John Maynard Keynes
John Maynard Keynes (ingelesezko ahoskatzea /keɪnz/; Cambridge, Cambridgeshire, Ingalaterra, 1883ko ekainaren 5a - Firle, Ekialdeko Sussex, Ingalaterra, 1946ko apirilaren 21a) ekonomialaria izan zen. Keynesen ekonomia teoria, keynesianismo izenaz, XX. mendeko garrantzitsuenetakoa izan zen[1]. Haren ideiek oihartzun handia izan zuten teoria eta politika ekonomikoetan.
Bere pentsamenduaren berritasun nagusia zen hausnartzea sistema kapitalistak ez duela enplegu betera eta ekoizpen-faktoreen orekara jotzen, baizik eta oreka batera, zeinak halabeharrez bakarrik bat etorriko den enplegu osoarekin. Keynesek eta gerraosteko bere jarraitzaileek, nabarmendu zuten ez soilik eskaintza metatuaren goranzko izaera, ikuspegi klasikoari kontrajarrita, baizik eta eskari metatuaren ezegonkortasuna ere, merkatu pribatuetan gertatutako shocken ondorioz letorkeena inbertitzaileen konfiantzan izandako gorabeheren ondorioz. Azterketa horren ondorio nagusia da esku-hartze publiko zuzenaren alde egitea gastu publikoaren arloan, eskari metatuaren[1] arrakala edo defizita estaltzeko. Makroekonomia modernoaren sortzaileetako bat gisa ere jotzen da.
Keynes oso pertsonaia polifazetikoa izan zen. XX. mendean makroekonomiaren kontsiderazioa aldatu zuen ekonomialari teorikoa izateaz gain, postu ugari bete zituen ekonomia munduan ere; Cambridgeko Unibertsitatean, irakasle izan zen 1908tik; Economic Journaleko editore 1912tik; Royal Economic Societyko idazkari; Erresuma Batuko Administrazioko goi funtzionario, eta, Erresuma Batuaren izenean, nazioarteko negoziatzaile hainbat alditan. Enpresa sektorean ere lan egin zuen: aseguru-konpainia baten inbertsio-zuzendaritzan; King's Collegeko, Ingalaterrako Bankuko eta gobernu britainiarreko finantza aholkulari. Ekonomiaren munduan, historia ekonomikoaren zale amorratua eta ekonomialari handien biografoa ere izan zen. Ekonomia mundutik kanpo, Cambridgeko Unibertsitatean egin zituen ikasketetan, matematikaz, estatistikaz, filosofiaz, literaturaz... interesatu zen, eta, azkenean, ekonomiaz soilik. Cambridgeko Arteen Antzokiko zuzendaria eta akziodun nagusia ere izan zen, baita Bloomsburyko taldearen mezenas ere, pintura modernoaren bildumagilea eta literatura zientifikoaren bibliofiloa. Lehen Keynes baroia izan zen.
Bizitza
aldatuKeynes ikasle
aldatuJohn Maynard Keynes 1883ko ekainaren 5ean jaio zen Cambridge hirian, kultura maila handiko familia aberats batean. Bere gurasoak John Neville Keynes, Cambridgeko Unibertsitateko ekonomia eta filosofia irakaslea, eta Florence Ada Brown ziren, Britainia Handiko unibertsitateetan ikastea lortu zuen lehen emakumeetako bat, zeina 1932an Cambridgeko alkate izatera iritsi zen gizarte laguntzaren egile eta aitzindaria[2]. Beraren arreba Margaret (1885-1974) Archibald Hill fisiologiako Nobel saridunarekin ezkondu zen, eta anaia txikia, Geoffrey Keynes (1887-1982), zirujaua eta bibliofilo handia izan zen.
1897an, Eton Collegen ikasteko beka bat lortu zuen, non ikasle bikaina izan zen. 1902an, Cambridgeko Unibertsitateko King's Collegen sartu zen, eta, bertan, matematikak eta probabilitate teoriak ikasi zituen. Ondoren, ekonomiarantz bideratu zen, Alfred Marshall eta Arthur Pigou maisuen aholkuei jarraiki[3].
Cambridgeko unibertsitateko ikasle zela, Apostoluen taldearekin harremanak izan zituen, eta, handik, Bloomsburyko Zirkuluan hasi zen. Talde intelektual eta artistiko horrek gizarte-ordena berri bat proposatzen zuen, moral victoriarren printzipioen kontrakoa, non parte hartzen zuten, besteak beste, Lytton Strachey idazlea, Leonard eta Virginia Woolf eta Duncan Grant pintorea. Horiekin, zenbait urtez mantendu zuen adiskidantza[4][5][6].
Keynesek Serguéi Diaguilevrengatik zuen lilura homoerotikoak Lidia Lopujova ezagutzera eraman zuen 1918ko urrian. Lidia Lopujova[7] Errusiar Balletak konpainiako dantzari errusiarra zen, eta harekin ezkondu zen Taiwanera egindako bidaia batean.
Karreraren hasiera
aldatu1906an, sarbide-probak gainditu ondoren, «Home Civil Service»ko funtzionario publiko izendatu zuten, eta «Indian Office»ra bidali zuten, non Indiako finantza-sistemaren ezagutza sakona jaso zuen. Sail horretan egindako egonaldiaren ondorioz, 1913an, Indian Currency and Finance (Indiako moneta eta finantzak) idatzi zuen. Bulego horretan egindako lana, etsigarritzat jo ondoren, 1908ko ekainean, uko egin zion lanari Cambridgeko Unibertsitatean lan egiteko probabilitateen teorian. 1909an, Pigouren katedran, irakasle postua lortu zuen[8]. 1911n, Economics Journal aldizkari ekonomikoaren editore izendatu zuten, eta 1913 eta 1914 urteetan, «Royal Commission on Indian Finance and Currency»ko kide izan zen.
1916an hasi zen Britainia Handiko Ogasun Ministerioko (HM Treasury) kontseilari lanetan. Bere arduren artean, besteak beste, gerra garaiko Erresuma Batuaren eta bere aliatu kontinentalen arteko kreditu kontratuen diseinua zegoen, baita kanpoko eskuratze sistemak ere. 1919an, Lehen Mundu Gerra amaitu ondoren, Erresuma Batuak Parisko Bake Konferentzian zuen ordezkaritzako kide izan zen, eta, urte hartan bertan, dimisioa eman zuen postu horretan, ez zegoelako ados Alemaniari ezartzen zitzaizkion kalte-ordainen eta konponketen gehiegizko erregimenarekin, «bake kartagotarra» zela uste baitzuen[9]. 1919an, gai horri buruz The Economic Consequences of the Peace (Bakearen ondorio ekonomikoak) liburua idatzi zuen, eta bertan iragartzen zituen Alemaniari Versaillesko Itunean ezarritako baldintza ekonomikoen inplikazioak eta ondorioak. Liburuak arrakasta handia izan zuen mundu osoan.
Gerra arteko aldia
aldatu1919an, Cambridgeko Unibertsitatera itzuli zen, baina bere denbora banatzen zuen familiaren etxean (Harvey kalea, Cambridge) eta Londresko Gordon Square kalean (46) ematen zituen egonaldien artean. Hainbat administrazio kontseilutako finantza eta aseguru enpresetako kide izan zen; Nation and Athenaeum astekaria eta Economic Journal zuzentzen zituen, eta Britainia Handiko lehen ministroaren ekonomia aholkularitzako kontseiluan parte hartu zuen. Keynes inbertitzaile arrakastatsua ere izan zen, dirutza handia irabaziz (ekonomialari gisa finkatu ondoren, galera handiak izan baitzituen gazte zela eta aitak estali behar izan zituen). 1929ko krak-ean ia hondatuta geratu zen, baina denbora gutxian suspertu zen.
Bibliofilo handitzat jotzen da, bereziki Isaac Newtonen lanen jatorrizko edizioei dagokienez. Oro har, literaturan interesatuta zegoen, eta bereziki draman. Cambridgeko Arte Antzokiko enpresari bihurtu zen, eta, lan horretan, gogo handia jarri zuen (atezaina kanpoan zegoen egun batean, sarreran ikusi ahal izan zen sarrerak mozten). Horri esker, aldi batez, erakundea britainiar eszenatoki garrantzitsuena bihurtu zen Londrestik kanpo. 1925ean, Lidia Lopujova dantzari errusiarrarekin ezkondu zen[10].
