Gilbert Keith Chesterton
Gilbert Keith Chesterton (Londres, 1874ko maiatzaren 29a - † Beaconsfield, 1936ko ekainaren 14a) idazle ingelesa izan zen, narrazioa, saiakera, biografia, poesia, kazetaritza eta bidaia-liburuak landu zituena.
Bizitza
aldatuLondresen jaio zen, Kensington auzoan. Gurasoek higiezinen agentzia bat zuten ogibide, nahiz eta aita Edwardek artea eta literatura kezka eta zaletasun handi zituen. Eskola amaituta Gilbert arte eskola batean ibili zen marrazkigintzan trebatu nahian; aldi berean literatura eskolak ere jaso zituen Londresko University College-n, baina inongo titulariorik lortu barik. 1896an Londresko argitaletxe batean lanean hasi eta bertan jardungo du 1902ra arte. Arte eta literatura kritikak ere osatuko ditu aldian-aldian, eta 1902an asteroko iritzi-zutabea izenpetuko du Londresko Daily News egunkarian; 1905ean hasi eta bederatzi urte jarraian The Illustrated London News-eko zutabegilea da. 1901ean Frances Blogg hartu zuen emazte.
Okultismoak eta halako kontuek garai batean erakargarri eta kezka iturri izan bazituen ere[1], kristautasun ortodoxorako bidea egina du 1922an[2].
Luzea zen Chesterton (1.93 cm) eta pisu ederrekoa (134 kg.). Halako gorpuzkerak pasadizo sonatu baterako aukera sortu zuen behin. Lehen Mundu Gerra zen eta andra batek galdetu ei zion Chestertoni ea zer zela eta ez zen gerrako frontean. Hona zer erantzun zion idazleak: "honako ene albo honetara gerturatzen bazara banaizela ikusi ahalko duzu"[3] Beste behin lagun zuen George Bernard Shaw idazleari horrela esan zion (argala zen oso Shaw): "Zu ikustean edozeinek esango luke goseak Ingalaterra hartuta duela". Eta Shawen erantzuna: "Eta zu ikustean ondo asko jakingo dugu zerk eragin duen gose hori".
Eztabaida zalea zen Chesterton eta ezagunak dira bere garaiko pentsalari eta idazle zenbaitekin izandako halako jendaurreko ika-mikak, beti ere giro lagunkoi eta sosegatuan: George Bernard Shaw, H. G. Wells, Bertrand Russell edo Clarence Darrow Chestertonen mintzakide izan ziren.
Chesterton 1936ko ekainaren 14an hil egin zen. Idazlearen heredentzia 28,389ko liberakoa zen (gaur egunean 2.6 milioi dolar lirateke).
Idazlea
aldatuChestertonek 80 liburu inguru idatzi zituen, ehundaka poema, berrehun istorio labur edo, lau mila saiakera, eta hainbat antzezlan. Ekarpen handi horrek bere literatur kritika, historia, eleberrigintza, poesia, teologia... lanetara garamatza. Zenbait egunkaritan jarduteaz ostean, ezagunak dira Encyclopedia Britannica egitasmorako idatzitako artikuluak.
Chestertonen pertsonaia ezagunena bere abade-ikertzailea dugu, Aita Brown, istorio laburretan baino agertuko ez dena. Eta bere eleberri preziatuena baliteke Ostegun izan zen gizona izatea [1].
Chestertonen poesia-lanak ez dira akaso hain ezagunak. Nabarmentzekoak diraLepanto, The Rolling English Road, The Secret People eta A Ballade of Suicide. Hona Bernardo Atxagak zer dioen Chestertonen poema bat itzuli zuenekoaz: Chesterton-en olerki batean lehenengo bi ahapaldiak eder-ederrak iruditzen zitzaizkidan, baina hirugarrena, aldiz, eta Chesterton gure artean ikusten ez dudanez esango dut, izugarria zen; alegia, lehenengo biak umoretsuak ziren eta hirugarrena erlijiozale amorratuentzat baino ez zen egokia. Hortaz, artaziak hartu eta hirugarren ahapaldia ebaki nuen. Xedezko gizartea baita niri axola zaidana. Jendeak ondo pasa dezala nahi dut. Chestertoni tradizio eginda? Bai, inondik ere, baina oraindik ez zait Chesterton-zalerik etorri protesta egitera, eta seguru asko Chesterton gizajoak gero hartuko dizkit kontuak, beste bizitzan. Baina bitartean olerkiak ondo korritzen du nik egin diodan ebaki horrekin.[4].
Chesterton euskaraz
aldatu- Ostegun izan zen gizona. Juan Garziaren itzulpena. Literatur Unibertsala Bilduma, 66. zenbakia. Ibaizabal argitaletxea, 1997. 265 orr.
Lan garrantzitsuenak
aldatuBibliografia osoa
aldatu1900-1909
aldatu- Greybeards at Play (1900), poesia.
- The Wild Knight and Other Poems (1900), poesia.
- The Defendant (1901)
- Thomas Carlyle (1902) with J. E. H. Williams
- Twelve Types (1902)
- Charles Dickens (1903)
- Robert Browning (1903)
- Tennyson (1903), R. Garnett idazlearekin elkarlanean.
- Thackeray (1903) L. Melville idazlearekin elkarlanean.
- Leo Tolstoy (1903) G. H. Perris and Edward Garnett idazleekin elkarlanean.
- Varied Types (1903)
- The Napoleon of Notting Hill (1904), eleberria.
- G.F. Watts (1904)
- The Club of Queer Trades (1905), istorioak.
- Heretics (1905)
- The Man Who Was Thursday (1908) eleberria.
- Orthodoxy (1908)
- All Things Considered (1908)
- George Bernard Shaw (1909)
- Tremendous Trifles (1909)
- The Ball and the Cross (1909), eleberria.
1910-1919
aldatu- Five Types (1910), saiakerak.
- William Blake (1910)
- Alarms and Discursions (1910)
- What's Wrong With the World (1910)
- Appreciations and Criticisms of the Works of Charles Dickens (1911)
- The Ballad Of The White Horse (1911), poesia.
- Wit and Wisdom of G. K. Chesterton (1911)
- The Innocence Of Father Brown (1911), istorioak.
- Manalive (1912), eleberria.
- A Miscellany Of Men (1912)
- Simplicity and Tolstoy (1912)
- Magic (1913) [2]
- The Victorian Age in Literature (1913)
- The Flying Inn (1914), eleberria.
- The Wisdom Of Father Brown (1914), istorioak.
- Trial of John Jasper, Lay Precentor of Cloisterham Cathedral in the County of Kent, for the Murder of Edwin Drood (1914)
- London (1914)
- The Barbarism of Berlin (1914)
- Poems (1915)
- Wine, Water And Song (1915), poesia.
- The Appetite of Tyranny (1915)
- The Crimes of England (1915)
- Divorce vs. Democracy (1916)
- The Book of Job (1916)
- A Shilling for My Thoughts (1916)
- Temperance and The Great Alliance (1916), panfletoa.
- Utopia Of Usurers (1917)
- Lord Kitchener (1917)
- A Short History of England (1917)
- How to Help Annexation (1918)
- Irish Impressions (1919)
1920-1929
aldatu- The Superstition of Divorce (1920)
- The Uses of Diversity (1920)
- The New Jerusalem]] (1920)
- The Ballad of St. Barbara and Other Poems (1922), poesia.
- The Man Who Knew Too Much (1922), istorioak.
- Eugenics and other Evils (1922)
- What I Saw in America (1922)
- St. Francis of Assisi (1923)
- Poems (1923)
- Fancies Versus Fads (1923) saiakerak.
- The End of the Roman Road (1924)
- Tales Of The Long Bow (1925), istorioak.
- The Superstitions of the Sceptic (1925)
- The Everlasting Man (1925)
- William Cobbett (1925)
- The Queen of Seven Swords (1926), poesia.
- The Outline of Sanity (1926)
- The Incredulity Of Father Brown (1926), istorioak.
- The Catholic Church and Conversion (1926)
- Collected Works (1926), bederatzi liburu.
- Collected Poems (1926)
- Robert Louis Stevenson (1927)
- The Secret Of Father Brown (1927), istorioak.
- The Return of Don Quixote (1927), eleberria.
- The Judgment of Dr. Johnson (1927)
- The Collected Poems of G.K. Chesterton (1927)
- Gloria in Profundis (1927), poesia.
- Culture and the Coming Peril (1927)
- Social Reform vs. Birth Control (1927)
- Generally Speaking (1928)
- Do We Agree? (1928) George Bernard Shaw idazlearekin eztabaidan.
- The Sword of Wood (1928), istorioak.
- The Thing: Why I am a Catholic (1929)
- G.K.C. as M.C (1929) hitzaurreen bilduma, J. P. de Fonseka editore.
- Father Brown Omnibus (1929), istorioak.
- The Poet and the Lunatics (1929), istorioak.
- Ubi Ecclesia (1929) poesia.
- Christmas Poems (1929)
- New and Collected Poems (1929)
1930-1936
aldatu- Four Faultless Felons (1930) istorioak.
- The Turkey and the Turk (1930)
- The Grave of Arthur (1930)
- Come to Think of It (1930)
- The Resurrection of Rome (1930)
- All is Grist (1931)
- The Floating Admiral (1931)
- Chaucer (1932)
- New Poems (1932)
- Christendom in Dublin (1932)
- Sidelights of New London and Newer York (1932)
- All I Survey (1933)
- St. Thomas Aquinas: The Dumb Ox (1933)
- Avowals and Denials (1934)
- GK's: A Miscellany of the First 500 Issues OF G.K.'S Weekly (1934)
- The Well and the Shallows (1935)
- The Way of the Cross (1935)
- The Scandal Of Father Brown (1935), istorioak.
- Stories, Essays And Poems (1935)
- Autobiography (1936)
- As I Was Saying (1936)
Hildakoan argitara emanikoak
aldatu- The Paradoxes of Mr. Pond (1937)
- The Man Who Was Chesterton (1937) testu-antologia
- The Coloured Lands (1938)
- The End of the Armistice (1940), Frank Sheed editore.
- The Pocket Book of Father Brown (hasi 1943an eta 1996ra arte etengabe berrargitaratutako lanak).
- The Common Man (1950)
- The Surprise (1952)
- A Handful of Authors (1953)
- Collected Poems (1954)
- The Glass Walking-Stick (1955) Dorothy Collins editore.
- Lunacy and Letters (1958) Dorothy Collins editore.
- Where All Roads Lead (1961)
- The Spice of Life (1965) Dorothy Collins editore.
- G. K. Chesterton. A selection from his non-fictional prose (Faber & Faber, 1970), W. H. Auden editore.
- Chesterton on Shakespeare (1972) Dorothy Collins editore.
- The Apostle and the Wild Ducks (1975) Dorothy Collins editore.
- The Hound of Heaven and Other Poems (1978)
- The Spirit of Christmas (1984) Marie Smith editore.
- Basic Chesterton (1984)
- The Bodley Head G.K. Chesterton (1985) P.J. Kavanagh editore.
- Daylight and Nightmare (1986) Marie Smith editore.
- GK's Weekly: A Sampler (1986)
- The Collected Works of G. K. Chesterton (1986)
- Illustrated London News, 1905-1907 (1986)
- Illustrated London News, 1908-1910 (1987)
- Illustrated London News, 1911-1913 (1988)
- Illustrated London News, 1914-1916 (1988)
- Illustrated London News, 1917-1919 (1989)
- Illustrated London News, 1920-1922 (1989)
- Thirteen Detectives (1989) Marie Smith editore.
- Collected Works of G.K. Chesterton: Plays (1989)
- Seven Suspects (1990) Marie Smith editore.
- Brave New Family (1990) Alvaro de Silva editore.
- Illustrated London News, 1923-1925 (1990)
- Illustrated London News, 1926-1928 (1991)
- Illustrated London News, 1929-1931 (1991)
- The Mask of Midas (1991)
- Collected Works of G. K. Chesterton: Collected Poetry: Part 1 (1994)
- Platitudes Undone (1997)
- Prophet of Orthodoxy: The Wisdom of G. K. Chesterton (1997) Russel Sparkes editore.
- Eugenics and Other Evils (2000)
- On Lying in Bed and Other Essays (2000)
- Criticisms and Appreciations of the works of Charles Dickens (2001)
- The G.K. Chesterton Papers: Additional Manuscripts (2001)
- Chesterton Day by Day: The Wit and Wisdom of G. K. Chesterton (2002)
- Essential Writings (2003)
- G. K. Chesterton's Early Poetry: Greybeards at Play, The White Knight and Other Poems, The Ballad of the White Horse (2004)
Erreferentziak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gilbert Keith Chesterton |
- ↑ Autobiography, IV. kapitulua
- ↑ G.K. Chestertonen bihurtzea nolakoa izan zen
- ↑ A. N. Wilson, Hilaire Belloc, Penguin Books. 1984.
- ↑ Conferencia de Bernardo Atxaga. Vasos comunicantes, 4 zk, 1994-1995 (negua), 43-52. Testu honen euskaratzailea: Inaxio Lopez de Arana.