Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                

Ezker politiko kontzeptua espektro politikoan aurrerakoitasunari eta gizarte berdintasunaren lorpenari lehentasuna ematen dion posizio politikoa da. Gizarte berdintasunaren lorpena eskubide kolektiboen bidez, egoeraren arabera eskubide zibilak deitutakoak, guztiz banakako (pribatuko) xedeen eta usadiozko ikuspegi baten edo gizarte ikuspegi kontserbadore baten parean, eskuin politikotik irudikatuta. Oro har, ezkertiarrek laizismoaren, aurrerakoitasunaren, berdintasunaren eta kulturartekotasunaren aldeko jarrerak defendatzeko joera dute. Faktore guzti hauen arteko orekaren arabera, ezker politikoa adar ideologiko oparoetan banatuta dago.

Izar gorria, ikur ezkertiarra.

Mendebaldeko herrialdeetan eta, bereziki, haien sistema politikoa demokrazia liberal bezala har daiteken herrialdeetan, normalean ezker eta eskuinetako alderdiek ez dute sistema alternatiborik aldarrikatzen, baizik eta jatorriz aldarrikatzen zuten bertsio liberala.

Terminoaren jatorria

aldatu
 
Estatu Orokorrak Parisen 1789an, erregearen aldeko eta kontrakoen kokapenak ebazten du ezker-eskuin banaketa politikoa.

Ezker politiko terminoak, eskuin politikoak bezala, 1789ko uztailaren 14an, Frantziar Iraultzako Biltzar Nazional Konstituziogilean eman zen bozketan du jatorria historikoa. Bertan, Konstituzio berrirako erregeari buruzko artikulu bat eztabaidatzen ari zirenean, erregearen botere osoaren alde zeudenak, presidentearen eskuinaldean eseri ziren; kontran zeudenak berriz, ezkerrean.

Esertzeko era hau, Biltzar Legegilean erabiltzen hasi zen 1791ko urriaren 1ean, lehen aldiz bildu zirenean. Eskuinaldekoak Club des Feuillants eta girondinoen taldekoak ziren, burgesia handiaren ordezkariak. Erdialdean independienteak zeuden, programa politiko definitua ez zeukatenak. Eta ezkerraldean berriz, jakobinoak zeuden, burgesia txikia eta Cordelierren Kluba (herri xehea) ordezkatzen.

Horrela, ezker terminoa, aldaketa politiko eta soziala bilatzen zuten aukera politikoei lotuta gelditu zen; eskuina aldiz hauen kontra zijoaztenei.

Egungo korronteak

aldatu

Ezker iraultzailea

aldatu
Sakontzeko, irakurri: «Ezker iraultzaile politiko»

Ezker Iraultzailea, (edo ezker radikala edo muturreko ezkerra) deitzen zaio, sistema-kapitalistaren barnean aldaketa politiko bat emateko demokrazia liberala kuestionatzen duten adarrei. Korronte hauek neoliberalismoak sortutako desberdintasun eta desoreketatik sortu zen.

Ezker mota hau XIX. mendean hasiko litzateke, non paper garrantzitsua izan zuen 1848ko Europako garai iraultzaileetan. 1917ko errusiar Iraultzak edota 1918ko alemaniar Iraultzak ezker iraultzaileko mugimendu askorekin kontatu zuten. 1960-70eko periodoan, ezker radikaleko gerrilla eta talde armatu asko egon ziren. Talde hauek, beraien ideologiaren kontra zeuden erregimenak irauli eta berdintasuna defendatu nahi zuten, ohikoa zen marxista-leninistak izate. Gerrilla eta talde mota hauek oso ohikoak izan ziren Latinoamerika, Afrika eta Asian, non etengabeko pobrezia eta gizarteko desberdintasunek klase baxuenekoak altxatzera eraman zituen. Ezker Iraultzailekoak diren eta hauteskundeetara aurkeztu diren alderdi politikoak ere badaude.

Generalean, ezkerreko talde hauek extremista bezala ezagututa daude, komunismoaren kontrakoek (pro-kapitalista, liberalak...) gutxiesgarri bezala erabiltzen dutelako sistema kapitalista, jabetza pribatua eta merkatu ekonomia kritikatzen duen edozeinentzako.

Bere aldetik, ezker iraultzaileak ez du bere burua termino hoiekin gutxiesten. Izan ere, haien ideologiak pentsatzaile sozialista eta marxisten printzipioetan oinarritzen direlako; hau da, ezker-mugiendu originalak.

