Xi Jinping
Xi Jinping (txinera sinplifikatua: 习近平; pinyinera: Xí Jìnpíng, (Pekin, Txinako Herri Errepublika, 1953ko ekainaren 15a) politikari txinatarra komunista da. Txinako Alderdi Komunistako buruzagia da 2012ko azaroaren 15etik[1].
Txinako Herri Errepublikan agindu duen buruzagi politiko komunisten bosgarren belaunaldiko politikaria da.
Haurtzaroa eta ikasketak
aldatuXi Zhongxun eta Qi Xinen semea, Pekinen jaio zen 1953ko ekainaren 15ean[2]. Bi arreba ditu, Qiaoqiao (j. 1949) eta An'an (j. 1952)[3][4]. Xiren aita Shaanxi probintziakoa zen[5].
Pekingo Bayi eskolan ikasi zuen[6][7], eta gero hiri bereko 25. eskolan[8]. 1963an, Xi Jinpingek 10 urte zituela, haren aita Txinako Alderdi Komunistatik kanporatu eta Luoyangeko (Henan) fabrika batera bidali zuten lanera[9]. Geroago, haren ama aita publikoki salatzera behartu zuten. 1968an, Xik 15 urte zituela, aita espetxeratu zuten. Aitaren babesik gabe, Xi Liangjiahe herrira lanera bidali zuten 1969an[10]. Alderdiko idazkari gisa lan egin zuen eta haitzuloko etxe batean bizi zen[11]. Ezagutzen zuen jendearen arabera, esperientzia horrek pobreekiko elkartasuna sentitzera eraman zuen[12]. Hilabete batzuen buruan Pekinera ihes egin zuen. Atxilotu eta lan-esparru batera bidali zuten, baina gero herrira itzuli zen. Guztira zazpi urte eman zituen bertan[13][14].
Zazpi aldiz errefusatua izan ostean, Txinako Gazte Komunisten Ligan sartu zen 1971n, tokiko funtzionario batekin lagun egin ondoren[7]. 1972an aitarekin elkartu zen[15]. 1973tik aurrera, hamar aldiz eskatu zuen Txinako Alderdi Komunistan sartzeko, eta hamargarren saiakera egin ostean onartu zuten 1974an[16][17]. 1975etik 1979ra, ingeniaritza kimikoa ikasi zuen Tsinghua Unibertsitatean[18].
Ibilbide politikoaren hasiera
aldatu1979tik 1982ra, Xi Jinping Geng Biaoren idazkaria, Txinako Herri Errepublikako Estatu Kontseiluko lehen sailburuordea eta Txinako Alderdi Komunistako idazkari nagusia izan zen[7]. 1982an, Zhengding konderrira bidali zuten alderdiko idazkariorde gisa. 1983an idazkari izatera igo zen[19]. Gero, lau probintzietan aritu zen karrera politikoan zehar: Hebei (1982-1985), Fujian (1985-2002), Zhejiang (2002-2007) eta Shanghai (2007)[20]. 1997an, alderdiko 15. batzorde Zentraleko ordezko kide izendatu zuten. Hala ere, 15. batzordean hautatutako 151 ordezko kideetatik, Xik boto gutxien jaso zituen[21].
2007ko urrian Txinako Alderdi Komunistako Batzorde Zentraleko Mahai Politikoko Batzorde Iraunkorreko kide izendatu zuten. Ordutik 2012ko azarora arte Txinako Alderdi Komunistako Batzorde Zentraleko Idazkaritzako kide eta Alderdi Eskola Zentraleko presidente ere izan zen[22].
2008ko otsailaren 11n Pekingo Olinpiar Jokoen arduradun izendatu zuten, modu ez-ofizialean baieztatuz Xi hurrengo presidenteorde izendatuko zutela. Martxoaren 15ean Txinako Herri Errepublikako presidenteorde hautatu zuten[22].
Txinako Alderdi Komunistako idazkari nagusi eta Txinako presidente
aldatu2012ko azaroaren 15ean, Txinako Alderdi Komunistako Batzorde Zentralak baieztatu ondoren, Xi Txinako Alderdi Komunistako Batzorde Zentraleko idazkari nagusi izendatu zuten[23]. 2013ko martxoaren 14an, Txinako Herri Errepublikako presidentetza hartu zuen.
Xiren filosofia politikoa Txinako Alderdi Komunistaren Konstituzioaren parte da, Mao Zedongen pentsamenduaren antzera[24][25], eta pertsonaganako kultua sortu duela ere uste da[26].
Bere presidentetza osoan zehar ustelkeriaren aurkako kanpaina handu bat egin du, Maoren garaitik «garbiketa» handiena izan dena[27]. Zigorrek milioi bat pertsona baino gehiagori eragin diete[26].
2018ko martxoaren 11n, Txinako Alderdi Komunistako Batzorde Zentralak Xi Jinpingi behin betiko hauteskundeetara aurkezteko aukera emango zuen Konstituzioaren erreformaren alde bozkatu zuen[28]. 2023ko martxoaren 10ean, Xi Jinping hirugarren agintaldirako hautatu zuten, beraz, Txinako presidente izango da 2028ra arte[29].
Sariak eta ohoreak
aldatuSaria | Herrialdea edo erakundea | Data | Oharrak | Erreferentziak | |
---|---|---|---|---|---|
Olinpiar Ordena | Nazioarteko Olinpiar Batzordea | 2013ko azaroaren 19a | Olinpiar mugimenduaren sari gorena | [30] | |
Leopoldoren Ordenaren Kordoi Handia | Belgika | 2013ko azaroaren 19a | Belgikako ordena gorena | [30] | |
Askatzailearen Ordenaren Lepoko Handia | Venezuela | 2014ko uztailaren 20a | Venezuelako ordena gorena | [31] | |
José Martí ordena | Kuba | 2014ko uztailaren 22a | Kubako ordena gorena | [32] | |
Nishan-e-Pakistan | Pakistan | 2015eko apirilaren 21a | Pakistango sari zibil gorena | [33] | |
Abdulaziz al-Saud ordena | Saudi Arabia | 2016ko urtarrilaren 19a | Saudi Arabiako Merezimenduaren Ordena | [34] | |
Serbiako Errepublikaren Ordenaren lepokoa | Serbia | 2016ko ekainaren 18a | Serbiako estatu-ordena gorena | [35] | |
Bakea eta Adiskidetasuna Indartzearen Ordena | Bielorrusia | 2016ko irailaren 29a | Bielorrusiako ordena | [36] | |
Ohorezko Dominaren Gurutze Handia | Peru | 2016ko azaroaren 21a | Peruko domina | [37] | |
San Andres Apostoluaren ordena | Errusia | 2017ko uztailaren 3a | Errusiako ordena gorena | [38] | |
Palestinako Estatuaren Lepoko Handia | Palestina | 2017ko uztailaren 18a | Palestinako ordena zibil gorena | [39] | |
Zayed ordena | Arabiar Emirerri Batuak | 2018ko uztailaren 20a | Arabiar Emirerri Batuetako ordena zibil gorena | [40] | |
Lehoiaren Ordenaren Gurutze Handia | Senegal | 2018ko uztailaren 29a | Senegalgo ordena | [41] | |
San Martín Jeneral Askatzailearen Ordenaren lepokoa | Argentina | 2018ko abenduaren 2a | Argentinako ordena | [42] | |
Manas ordena | Kirgizistan | 2019ko ekainaren 13a | Kirgizistango ordena gorena | [43] | |
Koroaren Ordena | Tajikistan | 2019ko ekainaren 15a | Tajikistango ordena | [44] | |
Urrezko Arranoaren Ordena | Kazakhstan | 2022ko irailaren 14a | Kazakhstango ordena gorena | [45] | |
Adiskidetasunaren Ordena | Uzbekistan | 2022ko irailaren 15a | Uzbekistango estatuko saria | [46] | |
Hegoafrikaren Ordena | Hegoafrika | 2023ko abuztuaren 22a | Hegoafrikako estatuko saria | [47] |
Honoris causa doktoretzak
aldatu- Nazarbajev unibertsitatea (Kazakhstan, 2013ko irailaren 7a)[48]
- Johannesburgeko Unibertsitatea (Hegoafrika, 2019ko apirilaren 11)[49]
- San Petersburgoko Estatu-Unibertsitatea (Errusia, 2019ko ekainaren 6a)[50]
- Saud Erregea Unibertsitatea (Saudi Arabia, 2022ko abenduaren 8a)[51][52]
Irudi galeria
aldatu-
Xi Jinping eta George W. Bush (2008ko abuztua)
-
Xi Jinping eta Dmitri Medvedev (2010eko irailaren 28a)
-
Xi Jinping Pekinen (2015eko iraila)
-
Xi Jinping eta Sergio Mattarella (2019ko martxoa)
-
Xi Jinping eta Vladimir Putin (Mosku, 2023ko martxoa)
Erreferentziak
aldatu- ↑ http://berria.info/albisteak/72463/xi_jinping_txinako_alderdi_komunistako_buru.htm[Betiko hautsitako esteka] Xi Jinping, Txinako Alderdi Komunistako buru Berria egunkariko albistea.
- ↑ (Ingelesez) Wong, Chun Han. (2023). Party of One: The Rise of Xi Jinping and China's Superpower Future. Simon & Schuster, 229 or. ISBN 9781982185732..
- ↑ (Txineraz) «與丈夫習仲勛相伴58年 齊心:這輩子無比幸福» Xinhua News Agency 2009-04-28 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2013-01-28) (Noiz kontsultatua: 2024-05-09).
- ↑ (Txineraz) Xu, Xinyi. «習近平"家風"揭秘 齊心自述與習仲勛婚姻往事» People's Daily 2013-05-27 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2017-04-28) (Noiz kontsultatua: 2024-05-09).
- ↑ (Ingelesez) Chan, Alfred L. (2022). «Childhood and Youth: Privilege and Trauma, 1953–1979» Xi Jinping: Political Career, Governance, and Leadership, 1953-2018. Oxford University Press, 17-42 or. ISBN 978-0-19-761525-6. (Noiz kontsultatua: 2024-05-09).
- ↑ (Ingelesez) Takahashi, Tetsushi. «Connecting the dots of the Hong Kong law and veneration of Xi» Nikkei Shimbun 2020-06-01 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2021-12-03) (Noiz kontsultatua: 2024-05-09).
- ↑ a b c (Ingelesez) Osnos, Evan. «Born Red» The New Yorker 2015-03-30 (Noiz kontsultatua: 2024-05-09).
- ↑ (Ingelesez) Li, Cheng. «Xi Jinping’s Inner Circle (Part 2: Friends from Xi’s Formative Years)» Hoover Institution: 6-22. (Noiz kontsultatua: 2024-05-09).
- ↑ (Ingelesez) Bouée, Charles-Edouard. (2010). China's Management Revolution: Spirit, Land, Energy. Palgrave Macmillan, 93 or. ISBN 978-0-230-28545-3..
- ↑ (Txineraz) «不忘初心:是什么造就了今天的习主席?» Youku 2018-01-30 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2018-01-30) (Noiz kontsultatua: 2024-05-09).
- ↑ (Ingelesez) Lim, Louisa. «For China's Rising Leader, A Cave Was Once Home» NPR 2012-11-09 (Noiz kontsultatua: 2024-05-09).
- ↑ (Ingelesez) Page, Jeremy. «How the U.S. Misread China’s Xi: Hoping for a Globalist, It Got an Autocrat» The Wall Street Journal 2020-12-23 (Noiz kontsultatua: 2024-05-09).
- ↑ (Ingelesez) Demick, Barbara; Pierson, David. «China's political star Xi Jinping is a study in contrasts» Toronto Star 2012-02-14 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2017-10-13) (Noiz kontsultatua: 2024-05-09).
- ↑ (Ingelesez) Rivers, Matt. «This entire Chinese village is a shrine to Xi Jinping» CNN Travel 2018-03-19 (Noiz kontsultatua: 2024-05-09).
- ↑ (Ingelesez) Buckley, Chris; Tatlow, Didi Kirsten. «Cultural Revolution Shaped Xi Jinping, From Schoolboy to Survivor» The New York Times 2015-09-24 (Noiz kontsultatua: 2024-05-09).
- ↑ (Ingelesez) «Xi Jinping 习近平» Brookings Institution (Noiz kontsultatua: 2024-05-09).
