Fernando Botero
Fernando Botero Angulo (Medellin, 1932ko apirilaren 19a - Monako, 2023ko irailaren 15a) kolonbiar muralista, eskultore eta margolari figuratiboa izan zen. Artearen adierazgarri unibertsala da. 1976tik eskultore gisa lan egin zuen. Bere irudiek potolo izatearen berezitasuna dute.
Fernando Botero | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotzako izen-deiturak | Luis Fernando Botero Angulo |
Jaiotza | Medellín, 1932ko apirilaren 19a |
Herrialdea | Kolonbia Frantzia |
Talde etnikoa | Kolonbiarra |
Heriotza | Monako, 2023ko irailaren 15a (91 urte) |
Hobiratze lekua | Pietrasanta |
Heriotza modua | berezko heriotza: pneumonia |
Familia | |
Ezkontidea(k) | Gloria Zea (1955 - 1960) Sophia Vari (1978 - 2023ko maiatzaren 5a) |
Seme-alabak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Heziketa | Kolonbiako Unibertsitate Nazionala San Fernandoko Arte Ederren Errege Akademia |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | margolaria, eskultorea, marrazkilaria, ilustratzailea eta arkitektura proiektuen marrazkilaria |
Parte-hartzailea
| |
Lantokia(k) | Bogota Paris Alemania Pietrasanta Mexiko New York eta Medellín |
Lan nabarmenak | |
Jasotako sariak | |
Influentziak | Francisco Goya, Diego Velázquez, Piero della Francesca eta Diego Rivera |
Kidetza | Bavariako Arte Ederren Akademka |
Mugimendua | Arte garaikidea |
Genero artistikoa | Arte figuratiboa allegory (en) erretratua |
| |
Bizitza
aldatuFernando Botero Kolonbiako Medellin hirian jaio zen. Hiru seme-alaben arteko bigarrena izan zen. Bere gurasoak David Botero eta Flora Angulo ziren. Lau urte zituela hil zitzaion aita Fernandori. Aita galdurik, osabak paper garrantzitsua izan zuen Fernandoren heziketan. Museoetatik aldenduta bizi zen arren, eliza kolonialetako eta hiriko estilo barrokoaren eragina jaso zuen.
Garapena
aldatu1948an izan zuen erakusketa bat lehendabiziko aldiz, bere lurreko beste zenbait artistarekin batera. 1949tik 1950ra, Boterok dekoratuak diseinatu zituen. 1951an Bogotara joan zen. 1952an beste artista batzuekin batera Bartzelonara joan zen eta handik Madrilera. San Fernando akademian ikasi zuen. Bogotan Leo Matiz galerian berak bakarrik erakusketa bat egin zuen. Salón de Artistas Colombianos erakundearen bederatzigarren edizioa irabazi zuen. 1953an Parisera joan zen, han denbora gehiena Louvre museoko lanak aztertzen eman zuelarik. 1953tik 1954ra Florentzian (Italia) errenazimenduko lanak aztertu zituen. Azkeneko hamarkadetan batik bat Parisen bizi izan zen eta urtero hilabete batez Medellin jatorrizko hirian egon zen. Munduko hiri nagusietan 50 erakusketa baino gehiago zituen eta bere arte lanen prezioa oso garestia da.
Estiloa
aldatuHasieratik eguneroko gaiak lan izan zituen, kolore ilunak pintzelada askeetan banatuz lehendabizi, 60ko hamarkadako espresionismoaren antzera eta geroago pintzelada itxiagoak emanez eta ingerada gehiago definituz. Azkenaldian Kolonbiako eta munduko egoera politikoa landu izan zuen. Adibidez, "Abu Ghraib" saileko 78 koadroek torturaren eta gudaren horrorea adierazten dute, Estatu Batuek Irakeko Abu Ghraib espetxean presoei 2004 eta 2005 bitartean egindako torturak salatuz.
Lanak
aldatuKolonbiako artearen historian, Boteroren lanik ezagunenak hauek dira:
- "Sanchez Kotanen tailerra"
- "Cámera degli sposi I" edo "Homenaje a Mantegna I"
- "Kontrapuntua"
- "Gorrian eta urdinean" edo "Mandolina"
- "Ramon Hoyos-en apoteosia"
- "Hildako apezpikuak"
- "Emakumea ispiluarekin"
- "Pablo Escobar-en heriotza"
Bere eskultura berrienak:
- Venus saila.
- Dama.
- Juan Jose eta Edgar potoloak
- Asquadra dantzaria.
- Erromatarra.
- Katuak saila.
- Ucello (Vecchio).
- Leda e Il Cigno.
- Txoria.
- Eskua.
- Enborra.
- Pedrito saila.
- Ibiltaria.
- Donna Seduta (Mano Capecci).
- Ballerini Vestiti Medio.
- Bikotea.
- Amatasuna
- Zaldia.
- Diego Velazquez-en erretratua.
Margoak:
- Mona Lisa 12 urterekin.
- Musikoak saila.
- Abu Ghraib saila.
- Eskutitza.
- Gurdi bonba.
- Herria.
- Zelestina.
- Herriko kontzertua.
- Emakumea erretzen.
- Autoerretratua.
- Kolonbiako hilketa.
- Karta jokalariak.
- Hilketa.
- Paramilitareak.
- Familia.
- Zorionak.
- Pipi hegalaria
- Alargunak
- Independentziaren eguna.
Lanen irudiak
aldatu-
Katua, Medellin.
-
Europaren bahiketa, Medellin.
-
Erromatarra, Medellin.
-
Txoria, bonba batek hondatutako eskultura, Medellin.
-
Txoria (kopia), Medellin.
-
Emakumea ispiluarekin, Paseo de Recoletos, Madrid.
-
Antiokia museoa eta Botero plaza, Medellin, Kolonbia.
-
Txoria, Singapur.