Honako korronteak dira nagusienak:

  • Marxismo-Leninismo: proletargoak boterea konkistatzea defendatzen du, produkzio-medioen jabetza pribatua eta klase sozialak irauliz.
  • Maoismo: aurrekoaren bertsio bat da, herrialde semi-feudal eta semi-kolonialei aplikatuta.
  • Trotskismo: edozein organismo estatistaren abolizioa, sozialismoa duen antolakuntza bat eta klase sozialen desberdintasunen abolizioa defendatzen ditu, dena era gradual eta boluntarioan.
  • Marxismo libertario: estatua, gizartea antolatzeko era transitorio gisa defendatzen du; antolakuntza federal bat defendatzen du eta ez gobernu autoritario bat.

Ezker demokratiko-erreformista

aldatu

Ezker demokratiko-erreformista ekintza-markoaren oinarriak hauteskunde askeak, ekintza parlamentarioak eta sektore sozialen kontsentsu zabala izan behar dituena diona da. Ezker mota hau da, XXI. mendeko sistema demokratikoetan daudenen ezker alderdien gehiengoa. Ideologikoki, sistema diktatorialak errefusatzen ditu. Gaur egungo ezker-politiko mota honetako korrontean hauek dira:

  • Sozialdemokrazia: demokrazia liberalaren barruan, berdintasun soziala bilatzen du. Azken urteotan, herrialde jakin batzuetan sozioliberalismoarekin lotu da.
  • Eurokomunismo: sozialdemokraziarekiko dituen desberditasunak, hauek kapitalismoarekin kritikoagoak eta arazo sozialetan gehiago zentratzen direla dira. Ekosozialismoarekin lotuta daudela ere esan daiteke.

Ezkerraldeko adar hau, beste ezkerraldeko aukeretatik desbinkulatuta dago, ezker iraultzaileagandik, adibidez.

Anarkismoa

aldatu

Anarkismoak gobernu eta estatu oron desagertzea defendatzen du, banakoaren eta gizarte-kolektiboaren askatasunaren alde. Nahiz eta historikoki anarkismoa ezker edo ezker radikalera binkulatu den, anarkista askok ez dute beren burua alde horretan sartzen. Honako korronteak aurkitu ditzakegu:

  • Mutualismoa: autogestionatutako eta langile askez osatutako antolakuntza sozial bat defenditzen du. Jabetza pribatua ezabatzen da.
  • Kolektibismoa: Produkzio medioen jabetza pribatua ezabatuz, baina produkzioari dagokion soldataren banaketa mantenduz antolatuko litzateken gizartea bilatzen du. Gizartea, elkar federatutako produktore eta kontsumitzailerik gabe geratuko litzateke.
  • Komunismo libertario: asanblea edo kontseiluz zuzendutako demokrazia mekanismoak dituen komunaz osatutako federazio batek Estatua ordezkatzean sinesten du. Produkzioa ekintza sozial bat dela sinesten duenez, produkzio medioak komunarenak direla defendatzen du; lana banakoen gaitasunen arabera banatuko litzateke eta produkzioa beharren arabera.
  • Anarkismo indibidualista: banakoaren gain dagoen edozein autoritate motaren ezabatzea proposatzen du, kolektibitatearenak barne. Ez du gizartea suntsitzea bilatzen, antolakuntza "batasun askeak" ahalbidetzea baizik.

Gizarte mugimenduak

aldatu

Ezker politikora lotu ohi diren gizarte mugimenduak:

  • Mugimendu sindikala: Langileen eskubideak aldarrikatzen ditu eta haien kale-agerraldiak zuzentzen ditu.
  • Mugimendu ekologista: Adeitasunezko gizarte bat proposatzen du ingurumenarekiko.
  • Antimilitarismoa: Armen erabileraren eta esku-hartze militarren aurkakoa da.
  • Feminismoa: Gizon eta emakumeen arteko berdintasuna errebindikatzen du.
  • LGBTI mugimendua: Homosexual, bisexual, transexual eta intersexualen baztertzearen aurkakoa da.
  • Mugimendu altermundialista: Globalizazioak eragindako desberdintasunak salatzen ditu.
  • Laizismoa: Erlijiorik gabeko estatu bat proposatzen du.
  • Askapenaren teologia: Mugimendu katolikoaren barneko aldarrikapen ezkertiarrak defendatzen ditu, txiroen aldekoa.
  • Ekologismo: naturarekin errespetuz jokatzen duen gizarte bat lortu nahi du.
  • Antiespezismo: gizaki eta gainerako animalien arteko berdintasun sozial, etiko eta morala defendatzen ditu. Beganismoa litzateke bere ondorio praktikoa.
  • Pazifismo: helbru politikoak dituen gerra eta edozein motatako gatazka biolentoei uko egiten die.
  • Antiarrazismo: etnia edo arrazari lotutako edozein diskriminaziori kontra egiten dio.
  • Antifaxismo: eskuin muturreko ideologien kontra dago.
  • Mugimendu antikontsumista: kontsumismoaren aurkako ideiak.
  • Antiglobalizazio mugimendua: globalizazioak sortutako arazoak salatzen ditu.

Historia eta eboluzioa

aldatu

Aurrekariak

aldatu

Errenazimenduan zehar, Francis Bacon, Tomas Moro edo Tommaso Campanella bezalako autorek humanismo utopikoaren oinarriak ezarri zituzten, aurrerago sozialismo utopikoa izena hartuko zuena. Horretaz gain, erromatarren garaiko posizionamenduek gaur egungo ezker eta eskuinarekin paralelismo asko dituzte.

 
Askatasuna herria gidatzen, Eugene Delacroixen margolana, 1830eko Iraultzan inspiratua.

Frantziar Iraultzatik (1789-1867)

aldatu

XVIII. mendearen amaiera eta XIX. mendearen hasieran bizi izan ziren eta ezker politikoa jaiotzea ahalbidetu zuten aldaera sozialak ugariak izan ziren:

  • Frantziar Iraultza eta Estatu Batuen Independentziak berdintasuna eta askatasuna bezalako balioak, kontzeptu teoriko edo filosofiko soilik izatetik, legeen eta Konstituzioen oinarriak izatera pasa ziren.
  • Burgesiak aristokrazia ordezkatu zuen, klase sozial dominatzaile bezala; horrela, feudalismoa eta monarkia absolutuak amaitu ziren eta kapitalismoagatik ordezkatu ziren. Hasiera batean, sistema honek ez zion artisau, baserritar eta langileen bizitzei hobekuntzak egiteari begiratzen; nahiz eta hauek gizartearen gehiengoa osatu eta pobrezian jarraitzen bizi.
  • Industria Iraultzak, Britainia Handian sortua eta kontinentera zabaldu zenak, aldaketa handia suposatu zuen gizartean, nahiz eta explotazio egoerak eman ziren fabriketan. Haietan, gizon, emakume edo haurrei ematen zitzaien lana, bere adin edota gaitasunak kontuan hartu gabe eta gainera, soldata baxuak eta gehiegizko lan orduak zituzten. Honi migrazio masiboa gehitu behar zaio, hiriak betetzea eragin zuena.

Egoera honek, langileak beraien lan-baldintza txarrak salatzen hastea eragin zuen, greba edo firma-bilketak erabiliz. Kartismoaren hasiera ere garrantzitsua izan zen, sufragio unibertsala eta langile klasea gehiago babestea exijitzen zituena.

Gertaera hauek langile mugimendua sortu zuten, Europan zabaltzen joan zena, 1864an Lehen Internazionala sortu arte.

Kontextu honetan, XIX. mendearen lehen erdian, Robert Owen, Henri de Saint-Simon edo Charles Fourier bezalako autoreak agertu ziren, desberdintasun sozialak ezabatzeko erreformak proposatzen zituztenak. Ez ziren jabetza pribatuaren edo industrializazioaren aurka posizionatzen; banako bakoitzaren aberastasunak bere lanetik atera behar direla eta ez pribilegioetatik zioten. Patriarkatua eta erlijioarekin kritikoak ziren, gizakiari askatasuna murrizten diotela esanez; emakumearen emantzipazioa planteatzen ere hasi ziren.

Das Kapital-etik (1867-1989)

aldatu

Karl Marx eta Friedrich Engelsek sozialismo utopikoaren ideia batzuk jaso zituzten sozialismo zientifikoa planteatzeko. Bertan, klaseen arteko adiskitzeari uko egin eta hauen arteko borroka sustatzen zuten, horrela proletargoak boterea hartu eta sistema-politiko berri bat osatu zezan. Bi gizon hauen ideiak Manifestu Komunista (1848) eta Kapitala (1867) liburuetan azaldu ziren.

Ezker politikoko lau korronte nagusiak

aldatu

Lehen Internazionala 1864an sortu zenean, ezkertiarren artean korronte desberdinak sortu ziren:

  • Anarkismoa: anarkismoa, mugimendu bezala, Marx eta Bakuninen arteko desadostasunak sortu zirenean jaio zen. Hala ere, bere sorrera XVIII. mendearen amaieran kokatzen da, William Godwinen obran. Bere printzipioa honako hau zen: edozein autoritate edo botere publiko opresiboa zen, beraz bere ezabaketa beharrezkoa da (Estatua, Eliza, patriarkatua...). Horrekin banakoan eta bere harremanetan zentratuta zegoen gizarte bat sortzea zuten helburu. Anarkismoaren barnean aldiz, anarkismo indibidualista, mutialismoa, anarkismo komunista eta kolektibismoa bezalako hainbat korronte aurkitu ditzakegu. Anarkismoaren inguruko autore nausiak Proudhon, Bakunin, Kropotkin eta Malatesta dira.
  •  
    Anarkismoaren ikurra.
    Sozialismoa: Lehen Internazionalaren lehen urteetan Marxen korrontea izan zen nagusia, sozialismo marxista edo marxismoari tokia eman ziona. Lehen Internazionala banatzean, Marxek proposatu zuen Estatu bakoitzean alderdi sozialista edo sozialdemokrata bat sortzea. Lehenengoetako bat SPDa izan zen, internazionalki erreferente bat bihurtu zena eta Bigarren Internazionala burutu zuena. Baina Lehen Mundu Gerra hastean, Bigarren Internazionala amaitu zen eta boltxebikeen garaipenarekin sozialismoa bi korronte nagusitan zatitu zen:
     
    Igitaia eta mailua, komunisten ikurra.
    • Komunismoa: iraultzaile marxistengandik gertuen dagoen interpretazioa da. Helburu gisa, iraultza sozialaren bidez lortuko den berdintasun soziala dauka. Internazional Komunista 1919an sortu zenean, korronte hau jarraitu zuten errepublika sobietarrek, tesi leninistetan oinarritutakoak. Hoiek proletargoaren diktadurari garrantzi handiagoa eman zioten, Alderdi Komunistaren aginpean.
    • Sozialdemokrazia: Leninen eredu boltxebikeari eta demokrazia liberalaren oinarriei uko egitean sortu zen. Burua Eduard Bernstein zen, hark esaten zuen, Marx iragarpen askotan oker zegoela. Korronte hau Europako alderdi sozialista eta sozialdemokratiko guztietan ezarri zen azkenean, eta Bigarren Mundu Gerra amaitzean marxismoa progresiboki alde batera uzten joan ziren.

Ezker-politikoa eta erlijioa

aldatu

Marxismoaren oinarri filosofikoetako bat, erlijio guztien aurka posizionatzea da, "erlijioa herriaren opioa da" (Die Religion... Sie ist das Opium des Volkes) esaldiak laburbilduko lukeena. Hala ere, ezkertiar asko balore erlijiosoei lotu eta sozialismo kristaua bezalako korronteak sortu zituzten, James Connolly kasurako. Anarkismoaren barruan, Bakunin eta Faure bezalako autoreak ateoak ziren, baina horrek ez zien eragotzi Lev Tolstoi bezalako intelektualei anarkismo kristaua sustatzea.

Marxen tesien ezaugarri ateoek, bere alderdiko kideen eta elizen arteko liskarrak soru zituen XX. mendearen lehen herenean. Bereziki Estatua eta Elizaren arteko banaketaren kontra zeuden sektore kontserbadoreenen artean. Hau Errusiako kasua da, izan ere, Eliza Estatuaren parte zen 1917ko Iraultzaren aurretik; baita Espainiarena, non 30eko hamarkadara arte Elizak hezkuntzan garrantzi handia zuen.

Gaur egungo posizioak (1989-gaur egun)

aldatu

Berlingo Harresia eta bloke sobietarra erori ondoren, ezaugarri marxistak zituzten mugimenduek indar handia galtzen dute, "ezker-politiko berria" planteatzen hastea ekartzen dutenak. Hauek mendebaldeko herrialdeetan sortzen hasi ziren eta gaur egun gehiengoak dira mundu-mailan.

