrelako erakundeen definizioan balio hauek aurkitzen ditugu: erantzukidetasuna, lankidetza, arlo pertsonalaren eta kolektiboaren arteko lotura eta arreta, eta lana eta zainketak pentsatzeko modu alternatiboak. Boterea Boterea erabakiak hartzeko eta ekintzak aurrera eramateko aukera, trebetasuna edo ahalmena da. Boterea harremanen alderdi garrantzitsua da. Zenbat eta botere gehiago izan, orduan eta aukera gehiago irekiko zaizkio pertsonari. Botere gutxiago dutenek aukera gutxiago dituzte eta, beraz, abusuaren aurrean ahulagoak dira. Ahalduntze prozesuak hainbat botere mota lantzen ditu. Lau dimentsio dira: norbaiten gaineko boterea (pertsona baten gainekoa), zerbaitetarako boterea (erabakiak eta ekintzak hartzeko ahalmena), norbaitekiko boterea (helburu komun bat lortzeko botere kolektiboa) eta barne-boterea (autokontzientzia, autoestimua, identitatea eta autobaieztapena). D Denboraren erabilerak eta erantzunkidetasuna Denboraren erabilera emakumeek eta gizonek rol produktibo, erreproduktibo eta komunitarioetan burutzen dituzten jardueren neurri garrantzitsua da. Denboraren erabilera neurtzeko, denbora tarte jakin batean (normalean egun batean edo astebetean) pertsonek egiten dituzten jarduerei buruzko inkestak erabil daitezke. Denboraren erabilerari buruzko inkestak hainbat helburutarako erabil daitezkeen eta erabili diren arren, garapen bidean dauden herrialdeetan horrelako inkestak egiteko arrazoi ohikoena da gizonek eta emakumeek egiten duten lanari buruzko informazio hobea izatea, eta ordaindu gabeko jardueretan ematen duten denbora nabarmentzea, errolda erregularretako datuetan ikusezinak izaten baitira. 80 © Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-1325-156-1 Glosarioa Desberdintasunaren feminismoa Korronte feministen tipifikazioa, bereziki 70-80etako hamarkadetako Europa kontinentalean garrantzia duena. Desberdintasunaren feminismoak emakume izateari ematen zaion esanahia defendatzen du, tradizioz femeninotzat hartu izan diren balioak onartzea, baina autoritatea eta botere soziala emanez, egitura patriarkaletatik kanpo. Desberdintasunaren feminismoaren adibide dira, besteak beste, Milango Emakumeen Liburu-dendaren inguruan zabaldutako pentsamendua, Frantziako praktika psikoanalitikoari lotutako teorialariek garatutakoa edo Victoria Sendón eta Marijose Urruzola militante feministek Espainiako Estatuan garatutakoa. Berdintasunaren feminismoa/desberdintasunaren feminismoa dikotomia sortu zen urteetan, eztabaidagai intrafeminista honakoa zen: ea feminismoaren helburuak (hau da, borroka feministarekin lortu nahi duguna) gizonekiko berdintasunean ala desberdintasunean ulertu behar ote zen eta, bidenabar, emakumeek eta gizonek identitate desberdinak ditugun ala ez. E Ekodependentzia IKUSI Interdependentzia Pertsonen bizitza naturaren mende dago eta naturaren jarraipena da. Bizitzari eusteak gure gizarteek naturarekin duten interdependentziazko harreman hori mantentzea esan nahi du. Erabat ekodependenteak gara, gure bizitzako jarduera guztietarako erabiltzen ditugun ondasun eta baliabide guztiak naturatik ateratzen direlako, eta naturako kide garelako. Natura gara. Eta horrek esan nahi du onartu behar dugula mugak dituen ingurune biofisiko batekoak garela. Azken batean, naturan eta naturatik bizi gara, eta espezie gisa biziraun nahi badugu, zaindu egin behar dugu. Ekonomia feminista IKUSI Interdependentzia, Ekodependentzia Pentsamendu ekonomiko heterodoxoaren korrontea, ekonomiak bizitzaren ugalketa ahalbidetzen duten baldintza sozial guztiekin zerikusia duela defendatzen duena. Emakumeek historikoki jarduera ekonomikoari egindako ekarpenak gutxietsi eta, oro har, aintzat hartu ez dituzten teoria ekonomiko hegemonikoen kritikatik abiatzen da. Historikoki etxeko eta zaintzako lanekin lotutako emakumeen bizipen ikusezinak berreskuratzen ditu, eta, horretarako, diruzko eta soilik iraba81 © Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-1325-156-1 Irakaskuntzan eta ikerketan genero ikuspegia txertatzeko gida zi-asmoarekin lotutako ekonomiaren mugak hausten ditu. Ekonomia feministak, analisi ekonomiko tradizionalaren markoa salatzetik abiatuta, erabilitako kontzeptu nagusiak berritzen ditu: subjektu ekonomikoa bera, lana, ongizatea, aberastasuna eta garapena barne, besteak beste. Horrek aukera ematen du pertsonen eta komunitateen artean gertatzen diren harreman sozioekonomikoak ikuspegi biziago batetik ikusarazteko, egunerokotasunean funtsezkoa den horretatik abiatuta, eta giza interdependentziaren eta ekodependentziaren garrantziaz jabetuta. Horrek esan nahi du elkartasuna eta elkarri laguntzea funtsezko balioak izan behar direla bizitzaren jasangarritasunaren aldeko analisian, kapitalaren eta bizitzaren arteko gatazka gaindituko bada. Emakumeen aurkako indarkeria Emakumeari kalte edo sufrimendu fisiko, sexual edo psikologikoa eragiten dion edo eragin diezaiokeen indarkeria egintza oro, bai eta halakoak egiteko mehatxuak, hertsapena edo askatasun gabetze arbitrarioa ere, bizitza publikoan zein pribatuan. Emakumearen aurkako indarkeriak honako egintza hauek hartzen ditu, besteak beste: — Familian egiten den indarkeria fisiko, sexual eta psikologikoa; — Komunitatearen barruan, oro har, egiten den indarkeria fisiko, sexual eta psikologikoa; — Estatuak egin edo onartzen duen indarkeria fisiko, sexual eta psikologikoa, edozein lekutan gertatzen dela ere. Emakumeen egoera Bizitza maila materiala osatzen duten ezaugarri sozio-ekonomikoez ari da, emakumeek gizonekiko duten diskriminazioa baitakarte. Emakumeen egoera hobetzearen alde lan egiteak gizartean desabantaila hori eta aukera desberdintasuna eragiten duten egituretan eta faktoreetan aldaketak egitea esan nahi du. Emakumeen giza eskubideak Frogatuta geratu da Giza Eskubideen nazioarteko zuzenbidearen garapena, oro har, partziala eta androzentrikoa izan dela, gizonen munduaren ikuspegia pribilegiatu baitu eta emakumeek orain arte izan dituzten arazo larrienak ez baititu aintzat hartu. Emakumeen giza eskubideen 82 © Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-1325-156-1 Glosarioa urraketa ugariek eragina dute pertsona gisa duten duintasunean, askatasunean, nortasunaren garapen askean, garapen pertsonal eta sozialerako aukeretan, eta beren herrialdeen etorkizunean eta bizitzea tokatzen zaien gizarte ereduaren eraikuntzan parte hartzeko gaitasunean. Giza eskubide horiek egituratu nahi dituzten arau juridikoetan ere badute eragina. Errealitate horren aurrean, eta mugimendu feministak sustatutako ekintza eta hausnarketatik abiatuta, Giza Eskubideak genero ikuspegitik birkontzeptualizatzeko beharra ikusi da, emakumeen esperientziak irudikatu daitezen, bai diskurtsoan, bai praktikan. Erabakiak hartzea eta parte hartzea Erabakiak bizitza publikoko arlo askotan hartzen dira, besteak beste, baina ez bakarrik, gobernuetan, legegintzako organoetan eta alderdi politikoetan. Beharrezkoa da, halaber, emakumeen eta gizonen ordezkaritza paritarioa bilatzea arteetan, kulturan, kiroletan, komunikabideetan, hezkuntzan, erlijioan eta zuzenbidean erabakiak hartzeko postuetan, bai eta erakunde enplegatzaileetan, sindikatuetan, nazioz gaindiko eta nazioko konpainietan, bankuetan, erakunde akademiko eta zientifikoetan, eta eskualdeetako eta nazioarteko erakundeetan ere. Erabakiak hartzen emakumeek berdin parte hartzea ez da justizia edo demokrazia eskatzea soilik; emakumeen interesak kontuan hartzeko ezinbesteko baldintzatzat har daiteke. Emakumeek modu aktiboan parte hartzen ez badute eta emakumeen ikuspegia erabakiak hartzeko maila guztietan ez badago, ezingo dira berdintasun, garapen eta bake helburuak lortu. Erantzunkidetasuna Generoaren eraikuntza soziala hausteko beharra, gizonek etxeko lanen eta zaintza lanen erantzukizuna beren gain har dezaten bultzatuz eta horretarako gaitasunak garatuz. Beraz, erantzukidetasuna gizonek, emakumeek eta bitarrak ez diren pertsonek, bai eta gizarteko eragileek ere bizitzako premien zaintzari eta arretari lotutako erantzukizunak, eskubideak, betebeharrak eta aukerak ekitatez beren gain hartzea da, ikuspegi komunitario batetik. Eremu pribatua Familiari eta etxeari lotuta dauden espazioa eta jardunak. Eremu honetan, tradizioz, emakumeek zeregin protagonikoa izan dute, baina 83 © Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-1325-156-1 Irakaskuntzan eta ikerketan genero ikuspegia txertatzeko gida gizarteak ez ditu zeregin horren dimentsio guztiak balioesten. Emakumeen eskubideak aldarrikatzeko lehen maila da. Eremu publikoa Ekoizpenarekin eta politikarekin lotutako espazioak eta jardunak. Eremu honetan, gizarteen egitura ekonomiko-sozialak definitzen dira eta tradizioz maskulinoa izan da. F Feminismoak IKUSI Mugimendu feminista Mundua, botere harremanak, gizarte egiturak eta sexuen arteko harremanak ulertzeko beste modu bat aldarrikatzen duten pentsamendu teorikoko korronteak nahiz gizarte mugimenduak. Errealitateari emakumeen ikuspegitik behatzeko modu berri hori aldaketa