Ehud Olmert
Ehud Olmert (hebreeraz: אהוד אולמרט, eˈhud ˈolmeʁt ahoskatua, arabieraz: إيهود أولمرت, Ihud Ulmirt; Binyamina, 1945eko irailaren 30a) hamabigarren Israelgo lehen ministroa izan zen.
Horren aurretik, Jerusalemgo alkatea izan zen. Ariel Sharonen gobernuan sartuta, Likud erdibitu zenean Olmertek Sharonekin batera Kadima alderdi berrira jo zuen. Lehen ministroordea zenez, Sharonek 2006ko urtarrilaren 4an istripu zerebrobaskularra izan zuenean, Olmert lehen ministro bihurtu zen.
2009ko hauteskundeen emaitzen ondorioz, Benjamin Netanyahu aukeratu zuten lehen ministro.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ehud Olmert |
Artikulu hau Israelgo biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |