Luis Villasante
Aita Luis Villasante Kortabitarte (Gernika, Bizkaia, 1920ko martxoaren 22a - Oñati, Gipuzkoa, 2000ko abenduaren 2a) frantziskotarra, euskal hizkuntzalaria eta euskaltzainburua izan zen.
Luis Villasante | |||
---|---|---|---|
1970 - 1988 ← Manuel Lekuona - Jean Haritxelhar → | |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Luis Villasante Cortabitarte | ||
Jaiotza | Gernika-Lumo, 1920ko martxoaren 22a | ||
Herrialdea | Bizkaia, Euskal Herria | ||
Heriotza | Oñati, 2000ko abenduaren 2a (80 urte) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | Comillasko Pontifize Unibertsitatea | ||
Hizkuntzak | gaztelania euskara | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | idazlea eta hizkuntzalaria | ||
Lan nabarmenak | |||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Kidetza | Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkartea Euskaltzaindia | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Erlijioa | Erromatar Eliza Katolikoa | ||
Erlijio-ordena | Anaia Txikien Ordena | ||
Asko zekien euskarari buruz, sakon ezagutzen zituen bizkaiera, lapurtera eta gipuzkera. Euskal gramatika ikertu zuen garai hartan inor gutxik bezala, oparo pentsatu zuen euskarari buruz eta idatzi ere oparo, sakon eta prosa garden batekin. Inork ez bezala aztertu zuen Axular, eta hura estimatzen irakatsi zien hainbesteri. Villasanteren idazketa, lapurtera klasikoan oinarritua goraipatua izan da. Euskararen auziaz edo Axular. Mendea. Gizona. Liburua, lan interesgarriak izateaz gainera, eredugarriak dira saiakera literarioa edo kazetaritza landu nahi dituen edonorentzat.[1]
Bizitza
aldatu1937an, jaioterriak pairatutako bonbardaketaren lekuko izan zen. 1945ean apaiztu zen frantziskotar. Teologia ikasi zuen Comillasen, eta han aurkeztu zuen doktore tesia, 1950ean La Sierva de Dios M. Ángeles, concepcionista franciscana (1873-1921). Estudio místico de su vida izenburuarekin.
Axularren Gero liburu ezaguna sakonki ikertu eta gaztelaniazkotu zuen, eta 1976an edizio kritikoa argitaratu. Euskalari gisa egindako lanen artean, aipatzekoak dira, orobat, Luis Eleizalde bildumakoak (1970-1988). Bildumako bederatzi liburu horietatik lehenengo zortzietan, Villasantek euskal morfologia eta sintaxia aztertu zituen, euskara idatzia bateratzeko ildoak ezartzeko asmoz. Bederatzigarren eta azken liburuan (Euskararen auziaz, 1988), berriz, bere iritzia azaltzen du euskararen arazo eta irtenbideez.[2]
1950ean euskaltzain oso egin zuten, eta bosgarren euskaltzainburua izan zen 1970etik 1988 arte. Agintaldi hartan, euskara batua sortzeko prozesua sotiltasun handiz zuzendu zuen. Instituzio zale, oso zen moderatua, eta garai hartan, batuaren inguruko liskar betean, batek baino gehiagok harrigarritzat har dezake bera hautatu izana Euskaltzaindiko buru. Anjel Lertxundiren iritziz haren jakituria eta trenpu lasaia probidentzialak izan ziren baretasuna sustatzeko batuaren auzian. Protagonista baino gehiago, zerbitzari izan zen.[1]
EIZIEko ohorezko kide izendatu zuten 1996an, eta Eusko Ikaskuntzako giza eta gizarte zientzietako saria jaso zuen 1997an. 2000ko abenduaren 2an hil zen, Arantzazuko santutegian.
Lanak
aldatuEuskal literaturaz
aldatu- Historia de la Literatura Vasca (Sendoa, (1961); Arantzazu. 1979. ISBN 84-7240-114-6)
- XVII. mendeko literatura: Donibane Lohitzuneko idazleen eskola. (1973) Udako Euskal Unibertsitatean, Iruñeko lehen ekitaldian.[3]
- Axular. Mendea, gizona, liburua (1972).[4]
Euskal hizkuntzalaritza
aldatu- Axular-en hiztegia. Euskara-Español-Français. Español-Euskara. Français-Euskara. (1973).[5]
- Arantzazu-Oñati eta inguruko euskal hiztegia (1994). Hiztegiaren beste egilea: Candido Izaguirre.
Luis Eleizalde bilduma
aldatuEuskara idatzia bateratzeari buruzko bilduma horretako bederatzi liburuak argitaratu zituen:
- Hacia la lengua literaria común (1970).