asko eragiten ari da sisteman eta gizarte balioetan, eta erakundeek beren gizarte eta ekonomia politikak alda ditzaten lortzen ari da. Gaur egun, terminoa pluralean erabiltzen da, hainbat korronte teoriko eta politiko daudelako. Feminismo deskolonialak Feminismo deskolonialak kolonizazioa hegoalde globalean suntsitzen saiatu den emakumeen eta herrien antzinako filosofia eta jardunbideak berreskuratzen ditu. Aldi berean, emakumeek beren lurraldeetan dituzten borrokak eta erresistentziak aldarrikatzen eta ikusarazten ditu, gehienbat gorputz-lurren defentsarekin lotuta daudenak. Feminismoa deskolonizatzeak esan nahi du kontakizun hegemonikoak deskolonizatzea eta gaur egun sistema kolonial bat dagoela jabetzea. Sistema horrek, kapitalismoarekin, arrazakeriarekin eta patriarkatuarekin batera, bere subjektu politikoa eraiki du bestearen azpialteritatetik abiatuta (ez europarra/mendebaldarra), genozidio, esklabotza, ezabaketa historiko eta emakumeen, neskatoen eta lurraldeen bortxaketa sistematikoko politikak baliatuz. Feminismo islamiarra Feminismo islamiarra berez sortu zen 80ko hamarkadan, mundu osoko emakume musulmanen hausnarketaren eta analisiaren ondo84 © Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-1325-156-1 Glosarioa rioz, eta 90eko hamarkadan azaleratu zen indarrez. Ez da munduko zati bakar batean sortu den mugimendua; Egipton, Iranen, Marokon, Tunisian nabarmendu zen, mundu musulmaneko herrialderik handienak ahaztu gabe: Indonesia eta Malasia, non mugimendu oso garrantzitsua dagoen. Beste herrialde batzuetan isolatutako komunitate islamikoetan ere gorpuztu zen, baina hedapen handiagoa izan zuen Estatu Batuetan, emakumeek goi mailako ikasketak baitituzte. Gogor salatzen dute erakundeek (denak gizonek kontrolatuak) testu sakratuei buruz egin dituzten irakurketak direla emakumeen marjinazioaren errudunak. Emakume musulman asko hasi dira testu sakratuak berrirakurtzen eta, diotenez, mezu espiritual bat da haietan dagoena, esaten denaren kontra, emakumeak askatu dituena eta askatzen ari dena. Feminizidioa Emakumeak (emakume izate hutsagatik) eta femeninotzat identifikatutako ezaugarriak dituzten pertsonak desagerraraztera berariaz bideratutako indarkeria multzoa. Haien suntsiketa materiala eta sinbolikoa bilatzen du, baita haien mugikortasuna eta jokabidea kontrolatzea ere eremu publikoan eta pribatuan. Sarritan, emakumeen aurkako indarkeria sexu bitartekoen bidez gauzatzen da, baina ez dira izaten sexu asmoz egindako krimenak. Aitzitik, boterea erakutsi nahi du jendaurrean, gizarteari mezu bat bidaliz: gizonezkoen nagusitasuna emakumeen gorputzen eta gorputz feminizatuen gainean. Feminizidioa kontzeptu politikoa da, Latinoamerikako emakumeen erakunde askok eta feminismoak kolektiboki eraiki eta ikusarazi dutena. Emakumeen aurkako indarkeria eta indarkeria hori iraunarazten duen zigorgabetasuna salatzeko erabiltzen da. G Gaya Sexu bereko pertsonenganako erakarpen fisiko, erromantiko eta/ edo emozionala esperimentatzen duen pertsona. Askotan, beste gizon batzuenganako sexu erakarpena sentitzen duen gizona deskribatzeko erabiltzen da. Generoa IKUSI Generoaren eraikuntza soziala Gizarte batean eta une jakin batean sexuentzat egokitzat jotzen den jokabidearen definizio kulturala. Generoa historian zehar aldatzen 85 © Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-1325-156-1 Irakaskuntzan eta ikerketan genero ikuspegia txertatzeko gida den eraikuntza soziala da, eta gizarteak hezkuntzaren, hizkuntzaren erabileraren, familiaren eta erakundeen bidez maskulinotzat edo femeninotzat jotzen duenari egozten dizkion ezaugarri psikologiko eta kulturalei egiten die erreferentzia. Genero adierazleak Emakumeek eta gizonek gizartean duten egoera deskribatzen duten analisi-aldagaiak. Errealitate soziala, lanekoa, prestakuntzakoa eta ekonomikoa genero ikuspegitik ezagutzeko, adierazle horiek erabili behar dira, emakumeen eta gizonen presentzia alderatzeko eta estereotipoak elika ditzaketen desberdintasunak identifikatzeko. Adierazle horien erabilerak emakumeen eta gizonen egoerara edo presentziara hurbiltzen gaitu, eta batzuen eta besteen arteko portaera desberdintasunak dakartzaten faktoreen eragina ikusarazten digu. Datuak sexuaren arabera bereiztea oinarrizko adierazlea da eta errealitatea azaltzen duten beste adierazle batzuei bide ematen die. Genero analisia IKUSI Sexuaren arabera bereizitako datuak Gizonei eta emakumeei tradizionalki esleitu zaizkien rolengatik arlo guztietan (baldintzetan, beharretan, partaidetza-indizeetan, baliabideak eskuratzeko eta garatzeko aukeretan, aktiboen kontrolean, erabakiak hartzeko ahalmenean, etab.) haien artean dauden desberdintasunak aztertzea. Genero analisia genero desberdintasunei eta gizarte harremanei buruzko informazioa sistematikoki eta etengabe biltzean eta aztertzean datza, generoan oinarritutako ekitate ezak identifikatu, ulertu eta aldatze aldera. Genero ikuspegia kontuan hartzeak esan nahi du generoa funtsezko dimentsioa dela gizarteak bereizteko, egituratzeko eta hierarkizatzeko; hau da, generoa ez dela analisiaren aldagai huts bat. Genero analisia egiteak, beraz, honako hau dakar berekin: sexuen arabera bereizitako informazioa izatea (hori baldintza da, ez analisia bera), genero adierazleak sortzea, eta sakon aztertzea nola eta zergatik sortzen diren genero desberdintasunak, zenbateraino diren larriak eta zer neurri aplikatu diren edo aplikatu behar diren desagertu daitezen. Genero arauak Gizonek eta emakumeek nolakoak izan behar duten eta nola jardun behar duten dioten ideiak. Adin goiztiarretik barneratuta, genero 86 © Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-1325-156-1 Glosarioa arauek genero sozializazioaren eta estereotipazioaren bizi-zikloa sortzen dute. Jardunbide eta itxaropen horiek gizarte, kultura eta komunitate jakin baten barruan ezartzen dira une horretan. Generoarekiko sentibera Generoarekiko sentiberak diren trebakuntza politikek, programek edo moduluek onartzen dute emakumeak eta gizonak gizarte baten baitako eragileak direla, modu desberdinetan mugatuta daudela eta, ondorioz, pertzepzio, behar, interes eta lehentasun desberdinak, eta batzuetan aurrez aurrekoak, izan ditzaketela. Generoarekiko sentibera den aurrekontua Generoarekiko sentibera den aurrekontua metodo baliagarria da jakiteko erakunde baten gastuek zer neurritan lagundu duten genero berdintasunaren helburua lortzen edo helburura hurbiltzen. Generoarekiko sentibera den aurrekontua tresna bat da, beraz, eta genero ikuspegitik aztertzen ditu aurrekontu esleipenak (gastu publikoa eta zergak, estatuaren kasuan). Generoaren eraikuntza soziala Gizartean femeninotzat edo maskulinotzat hartzen diren ezaugarriak eta atributuak definitzea, baita gizarte jakin batean esleitzen zaien balioa ere. Prozesu hori maila pertsonalean, sozialean eta instituzionalean gertatzen da. Indibidualki, generoaren eraikuntza soziala subjektuen bizi-zikloan zehar gauzatzen da, eta ziklo horretan zehar, familiako eta ikastetxeetako sozializazio prozesuek garrantzi berezia dute. Gizarte mailan, generoaren eraikuntza prozesu soziopolitiko bat da, emakumeei eta gizonei esleitzen zaizkien irudikapen eta esanahi sozialak egituratzen dituena, baliabideen eskuragarritasuna eta kontrola ordenatzen eta arautzen duten arauekin eta egitura materialarekin. Generoaren zeharkakotasuna / Mainstreaminga Mainstreaming edo genero ikuspegia txertatzea ere esaten zaio. Politika, programa, administrazio eta finantza prozedura guztietan eta era87 © Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-1325-156-1 Irakaskuntzan eta ikerketan genero ikuspegia txertatzeko gida kundearen kulturan emakumeen egoerak, lehentasunak eta premiak sistematikoki txertatzean datza, gizonen eta emakumeen arteko genero berdintasuna sustatzeko. Estrategia erregulatzailea da, gizonen eta emakumeen arteko tratu berdintasuna bermatzeko, eremu guztietan aukera berdintasuna orekatuko duen ekintza positiboa ziurtatzeko, eta genero kontuek jarduera guztietan (politikak formulatzean, ikerketan, baliabideen esleipenean, etab.) funtsezko lekua izan dezaten lortzeko. Genero arrakalak Genero arrakalek baliabide ekonomikoak, sozialak, kulturalak eta politikoak eskuratzeko eta kontrolatzeko aukerei dagokienez emakumeen eta gizonen artean dauden desberdintasunak islatzen dituzte, besteak beste. Gizonen eta emakumeen diru-sarreren arteko aldea adierazteko erabiltzen da, adibidez, «generoko soldata arrakala». Hala ere, genero arrakalak eremu askotan egon daitezke, hala nola Munduko Ekonomia Foroak genero arrakalaren indizea kalkulatzeko erabiltzen dituen lau zutabeetan: parte-hartze eta aukera ekonomikoetan, hezkuntzan, osasunean eta bizi-itxaropenean, eta ahalduntze politikoan. Genero arrakala digitala Gizarte talde desberdinek (herrialde pobretuetako eta aberastuetako pertsonak; hiri eta landa inguruetakoak, etab.) teknologia berriak eskuratzeko dituzten desberdintasunak definitzen ditu. Generoaren araberako