Bertrand Russellek Keynesi buruz esan zuen: «Inoiz ezagutu dudan adimenik zorrotzena eta argiena da. Berarekin eztabaidatzen nuenean, nire bizitza hari batetik zintzilik zegoela sentitzen nuen, eta oso gutxitan amaitzen nuen ergel baten oso bestelako zerbait sentitzen»[11]. Keynesek bere emazteari egin zion beste iruzkin ezagun bat zen: «Jainkoa aurkitu dut 5:15eko trenean» Ludwig Wittgenstein, Russellen babespekoa, Cambridgen hartzera zihoala[12].
1936. urtean idatzi zuen bere obra nagusia: The General Theory Of Employement, Interest and Money (Lanari, interesari eta diruari buruzko teoria orokorra), Nicolas Marcelo Marin bere argentinar laguna zenaren teoria makroekonomikoan oinarrituta. Haren partaidetzak eragin handia izan zuen Nazioarteko Diru Funtsa eratu zuen 1944. urteko Bretton Woodseko batzarrean.
Heriotza
aldatuKeynes 1946ko apirilaren 21ean hil zen bihotzeko batek jota. Bihotzeko arazoak larriagotu zitzaien gerraosteko nazioarteko finantza arazoetan egindako lanaren presioagatik.
Obrak
aldatuThe Economic Consequences of the Peace (Bakearen ondorio ekonomikoak)
aldatu1919an, Keynesek kritika egin zion Versaillesko Itunari itunak Alemaniako ekonomian eta Europa osoan izango zituen ondorio txarrengatik; izan ere, Alemaniaren «mendekua» laster iritsiko zela esan zuen[13]. Lan horrek, nolabait nazionalsozialismoaren sorrera eta Hitlerren agintaldia iragartzean, Keynes ospetsu bihurtu zuen[14].
« |
Nabarmena da Alemaniaren ahalmena atzerriari urteko zerga bat ordaintzeko oso murriztu dela kolonia ia guztien, itsasoz-haraindiko harremanen, merkataritza-flotaren eta atzerrian zituen jabegoen galerak direla eta; bere lurraldearen eta populazioaren % 10aren ematea dela eta; bere harrikatzaren heren baten eta bere burdina-mearen hiru laurdenen galera dela eta; bizitzaren adin hoberenean zeuden bi milioi gizonen heriotza dela eta; gerra-zorraren zama handia dela eta; bere dibisaren antzinako balioaren zazpiren baterako debaluazio dela eta; bere aliatuekiko eta hauen lurraldeekiko etetea dela eta; bertan gertatutako iraultza eta inguruetako boltxebismoa direla eta; eta dena xahutu zuen lau urteko gerrak eta azkeneko porrotak neurtu ezineko indar eta itxaropenen hondamena direla eta. |
» |
—[15]. Testu osoa irakurtzeko Wikisourcen duzu eskuragarri |
A Treatise on Probability (Probabilitateari buruzko tratatua)
aldatuKeynesek 1920an argitaratu zuen A Treatise on Probability, probabilitatearen teoriaren oinarri matematiko eta filosofikoei egindako ekarpena.
A Tract on Monetary Reform (Diru Erreformari buruzko Tratatua)
aldatu1920ko hamarkadako politika deflazionistei eraso egin zien 1923ko A Tract on Monetary Reform liburuan. Tratatu horretan, azaltzen zuen zergatik herrialdeek jo beharko luketen etxeko prezioen egonkortasunera Trukaneurri malguen erabilera proposatzearekin batera. 1930eko A Treatise on Money obran (Diruari buruzko Tratatua) (bi liburukitan) azaltzen du kreditu zikloari buruzko wickselliar motako teoria.
The General Theory of Employment, Interest and Money (Enplegu, Interes eta Diruaren Teoria Orokorra)
aldatuKeynesen lan nagusia,The General Theory of Employment, Interest and Money, 1936an argitaratu zenean nagusi zen paradigma ekonomikoari aurre egin zion[16]. Liburu horretan, Keynesek eskari metatuaren nozioan oinarritutako teoria aurkezten du jarduera ekonomikoaren aldakuntza orokorra azaltzeko, hala nola Depresio Handian ikusitakoak. Teoriaren arabera, gizartearen diru-sarrera osoa kontsumoaren eta inbertsioaren baturak definitzen du, eta langabezia-egoeran eta produkzio-gaitasuna erabili gabe egonez gero, «soilik» handitu daitezke enplegua eta diru-sarrera osoa lehen gastuak handituz, dela kontsumoan, dela inbertsioan[17].
Guztizko diru-sarrerak zehazten du sozietateko aurrezpenaren guztizko kopurua, eta, beraz, ekonomiak guztizko aurrezkia handitzea lor lezake, nahiz eta interes-tasak jaitsi inbertsio-gastuak sustatzeko. Liburuak gobernuaren politika ekonomiko aktiboen alde egiten zuen, langabezia handiko garaietan eskaria suspertzeko, adibidez, herri-lanetako gastuen bidez. Liburua makroekonomia modernoaren sortzailetzat hartzen da, askotan[18]. Historialariak bat datoz esaterakoan Keynesek Franklin Delano Roosevelt presidente estatubatuarraren New Dealean eragina izan zuela, baina oraindik eztabaidan dago eragin horren maila[19]. New Dealen hasitako gastu politika defizitarioa 1938an hasi zen, Herbert Hoover presidenteak «pump priming» deitu zuena 1932an. Ameriketako Estatu Batuetan ekonomialari ospetsu gutxi izan ziren Keynesen ideiekin bat etorri zirenak 30eko hamarkadan[erreferentzia behar]. Denborarekin, ordea, haren ideiak zabalago onartu ziren.
Wikitekan bada UEUren liburu batetik ateratako testu zatia: The General Theory of Employment, Interest and Money | |
Liburu osoa: Gaur egungo munduaren historia, 1945-2009 |
« |
Estatuak, zerga-sistemaren bitartez, bideratu egin behar du kontsumitzeko joera; interes-tasak finka ditzake, edo beste bide batzuk erabil ditzake orientatzeko bide horretan. Bestalde, badirudi berez ez dela nahikoa banku-politikaren eragina interes-tasan, inbertsio hoberenaren tasa ezartzeko. Beraz, nire ustez, ia inbertsio guztiak sozializatzea izango da erabateko okupazioa lortzeko bide bakarra; baina horrek ez du baztertzen agintaritza publikoa ekimen pribatuarekin batera lankidetzan aritzeko beste edozein bide, transakzio edo modu. Hortik kanpora ez da inola ere bultzatzen elkartearen jarduera ekonomiko gehiena bere gain hartuko lukeen estatu-sozialismoa. Estatuari ez zaio komeni produkzio bideen jabe izatea. |
» |
—[20]. Testu osoa irakurtzeko Wikisourcen duzu eskuragarri |
How to Pay for the War: A radical plan for the Chancellor of the Exchequer (Nola ordaindu Gerra: Ogasun Kantzilerraren plan erradikala)
aldatu1942an Keynes oso ekonomialari ezaguna zen, Sussex konderriko Tiltoneko Keynes baroiaren tituluarekin Lorden Ganberan onartua izatea aditzera ematen duenez, eta Alderdi Liberalaren bankuan kokatu zen. Bigarren Mundu Gerran, Keynesek How to Pay for the War: A radical plan for the Chancellor of the Exchequer (1940) liburuan argudiatu zuen gerra-ahalegina, nagusiki, Afrikan koloniak gehituz eta zerga handiagoen bidez finantzatu beharko litzatekeela eta ez gastu defizitarioaren bidez, horrela inflazioa saihestuz. Argi dago algoritmo horrek abantailak izango lituzkeela Erresuma Batuarentzat, ez ordea «kolonia» izatea egokitzen zitzaien herrialdeentzat (William R. Catton Jr. Overshoot, 1980). Aliatuen garaipenak seguruagoa zirudien heinean, Bretton Woods sistema ezarri zuten negoziazioetan, buru-belarri aritu zen Keynes Erresuma Batuko ordezkaritzako buru eta Munduko Bankuko batzordeko presidente gisa. Dibisen administrazio-sistema baterako, Nazioarteko Konpentsazio Batasuna ezartzeko Keynesek proposatutako planak, munduko banku zentral bat barne hartzen zuen, eta banku hori izango zen munduko truke-unitate bakar baten arduraduna, Bancor. Hala ere, AEBren pisua negoziazioetan, erabakigarria izan zen azken emaitza Harry Dexter Whiteren planekin bat etortzeko, estatubatuar dolarra ezarri baitzen erreserbako diru gisa erabiltzea, finantza globaletan izango zuen presentzia nagusiari hasiera emanez.