- ↑ (Ingelesez) «"The Current" – Wednesday February 28, 2018 Full Text Transcript» CBC Radio 2018-02-28 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2018-03-24) (Noiz kontsultatua: 2024-05-09).
- ↑ (Ingelesez) Simon, Denis Fred; Cong, Cao. (2009). China's Emerging Technological Edge: Assessing the Role of High-End Talent. Cambridge University Press, 28-29 or. ISBN 978-0-521-88513-3..
- ↑ (Ingelesez) Johnson, Ian. «Elite and Deft, Xi Aimed High Early in China» The New York Times 2012-09-29 (Noiz kontsultatua: 2024-05-09).
- ↑ (Ingelesez) «Xi Jinping: From graft-fighting governor to China's most powerful leader since Mao Zedong» The Straits Times 2018-03-11 (Noiz kontsultatua: 2024-05-09).
- ↑ (Txineraz) «中共十五大习近平位列候补委员最后一名为何" 中共十五大习近平位列候补委员最后一名为何» Canyu 2011-04-22 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2018-06-12) (Noiz kontsultatua: 2024-05-09).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Biografía oficial del compañero Xi Jinping, presidente de la República Popular China y secretario general del Partido Comunista Chino» Granma 2014-07-20 (Noiz kontsultatua: 2024-05-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Xi Jinping fija sus metas» Cuba Debate 2012-11-15 (Noiz kontsultatua: 2024-05-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) «China incluye ‘pensamiento’ del presidente Xi en la Constitución» HISPANTV 2017-10-24 (Noiz kontsultatua: 2024-05-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) Gil, Tamara. «Los 14 principios políticos de Xi Jinping para convertir a China en superpotencia y que lo ponen a la altura de Mao Zedong» BBC News Mundo 2017-10-24 (Noiz kontsultatua: 2024-05-09).
- ↑ a b (Gaztelaniaz) «Xi Jinping, el líder de China que va camino a perpetuarse en el poder» El País 2018-02-26 (Noiz kontsultatua: 2024-05-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) «La brutal campaña anticorrupción de China, la mayor "purga" en el Partido Comunista desde Mao Zedong» BBC News Mundo 2017-10-24 (Noiz kontsultatua: 2024-05-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) «China aprobó la reelección indefinida que puede eternizar a Xi Jinping en el poder» La Nación 2018-03-11 (Noiz kontsultatua: 2024-05-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Xi Jinping obtiene un tercer mandato como presidente de la República Popular China» Diario y Radio Universidad Chile (Noiz kontsultatua: 2023-03-11).
- ↑ a b (Ingelesez) «Xi Jinping Meets with International Olympic Committee President Thomas Bach and Receives the Olympic Order in Gold» Consulate-General of the People's Republic of China in San Francisco 2013-11-19 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2016-03-04) (Noiz kontsultatua: 2024-05-09).
- ↑ (Ingelesez) «Xi Jinping Receives the Order of the Liberator from Venezuela» Ministry of Foreign Affairs of the People's Republic of China 2014-07-21 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2020-07-27) (Noiz kontsultatua: 2024-05-09).
- ↑ (Ingelesez) «Xi Jinping Receives Order of José Marti of Cuba» Ministry of Foreign Affairs of the People's Republic of China 2014-07-23 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2020-07-28) (Noiz kontsultatua: 2024-05-09).
- ↑ (Ingelesez) «Pakistan confers Nishan-e-Pakistan on Chinese president Xi Jinping» Hindustan Times 2015-04-21 (Noiz kontsultatua: 2024-05-09).
- ↑ (Ingelesez) «Xi Jinping Holds Talks with King Salman bin Abdulaziz Al Saud of Saudi Arabia Two Heads of State Jointly Announce Establishment of China-Saudi Arabia Comprehensive Strategic Partnership» Ministry of Foreign Affairs of the People's Republic of China 2016-01-20 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2019-06-16) (Noiz kontsultatua: 2024-05-09).
- ↑ (Ingelesez) «Chinese president receives Order of Republic of Serbia» B92 2016-06-18 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2019-06-16) (Noiz kontsultatua: 2024-05-09).
- ↑ (Ingelesez) «Lukashenko awards Order for Strengthening Peace and Friendship to Xi Jinping» Belta 2016-09-29 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2018-06-12) (Noiz kontsultatua: 2024-05-09).
- ↑ (Ingelesez) «Xi Jinping Delivers Important Speech at Peruvian Congress» Ministry of Foreign Affairs of the People's Reoublic of China 2016-11-22 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2021-11-23) (Noiz kontsultatua: 2024-05-09).
- ↑ (Ingelesez) «Presenting the Order of St Andrew the Apostle to President of China Xi Jinping» Kremlin 2017-07-04 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2019-08-11) (Noiz kontsultatua: 2024-05-09).
- ↑ (Ingelesez) «PM Modi conferred 'Grand Collar of the State of Palestine'» The Times of India 2018-02-10 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2018-06-14) (Noiz kontsultatua: 2024-05-09).
- ↑ (Ingelesez) Dennehy, John. «China visit: UAE leadership strikes strategic deals with Xi Jinping» The National 2018-07-20 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2018-07-22) (Noiz kontsultatua: 2024-05-09).
- ↑ (Ingelesez) «Chinese President Xi Jinping arrived in Senegal on Saturday for the country's first state visit by a Chinese head of state in nine years amid rapidly growing bilateral ties in recent years. Both sides are looking to further deepen ties. Xi was awarded Senegal’s highest honor – the National Order of the Lion Grand Cross – by Senegalese President Macky Sall during his visit» CGTN 2018-07-25 (Noiz kontsultatua: 2024-05-09).
- ↑ (Gaztelaniaz) «El Gobierno condecoró a Xi Jinping con la Orden del Libertador San Martín» Infobae 2019-05-02 (Noiz kontsultatua: 2024-05-09).
- ↑ (Ingelesez) «Xi Jinping Attends a Ceremony and Receives the Manas Order of the First Degree Awarded by President Sooronbay Jeenbekov of Kyrgyzstan» Ministry of Foreign Affairs of the People's Republic of China 2019-06-13 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2021-11-23) (Noiz kontsultatua: 2024-05-09).
- ↑ (Errusieraz) «Си Цзиньпин награждён высшим орденом Таджикистана» News.ru 2019-06-15 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2019-09-05) (Noiz kontsultatua: 2024-05-10).
- ↑ (Ingelesez) «President Xi Jinping receives Order of the Golden Eagle Awarded by President of Kazakhstan Kassym-Jomart Tokayev» Ministry of Foreign Affairs of China 2022-09-15 (Noiz kontsultatua: 2024-05-10).
- ↑ (Ingelesez) «President Xi Jinping Accepts the Order of Friendship Conferred by Uzbek President Shavkat Mirziyoyev» Ministry of Foreign Affairs of the People's Republic of China 2022-09-15 (Noiz kontsultatua: 2024-05-10).
- ↑ (Ingelesez) Khoza, Amanda. «Ramaphosa honours Chinese President Xi Jinping with Order of SA for his ‘principled commitment’» Times Live 2023-08-22 (Noiz kontsultatua: 2024-05-10).
- ↑ (Ingelesez) Wu, Jiao; Yunbi, Zhang. «Xi proposes a 'new Silk Road' with Central Asia» China Daily 2013-09-08 (Noiz kontsultatua: 2024-05-10).
- ↑ (Ingelesez) Powell, Anita. «Chinese President Receives First African Honorary Doctorate» Voice of America 2019-04-11 (Noiz kontsultatua: 2024-05-10).
- ↑ (Ingelesez) «China’s Xi awarded Dr. h.c. degree of St. Petersburg State University» TASS 2019-06-07 (Noiz kontsultatua: 2024-05-10).
- ↑ (Ingelesez) «Crown Prince, Chinese President hold official talks in Riyadh» Saudi Gazette 2022-12-08 (Noiz kontsultatua: 2024-05-10).
- ↑ (Ingelesez) «Xi receives honorary doctorate from King Saud University» China Daily 2022-12-09 (Noiz kontsultatua: 2024-05-10).
Kanpo estekak
aldatu- (Ingelesez) Xi Jinpingen biografia laburra.
Aurrekoa: |
Xi Jinping Txinako Alderdi Komunistako presidentea (2012 - ) |
Ondorengoa: Karguan dago |