arrakala digitalak, beraz, zergatik emakumeak gizonak baino neurri txikiagoan eta maiztasun txikiagoz konektatzen diren Internetera aztertzen du, eta zergatik duten alfabetatze txikiagoa erabilera aurreratuetan. Genero auditoria Kalitate auditorien kategoriakoa den gizarte auditoria, barne jardunbideak eta genero zeharkakotasuna sustatzeko sistemak eraginkorrak diren eta elkar indartzen duten, eta betetzen diren ebaluatzen duena. Oinarrizko lerro bat ezartzen du, arrakalak eta erronka kritikoak identifikatzen ditu eta hobetzeko moduak gomendatzen ditu. Genero berdintasuna lortzeko jardunbide egokiak ere dokumentatzen ditu. Generoaren zeharkakotasunari buruzko aurrerapenak monitorizatu eta ebaluatzen ditu, eta genero berdintasunari buruzko ekimenen jabetza instituzionalaren zentzua eraikitzen laguntzen du. 88 © Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-1325-156-1 Glosarioa Genero aurreiritziak IKUSI Genero estereotipoak Gizonen eta emakumeen artean nahigabe egiten den bereizketa inplizitua da; izan ere, genero bat beste generoarekiko posizio hierarkiko batean kokatzen da testuinguru jakin batean, maskulinitatearen eta feminitatearen irudi estereotipatuen ondorioz. Horrek eragina du gizonek eta emakumeek ikerketan duten parte-hartzean (hortik dator emakumeen ordezkaritza minoritarioa) eta ikerketaren baliozkotasunean. Ikerketan genero aurreiritziekin jokatzearen adibide bat da ikerlan bat gizonen edo emakumeen esperientzia eta ikuspegia aintzat hartuta egitea eta emaitzak unibertsalki baliozkoak balira bezala aurkeztea. Genero berdintasuna Emakumeen, gizonen, neskatoen eta mutikoen eskubide, erantzukizun eta aukera berdintasuna da. Berdintasunak ez du esan nahi emakumeak eta gizonak berdinak izango direnik, baizik eta emakumeen eta gizonen eskubideak, erantzukizunak eta aukerak ez direla egongo jaiotzean izan duten sexuaren mende. Genero berdintasunak esan nahi du emakumeen eta gizonen interesak, premiak eta lehentasunak kontuan hartzen direla, eta emakumeen eta gizonen talde desberdinen aniztasuna onartzen dela. Genero berdintasuna ez da emakumeen kontua; gizonak eta emakumeak inplikatzen ditu. Emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna giza eskubideen gaitzat eta pertsonengan oinarritutako garapenaren adierazletzat hartzen da. Genero berdintasunaren aldeko erakunde aldaketa Erakundeen barruan hausnartzea jarduteko eta pentsatzeko moduak eraldatzeko, erakundearen edozein funtzionamendu eremutan (estrategietan, egituretan, lan sistemetan, politiketan, kulturan, etab.) gertatzen diren genero desberdintasunak ezabatze aldera. Diagnostiko eta ikaskuntza kolektiboko prozesuak dira eta erakundearen kultura jartzen dute analisiaren eta hausnarketaren erdigunean. Prozesuok bi une dituzte: diagnostikoa egitekoa eta plangintza egitekoa. Prozesu horietan onartzen da genero ikuspegitik desorekatutako erakundeek inpaktu desorekatuak eragiten dituztela. Eta, beraz, erakundearen azterketa integral eta zabalak proposatzen dituzte, emakumeek eta gizonek erakundeetan duten egoera eta posizioa aztertzetik harago joan nahi dutenak. 89 © Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-1325-156-1 Irakaskuntzan eta ikerketan genero ikuspegia txertatzeko gida Genero curriculum ezkutua Gizonen eta emakumeen eta haien arteko gizarte-harremanak eta jardunbideak egituratzen, eraikitzen eta baldintzatzen dituzten pentsamendu-eraikuntzen, balorazioen, esanahien eta usteen multzo barneratua eta ikusezina, maila kontzienterako ezkutatua. Kulturan nonahi egonik, gizarte erakundeen eta gizarteko kide bakoitzaren parte da. Pertsonaren eta erakundeen barruan eta kanpoan dago. Genero datuen arrakala Mundu mailan bildu den eta biltzen ari den informazio gehiena (datu ekonomikoetatik hasi eta hiri-plangintzako datuetara, osasun datuetara edo machine learning algoritmoak entrenatzeko erabiltzen diren datuetara) gizona pertsona estandar edo «unibertsal» gisa ulertuta jaso da. Nahi baldin badugu mundu berri bat eraiki eta mundu horrek etorkizuneko emakumearentzat funtzionatzea gaur egungo gizonarentzat funtzionatzen duen bezala, genero datuen arrakala horren aurka lan egin behar da. Genero ekitatea Justizia gizonen eta emakumeen tratamenduan, bakoitzaren premien arabera. Jatorrizko desberdintasunak zuzentzeko, tratamendu diferentziala behar da, neurri ez derrigorrez berdinak hartuz, baina bai berdintasunera bideratuak eskubide, betebehar, onura eta aukerei dagokienez. Genero ekitatea gizonen eta emakumeen artean aukerak, baliabideak eta onurak modu bidezkoan banatzeari buruzko kontzeptua da, emakumeen eta gizonen garapen osoa lortzeko eta dagozkien giza eskubideak indarrean egoteko. Genero ekitateak desberdintasunak aitortzea eta eskubideak baliatzeko berdintasuna bermatzea dakar. Genero estereotipoak IKUSI Genero rolak IKUSI Genero aurreiritziak Aurrez pentsatutako gizarte eta kultura eredu edo ideiak, emakumeei eta gizonei sexuaren araberako ezaugarri multzo zehatz eta mugatua esleitzen dietenak. Gizarte itxaropenak baldintzatzen dituzte eta benetako genero berdintasuna lortzeko oztopo dira. 90 © Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-1325-156-1 Glosarioa Genero harremanak (boterea) Gizarte harremanen azpimultzo espezifikoa, gizonak eta emakumeak komunitate jakin bateko gizarte talde moduan batzen eta identifikatzen dituena. Genero harremanetan, boterea eta baliabideen eskuragarritasuna eta kontrola sexuen artean nola banatzen diren ere garrantzitsua da. Genero harremanak gizarte harremanetan eragina duten beste faktore guztiekin gurutzatzen dira —adina, etnia, arraza, erlijioa, sexu orientazioa—, eta gurutzaketa horren emaitzak erabakitzen du pertsonek gizarte talde batean zer posizio eta identitate duten. Genero harremanak gizartearen eraikuntza direnez, denboraren poderioz eraldatu eta bidezkoago bihur daitezke. Genero identitatea Pertsona bakoitzak sentitzen duen generoaren barne-bizipen indibiduala jasotzen duen eraikuntza soziala da. Jaiotzeko unean esleitutako sexuarekin bat etor daiteke edo ez. Genero ikuspegia Generoak pertsonen aukeretan, roletan eta interakzio sozialetan duen eragina ikusteko edo aztertzeko modua. Ikusmolde horri esker, genero analisia egin dezakegu, eta, ondoren, zeharkako genero ikuspegia ezarri proposatutako programa edo politika batean, edo erakunde batean. Genero itsutasuna Genero dimentsioa ikergaiei heltzeko eta interpretatzeko kategoria esanguratsutzat ez hartzea da. Hori generoaren arloko prestakuntza eta kontzientziazio faltaren ondorioz gertatu ohi da. Batzuetan, ustezko genero neutraltasun baten atzean, genero itsutasuna ezkutatzen da. Generoarekiko itsuak diren proiektu, programa, politika eta jarrerek ez dituzte kontuan hartzen ez rol ez behar desberdinak. Status quo-a mantentzen dute eta ez dute laguntzen genero desberdintasunak aldatzen. Genero joera IKUSI Genero itsutasuna Aztergai edo problematika jakin batean emakumeak, gizonak eta genero harremanak nola dauden kontzeptualizatuta kontuan ez hartzea. Ge91 © Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-1325-156-1 Irakaskuntzan eta ikerketan genero ikuspegia txertatzeko gida nero itsutasuna edo genero joera akats larria da, eta okerrak eragiten ditu ikerketa zientifikoan. Gauza bera gerta daiteke programa edo politika publikoak diseinatzean, haiek formulatzeko faseetan genero azterketa alde batera utzi edo baztertuz gero, ondorioz, erabakiek eta ekintzek ez dituztelako aintzat hartuko emakumeen beharrak eta haien bizitzan izango dituzten inpaktuak. Genero kontzientzia / genero sentsibilitatea Emakumeen beharrak eta lehentasunak plangintzaren erdigunean jartzeko konpromisoa eta programak eta proiektuak emakumeentzat eta gizonentzat izan ditzaketen ondorioak kontuan hartuta diseinatu eta aztertzeko konpromisoa. Kontzientzia horrek esan nahi du ulertzea emakumeek gizonek adinako parte-hartzea izan behar dutela politiken eta proiektuen diseinuari eta burutzeari buruzko kontsultetan. Genero parekotasuna IKUSI Kuotak Eremu jakin batean (adibidez, erakundeen lidergoan edo goi mailako hezkuntzan) emakumeek eta gizonek ordezkaritza berdina izatea. Genero parekotasuna (ordezkaritza berdina) lortzeko lan egitea funtsezko osagaia da genero berdintasuna lortzeko, genero ikuspegia txertatzearekin batera. Genero premiak Terminoa Maxine Molyneuxek 1980ko hamarkadan landutako kontzeptu batetik dator. Autore horrek generoen interes estrategikoak eta praktikoak bereizten ditu, emakume talde ezberdinen interesak eta genero bakoitzarentzat komunak diren interesak uztartzeko. 1989an, Caroline Moser-ek kontzeptu hori garapenerako lankidetzaren hizkuntzara itzuli zuen. Genero premia praktikoak eta genero premia estrategikoak definitu zituen, emakumeek gizonenak ez bezalako premia bereziak dituztela agerian jartzeko, kontuan hartuta haien mendeko posizioa eta generoei testuinguru jakin batean ematen zaien eginkizuna. Genero rolak IKUSI Genero estereotipoak Kultura zehatz baten barruan, sexu jakin bateko pertsonentzat sozialki egokitzat hartzen diren gizarte eta jokabide arauak dira. Tradizionalki gi92 © Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-1325-156-1 Glosarioa zonei, emakumeei, neskatoei eta mutikoei esleitutako erantzukizunak eta zereginak zehaztu ohi dituzte (ikusi sexuaren araberako lan banaketa). Askotan, etxeko egiturak, baliabideen eskuragarritasunak, munduko ekonomiaren inpaktu espezifikoek, gatazka edo hondamendi egoera batek eta tokian tokian garrantzitsuak diren beste faktore batzuek, hala nola baldintza ekologikoek, baldintzatzen dituzte genero rolak. Generoa bezala, genero rolak ere aldatu daitezke denborak aurrera egin ahala, batez ere emakumeen ahalduntzearen eta maskulinitateen eraldaketaren bidez. Genero teoria Sexuaren eta generoaren arteko desberdintasunak erabiltzen ditu analisirako tresna gisa. Gizarteetan genero harremanak agertzeko dauden moduen aniztasuna jasotzea du helburu. Aldi berean, gizonen eta emakumeen identitate generikoaren berri ematen du. H Heteronormatibitatea Jokabide heterosexual estandarizatuarekin lotutako gizarte araua deskribatzeko edo identifikatzeko erabiltzen den terminoa. Erregimen sozial, politiko eta ekonomiko bat da, desira sexual eta afektiboak eta norberaren identitatea adierazteko modu onargarri eta normal bakarra onartzen duena: heterosexualitatea, zeinak suposatzen baitu maskulinoa eta femeninoa funtsean osagarriak direla, desioari dagokionez. Heteronormatibitatearen oinarri ideologikoa sexu binarismoa da, hau da, gizakia bi kategoria desberdin eta osagarritara murrizten du: gizonak eta emakumeak. Horrek esan nahi du gizabanakoen artean gizartean ezartzen diren sexu lehentasunak, rolak eta harremanak maskulino-femenino ardatz binarioan oinarrituta egon behar direla, eta sexu biologikoa genero identitatearekin eta hari sozialki esleitutako desioekin bat etorri behar dela beti. Heteronormatibitatearen arabera, heterosexualitatea da sexualitate normal, natural eta onartu bakarra, eta hortik ateratzen den guztia anormaltzat eta okertzat jotzen da, eta, horregatik, baztertu, estigmatizatu eta ikusezin bihurtzen da. Heteropatriarkatua IKUSI Heteronormatibitatea, Patriarkatua Patriarkatua gizonek familiako emakumeen eta haurren gainean duten nagusitasunaren agerpena eta instituzionalizazioa da, eta 93 © Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-1325-156-1 Irakaskuntzan eta ikerketan genero ikuspegia txertatzeko gida menderatze hori gizarte osora hedatzen da. Sistema horrek emakumeak menderatzea justifikatzen du, haien ustezko gutxiagotasun biologikoan oinarrituta. Familia eredu jakin batean du jatorri historikoa, non buruzagitza aitak betetzen duen, eta gizarte-ordena osora hedatuta dago. Heteropatriarkatuaz ari garenean, gizartea antolatzeko eta kontrolatzeko modu batez ari gara, non emakumeak eta genero maskulino hegemonikoaren aginduarekin bat ez datozen pertsonak zapaltzen diren. Sistema horrek arau-egitura batzuk eraikitzen ditu, sexu harreman heterosexualak erdigunean kokatuta, eta uste da emakumeek bete beharreko rolak lotuta egon behar direla giza espeziearen hazkuntzarekin eta haiekin bizi diren gizonak zerbitzatzearekin. Hezkidetza Hezkuntzako esku-hartze prozesu kontzientea, pertsonen garapen integrala helburu duena pertsonen sexua edozein dela ere, eta, ondorioz, gizartean esleitutako generoagatik pertsonari gaitasunak mugatzea saihesten duena. Hezkidetza, beraz, pertsonen balio berdintasunean heztea da, eta aukera akademiko, profesional eta, azken finean, sozialen benetako berdintasunerantz garamatza, sexuagatiko desabantaila-egoerarik gerta ez dadin. Zentzu horretan, hezkidetzak ikuspegi berri bat ematen du neska-mutilen gaikuntzaz, gaitasun pertsonalez eta boterearen erabileraz. Pertsonaren garapen integralaren kontzeptua ikuspegi kognitibo, afektibo eta jarrerazkotik identifikatzea proposatzen du. Egungo eskola mistoa hezkidetzako eskola bihurtzea inplikatzen du, hau da, pertsona eta pertsonaren nortasunaren garapena erreferentziatzat hartuko dituen eskola. Hizkera ez-sexista IKUSI Komunikazio ez-sexista Hizkera sexista bazterkeria modu bat da, emakumeen diskriminazio egoera indartzen duena eta estereotipoak sortzea sustatzen duena. Hizkuntza, ordea, aldaketarako tresna indartsua ere izan daiteke, hizkera baztertzaileak izan ditzakeen faktore diskriminatzaileak identifikatu eta ezabatuz gero. Hizkera ez-sexistak hizkuntzaren erabilerak eraldatzen ditu, emakumeak eta beste kolektibo batzuk aintzat hartzeko eta ordezkatzeko moduak bilatuz. 94 © Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-1325-156-1 Glosarioa I Ikusezin bihurtzea Gizarte zientzietako kontzeptua, gizarteko talde jakin bat ezkutatzea edo aintzat ez hartzea eragiten duten kultura mekanismoen multzoa izendatzeko erabiltzen dena. Ikusezin bihurtzeko prozesuek menderatze harremanak dituzten taldeei eragiten diete batez ere, eta kasurik nabarmenena emakumeena da. Ikusezintasuna nabaria da hizkuntzaren erabileran. Gaur egun ere «gizonaren historia» ikasten da, benetan gizateriaz ari garenean. Emakumeen lana ere, neurri handi batean, ikusezina da, haien jarduera erreproduktiboak (denbora eta esfortzua eskatzen dutenak) edo zaintzako jarduerak ez direlako diruz balioesten. Munduaren pertzepzio androzentrikoak emakumeak historiaren, kulturaren, zientziaren eta pentsamenduaren arlo guztietan ezkutatzea ekarri du. Interdepedentzia Pertsonek beste pertsona batzuen zainketak eta harremanak behar ditugula adierazten du. Jaiotzen garenetik hiltzen garen arte, une batzuetan beste batzuetan baino gehiago, beste pertsona batzuen zaintza behar dugu. Eta, era berean, gure oinarrizko premiak asetzea harreman horiekin dago lotuta. Horrela, ordaindu gabeko lana ikusaraztearen eta balioestearen alde egiten da, generoak ekonomian duen paperari buruz hausnartzeko bitarteko dela ulertuta, eta errealitate desberdina eta bidegabea eraldatzeko proposamenak identifikatzen dira. Intersekzionalitatea Tresna analitikoa da eta modua ematen digu hobeto aztertzeko eta ulertzeko generoa nola gurutzatzen den beste desberdintasun ardatz estruktural batzuekin —klase soziala, jatorria, arraza, adina, sexu identitatea, dibertsitate funtzionala, eta abar— eta gurutzaketa horiek nola laguntzen duten zapalkuntza eta pribilegio esperientzia bakarrak eratzen. Kimberlée Crenshawk 1989an sortutako kontzeptua da, eta kategoria sozialak ez direla naturalak edo biologikoak baizik eta eraikiak eta elkarri lotuak azpimarratzen du. 95 © Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-1325-156-1 Irakaskuntzan eta ikerketan genero ikuspegia txertatzeko gida K Komunikazio ez-sexista Ikusi Hizkera ez-sexista Neutralez mozorrotuta, komunikabide hegemonikoen begirada patriarkala eta androzentrikoa da, ikuspuntu maskulinoa unibertsaltzat eta erreferentetzat erabiltzen duelako informazioa, publizitatea eta iritzia sortzeko orduan. Komunikazio tradizionalaren aurrean, komunikazio ez-sexista dago, genero rolak eta estereotipoak gainditzea eta emakumeak arlo guztietan protagonista gisa ikusaraztea proposatzen duena eta ez bakarrik «bigun»tzat jotzen diren arloetan: gizartea, kultura-ikuskizuna eta jendea-mundua. Emakumeek gizarteari egiten dizkioten ekarpenak eta dituzten borrokak eta eskaerak ezagutarazi nahi ditu dimentsio guztietan eta egungo errealitatera hobeto egokituta, errealitatea aldakorra baita, eta ez baita duela hamarkada batzuetako bera. Bestalde, komunikazio ez-sexistak historikoki gizonentzat gordetako genero rol eta estereotipoak hautsi nahi ditu. Esate baterako, zaintzaile gisa irudikatzen ditu gizonak, eta haien nagusitasun edo menderatze jokabideak, indarkeriazkoak edo arriskuzkoak salatzen ditu. Kontziliazioa edo bizitza pertsonala, familia eta lana bateragarri egitea Sistema sozial eta ekonomikoaren antolaketa berri bat lortzeko estrategia, non emakumeek eta gizonek beren bizitzako alderdi guztiak (lana, familia, aisialdia eta denbora pertsonala) bateragarri egin ahal izango dituzten. Beraz, familia, lana eta bizitza pertsonala bateragarri egiteak pertsonen bizi kalitatean oinarritutako gizartea eraikitzen laguntzen du, emakumeentzat eta gizonentzat aukera berberak lehenetsiz, bizitzaren eremu guztietan garatu ahal izateko, profesionalki aurrera egiteko, familia-ardurak betetzeko eta denbora familiarra zein pertsonala gozatu ahal izateko. Badirudi terminoak bi eremu aipatzen dituela: batetik, publikoa eta bestetik, pribatua eta etxekoa. Alabaina, egokiagoa da gizarte antolaketa berri batez hitz egitea kontziliazioaz baino; izan ere, bizitzaren eremuak harmonizatuko dituen gizarte eredu bat nahi da, egungo egoera gainditzeko, hau da, ia esparru guztiak bakar batera moldatu behar izatea: lan arlora hain zuzen ere. Eredu berri horrek etxeko eta zaintzako lana baloratu behar du, beharrezkoa baita gure gizarteak funtzionatzeko, ugaltzeko eta mantentzeko; produkzio lana bezain beharrezkoa edo are beharrezkoagoa. 96 © Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-1325-156-1 Glosarioa Kristalezko sabaia Emakumeek lan karreran/karrera profesionalean topatzen duten gainazal ikusezin bat deskribatzeko erabili den metafora da. Sabai hori gainditzen zaila da eta aurrera egitea eragozten die emakumeei. Ikusezina da, ez dagoelako emakumeei horrelako mugarik ezartzen dien legerik, gizarte gailurik edo ageriko koderik; aitzitik, ikusezinak direlako antzematen zailak diren beste ezaugarri batzuen gainean dago eraikita. Kristalezko sabaia osatzen duten estereotipoek aginpidea eskatzen duten lanpostuetarako hautagaitzatik baztertzen dituzte emakumeak. Bestetik, emakume batzuek estereotipo hori barneratzen dute, eta ia zalantzan jarri gabe errepikatzen dute, beren hautuen emaitza balitz bezala. Kuotak (partaidetzakoak, politikan parte hartzekoak) Egoera ahulean dauden kolektiboen (kasu honetan sexuagatik, baina arrazagatik, hizkuntzagatik eta abarrengatik ere izan daiteke) partaidetza-ehunekoak ezartzen dituen sistema, ordezkaritza txikia duten eremuetan erabateko parekatzea lortzeko helburuarekin. Emakumeen parte-hartze politikoko kuotak zuzeneko ekintza positiboko mekanismo berrienetako bat dira, politikan eta erabakiak hartzeko prozesuetan gizonen nagusitasuna hausteko juridikoki eta politikoki artikulatu direnak. Kuota horiek onartzeko, kontuan hartu zen botoa emateko eskubideak ez dituela esperotako emaitzak ekarri emakumeen interesak arlo publikoan parte hartzeko eta ordezkatzeko orduan. Kuota sistemak emakumeen parte-hartze politikoa areagotzeko neurri berezi edo ekintza positibo eraginkorrenetakotzat hartu dira. Emakumeen gaiei beti lehentasun txikiena esleitu zaien herrialdeetan, erabakiak hartzeko postuetan dauden emakumeen kopurua handitzeak emakumeen gaien agenda lehentasun handiagora igotzen lagundu du. L Lanaldi bikoitza IKUSI Emakumeen rol hirukoitza Lanorduetan edo produkzio orduetan lan ordaindua egiten duten eta, gainera, etxeko lan eta lan erreproduktibo guztiak (haurrak 97 © Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-1325-156-1 Irakaskuntzan eta ikerketan genero ikuspegia txertatzeko gida hazi, gaixoak eta adinekoak zaindu) egin behar dituzten emakumeen egoera. Lan erreproduktiboa / etxekoa Familia egunean-egunean mantentzeko, haurrak hazteko, etxeko lanak egiteko eta haurrak, adinekoak eta gaixoak zaintzeko egin beharrekoak biltzen ditu. Etxeko lana bi motatakoa izan daiteke: ordaindua eta ordaindu gabea. Lan erreproduktiboa ez da soilik etxeko espaziora mugatzen, nahiz eta gune hori den nagusia; kontuan hartu behar da zeregin asko etxearen barruan eta etxetik kanpo dagoen familia-espazioan gauzatzen direla. Lan produktiboa Diru baliabideak lortzea ahalbidetzen duten mota guztietako jarduerak. Barne Produktu Gordinean (BPG) kontabilizatzen den lana. Bertan ez dira sartzen ez ekonomia informala, ez ezkutuko ekonomia, ezta etxeko lanak ere, gehienbat emakumeek egiten dituztenak. Lesbiana Beste emakume batzuenganako erakarpen fisikoa, erromantikoa edo/eta emozionala sentitzen duen emakumea. LGTBI Akronimoak sexu eta genero arauak jarraitzen ez dituzten gizarte taldeei egiten die erreferentzia (lesbianak, gayak, transak, bisexualak eta intersexualak). Lidergo eraldatzailea Desberdintasunaren azpian dauden kausei helduko dien aldaketa iraunkorra lortzera bideratutako lidergoa. Lidergo eraldatzaile batek aurre egiten die genero desberdintasuna eta botere desorekak justifikatzen eta iraunarazten dituzten egitura eta ideologiei, eta lidergo ekin98 © Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-1325-156-1 Glosarioa tzek giza eskubideak, ekitatea, justizia eta bakea errespetatzen lagunduko dutela bermatu nahi du. M Mainstreaming-a IKUSI Zeharkakotasuna «Mainstreaming politika» edo genero zeharkakotasuna izateak esan nahi du emakumeen eta gizonen arteko aukera berdintasunari buruzko gaiak zeharka hartu behar direla kontuan politika eta ekintza guztietan, eta gai horri ez zaiola soilik emakumearen aldeko ekintza zuzen eta espezifikoen ikuspegitik heldu behar. Azken urteotan, EBn mainstreaminga aldarrikatu da nahitaezko erreferentzia-esparru gisa, eta esparru hori EBren beraren egiturazko ekintzan nahiz estatu kide bakoitzaren politika orokorretan txertatu behar da. Mansplaining-a Gizon batek emakume bati berak eskatu gabe zerbait azaltzeko beharra sentitzea. 2008an erabili zuen lehen aldiz Rebecca Solnit idazleak Los Angeles Times egunkarian «Men who explain things» saiakeran. Matxismoa Gizonen eta maskulinitatearen gorazarre ideologikoa, afektiboa, intelektuala, erotikoa eta juridikoa. Emakumeen aurkako jarrera diskriminatzaileak justifikatzen eta sustatzen dituzten sinesmen, jokabide, jarrera eta jardunbide sozialen multzoa. Maskulinoa eta femeninoa definitzen duten rol eta estereotipoen polarizazioan eta berez femeninoa denaren estigmatizazioan eta gutxiespenean oinarritzen da. Mikromatxismoak Ezkutuan agertzen diren genero indarkeria edo diskriminazio motak. Keinuak, estrategiak, adierazpenak edo egintzak izan daitezke, disimuluan gertatzen direnak. Osagai kultural zabala dute eta, kasu askotan, hezkuntzan ere ageri dira. 99 © Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-1325-156-1 Irakaskuntzan eta ikerketan genero ikuspegia txertatzeko gida Misoginia Emakumeenganako fobia. Femeninotasuna ukatzen du, emakume guztien balioa gutxiesten du, emakumeak eta femeninotasuna deskalifikatu, gaitzetsi eta arbuiatzen ditu. Mugimendu Feminista IKUSI Feminismoak Hainbat kolektibo, plataforma, batzar eta elkarteren inguruan antolatutako emakume feministek osatzen dute. Talde diskriminatua izatearen kontzientzia dute denek, eta beren eskubideak errespetatu eta aitortzeko borrokatzen dute, generoen arteko berdintasunaren eta ekitatearen alde, eta emakumeen askatasuna lortu nahi dute, nahi duten bizimodua aukeratu ahal izan dezaten. Mugimendu feministak izaera sozial, politiko, filosofiko eta aldarrikatzailea du eta teoria sozial ugari sortu ditu. Gaur egun ezin da mugimendu feminista bakar bati buruz hitz egin, gizarte berri baten aldeko borrokari hainbat ikuspegitatik heltzen dioten korronte eta joera ezberdinen baturari buruz baizik. Mugimendu feminista mundu osoan gizarte justuago baten alde borrokatu diren eta borrokatzen jarraitzen duten emakumeen oinordekoa da. N Neutroa generoari dagokionez Genero desberdintasunak ez indartzen ez hobetzen ez dituzten ekintzak. Generoa ez da garrantzitsutzat jotzen, eta, horregatik, genero arauak, rolak eta harremanak ez dira aldatzen (ez okertzen ez hobetzen). O Ordaindu gabeko zainketa lana Gure bizitza eta osasuna mantentzeko eguneroko zeregin guztiak hartzen ditu, hala nola etxeko lanak (jatekoa prestatzea, etxea garbitzea, arropa garbitzea) eta pertsonak zaintzea (batez ere haurrak, adinekoak, gaixoak edo desgaitasunen bat dutenak). Ohikoena da eguneroko bizitzari eusten dion lan gehiena (elikagaiak landatzea, janaria 100 © Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-1325-156-1 Glosarioa prestatzea, haurrak haztea, adinekoak zaintzea, etxea mantentzea, uretan joatea) emakumeek egitea. Alde ikaragarria dago lan horri ematen zaion balio sozial eta ekonomiko eskasaren eta lan horrek familientzat eta, oro har, gizartearentzat duen benetako garrantziaren artean. Hala ere, zainketak «emakumeen zeregin»tzat hartzen direnez, gehienek ez dute diru konpentsaziorik jasotzen. Lan hori baloratzen ez denez, ez da neurtzen; ikusten ez denez, ez da kontuan hartzen politikak diseinatzean. P Pareko kideen arteko kooptazio eta elkartasun prozesuak Erakunde bateko kooptazio prozesuetan erakundearen barruko bozketa edo erabaki baten bidez osatzen dira lanpostu hutsak. Erabaki horretan ez da behar kanpoko iritzirik, eta erakundeko kideek egiten duten izendapenaren aldeko apustua egiten da. Gizonen kasuan, erakundeetan pareko kideen arteko elkartasun logikak identifikatu ohi dira: botereguneetan beste gizon batzuen presentzia babesten duten gizonak. Sistema horiek nabarmen kaltetzen dute ez soilik emakumeek egitura horietara iristea, baita erakundeetako barne-demokrazia eta aniztasuna ere. Patriarkatua IKUSI Heteronorma, Heteropatriarkatua Gizonek emakumeak menderatzeko sistema edo antolaketa soziala, historian zehar forma desberdinak hartu dituena. Sistema sozial horretan, garrantzi handiagoa ematen zaie gizonei emakumeei baino. Tradizioz, gizarteak antolatzeko orduan, bizitzako arlo gehienei buruzko erabakiak gizonek hartu dituzte. Fenomeno horretarako oinarriek arrazoi biologikoak aipatzen dituzte (emakumeak, berez, zaintzaile izateko egokiagoak direla, adibidez), eta genero diskriminazio mota askori eusten jarraitzen dute. Pobreziaren feminizazioa Emakumeen pobretze materiala, bizi-baldintzen okertzea eta oinarrizko eskubideen urraketa. Era berean, emakumeek gizonen mende 101 © Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-1325-156-1 Irakaskuntzan eta ikerketan genero ikuspegia txertatzeko gida egoteagatik jasaten dituzten segurtasun faltaren, prekarietatearen eta kalteberatasunaren maila handiagoei egiten die erreferentzia. Premia (edo interes) estrategikoak Gizonek eta emakumeek gizartean duten posizio desberdinetik eratortzen dira, baita emakumeen eta gizonen arteko ekitate harremanak eta gizarte bidezkoagoa lortzeko interesetik ere. Premia horiek aldatu egiten dira emakumeek eta gizonek bizi duten testuinguru kultural eta soziopolitikoaren arabera; besteak beste, honako gai hauek sartzen dira premia edo interes estrategikoen esparruan: lege eskubideak, etxeko indarkeria, soldata berdintasuna eta emakumeen gorputzen gaineko kontrola. Premia praktikoak Emakumeen bizi-baldintza errealetatik eta gaur egungoetatik sortzen direnak dira. Berehala hautematen dira eta biziraupenarekin dute zerikusia. Adibidez, edateko uraren, energia elektrikoaren, etxebizitzaren, osasunaren, hezkuntzaren, elikaduraren, oinarrizko zerbitzuen eta abarren premia. Kontzeptu hori genero premia (interes) estrategikoen eskutik doa. Prozesu genero sortzaileak (engendering) Erakundeen esparruan, nola pribilegiatzen eta legitimatzen diren lan molde, jardunbide eta balio jakin batzuk eta beste batzuk alde batera uzten diren aztertzea esan nahi du. Beti daude genero dinamikak, modu kontzientean edo inkontzientean erreproduzitzen ditugun jardunbide genero sortzaileak. Horiek dira desberdintasunen jatorria. Q Queer Pentsamendu korronte oso bat deskribatzen du, gizarte mugimendu baten bidez ere adierazi dena (batez ere AEBetan, 80ko eta 90eko hamarkadetatik aurrera). Korronte horrek giza aniztasuna indartu nahi du eta identitate finko edo estatikoetatik ihes egin, giza ahalmenen malgutasunaren eta aniztasunaren alde eginez. 102 © Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-1325-156-1 Glosarioa R Rol hirukoitza IKUSI Lanaldi bikoitza Emakumeek gizonek baino lan ordutegi luzeagoak eta zatikatuagoak egiteko joera dutela esan nahi du, hainbat rol hartzen baitituzte beren gain: lan erreproduktiboa, lan produktiboa eta lan komunitarioa. Rol produktiboa familiarentzat diru sarrerak sortzen dituzten jarduerek osatzen dute, ordaindutako lanak izan daitezke edo ez. Rol erreproduktiboa, berriz, familiaren baliabideak areagotzen dituzten etxeko jarduerei dagokie: umeak haztea eta familiako kideak zaintzea, janaria prestatzea, garbitzea, baratzea lantzea, uretan joatea, etab. Lantzat hartzen ez diren jarduerak direnez, ekonomikoki eta sozialki ez daude baloratuta. Rol komunitarioak edo kudeaketakoak baliabide komunitarioen hornidurarekin eta esleipenarekin du zerikusia (hala nola kontsumo kolektiborako intsumoak lortzea eta banatzea —ura, osasun zerbitzuak, azpiegituraren garbiketa—), bai eta batzorde komunitarioetan parte hartzearekin ere, baina emakumeak ez dira egoten eragiteko eta erabakitzeko posizioetan. Rol bakar batean zentratzen den edozein proiektuk, beste rolak alde batera utzita, arrisku handia du hiru rol horien oreka prekarioa kaltetzeko, emakumeak jarduera gehiagorekin gainzamatzeko eta emakumeei garapen prozesuetan parte hartzeko aukera zailtzeko. S Segregazio horizontala eta bertikala Segregazio horizontalak esan nahi du emakumeak eta gizonak ez direla berdin banatzen jarduera adar eta sektore guztietan, batzuk maskulinotzat jotzen baitira eta beste batzuk femeninotzat. Segregazio bertikalak esan nahi du entitate edo enpresa baten eskala hierarkikoan gizonen eta emakumeen banaketa desberdina dela eta emakumeen enpleguak beheko eskaletan kontzentratzen direla. Segregazio bertikalak kristalezko sabaia eta zoru itsaskorra dakartza. Sexismoa Emakumeak gizonak baino gutxiagotzat jotzen duen ordena sinboliko bat eraikitzea. Jokabide eta jarrera estereotipatu batzuk dakartza berekin, sexu batek bestearekiko mendekotasuna izatea eragiten du103 © Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-1325-156-1 Irakaskuntzan eta ikerketan genero ikuspegia txertatzeko gida tenak. Horren ondorioz, pertsona bati pribilegioak eman edo diskriminazioa egiten zaio, haren sexua dela eta, eta horrek eragotzi egiten dio pertsonari bere giza potentzial guztia gauzatzea. Sexua Gizonak eta emakumeak bereizten dituzten ezaugarri fisiko eta biologikoak. Sexu abusua Beste pertsona baten sexu askatasunaren kalterako egintza, sexu izaerakoa, sarketarik edo haragitzerik gabea, pertsona batek egiten duena edo beste pertsona bati eginarazten diona bere buruarengan edo beste pertsona batengan. Sexuagatiko diskriminazioa Sexua dela-eta pertsonen aurkako emaitza kaltegarria dakarren eta justifikazio objektiborik eta arrazoizkorik ez duen edozein bereizketa, bazterketa edo lehentasun. Hiru motatakoa izan daiteke: zuzena (tratamendu bereizia eta kaltegarria, non sexua zuzenean kontuan hartzen den, justifikazio objektiborik eta arrazoizkorik gabe); zeharkakoa (pertsonen sexuari lotuta ez dagoen eta itxuraz neutroa den xedapena, irizpidea edo jardunbidea, sexu bateko edo besteko pertsonei neurriz kanpo kalte egiten diena eta ezein arrazoik edo beharrezko baldintzak objektiboki justifikatzen ez duena); eta anizkoitza (emakumeen diskriminazioa indartzen duten hainbat faktorek bat egiten dutenean, hala nola etniak, erlijioak, desgaitasun fisikoak eta/edo psikikoak, eta abar). Sexualitatea Sexu bakoitza identifikatzen duten baldintza anatomiko, fisiologiko eta afektiboen multzoa da. Sexuarekin lotutako emozio eta jokabide fenomenoen multzotzat ere har daiteke. Baldintza edo fenomeno horiek modu erabakigarrian markatzen dute gizakia bere garapenaren fase guztietan. Sexualitatearen kontzeptuak barne har104 © Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-1325-156-1 Glosarioa tzen ditu bai berehalako gozamenerako eta/edo ugalketarako sexu bulkada, bai norberaren gorputzarekiko harreman psikologikoa (gizona, emakumea edo biak aldi berean sentitzea) eta gizarte rolaren espektatibak. Sexuaren arabera bereizitako datuak IKUSI Genero analisia Sexuaren araberako sailkapen gurutzatua aplikatzen zaien datuak; horrela, gizonen eta emakumeen informazio bereizia aurkezten dute, eta aukera ematen dute gizartearen arlo bakoitzean gizonen eta emakumeen rolak, benetako egoerak eta baldintza orokorrak islatzeko. Adibidez, alfabetatze tasa, hezkuntza maila, negozioen jabetza, enplegua, soldaten aldeak, mendekoak, etxebizitzaren eta lurraren jabetza, maileguak eta kredituak, zorrak, etab. Datuak sexuaren arabera bereizita ez daudenean, zailagoa da desberdintasun errealak eta potentzialak identifikatzea. Sexuaren arabera bereizitako datuak beharrezkoak dira genero analisi eraginkorra egiteko. Sexuaren (edo generoaren) araberako lan banaketa Egiturazko banaketa da, gizonek eta emakumeek egin beharreko jarduerak zehazten dituzten eredu soziokulturalekin lotua. Beraz, termino horrekin adierazi nahi da gizarte bakoitzak lana gizonen eta emakumeen artean nola banatzen duen gizartean ezarrita dauden edo sexu bakoitzerako egokitzat eta estimatutzat jotzen diren genero rolen arabera. Praktikan, sexuaren araberako lan banaketa botere harremana da batez ere, gizonei esleitutako zereginei balio sozial eta ikusgarritasun handiagoa eman baitzaie, emakumeei esleitutakoen kaltetan. Hala, gizonei lanen eremu publikoa esleitu zaie, eta emakumeei, berriz, lanen eremu pribatua. Hierarkiazko harreman horretan, historian zehar batez ere emakumeek giza espeziea zaintzeko egin dituzten lanak lan-kalifikaziotik kanpo utzi dira, eta arautu egin da zeregin horiek emakumeei soilik dagozkiela. Eta eremu publikoan emakumeek egin dituzten beste lan asko ez dira izan emakumeei dagokienaren kontakizun historikoaren parte. Sexuaren araberako lan banaketak gure bizitzetako espazio zatikatuen iruditeria soziala sortzen lagundu du, ikusgarritasun eta pisu sozial desberdinekin. Hala, funtzio eta sektore batzuk ikusgarriak dira, eta beste batzuk ikusezinak. 105 © Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-1325-156-1 Irakaskuntzan eta ikerketan genero ikuspegia txertatzeko gida Sexu-genero sistema Balio, uste eta jarrera multzo bat ugaltzeko sexuarekin lotzen duen sistema soziokulturala. Gayle Rubinek adierazi zuen sexua kulturalki nola zehazten den dela genero desberdintasunak benetan azaltzen dituena eta, hortaz, gizarte bakoitzak bere sexu-genero sistema duela. Zentzu horretan, mendekotasunari buruzko azalpen asko generoa antolatu eta sortzen duten harremanen ondorio dira. Sexu eta genero aniztasuna Era guztietako sexu portaerak onartzea aldarrikatzen du, giza eskubideen babespean, eskubide, askatasun eta aukera berdinekin. Sexu aukeren eta genero identitatearen adierazpenen aniztasuna da; aukerak ez dira heterosexualitatera mugatzen, hau da, heterosexualitatea ez da genero eta sexu araua; eta identitateak ez dira maskulinora eta femeninora mugatzen. Sexu eta ugalketa eskubideen aitorpenari lotutako kontzeptua da. Eskubide horiek ugalketaren eta sexualitatearen arteko lotura hautsi nahi dute, alegia, heteronormatibitatean eta heterosexualitatean ohikoa den lotura. Sexu eskubideak Pertsona guztien bizitza sexualarekin lotutako giza eskubideak dira. Ez dira bereizten etnia eta arraza arrazoiengatik, baliabide sozioekonomikoengatik, adinagatik, sexuagatik, sexu orientazioagatik edo genero identitateagatik. Pertsona guztiek dute eskubidea, hertsadurarik, diskriminaziorik eta indarkeriarik gabe, sexualitateari dagokionean ahalik eta osasun mailarik onena izateko, horren barruan dela sexu eta ugalketako osasun zerbitzuak erabiltzeko eskubidea; sexualitateari buruzko informazioa bilatu, jaso eta emateko; sexu heziketa jasotzeko; beren osotasun fisikoa errespetatua izateko; bikotekidea aukeratzeko; sexu bizitza aktiboa izan edo ez izan erabakitzeko; sexu harreman onartuak izateko; norberak onartuta ezkontzeko; seme-alabak eduki edo ez eta noiz hautatzeko; eta bizitza sexual segurua eta atsegina izateko. Sexu eskubideak ugalketa eskubideen barruan sartzen dira. Sexu jazarpena Pertsonaren duintasunari erasotzen dion sexu jokabide oro, hitzezkoa zein fisikoa, asmo horrekin egina nahiz ondorio hori duena, bere106 © Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-1325-156-1 Glosarioa ziki giro larderiazko, apalesgarri edo iraingarria sortzen badu. Sexu jazarpena gizonek emakumeengan sortzen dituzten botere harremanen beste adierazpen bat da. Sexu orientazioa IKUSI Genero identitatea Pertsona bakoitzak beste sexuko edo sexu bereko pertsonenganako erakarpen emozional, afektibo eta sexual sakona sentitzeko eta pertsona horiekin harreman intimo eta sexualak izateko gaitasuna. Funtsean, hiru sexu orientazio nagusi daude: sexu berarenganakoa (homosexualitatea), kontrako sexuarenganakoa (heterosexualitatea) edo bi sexuenganakoa (bisexualitatea). Sororitatea edo ahizpatasuna Emakumeen arteko ahizpatasuna eta elkartasuna. Diskriminazio eta tratu txar mota bera pairatu dutenez gero, egoera horri aurre egiteko elkartzen dira, komunean dutenetik abiatuta. Gizonen arteko elkartasuna aipatzeko erabili ohi den anaitasun terminoaren beste aldea da. T Transexuala Genero maskulino edo femeninoko identitatea hartu eta bere gorputzean esku-hartzeak egiten dituen pertsona, bere jatorrizko biologiatik aldentzeko. Bi motatako transexualak daude: Gizon transexualak: emakume gorputzetik gizon gorputzera aldatzen direnak. Beren gorputzean esku hartzen dute gorputz estetika maskulinoa lortzeko. Aldaketa lortzeko esku-hartzeak hauek izaten dira: gizonezkoen hormonak hartu, bularrak erauzi (mastektomia) eta, kasu batzuetan, genitalen berresleipenerako kirurgia egin (faloplastia). Emakume transexualak: gizon gorputzetik emakume gorputzera aldatzen direnak. Beren gorputzean esku hartzen dute emakumeen biologiara egokitzeko. Aldaketa lortzeko esku-hartzeak hauek izaten dira normalean: emakumeen hormonak hartu, titi inplanteak jarri, bizarra kendu eta, kasu batzuetan, genitalen berresleipenerako kirurgia egin (baginoplastia). 107 © Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-1325-156-1 Irakaskuntzan eta ikerketan genero ikuspegia txertatzeko gida Transfeminismoak Erresistentzia mugimendua da. Mugimendu honen ustez, generoa gorputzak kontrolatu eta mugatzen dituen botere sistema, teknologia edo gailua da, gorputzak ezarritako gizarte ordenara egokitzeko asmoa duena. Gizarte eraikuntza horiek arautzen dituzten kodeak aldatu eta zabaldu nahi ditu transfeminismoak. Transgeneroa Pertsona baten genero identitatea eta adierazpena tradizioz bere sexuarekin lotutako arau eta usteekin bat ez datozenean, pertsona hori transgeneroa dela esaten da. Transgeneroek hainbat modutan identifikatu dezakete beren burua: transgenero femeninoa, transgenero maskulinoa, transemakumea, transgizona edo transexuala, eta beren generoa era maskulinoan, femeninoan edo androginoan adieraz dezakete. U Ugalketa eskubideak Emakumeek eta gizonek informazioa lortzeko eta metodo antikontzeptiboak askatasunez eskuratzeko dituzten eskubideak, emakumeek haurdunaldian jarraipen egokia jasotzeko duten eskubidea eta erditzean eta erditu ondoren arreta pertsonalizatua jasotzeko duten eskubidea. Bikote eta pertsona guztiek eskubidea dute askatasunez eta arduraz erabakitzeko zenbat seme-alaba izan nahi duten, zein unetan eta zein tarte utzita, eta horretarako, eskubidea dute informazioa eta bitartekoak edukitzeko, eta sexu eta ugalketa osasun mailarik gorena eskuratzeko. Horrez gain, eskubidea dute ugalketari buruzko erabaki guztiak hartzeko, bereizkeriarik, hertsadurarik eta indarkeriarik gabe. Ugalketa eskubideek sexu eskubideak hartzen dituzte beren baitan. Z Zainketen ekonomia Pertsonen bizitza ugaltzeko eta mantentzeko beharrezkoak diren jarduera, ondasun edo zerbitzu material zein sozialen espazioa, hala 108 © Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-1325-156-1 Glosarioa nola elikadura, osasuna, afektua, hezkuntza eta bizi-ingurune egokia. Zainketen ekonomiak bereziki aztertzen du zainketa lanek, batez ere ordaindu gabekoek (baina ez horiek bakarrik), nolako papera betetzen duten gure bizi-zikloan, eta gogoetan hartzen du nolako garrantzia duten gure bizi-kalitatean. Horrela, etxeko eta zaintzako lanak egungo sistema ekonomikoaren oinarrizko bi zutabeak direla defendatzen du, haiek gabe sistema bertan behera etorriko litzatekeelako. Zainketak (zainketen kate globalak) IKUSI zainketaren etika erreakzionarioa Bizitza aurrera eramateko beharrezkoak diren baldintzei eusteko egin beharreko lanak dira zainketak. Gure existentziaren beraren interdependentziarekin estuki lotuta dauden lanak. Gure bizitzako etapetan neurri handiagoan edo txikiagoan eta espezialitate handiagoz edo txikiagoz behar ditugun zainketak, eta beste gizarte lan eta jarduera batzuk aurrera eramateko eta pertsonen ongizatea bermatzeko beharrezkoak diren zereginak ere bai. Eremu pribatura baztertutako lan horiek, batez ere emakumeek ordainsaririk gabe egiten dituztenak, ikusezinak direnez, ekonomia nazional gehienetan kontabilizatu gabe jarraitzen dute. Eta ordainduak direnak ere ezkutuko sektorean edo baldintza prekario gogorretan daude, hala nola etxeko langile deiturikoen lana. Ildo horretan, zainketen kate globalen kontzeptuak ondo deskribatzen du nola transferitzen diren zaintzako erantzukizunak etxe batetik bestera, herrialdeen mugez gain, kateak eratuz. Pertsonak mugitzen diren neurrian, zaintza sektorearen lana nazioartekotu egiten da. Kate horien bidez, munduko hainbat lekutako etxeak elkarri lotuta daude, zainketa lanak etxe batetik bestera transferituz, botere hierarkietan oinarrituta, hala nola generoan, etnian, klase sozialean eta sorlekuan. Zainketen kate globalak globalizazioaren, migrazioaren feminizazioaren eta gizarte-ongizateko estatuen eraldaketaren testuinguruan gertatzen diren fenomenoak dira. Kateak zaintzaren sektorean (etxeko lanak, osasun zerbitzuetako langileak, eta abar) lan egiteko emigratzen duten emakumeek osatzen dituzte, eta, emakume horiek, aldi berean, beren jatorriko (eta batzuetan helmugako) etxeen eta senideen zainketa beste emakume batzuei transferitzen diete. Zaintzaren etika erreakzionarioa IKUSI Zainketak Emakumeei emakume izateagatik hainbat betebehar ezartzen zaizkie, beren inguruko pertsonak zaintzeari lehentasuna eman diezaioten, beren 109 © Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-1325-156-1 Irakaskuntzan eta ikerketan genero ikuspegia txertatzeko gida burua zaintzearen eta beren nahi eta lehentasunen gainetik. Hau da, gizarteak besteen ongizatearen menpe dagoen ni baten eraikuntza inposatzen du, norberaren ongizatea azken lekuan edo erabat alde batera utzita. Ziberindarkeriak Modu birtualean gertatzen diren indarkeriak, hau da, teknologiak erabiltzen dituztenak kaltea edo mendekotasuna eragiteko. Emakumeen aurkako ziberindarkeria bikotekideek, bikotekide ohiek, pertsona ezagunek edo pertsona ezezagunek egin dezakete, eta hainbat agerpide nagusi ditu: ziberkontrola (emakume jakin baten jarduerak, kokalekua, lagunak eta partekatzen dituen iruzkin eta argazkiak etengabe begiratzea); ziberjazarpena (emakume jakin batekin harremanetan jartzeko ahalegina, sareen bidez behin eta berriz, mezuak, adiskidetasun eskaerak edo argazkiak bidaliz); zibermisoginia (irain birtualizatua, orokortzearen bidez emakumeenganako gorrotoa sortzen saiatzen dena); ziberindarkeria sinbolikoa (emakumeak sexu-objektu gisa irudikatzea eduki birtualen bidez). Zoru itsaskorra IKUSI Kristalezko sabaia Emakume askok enpresa edo erakunde baten eskala hierarkikoan gora egiteko dituzten zailtasunak ematen ditu aditzera modu grafikoan. Glosarioa egiteko erabilitako erreferentziak Askunze, Carlos; Jubeto, Yolanda; Marcó, Luciana eta Pérez, Zaloa (2020). Diccionario feminista para una economía solidaria. Bilbao: Red de Economía Alternativa y Solidaria. Hemendik hartua: https://www.economiasolidaria. org/wp-content/uploads/2020/12/DICCIONARIO-FEMINISTA.pdf Consejo Nacional para la Igualdad de Género —CNIG— Ecuador (2017). Glosario Feminista para la Igualdad de Género. Quito: Centro de Publicaciones de la