Obra ez hain garrantzitsuak
aldatuKeynesek Essays in Persuasion (1931) (Pertsuasioko saiakerak) eta Essays in Biography (1933) (Biografia saiakerak) idatzi zituen. Lehenengoan, autoreak Depresio Handiaren garaiko politika-prestatzaileengan eragiteko egin zituen saiakeretako batzuk aurkezten ditu. Bigarrenean, berriz, ekonomialarien eta beste pertsona garrantzitsu batzuen erretratuak eskaini zituen. Keynes Economic Journal-en editore buru izan zen 1912tik.
Inbertsore
aldatuKeynesek burtsa-inbertitzaile gisa izan zuen jardun bikaina Cambridgeko King's Collegeren izenean administratu zuen funtsaren informazio publikoak erakusten du.
1928tik 1945era, 1929ko Wall Streeteko krakean kolpe handia jaso zuen arren, Keynesen funtsaren balioak urteko batez besteko % 13,2ko hazkunde nabarmena izan zuen Erresuma Batuko merkatuaren maila orokorrarekin alderatuta, non urteko batez bestekoa % 0,5 murriztu baitzen.
Keynesek bere inbertsioekin hartu ohi zuen ikuspegia honela laburbildu zuen:
- 1. Kopuru handi samar horiek tinko edukitzea gertatzen dena gertatzen dela, agian zenbait urtez, harik eta, haiengandik espero zena bete duten arte edo haiek erostea akats bat izan zela bistakoa den arte.
- 2. Banakako edukiak handiak izan arren, inbertsioaren posizio orekatua izatea, hau da, hainbat arrisku nahiz banakako joerak handiak izan; ahal bada, arrisku kontrajarriak (adibidez, urrea edukitzea beste inbertsio batzuen artean, akzioatan, zeren, ziurrenik kontrako norabideetan mugituko baitira fluktuazio orokorrak daudenean).
Keynesek argudiatu zuen:
« | Inbertitzea jasanezin aspergarria eta zorrotzegia da sen apustulariaz salbuetsita dagoen edonorentzat; eta hori daukanak dagokion prezio egokia ordaindu behar izaten du. | » |
« | Ondo zuzendutako konpainia industrialek, arau gisa, ez dizkiete beren mozkin guztiak akziodunei banatzen. Urte onetan, urte guztietan ez bada, irabazien zati bat atxikitzen dute, eta berriz inbertitzen dituzte beren negozioetan. Beraz, bada interes konposatuko elementu bat arrazoizko inbertsio industrial baten alde lan egiten duena. | » |
Pentsaera ekonomikoa
aldatuKeynesek gogo biziz kritikatu zuen urre-patroira eta gerra aurreko truke-tasara itzultzeko gobernuak hartutako erabakia. 1930. urtean, finantza eta industria arazoez arduratzen zen Mac Millan, batzordeko kide hautatu zuten; urte hartan bertan, 1929ko krakaren ondoren hasi zen Depresio Handiari irtenbideren bat aurkitzearren, zenbait naziok aintzat hartu zituzten Keynesen teoriak: adibidez, Estatu Batuetan nazioa jasotzeko 1933. urtean aplikatu zuen New Deal plana. Keynesen iritziz, gastu publikoa handituz, ekonomian gobernuek duten parte-hartzea areagotu behar litzateke krisialdietan, ekonomia sustatzeko.
Keynesen teoriak, 1929ko munduko krisi ekonomikoaren ondoren garatuak, politika ekonomiko berria osatzeko ezinbestekoak izan ziren. Keynes jarduera ekonomikoaren gorabeherak ulertzen saiatzen zen, baita gobernuaren parte hartzearen beharrez ere, deflazio garaien ondorioak gutxitzearren, non ekoizpen-faktoreak ez diren erabat erabiliak.
Keynesek errentaren zehaztapena azalduko lukeen teoria orokor bat eratu nahi izan zuen, keynesianismoa, alegia, eredu klasikoan ez ezik (okupazio osoaren kasuan) baita edozein okupazio mailatan ere. Demostratu zuen soldatak ez direla beheraka malguak, eta, horregatik, langabezia murrizteko parte hartze publikoa proposatu zuen. Keynesentzat enplegua zein errenta eskari orokorraren menpekoak dira, eta, horren eraginkortasunik eza, langabeziaren kausa da.
Keynes, protekzionismoa eta merkataritza librea
aldatuDepresio Handiaren inflexio-puntua
aldatuBere karreraren hasieran, Keynes ekonomialari marshalliarra zen, merkataritza librearen onurez erabat konbentzitua. 1929ko krisitik aurrera, britainiar agintariek libera esterlinaren urrearen parekotasuna eta soldata nominalen zurruntasuna defendatzeko konpromisoa zutela egiaztatuz, pixkanaka neurri protekzionistekin bat egin zuen[21].
1929ko azaroaren 5ean, MacMillan Batzordearen aurrean, Keynesek adierazi zuen Erresuma Batuko ekonomia krisitik ateratzeko inportazioei muga zergak ezartzeak merkataritza balantza berrorekatzen lagunduko zuela. Batzordearen txostenak «inportazioen kontrola eta esportaziorako laguntza» izeneko atal batean dioenez, enplegu betea ez dagoen ekonomia batean, muga-zergak sartzeak produkzioa eta enplegua hobetu ditzake. Hala, defizit komertziala murrizteak herrialdearen hazkundea bultzatzen du[21].
1930eko urtarrilean, Kontseilu Ekonomiko Aholku-emailean, Keynesek proposatu zuen babes sistema bat ezartzea inportazioak murrizteko. 1930eko udazkenean, % 10eko muga-zerga uniformea proposatu zuen inportazio guztietarako, eta mota bereko diru-laguntzak, esportazio guztietarako[21]. Diruari buruzko Itunean (1930eko udazkenean argitaratua), berriro, muga-zergen edo bestelako merkataritza-murrizketen ideiari heldu zion inportazioen bolumena murrizteko eta merkataritza-balantza berrorekatzeko helburuarekin[21].
1931ko martxoaren 7an, New Statesman eta Nation egunkarietan, «Proposal for a Tariff Revenue» izeneko artikulua idatzi zuen. Soldatak murrizteak barne eskaria murriztea dakarrela adierazi zuen, eta horrek merkatu aukerak mugatzen zituela. Aldiz, muga-zergen sistema bati lotutako politika hedakor baten ideia proposatzen zuen, merkataritza-balantzaren gaineko eraginak neutralizatzeko. Aduana zergak ezartzea «saihestezina» iruditzen zitzaion: «Ogasun Ministroa edozein dela ere». Hala, Keynesen aburuz, ekonomia suspertzeko politika erabat eraginkorra izango da defizit komertziala ezabatzen bada. Produktu manufakturatuen eta erdi manufakturatuen gaineko % 15eko zerga proposatu zuen, eta % 5ekoa elikagai eta lehengai jakin batzuen gainekoa; esportaziorako beharrezkoak ziren beste batzuk (artilea, kotoia), berriz, salbuetsita geratu ziren[21].
1932an, The Listener-en argitaratutako «The Pro- and Anti-Tariffs» (Tarifen aldeko eta aurkakoak) izeneko artikulu batean, Britainia Handirako ezinbestekotzat joz nekazari eta zenbait sektore babestea planteatu zen, hala nola automobilgintza eta Burdingintza[21].
Keynesen eragina
aldatuKeynesen teoriek, nahiz eta eztabaidatuak izan, hain eragin handia izan zuten ezen gaur egun ekonomia keynesiarra deritzon makroekonomiaren azpieremu oso batek bere teoriak eta aplikazioak garatzen eta eztabaidatzen jarraitzen duen. John Maynard Keynes kulturaren hainbat arlotan interesatu zen, eta Erresuma Batuko artista eta idazle ospetsuek osatutako Bloomsburyko taldearen figura nagusia izan zen. Two Memoirs saiakera autobiografikoak 1949an argitaratu ziren.
Kritika
aldatu1930eko Diruari buruzko tratatua, Treatise on Money, bi liburukitan argitaratutako lana, Keynesen lanik onenatzat jotzen zuen bere aurkari intelektual ohikoenetako batek, Milton Friedmanek. Friedmanek eta beste monetarista batzuek argudiatu izan dute ekonomialari keynesiarrek ez diotela nahikoa arreta jartzen estanflazioari.