Latinoamerika

aldatu

Hala ere, 1994ko EZLNren matxinada eta Hugo Chavezen garaipenak 1998ko hauteskundeetan, borrokalaria den ezker baten sorrera ekartzen du, tradizio marxista eta antiinperialismoaren oinordekoa Latinoamerika guztian. Latinoamerikan egon diren gobernu, alderdi eta buru ezkertiarrak:

Europa

aldatu

Europaren kasun, alderdi handi gehienak sozioliberalak edo sozialdemokratikoak dira. Aipagarrienak:

Asian, Estatu sozialistaren antzekotasun gehiago dituzten sistemak dituzte, ezaugarri komunistekin, baina era independientean. Hala ere, merkatu kapitalistara eraman dituzten erreforma asko dituzte.

  • Txina, Xi Jinping, Txinako Alderdi Komunista (ezaugarri txinatarrak dituen sozialismoa, merkatu ekonomia sozialista).
  • Ipar Korea, Kim Jong-Un, Koreako Langile Alderdikoa (Estatu sozialismoa, antiinperialismoa, ezker nazionalismoa, jutxea).
  • Laos, Choummaly Sayasone, Laoseko Alderdi Popular Iraultzailea (Marxismo-Leninismoa).
  • Nepal, Ram Baran Yadav, Nepalgo Kongresuaren Alderdia (Sozialdemokrazia).
  • Siria, Baxar al-Assad, Baaz Alderdikoa (Sozialismo arabiarra, baazismoa, panarabismoa).
  • Vietnam, Nguyễn Minh Triết, Vietnamgo Alderdi Komunista (merkatu ekonomia sozialista).

Gaur egungo posizionamendu ideologikoa

aldatu

Ekonomia

aldatu

Ezker politikoko alderdi gehienak ongizatearen aldeko politikak sortzearen aldekoak dira, non Estatuak herritar guztiak heldu daitezken osasun, hezkuntza, pentsio eta abar izatera.

Gizartea

aldatu

Ezkerraren balore asko, humanismoaren gertukoak dira, behartsuenekin elkartasuna adieraztearen aldekoak: langile, migrante, elbarri, etab. Berdintasuna, presoen birgaitze eta birgizarteratzea eta gutxiengoen eskubideak defendatzea sustatzen dute. Ezkerrak mestizajea eta migrazioa faktore positibo bezala jotzen ditu, beste kultura eta tradizio desberdinak errespetatuz. Ezker berri hau, heriotza-zigorrarekin oso kritikoa da. Ekologismoa eta energia nuklearra abolizioagatik apostatzen du, naturarekin errespetutsuagoak diren beste energia iturri batzuk bultzatuz.

Ezkerraldeko gutxiengo posizio batzuk droga bigunen legalizazioaren alde egiten dute. Hauen arabera, legalizazioarekin mafiak amaituko lirateke, beste droga legal batzuekin bezala.

Sexualitatea eta familia

aldatu

Ezkerrak sexualitatea era irekian enfokatzen du, banakoaren askatasuntzat hartuz. Honen ondorioz, antisorgailuen erabilera, familia planifikazioa eta STGeen zabaltzea ekiditea bultzatzen ditu.

LGTBI+ komunitatearen eskubideak defendatzen ditu.

Prostituzioari dagokionez, batzuk diote erregulatu egin behar dela, lanbide hau dutenak babesteko eta beste batzuk diote esplotazio modu bat besterik ez dela eta abolitu egin beharko litzatekeela.

Abortuari dagokionez, batzuk librea izan beharko litzatekeela diote eta beste batzuk arrisku egoeretan bakarrik izan beharko litzatekeela onartua.

Eutanasia ezkertiar gehienek defenditzen dute.

 
Vietnamgo Gerraren aurkako manifestazioa.

Erlijioa

aldatu

Ezker politikoak Estatu laiko eta akonfesional baten beharra bultzatzen du; hau da, Estatua eta Eliza banatzea, pertsona bakoitzaren sinismenak errespetatuz. Helburua, gizarte errespetutsu eta tolerante bat eraikitzea da.

Politika internazionala

aldatu

Ezkerraren gehiengo zatia, pazifismoarekin identifikatzen da, gerra eta esku-hartze militarrei uko eginez. Hirugarren Munduko herrialdekin kooperazioa bultzatzen du, beraien egoera hobetzeko. Gainera, Nazio Batuak eta Giza Eskubideen legitimotasuna babesten du.

Kanpo estekak

aldatu