Universidad Católica del Ecuador. Hemendik hartua: http://www. pueblosynacionalidades.gob.ec/wp-content/uploads/downloads/2020/01/ GLOSARIO-FEMINISTA-CNIG.pdf Criado-Perez, Caroline (2019). Invisible women: Exposing data bias in a world designed for men. New York: Abrams Press. Instituto Nacional de las Mujeres, Gobierno de México (datarik ez). Glosario para la Igualdad. Hemendik hartua: https://campusgenero.inmujeres.gob.mx/glosario/ Mujeres en red (2007). Vocabulario para la igualdad. Hemendik hartua: http://www.mujeresenred.net/spip.php?article1301 110 © Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-1325-156-1 Glosarioa Murgibe (2005). Cómo planificar un proyecto desde la perspectiva de género. Hemendik hartua: https://www.bizkaia.eus/home2/archivos/DPTO4/Temas/ Material.pdf?hash=e829aac7bfddbcc2584b82a2a7bcc06e&idioma=CA Oxfam Internacional (2014). Liderazgo transformador para la promoción de los derechos de las mujeres. Hemendik hartua: https://oxfamilibrary.openrepository.com/bitstream/handle/10546/317242/ml-transformative-leadershipwomens-rights-220514-es.pdf?sequence=2&isAllowed=y Pikara Magazine (datarik ez). Lengua de signos española. Hemendik hartua: https://glosario.pikaramagazine.com/glosario.php?lg=es United Nations Women (2011). Glosario de Igualdad de género. Hemendik hartua: https://trainingcentre.unwomen.org/mod/glossary/view. php?id=150&mode=letter&lang=es Yellow Window Management Consultants (2011). Manual. El género en la investigación. Madrid: Ministerio de Ciencia e Innovación. 111 © Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-1325-156-1 5 Gida honetan aipatutako obrak I. Ikerketa Askunze, Carlos; Jubeto, Yolanda; Marcó, Luciana eta Pérez, Zaloa (2020). Diccionario feminista para una economía solidaria. Bilbao: Red de Economía Alternativa y Solidaria. Hemendik hartua: https://www.economiasolidaria. org/wp-content/uploads/2020/12/DICCIONARIO-FEMINISTA.pdf Caprile, María (2012). Guía práctica para la inclusión de la perspectiva de género en los contenidos de la investigación. Barcelona: Fundación CIREM. Consejo Nacional para la Igualdad de Género —CNIG— Ecuador (2017). Glosario Feminista para la Igualdad de Género. Quito: Centro de Publicaciones de la Universidad Católica del Ecuador. Hemendik hartua: http://www. pueblosynacionalidades.gob.ec/wp-content/uploads/downloads/2020/01/ GLOSARIO-FEMINISTA-CNIG.pdf Criado-Perez, Caroline (2019). Invisible women: Exposing data bias in a world designed for men. New York: Abrams Press. EIGE (2016). Integrating Gender Equality into Academia and Research Institutions. Lithuania: European Institute for Gender Equality. Instituto Nacional de las Mujeres, Gobierno de México (datarik ez). Glosario para la Igualdad. Hemendik hartua: https://campusgenero.inmujeres.gob.mx/glosario/ Korsvik, Trine Roog eta Rustad, Linda M. (2018). What is the gender dimension in research? Case studies in interdisciplinary research. Norway: Kilden. Mujeres en red (2007). Vocabulario para la igualdad. Hemendik hartua: http:// www.mujeresenred.net/spip.php?article1301 Murgibe (2005). Cómo planificar un proyecto desde la perspectiva de género. Hemendik hartua: https://www.bizkaia.eus/home2/archivos/DPTO4/Temas/ Material.pdf?hash=e829aac7bfddbcc2584b82a2a7bcc06e&idioma=CA Observatorio Mujeres, Ciencia e Innovación (2021). Estudio sobre la situación de las jóvenes investigadoras en España. Hemendik hartua: https://www. ciencia.gob.es/stfls/MICINN/Ciencia/Ficheros/Informe_situacion_jovenes_investigadoras_Espana.pdf 113 © Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-1325-156-1 Irakaskuntzan eta ikerketan genero ikuspegia txertatzeko gida Oxfam Internacional (2014). Liderazgo transformador para la promoción de los derechos de las mujeres. Hemendik hartua: https://oxfamilibrary.openrepository.com/bitstream/handle/10546/317242/ml-transformative-leadership-womens-rights-220514-es.pdf?sequence=2&isAllowed=y Pikara Magazine (datarik ez). Lengua de signos española. Hemendik hartua: https://glosario.pikaramagazine.com/glosario.php?lg=es United Nations Women (2011). Glosario de Igualdad de género. Hemendik hartua: https://trainingcentre.unwomen.org/mod/glossary/view. php?id=150&mode=letter&lang=es Yellow Window Management Consultants (2011). Manual. El género en la investigación. Madrid: Ministerio de Ciencia e Innovación. II. Irakaskuntza AQU (2019). Marco general para la incorporación de la perspectiva de género en la docencia universitaria. Barcelona: Agència per a la Qualitat del Sistema Universitari de Catalunya. Bäck, Hanna eta Debus, Marc (2019). When do women speak? A comparative analysis of the role of gender in legislative debates. Political Studies, 67(3), 576-596. Cassese, Erin C. eta Bos, Angela L. (2013). A hidden curriculum? examining the gender content in introductory-level political science textbooks. Politics and Gender, 9(2), 214-223. https://doi.org/10.1017/S1743923X13000068 Deustuko Unibertsitatea (2021). Manual Deusto de Lenguaje Inclusivo y no sexista. Unibertsitatearen Gizarte Erantzukizuna (Berdintasuna): https:// www.deusto.es/cs/Satellite/deusto/es/responsabilidad-social-universitaria/ igualdad/diagnostico (Kontsulta eguna: 2021/06/17) Deustuko Unibertsitatea (2016). El modelo de Formación de la Universidad de Deusto. Irakaskuntzaren Berrikuntzako Unitatea. https://www.deusto.eus Gil Coria, Eduardo (ed.) (1999). La pedagogía de los jesuitas ayer y hoy. Editorial Universidad de Comillas. Intermon Oxfam. (2017). Ejemplos de desigualdad de género en el trabajo | Ingredientes que Suman. https://blog.oxfamintermon.org/ejemplos-de-desigualdad-de-genero-en-el-trabajo/ Karakowsky, Leonard eta Siegel, Jacob P. (1999). The effects of proportional representation and gender orientation of the task on emergent leadership behavior in mixed-gender work groups. Journal of Applied Psychology, 84(4), 620-631. Kolb, David A. (1976). Management and the Learning Process. California Management Review, 18(3), 21-31. https://doi.org/10.2307/41164649 Macho, Marta (2021, February 5). #NoMoreMatildas | Ciencia y más | Mujeres con ciencia. https://mujeresconciencia.com/2021/02/05/nomorematildas/ Margolis, Eric (2001). The Hidden Curriculum in Higher Education. Taylor & Francis. https://books.google.es/books?hl=es&lr=&id=zBijANICUDQC&oi=fnd&p g=PP15&dq=Margolis,+2001&ots=hQVRvQfId7&sig=XErF7m4tnKHUBC92sj 3sZhamaIE&redir_esc=y#v=onepage&q=Margolis%2C2001&f=false 114 © Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-1325-156-1 Gida honetan aipatutako obrak Moss-Racusin, Corinne A.; Dovidio, John F.; Brescoll, Victoria L.; Graham, Mark J. eta Handelsman, Jo (2012). Science faculty’s subtle gender biases favor male students. Proceedings of the National Academy of Sciences of the United States of America, 109(41), 16474–16479. https://doi.org/10.1073/ pnas.1211286109 Myaskovsky, Larissa; Unikel, Emily eta Dew, Mary Amanda (2005). Effects of gender diversity on performance and interpersonal behavior in small work groups. Sex Roles, 52(9), 645-657. Prates, Marcelo O.; Avelar, Pedro H. eta Lamb, Luis C. (2019). Assessing gender bias in machine translation: a case study with google translate. Neural Computing and Applications, 1-19. Puy, Ana; Pascual Pérez, Maria eta Forson, Abigail (2016). Manuals with guidelines on the integration of sex and gender analysis into research contents, recommendations for curricula development and indicators. http://www. gender-net.eu Rangvid, Beatrice S. (2019). Gender Discrimination in Exam Grading? Double Evidence from a Natural Experiment and a Field Experiment. The B.E. Journal of Economic Analysis and Policy, 19(2). https://doi.org/10.1515/bejeap2018-0084 Rodriguez, Marta (2016). Desarrollo de las funciones ejecutivas a través de videojuegos en la atención a la diversidad [Doktore tesia, Universidad de Extremadura] Schindler Rangvid, Beatrice (2019). Gender Discrimination in Exam Grading? Double Evidence from a Natural Experiment and a Field Experiment. The B.E. Journal of Economic Analysis & Policy, 2. libk., 2019ko martxoa United Nations (2010), Commission on the Status of Women – CSW. Access and participation of women and girls in education, training, science and technology, including for the promotion of women’s equal access to full employment and decent work. https://www.un.org/ga/search/view_doc.as p?symbol=E/2011/27&referer=http://www.un.org/womenwatch/daw/csw/ csw55/documentation.htm&Lang=E UNESCO (2020). Gender biases in AI and emerging technologies https:// en.unesco.org/news/gender-biases-ai-and-emerging-technologies Beste eskuliburu batzuk: adibidez: https://www.un.org/es/gender-inclusivelanguage/assets/pdf/Lista%20de%20verificaci%C3%B3n%20para%20 el%20uso%20del%20espa%C3%B1ol%20inclusivo%20en%20cuanto%20al%20g%C3%A9nero_v2.pdf (Kontsulta eguna: 2021/06/17) 115 © Deustuko Unibertsitatea - ISBN 978-84-1325-156-1 Argitalpenak Deustuko Unibertsitatea ISBN: 978-84-1325-156-1 Deusto