Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                

Amaiur (koalizioa)

koalizio politikoa
Artikulu hau koalizio politikoari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Amaiur (argipena)».

Amaiur Batasunaren inguruko ezker abertzaleak, Eusko Alkartasunak, Alternatibak eta Aralarrek 2011ko Espainiako hauteskunde orokorretarako osatutako koalizio politiko ezkertiar eta abertzalea izan zen. Koalizioa 2011ko irailaren 27an aurkeztu zuten prentsaurrekoan.[1]

Amaiur
Sorrera2011ko Espainiako hauteskunde orokorrak
Ideologia politikoaEzker abertzalea
Ezkerra
Ezker iraultzailea
Aurrerakoitasuna
Abertzaletasuna
Euskaltzalea
Feminismoa
Independentismoa
Sozialismoa.
KoalizioaAralar
EA
Alternatiba
Sortu
Eserlekuak erakundeetanEspainiako Diputatuen Kongresuan
7 / 350

Espainiako Senatuan
3 / 208
www.amaiur.info

Aurkezpena

aldatu
 
Koalizioaren aurkezpen prentsaurrekoa

Aurkezpena irailaren 27an egin zen, Donostiako Miramar jauregian. Bertan alderdietako kideez gain beste batzuek ere parte hartu zuten, Arkaitz Estiballes eta Julio Soto bertsolariek, Nestor Basterretxea eskultoreak, Kandido Zubikarai preso ohiak eta hainbat sindikalistek hartu zuten parte, besteak beste.[2]

Hauteskundeetan

aldatu
Hauteskundeak eta data
Botoak
%
Ordezkariak
2011ko Espainiako Gorte Nagusietarako hauteskundeak (Gipuzkoa, Araba, Bizkaia, Nafarroa, Trebiñu) 333.628 %22,08 7 diputatu
2011ko Espainiako senaturako hauteskundeak (Gipuzkoa, Araba, Bizkaia, Nafarroa, Trebiñu) - - 3 senatari

Ikus, gainera

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Amaiur deituko da koalizio berria. Andoain: Berria (Noiz kontsultatua: 2011/09/27).[Betiko hautsitako esteka]
  2. Amaiur será el nombre de la nueva coalición abertzale. Gara 2011-9-28 (Noiz kontsultatua: 2011-9-28).

Kanpo estekak

aldatu