- Friedrich Von Hayek-ek Treatise on Moneyri buruzko aipamen negatiboa egin zuen[erreferentzia behar]. Keynes-Hayek gatazka Cambridge eta Londresko Ekonomia Eskolen arteko gerrako borroketako bat baino gehiago izan zen, Bigarren Mundu Gerraren amaieratik gaur egunera arte iraun duen bi ikuskera ekonomiko nagusien arteko borrokaren aitzindaria izan zen, baina elkarren artean kontraesankorrak.
- Ludwig von Mises
- Henry Hazlittek The Failure of the New Economics (Ekonomia berrien porrota) izeneko liburua idatzi zuen Keynesen teoria orokorraren kritika[22].
Argitalpenak
aldatu- 1913 Indian Currency and Finance (Indiako moneta eta finantzak)
- 1914 Ludwig von Mises' Theorie des Geldes
- 1915 The Economics of War in Germany
- 1919 The Economic Consequences of the Peace (Bakearen ondorio ekonomikoak)
- 1921 A Treatise on Probability (Probabilitateari buruzko tratatua)
- 1922 The Inflation of Currency as a Method of Taxation
- 1922 Revision of the Treaty
- 1923 A Tract on Monetary Reform (Diru Erreformari buruzko Tratatua)
- 1925 Am I a Liberal? (N&A)
- 1926 The End of Laissez-Faire
- 1926 Laissez-Faire and Communism
- 1930 Treatise on Money
- 1930 Economic Possibilities for our Grandchildren
- 1931 The End of the Gold Standard (Sunday Express)
- 1931 Essays in Persuasion (Pertsuasio saiakerak)
- 1933 Essays in Biography (Biografia saiakerak)
- 1933 An Open Letter to President Roosevelt (New York Times)
- 1936 The General Theory of Employment, Interest and Money (Lanari, interesari eta diruari buruzko teoria orokorra)
- 1940 How to Pay for the War: A radical plan for the Chancellor of the Exchequer (Nola ordaindu Gerra: Ogasun Kantzilerraren plan erradikala)
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b Méndez Ibisate, Fernando. Setenta años de la teoría general de Keynes. Una revisión crítica. Documentos de trabajo de la Facultad de Ciencias Económicas y Empresariales de la Universidad Complutense.
- ↑ Juan Tugores Ques, Macroeconomía. Para entender la crisis en una economía global http://books.google.es/books?id=CerwQD1gzHkC&lpg=PA90&ots=l13Kyh-fTY&dq=florence%20ada%20brown%20mayor%20cambridge&pg=PA90#v=onepage&q=florence%20ada%20brown%20mayor%20cambridge&f=false
- ↑ Tucker, Irvin B.. Fundamentos de economía. Thomson ISBN 9789706861078..
- ↑ (Ingelesez) Escoffier, Jeffrey. (22 de noviembre de 2006). glbtq.com (Keynes, John Maynard (1883-1946)).
- ↑ Fritz Klein,Fred Klein. The bisexual option, p.136 pertsonaia bisexualen zerrendan sartzen dute Keynes.
- ↑ Suárez, Andrés. «J.M. Keynes: Teoría General de la ocupación, el interés y el dinero» Filosofía política: las grandes obras. Dykinson S.L. ISBN 84-9772-859-9..
- ↑ Karl Schlögel, En el espacio leemos el tiempo, p.412
- ↑ Biografia. .
- ↑ Invitación a Keynes, de Federico Novelo, ed. Fondo de Cultura Económica, 2012. ISBN 9786071611659.
- ↑ Skidelsky, Robert. keynes. Alianza Editorial ISBN 84-206-3965-6..
- ↑ (Ingelesez) Russell, Bertrand. (1998). Autobiography. Londres/Nueva York: Routledge, 69 or. ISBN 0-415-18985-3..
- ↑ Sen, Amartya. (junio 2016). Universidad Externado de Colombia ed. Sraffa, Wittgenstein y Gramsci. 18 Revista de Economía Institucional, 257-280 or. doi: ..
- ↑ (Gaztelaniaz) Keynes, J. M.. «J. M. Keynes. Las consecuencias económicas de la paz. 1919.» Las consecuencias económicas de la paz..