- La declinación del vasco literario común (1972).
- Palabras vascas compuestas y derivadas (1974).
- Sintaxis de la oracion compuesta (1976).
- Estudios de sintaxis vasca (1978).
- La h en la ortografia vasca (1980).
- Sintaxis de la oracion simple (1980).
- La oracion causal en vasco (1986).
- Euskararen auziaz (1988).
Erlijioa
aldatu- La sierva de Dios M. Ángeles Sorazu, concepcionista franciscana. Estudio místico de su vida (1950).
- Nere izena zan Plorentxi. Angeles Sorazuren bizitza (1961).
- Jainkoa (1962).
- Jesukristo (1969).
- M. Ángeles Sorazu: Un mensaje para tiempos dificiles (1981).
- Kristau fedearen sustraiak. III. Eliza (1984).
- Kristau fedea (1986).
- Ángeles Sorazu: bizia eta mezua (1990).
- Ideario y camino espiritual de Ángeles Sorazu (1994).
- Nazareteko Jesusi buruz gogarteak (1998).
Sariak edo aitorpenak
aldatu- 2023: Martxoaren 24an, euskara batuak "herriaren garapenean izan duen balioa" azpimarratzeko eta euskara batuaren sorreran bultzatzaile izan zirenak oroitzeko, Euskaltzaindiak eta Orereta Ikastolak Errenteria eta Donostia lotuko zuen 8.000 lagunek osatutako giza-kate erraldoi bat antolatu zuten. Euskara batuaren sorreran eta gorpuztean nabarmendutako 15 pertsona oroituko zituen ekimenak: Koldo Mitxelena, Resurreccion Maria Azkue, Pierre Broussain, Jose Maria Satrustegi, Julia Berrojalbiz, Xabier Kintana, Raimundo Olabide, Julene Azpeitia, Luis Villasante, Henrike Knörr, Arantxa Urretabizkaia, Arturo Campion, Gabriel Aresti, Jean-Louis Davant eta Jose Luis Alvarez Enparantza Txillardegi.[6][7]
- 2011: Euskaltzaindiak Donostiako bere egoitza berriari Luis Villasante Ikergunea izena eman zion.[8]
- 1997ko Korrikan hasierako kilometroa egin zuen.[9]
- Luis Villasante parkea (Donostia)
- Aita Luis Villasante kalea (Errenteria)
- Aita Luis Villasante kalea (Gernika-Lumo).
Erreferentziak
aldatu- ↑ a b Lertxundi, Anjel. (2023-02-05). «Hutsaren bahea» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-02-05).
- ↑ (1920-2000)., Villasante Cortabitarte, Luis. (1988). Euskararen auziaz. [s.n.] ISBN 84-7240-141-3. PMC 490111265. (Noiz kontsultatua: 2023-02-05).
- ↑ Villasante Kortabitarte, Luis. (1973). XVII. mendeko literatura: Donibane Lohitzuneko idazleen eskola. (Noiz kontsultatua: 2022-06-08).
- ↑ Villasante, Luis. (1972). Axular, mendea, gizona, liburua. Jakin PMC 32608975. (Noiz kontsultatua: 2023-02-05).
- ↑ Villasante Kortabitarte, Luis. (1974). Axular-en sintaxi eta morfosintaxia. (Noiz kontsultatua: 2022-06-08).
- ↑ «Giza kate batek Errenteria eta Donostia lotuko ditu martxoaren 24an euskara batuari gorazarre egiteko» EITB 2023-03-17 (Noiz kontsultatua: 2023-03-18).
- ↑ Iraola, Arantxa. (2023-03-18). «Giza kate batek lotuko ditu Donostia eta Errenteria, euskara batua goratzeko» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-03-18).
- ↑ «Luis Villasante ikergunea, Euskaltzaindiaren egoitza berria Donostian» EITB (Noiz kontsultatua: 2024-07-02).
- ↑ Otamendi, Koldo. KORRIKA KANTUZ KANTU: ASIER GOZATEGI. (Noiz kontsultatua: 2022-04-08).
Bibliografia
aldatu- Sudupe, P. 2011: 50eko hamarkadako euskal literatura I. Hizkuntza eta ideologia eztabaidak, Donostia, Utriusque Vasconiae. ISBN 978-84-938329-4-0
- Sudupe, P. 2011: 50eko hamarkadako euskal literatura II. Kazetaritza eta saiakera, Donostia, Utriusque Vasconiae. ISBN 978-84-938329-5-7
Kanpo estekak
aldatu