- ↑ Wapshot, Nicholas. Keynes vs Hayek: El choque que definió la economía moderna. Booket ISBN 978-8423425129..
- ↑ Kondaira. .
- ↑ Raúl Prebisch (1947). Introducción a Keynes: 25. México: Fondo de Cultura Económica
- ↑ Libro III, Capítulo 8
- ↑ Samuelson, Paul S.. (2010). Macroeconomía. McGraw-Hill ISBN 84-481-0648-2..
- ↑ Bernard Vincent (dir.), Histoire des États-Unis, Paris, Champs Flammarion, 1997, ISBN 2080813765, p.200
- ↑ Martínez Rueda, Fernando; Aizpuru Murua, Mikel. (2011). Gaur egungo munduaren historia, 1945-2009. Udako Euskal Unibertsitatea ISBN 9788484383345..
- ↑ a b c d e f https://www.erudit.org/fr/revues/ae/2010-v86-n1-ae3990/045556ar/
- ↑ Artículo sobre Hazlitt contra Keynes, The Freeman
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Bibliografia
aldatuArtikuluak
aldatu- (Ingelesez) Keynes, J. M.. (noviembre de 1915). «The City of London and the Bank of England, August, 1914» The Quarterly Journal of Economics (Oxford: Oxford University Press) XXIX1: 48-71. doi: ..
- (Ingelesez) Keynes, J. M.. (enero de 1930). «The Question of High Wages» The Political Quarterly 11: 110–124. doi: ..
- (Ingelesez) Keynes, J. M.. (abril de 1932). «The Dilemma of Modern Socialism» The Political Quarterly 32: 155–161. doi: ..
- (Ingelesez) «John Maynard Keynes: The Keynes comeback» The Economist.
Liburuak
aldatu- Txantiloi:En; 30 liburuki Keynes, John Maynard. (1998). The Collected Writings of John Maynard Keynes. Cambridge: Cambridge University Press ISBN 978-0-521-30766-6..
- Keynes, John Maynard. (1996). Tratado del dinero: Teoría pura y aplicada del dinero. Madrid: Ediciones Aosta ISBN 978-84-88203-03-8..
- Keynes, John Maynard. (1998). Teoría General del Empleo, el Interés y el Dinero. Madrid: Ediciones Aosta ISBN 978-84-88203-05-2..
- (Ingelesez) Essays on John Maynard Keynes. Cambridge: Cambridge University Press ISBN 978-0-521-29696-0..
- Davidson, Paul. (2007). John Maynard Keynes (Grandes pensadores de la economía). Estados Unidos: Palgrave Mcmillan ISBN 1-4039-9623-7..
- (Ingelesez) Dillard, Dudley. (1948). The Economics of John Maynard Keynes. Estados Unidos: Prentice Hall ISBN 978-1-4191-2894-3..
- (Ingelesez) Keynes and his Critics: Treasury Responses to the Keynesian Revolution, 1925-1946. Oxford: Oxford University Press ISBN 978-0-19-726322-8..
- Skidelsky, Robert. (1986). John Maynard Keynes: Esperanzas frustradas (1883-1920). Madrid: Alianza Editorial.
- (Ingelesez) Skidelsky, Robert. (1995). John Maynard Keynes: The Economist as Savior (1920-1937). Nueva York: Penguin ISBN 978-0-14-023806-8..
- Skidelsky, Robert. (1998). Keynes. Madrid: Alianza Editorial ISBN 978-84-206-3965-9..
- (Ingelesez) Skidelsky, Robert. (2001). John Maynard Keynes: Fighting for Freedom (1937-1946). Nueva York: Penguin ISBN 978-0-670-03022-4..
- Skidelsky, Robert. (2009). El Regreso de Keynes. Madrid: Crítica ISBN 978-84-9892-033-8..
- Krugman, Paul. (2008). El retorno de la economía de la depresión: y la crisis actual. Estados Unidos: W. W. Norton & Company ISBN 978-0393337808..
Kanpo loturak
aldatuWikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: John Maynard Keynes |
Wikiesanetan badira aipuak, gai hau dutenak: John Maynard Keynes |
- (Ingelesez)"The Economic Consequences of the Peace"
Ikus, gainera
aldatu2
Artikulu hau Erresuma Batuko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |