Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                

Resurreccion Maria Azkue

euskal idazlea

Resurreccion Maria Azkue Aberasturi (Lekeitio, Bizkaia, 1864ko abuztuaren 5a - Bilbo, Bizkaia, 1951ko azaroaren 9a)[1] euskal apaiza, hizkuntzalaria, hiztegigilea, etnografoa, musikoa, idazlea, kazetaria eta editorea izan zen. Euskaltzain oso hautatu zuten Oñatiko Eusko Ikaskuntzaren Kongresuan, 1918ko irailaren 5ean. Euskaltzaindiaren lau sortzaileetako bat izan zen, eta euskaltzainburu 1919ko urriaren 7tik 1951ko azaroaren 9a arte.[2] Askoren iritziz gure hizkuntzak izan duen inoizko euskaltzale bikainenetako eta saiatuenetako bat.[3]

Resurreccion Maria Azkue


1. euskaltzainburu

1919 - 1951
← baliorik ez - Ignazio Maria Etxaide
Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakResurreccion Jesus Maria de las Nieves Azkue Aberasturi
JaiotzaLekeitio1864ko abuztuaren 5a
Herrialdea Bizkaia, Euskal Herria
HeriotzaBilbo1951ko azaroaren 9a (87 urte)
Familia
AitaEusebio Maria Azkue
Hezkuntza
HeziketaSalamancako Unibertsitatea
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakhizkuntzalaria, idazlea, musikagilea, musikologoa, kazetaria, lexikografoa, hizlaria, katedraduna, folklorista eta apaiz katolikoa
Lan nabarmenak
KidetzaEuskaltzaindia
Real Academia Española
MugimenduaEuskal Pizkundea
Genero artistikoazarzuela
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Literaturaren Zubitegia: 354 Discogs: 5760431 IMSLP: Category:Azkue,_Resurrección_María_de Edit the value on Wikidata

Hainbat arlo jorratu arren, lau dira beti aipatu ohi diren bere lan nagusiak, enblematikoak bilakatu ziren euskal kulturan: Euskara-Gaztelania-Frantsesa Hiztegia (1906), Euskal Kantutegi Herrikoia (1925), Euskal Morfologia (1925) eta Euskalerriaren Yakintza (1947).[2] Azkueren hiztegia, kantutegia eta folklore bilketa altxor ezin baliotsuagoak dira, bestela betiko galduta izango genituzkeen ezin konta ahal harribitxi jaso zituztenak.[4]

Euskaltzaindiako jardunaz gain, Teologian doktorea zen, Bilboko Institutuko katedrako euskara irakaslea, Parisko Hizkuntza Elkarteko kidea (1905), Errusiako Zientzien Akademiakoa (1922), eta 1927an Espainiako Errege Akademiako akademiko osoa izendatu zuten Julio Urkixorekin batera, euskararen ordezkari gisa.[5] Praktikan, horrek Espainiako Akademiaren beraren funtzionamenduan euskararen gaineko ardura berezirik ekarri ez bazuen ere, titulu hori oso baliagarria suertatu zitzaion Azkueri, batez ere gerra zibilaren ondoren 1939tik aurrera.[2]

Bizitza

aldatu

Haurtzaroa Lekeition (1864-1878)

aldatu

Resurreccion Maria Azkue Aberasturi 1864ko abuztuaren 5ean jaio zen Lekeition. Ama, Marikarmen Aberasturi Uribarri, mundakarra zuen (1835-1913), eta aita Eusebio Azkue Barrundia, lekeitiarra (1813-1873). Biak ziren alargunak, Mundakan 1857ko ekainaren 3an ezkondu zirenean. Azkue bost anai-arreben artean laugarrena zen: Alfontso (1845-1890) eta Sol (1855-1937) aitaren lehen ezkontzakoak, eta Aurora Maria (1860-1937) eta Diana Maria (1868-1934). Eusebio, lanbidez Lekeitioko Nautika Eskolako irakaslea zen, eta euskarazko olerkiak idazteko zaletasuna zuen.[6]

 
Lekeitio udalerria eta bere arrantza eta kirol portuak, kostaldeko errepidetik ikusita.

Txiki-txikitatik edoski zuen Azkuek herriko euskara, eta horretaz gain aitarengandik zetorkion euskal literaturarekiko zaletasuna eta amarengandik herri jakintzaren ezaguera eta hartarako joera berezia. Bestalde, Juan-Maria-Blas Altuna organista durangarrak sorturiko musika giroa ere xurgatzen zuen, eta 1868an hil zenean, Joakin Belasko organista berriarekin egin zituen musika ikasketak.[7]

Eusebio aita hil zenean Resurreccionek bederatzi urte eskas zituen. Beraz erdi umezurtz geratu zen oso laster, eta etxekoen sostengu ekonomikoa Alfontso bihurtu zen, aitaren Nautika Eskolako postua bereganatu zuenean. Oro har badirudi Azkuek haurtzaro nahiko zoriontsua igaro zuela, eta hamabi urterekin, Nautika Eskolan ikasten hasi zen.[7]

Marikarmen eta Eusebioren artean bi ezkontzetan hamabost seme-alaba izan zituzten, baina garai hartako hilkortasun tasa altuari lotuak, gehienak umetan hil ziren. Eta bizirik jarraitu zuten bostetatik inor ez zen ezkondu, jarraipen gabe geratuz Lekeitioko Azkue deitura.[8]

Lekeitioko nautikan bi urte egin ondoren, Bilboko institutu probintzialera batxilergoa ikasteko izena eman zuen. Horrela, etxetik kanpo hamar urtez luzatuko zen ikasketa aldiari hasiera eman zion. Hamalau urte zituen Azkuek, eta Bilboko institutuan Miguel Unamuno gaztea (1864-1936) ere bertan zebilen, baina adin berekoak izan arren ez zuten gelarik partekatu. Lekeitioko nautika eskolako ikasketak ez ziren institutukoen berdinak, eta bi ikasturte berreskuratu zituen bere adinekoen pare jartzeko, kurtso desberdinetako ikasgaietan matrikulatuz. Hasieran emaitza nahiko eskasak izan zituen, baina azkenerako batxiler ikasketak hiru urtean amaitzea lortu zuen, normala bost urte zirenean. Horrela 1881eko udan, hamazazpi urte betetzerako, batxilergo tituluaren jabe zen.[9]

 
Azkue eta Txomin Agirre adiskide ondarrutarra Gasteizko Seminarioan.

Aipatzekoa da 1876an Bigarren Karlistaldia amaitu zela Espainiako liberalen garaipenarekin. Ondorioz, Cánovas del Castillok foruen abolizioa ezarri zuen, euskal lege zaharrak suntsituz. Trukean, autonomia fiskal berri bat aitortu zien euskal probintziei, Kontzertu Ekonomiko izenekoa (1878tik). Euskal liberalek hauteskundeetan behin eta berriro porrot egin zuten, baina kultura arloan ekimen batzuk sortu ziren, hala nola lore jokoak, aldizkari «baskofiloak», eta euskal kulturaren aldeko elkarteak.[10]

Azkue gazteak elizarako bidea hartzea erabaki zuen, eta 1881eko irailean Gasteizko seminarioan sartu zen.1885 arte egon zen bertan Filosofia eta Teologiako ikasketak burutuz. Epe horretan ezagutu zituen adiskideen artean Txomin Agirre ondarrutarra (1864-1920) zegoen, gerora euskal idazle bihurtuko zena. Oporretan Bixente Goikoetxea musikalari arabarra ere ezagutu zuen 1883an, Julien Vinson-ek "Euskal Herriko folklorea" (Le Folklore du Pays Basque) argitaratzen zuen urte berean, Azkuerengan herri jakintzako hazia ernetzen ari zenean.[11]

Azkuek berak zioenez, «gaztetxo nintzan (hogei urte hor-hor bainituen) Seminarioko ikastarondoko opor-egunetan, astiune batzuetan behintzat, herriaren ahotik ipuin eta irakurgai bat edo beste ikasten ari izan nintzanean». Orduan jaio zen euskal kulturaren lekuko izango zen Euskalerriaren Yakintza emango zigun «erraldoi bakarti eta berezia». Baina apezgoa zuen helburutzat, eta diru-laguntza lortu ondoren Salamancako Apezgaitegira joan zen 1885.eko urrian, bere eliz kultura hobetzeko Eskritura Santuak eta Zuzenbide Kanonikoa ikasiz.[12] Eta elizgaietatik aparte organista, abeslari eta koruaren zuzendari aritu zen. Bertako seminarioan hiru urte eman zituen eta kalifikazio nabarmenak lortuz. Seminarista garai honetan, hogei bat urte zituela, hasi zen Azkue bere lehen musika konposizioak idazten. Udako oporretan Lekeition herri ipuinen bat edo beste ere bildu zuen.[13]

Uztailean apez ordena hartu ondoren, Lekeition eman zuen meza berria 1888.eko irailaren 29an, Mikel Deunaren egunean. Baina ez zituen moztu Salamancako harremanak, 1893.eko ekainean Teologian doktoregoa lortu arte.[14]

 
Salamancan koruaren zuzendari, eskuineko ertzean zutik.

1889an Rafaela Ybarra ongile bilbotarraren La Cava etxeko kapilaua izendatu zuten, eta ardura horretan mantendu zen 1904. urtean Tours-era abiatu zen arte. Kapilaua zela ezagutu zuen Julio Urkixo Ibarra, Rafaelaren iloba eta berarekin batera hainbat lan eta ikerketa burutuko zituena.[15]

Lekeitiotik Bilbora

aldatu

Bizkaiko Diputazioaren ekimenez sortutako Bilboko institutu probintzialean euskara katedra lortu zuen, eta irakasle bilakatu zenean, Bilboko Campo Volantin kalera joan zen bizitzera. Eta baita ama Marikarmen eta Aurora eta Diana arreba ezkongabeak ere. Udak Lekeition ematen zituen, arreba Solen etxean. [2][16]

Azkue fisikoki handia zen, osasun bikainekoa, urria bere ohituretan, ez zuen larregi jaten, lanerako ikaragarrizko ahalmena zuen, eta diru apur guztiak liburu erosketetan eta bidaietan gastatzen zituen.[12] Bere etxean ez zegoen ez gramofonorik, ez irratirik; 1940 aldera erosi zuen bat.[17]

Goiztarra zen Azkue, eta sei t'erdietan ematen zuen meza San Nikolas Parrokian. Zortzietan hasten zen lanean eta lantokira eramaten zion gosaria Felisa neskameak. Etxean bazkaldu ondoren berriz eusten zion lanari gaueko bederatziak arte. Ibaiertzetik errosarioa errezatuz itzultzen zen etxera. Egunero Kristau urtea irakurri ondoren oheratzen zen hamarretan.[17]

Marikarmen ama 1913.eko otsailean hil zitzaion Bilbon, eta aurrerantzean arreba neskazaharrekin bizi izan zen. Diana zen etxeko lanekin arduratzen zena, eta Aurora, maistra zenez, bere ogibideko lanetan zebilen. Arrebak hil  zirenean ere, Lekeition ematen zituen Azkuek opor egunak, uztailaren 7an urtero hutsik gabe atsedenaldiari hasiera emanez. San Antolinak heldu orduko Bilbora itzultzen zen berriz lanean hasteko. Bestalde, denbora gutxi ematen zuen Azkuek etxean, egun osoa lantokian betetzen baitzuen Euskaltzaindia sortu zenetik, Erribera kaleko egoitzan [18]

Azkue apezaren alderdi garrantzitsua bere sermoiek betetzen zuten. Igandero, 1899an hasita Tours-era joan arte, Bilboko Done Jakue katedralean egiten zuen sermoia euskaraz, goizeko sei t'erdietako mezan. Horrez gainera, euskaraz hitz egiteko zeukan erraztasun eta mintzaira ederragatik, jai, hirurren eta beste antzerako elizkizunetan sermoiak egitera deitua izaten zen. Horietako batzuk inprimatuak izan ziren, hots, Begoñako basilikan1890.eko San Jose egunean egin zuena, Gernikan 1895.eko uztailaren 21ean egindakoa, gero Jangoikua eta Fueroak liburuan argitaratua, eta Ordiziako Euskal Jaietan 1904.eko irailaren 18an egindakoa, herri horretako Monografian, Etxegarai eta Muxika jaunek argitaratua. Eslabaren Meza ere zuzendu zuen Begoñan eta Azkuek idatzitako olerkiarekin, Buenabentura Zapirain adiskide lekeitiarrak musikatutako Ereserkia irailaren 8an kantatu zen.[19]

Hiru apez ekintza ziren Azkuerentzat gogoko: Apezteriaren Batasun Apostolikoa, Apez Ostegunen Erakundea eta atzerriratuenganako laguntza. Apez Ostegun Erakundeari hiru liburuxka zuzendu zizkion, bata bizkaieraz, bestea gipuzkeraz eta hirugarrena gaztelaniaz, baita Ereserkia ere. Jesusen Teresarekiko debozio berezia zeukan, eta bere ohorez ere Ereserkia musikatu zuen.[20]

Azkuek ez zuen inongo parrokiarekin loturarik izan, eta ez zuen inoiz ministerio-kargurik hartu; Bilboko Institutuko katedrari eta Euskaltzaindiaren zereginei atxikita bizi izan zen beti. Bestalde, meza berria eman ondoren eta euskarazko ikasketak Institutuan ematen zituenean, Aingeru Zaindarien Institutua sortu zuen.[12]

Euskara katedra Bilboko Institutuan

aldatu

Aureliano Galarza mungiarrak Bizkaiko Diputazioari eskatu zion 1887.eko azaroan euskara katedra sor zezala Bilboko Institutuan. Lehiaketarako baldintzak onartu ziren eta 1888.eko martxora arteko epea eman zitzaien eskatzaileei.[21] Horrela, Bizkaiko Diputazioak sustatua izan zen, eta Euskal Herriko hezkuntza sisteman egon zen lehena. Deialdi honen berri Salamancan jakin zuelarik, Grankanton arrantzaleak eta euskal gramatikaren zati batzuk aurkeztu zituen Azkuek eskariarekin batera.[22][23]

Kontuan izanik ordura arteko irakaskuntza plangintzetan euskara erabat bazterturik zegoela, katedraren sorrera aurrerapauso nabarmena izan zen. Hala ere, Bizkaiko Diputazioan dinastikoak foruzaleak baino gehiago zirenez, onartutako baldintzok “beherazko” zentzuan egin ziren, hau da, ikasgaia hautazkoa izango zen, librea, balio ofizialik gabea, baina klaseak Institutu Probintzialean emanaz, bertan ematen ziren arauzko ikasgaien parekoa. Halaber, frantses eta ingelesezko irakasleei baino soldata baxuagoa ematea erabaki zuten diputatuek, urteko 1.500 pezeta.[24]

Aipatutako epea bukatu zenean, bi tituludun agertzen ziren eskatzaile: Migel Unamuno bilbotarra, Filosofia eta Letretan doktorea, eta Resurreccion M. Azkue lekeitiar batxiler tituluduna eta laster filosofia eta teologia lortzeko zena. Aurkeztu ziren baita titulu gabeko Sabino Arana Goiri abandotarra, Luis Iza bilbotarra eta Pedro Alberdi, eta epez kanpo Eustakio Madina Sopuertakoa. Bozkatzera jo zuen batzorde erabakileak, eta hamaika boto eman zizkioten Azkueri, hiru Unamunori, azken bat zuriz geratuz. Beraz, 1.888ko urrian, hogeita lau urte bete berritan eta oraindik diakonoa zen lekeitiarrari eman zioten lanpostua eta ardura.[25][26]

 
Azkuek sortutako Euskalzale (1897) aldizkaria, osoki euskaraz idatzitako lehena

Urrian hasi zen Azkue lanean, euskara ikasketak ematen eta ikasleentzat ikasbideak prestatzen. Azkue 53 ikaslerekin hasi zen 1888an. Hurrengo hamabost urteetan zehar ikasle kopuruak gorabeherak izan zituen, urterik txarrenean 11ra murriztuz eta onenean 64ra igoz. Nolanahi ere, lanpostua mantentzeko adina ikasle ibili zen beti, eta hala Azkuek bizilekua Bilbon behin betiko finkatzeko aukera izan zuen.[9]

Institutu mailan soilik euskara irakastea ez zitzaion nahiko iruditu, eta Bilbotik abiatuz garatu zituen bere proiektuak. Hasteko, katedrari lotuta hainbat argitalpen egin zituen. Hala, 1891n, arau logikoen bidez euskal aditzaren jatorrizko formak eman nahi zituen Euskal Izkindea-Gramática Euskara eman zuen argitara. Urte batzuk geroago, lan hori "gaztaroko bekatua" izan zela aitortu zuen. Pablo Pedro Astarloa apologistaren eraginpean idatzia, gramatika hura, aitzindarietako bat zen ideia aprioristetan oinarrituz, erdal kutsadurarik gabeko euskara ideal batean osatua nahi zuen. Hurrengo urteetan irakurgaiak, ortografia proiektuak eta euskara ikasteko metodoak sortu zituen katedran erabiltzeko asmoz. Euskara modernizatzeko beste hainbat ekimen ere bultzatu zituen, hala nola Euskalzale eta Ibaizabal aldizkariak eta 1896an ikastolen aurrekari izan zen Ikastetxea izeneko euskarazko ikastetxearen sorrera Bilbon, besteak beste.[27]

Katedraren hirugarren urtean Azkuek Izkindea gramatika lana burutu zuen ikasleei metodo bat eskuratzeko, eta 1891ko udan atera zen obra “Azkueko Resurreccion Maria abade Bizkaiko lenengo euskal-irakasleak eratu ta biurturiko Euskal-Izkindea = Gramática euskara formada y traducida por Resurreccion Maria de Azkue.” Izkindea 401 orrialdeko liburu mardul bat zen, eta huraxe izan zen bere lehen  obra garrantzitsua. Diputaziokoak euskara katedrako testu-liburu gisa erailtzea ontzat eman zuten, eta Azkue Euskal Herri osoko euskaltzaleen artean entzutea lortzen hasi zen. Katedraren buru izanik liburuaren argitalpenak ospea eman zion euskararen eremuan, eta harreman berriak egin zituen, hala nola Arturo Campion eta Edward Spencer Dogson. Izkindea bizkaieraren batasunera bideratuta zegoen, baina etorkizuneko Euskal Akademiaren proiektuan ere aritzen zen.[28]

Bestalde, prentsa artikulu batzuetan kezkatua agertu zen hirietako toponimia gero eta erdaldunago bihurtzen ari zelako. Etxe eta auzune berrientzat euskarazko izenak asmatzea izan zen Azkueren beste lanetako bat. Ramon de la Sota adiskidearen txaletei jarritako Ibaigane eta Lertegi izenak Azkueren asmazioak dira, Sotaren beraren Goiz Ederra yatearen izena bezala. Getxon aberatsentzat egindako auzo eta jolasguneak ere Azkuek asmatutako izenak daramatzate: Neguri, Ondategi edo Jolaseta, besteak beste. Eta ikaskuntzatik aparte beste euskararen aldeko hainbat lan eskuartean zituenez, hiztegia, aldizkariak, musika biltze lanak eta abar, 1903-1904 ikastaroa bukatu arte jarraitu zuen Institutuan, Ebaristo Bustintza «Kirikiño» aurrerantzean zeregin horrekin arduratu zelarik.[27]

Azkue katedradun titularra izan zen 1920an erretiroa hartu arte, hain zuzen ere, ahalegin guztiak Euskaltzaindia sortu berriari eskaini ahal izateko.[2]

Atzerrian

aldatu

Egonaldiak

aldatu

Bizitzaren zatirik handiena Bilbon eman zuen arren, hogeita hemeretzi urte zituela, 1904ko urtarrilean Azkuek sei urte luzatuko zen egonaldia hasi zuen Europan zehar, bereziki Frantzian, Belgikan eta Alemanian. Tartean eta ondoren beste lurraldeetara ostera txikiak ere egin zituen, hala nola Ingalaterrara, Italiara, eta Austriara.[2]

Toursen hiztegigintzan (1904-1906)

aldatu

1903ko udaberrian, hiztegiaren lehen probak egiten hasi ziren Bizkaiko inprenta probintzialean. Laster ikusi zen moldiztegi hartan uste baino garestiago irtengo zela obra. Eta Diputazioak inprenta merkeago bat bilatzeko eskatu zion. Azkue buru-belarri aritu zen inprenta bila, eta Burgos, Bartzelona, Paris Ratisbonara jo ondoren, Tourseko Mame argitaletxea gomendatu zioten. Aurrekontuak eskatu eta aztertuta, bertan inprimatzea erabaki zuen.[29]

 
Plumereau enparantza, Tours, Indre-et-Loire departamendua, Erdialdeko Loira Haraneko eskualdea, Frantzia.

1904ko urtarrilaren lehen egunetan hartu zuen Azkuek Pariserako trena. Lehen helburua hiztegia Toursen argitaratzea zen, baina eskuizkribuak bertan utzi ondoren, Parisen musika ikasketak egitera abiatu zen Bertako Schola Cantorumera. Jesus Guridi eta Jose Maria Usanditzaga musika ikasle gazteak berarekin hasi ziren. Musika eskolak astean hiru egunez zirenez, bisita erlijiosoak zein kulturalak egiten hasi zen, hala nola Frantziako Bilblioteka Nazionala, Theodore Legrand historialaren eskutik. Halaber, Pariseko linguistika munduko adituekin harremanak landu zituen, hala nola Jean-Pierre Rousselot eta George Lakonbe baxenabartarrarekin. Baina egonaldia moztu beharren izan zen, Toursera hiztegiaren zuzenketak egitera joateko.[30]

Hiztegiarekin egun osoan lanean zebilela, Bonaparte printzearen euskal fondoak Londreseko Biblioteka Nazionalean zeudela jakin zuen, eta betara joan zen hilabeterako. Horrela, Azkuek garai hartako sei milioi biztanle zituen munduko hiririk handiena ezagutu zuen. Ez zitzaion gustatu, baina Bonaparte printzearen alargunarekin mintzatzeko aukera izan zuen, eta baita British Museum-eko euskal testu zaharrak aztertzeko: Uriarteren agiriak, Mikoletaren jatorrizko eskuizkribua, Joan Piarres Duvoisinen hiztegi zati bat, Bonaparteren gutunak, eta hunkigarriena, bere aita Eusebio Maria Azkuek 1861ean Bonaparteren enkarguz euskaraturiko Dies Irae.[31]

Toursera itzulitakoan, hiztegiaren zuzenketaren lan monotonoarekin jarraitu zuen. Ostatua hartua zuen komunitate erlijiosoan goizeko seietan meza eman, gosaldu eta lanera. Nekatzen zenean gelan zuen piano txikian pieza batzuk jo, eta berriro lanera. Frantsesa nahiko menperatzen zuen, eta igande batzuetan elizan frantsesez predikatzen zuen. Halaber, txinera eta japoniar apur bat ikasteko aukera izan zuen, euskararekin antzik zuten aztertzeko. Gerora Alemanian egin zuen bezala, Toursen frantses apaizen sotana janzteko ohitura hartu zuen. Bestalde, inprimategiko gastuak gero eta handiagoak izateaz gain, Azkue ekonomikoki mantentzeko larri ibiltzen zen, eta Piarres Broussaini eskatutako maileguari esker eta Ramon de la Sotak hainbat meza enkargatu zizkiolako trukean diru bat ordainduta, zein bertako elizako mezei esker, aurrera atera zen. Etxekoak bisitatzera berriz, udan eta Gabonetan itzultzen zen. Horrela jarraitu zuen 1906ko ekainean hiztegiaren bigarren tomoa argitaratu arte.[32]

Bruselako aldia (1906-1907)

aldatu

Hiztegia bi tomotara mugatu beharren, Azkuek beste hiru atera nahi zituen, eta horretarako Bruselara joatea erabaki zuen, bertan moldiztegi merkeagoa aurkitzeko ustean. Horrela, 1906ko Lekeitioko oporren ondoren, Anae alexianoen komunitatean hartu zuen ostatu, eta bertako erlijiosoek ondo hartu zuten arren, hizkuntza eta ohituren diferentziak tarteko, haiekin harremanak ez ziren estuak izan.[33]

 
Bruselako Plaza Handia.

Hiztegia eta musika uztartu nahi zituen, baina Belgikan musika gailendu zen. Bere hasierako usteen kontra, ez zuen Bruselan moldiztegi egokirik aurkitu, eta gaztelania-euskara-frantsesa hiztegia eskuizkributan landu arren, ez zuen argitaratu. Bestalde, musikako fuga eta kontrapuntu ikasketetan buru-belarri aritu zen Bruselako kontserbatorioan. Jesus Guridi ere Bruselara joan zen garai hartan, eta biak oso harreman estua izan zuten. Halaber, Azkuek alexianoen elizan organoa jotzeko baimena lortu zion Guridiri. Eta frantsesarekin jarraitzeaz gain, alemana ikasteari berrekin zion.[34]

Toursera bezala, La Gaceta del Norte egunkaria bidaltzen zioten Bilbotik, eta baita zenbait aldizkari jeltzale berri ere, hala nola Euzkadi eta Jel. Bestalde, 1907ko udaberrian Alemaniara bidaiatu zuen, bertako inpresio ezin hobea jasoz, eta uztailean Bruselatik Euskal Herrira itzuli aurretik Koloniako kontserbatoriora idatzi zuen, hurrengo ikasturtea bertan igarotzeko asmoz[35]

Koloniako aldia (1907-1909)

aldatu

Oporrak Lekeition igaro ondoren, 1907ko irailean Azkuek Alemaniarako bidea hartu zuen. Kultura arloan Europako aitzindaria zen, eta Kolonian musika kontserbatorio ospetsu bat zuen. Bertan erlijioso alexinoen komentutik pasa ondoren, teologo baten amaren etxeko pentsioan ezarri zen. Apaiz lanari ere berehala ekin zion, eta bertako gaztelaniazko komunitatearen konfesore izateko baimena lortu zuen, eta baita mojen komentu baten mezak emateko.[36]

Kontserbatorian onartua izateko, Fritz Steinbach zuzendariari berak harmonizatutako herri kantu batzuk aurkeztu zizkion, harrera ezin hobearekin. Horrela, instrumentazio eta konposizio ikasketak egiten geratu zen Kolonian, kurtso bitan. Gabonetan hainbat hiri bisitatu zituen, hala nola Düsseldorf, Bonn, Koblentza, Darmstadt eta Berlin, bertako liburutegiak ere ezagutuz. 1596ko “Refranes y sentencias” euskal liburua aztertu izan zuen, eta baita Humboldt eta Mogelen euskararen gaineko lan ordura arte ezezagun batzuk.[36]

Alemaniera nahiko ondo ikasi zuen, ez frantsesa bezain ongi, baina laster moldatu zen alemanieraz hitz egiteko eta arazo handirik gabe irakurtzeko. Hurrengo urteetako gutunerian, hainbat eskutitz-elkartruke aurki daitezke non Azkuek euskaraz edo gaztelaniaz idazten zuen, erantzunak nahita alemanez jasoz. Kolonian lore jokoak antolatzen zituen Johannes Fastenrath hispanista ezagutu zuen, eta euskarazko poesia musikatu bat eskatu zion.[36]

 
Aida opera

Koloniako egonaldian, kontzertu eta opera ugari entzuteko aukera izan zuen, hots, Mozart-en Die Zauberflöte, Verdi-ren Aida, Saint-Saéns-en Samson et Dalila, Marschner-en Hans Heiling, Bach-en meza, eta beste hainbat. Baina bereziki Wagnerren operetara joan zen: Die Walküre, Das Rheingold, Siegfried, Götterdämmerung, Tristan und Isolde, eta Die Meistersinger von Nürnberg. Orkestrazioa irakasten zion Waldemar von Baussnern maisuaren adiskide egin zen garai hartan.[36]

Azkue musikan ondo bazebilen ere, ez hainbeste hiztegigintzan. Eta Bruselan argitaratze bat topatuta izan arren, likidezia faltagatik ez zen hasi nahi zituen beste hiru alerekin: gaztelania/euskara/frantsesa, sarrerakoarekin eta gehigarriarekin. Halaber, merkeago eta asegarriago gertatuko zitzaiolakoan, Koloniako seminarioko kongregazio giroan bizitzeko baimena lortu zuen. Garai hartan, Daniel euskal sinfonia eta Andra Urraka poema sinfonikoa konposatu zituen, azken hau Bilboko Elkarte Koraleko buru Alfredo Etxabek eskatuta, eta Anbotoko Damaren legenda hartuta. Bestalde, Julio Urkixo bisitan joan zitzaion Loredandik. RIEV aldizkari berria aztertu zuten, eta Lakombe zein Eleizalderekin izandako azken eztabaidez aritu. Era berean, Darmstadt eta Berlingo euskal liburu zaharrez ere aritu ziren.[36]

Musika eta hiztegia ez ziren, ordea Azkueren 1909ko ardura bakarrak. Alemaniako pedagogia eta hezkuntza sistema ezagutzeko ahalegin handiak egin zituen, hainbat irakasle eskola eta ikastetxe bisitatuz. Miretsita geratzen zen ikasleek nola errezitatzen zituzten Goethe, Schiller eta Wielanden poemak. Ramon Galbarriatu elizgizon adiskideari gutunez adierazi zionez, bere asmoa Zurtzaingoa izeneko euskal kongregazio erlijioso bat sortzea zen. Hiztegiaren segidaz arduratuko zen, Euskalzale aldizkaria berriro martxan jartzeaz, eta Euskal Akademiaren sorrera ezerezean geratuta zegoenez, erakunde euskaltzale erlijioso bat alternatiba egokia izan zitekeen. Bai euskararen normatibizazio lanetan aritzeko, zein sustapen sozialean aritzeko. Egoera horretan, 1909ko abuztuan Kolonian antolatu zen Nazioarteko Kongresu Eukaristikoan Azkuek antolaketan parte hartu zuen, Euskal Herriko hainbat adiskide erakartzea lortuz, tartean bere senide Federiko Zabala. Kongresua hasten zenerako Azkuek Zurtzaingoa proiektua bideratuta eduki nahi zuen, baina data horretatik aurrera aipu guztiak desagertu ziren, ziurrenik adiskideek bideragaitza zela esango ziotelako. [36]

1909an Koloniatik Bilbora itzuli ondoren, katedrako eskolak emateaz gain, zenbait opera konposatu eta taularatu zituen (Ortzuri, 1911n eta Urlo, 1914an). Richard Wagneren ereduari jarraituz egindako obra konplexu eta eszenografia landukoak ziren, publiko eskolatu batentzat eginak. Azken obra horrekin izandako porrotaren ondoren hizkuntzalaritza lanetan murgildu zen berriro, bereziki euskal akademiaren sorrera bultzatuz.[37]

Bidaiak

aldatu

Egonaldien ondoren, Azkuen hainbat bidaia labur egin zituen: Alemaniara eta Austriara (1922, 1923, 1928), Frantziara (1925, 1926, 1929) eta Ingalaterrara (1927). Bestalde, Lurralde Santuetara bi bidaia egin zituen: lehena 1902an, gertaldi honetarako Euskalerritik Palestinara ereserkia konposatuz; eta bigarrena 1911n. Eta Erromara 1923an joan zen; bertan Alemanian egin zituen egotaldietako adiskide kutun bat aurkituz, Beda Kleinschmidt frantziskotarra, eta honekin joan zen Teresa Neumann estigmatizatua ezagutzera 1928ko udan. Hurrengo urtean "La estigmatizada de Konnersreuth" liburua idatzi eta argitaratu zuen Bartzelonan.[38]

Nazioarteko lankidetza

aldatu
 
Edward Dogson Oxford unibertsitateko doktorea.

Atzerriko hainbat linguistekin landu zituen harremanak. Garrantzitsuenen artean honakoak zeuden:

- Edward Spencer Dogson (1857-1922) ingeles ikertzaile bat zen. Oxfordeko Unibertsitatean Leizarragaren aditzari buruzko tesia egin zuen, ondoren ere ikertzen jarraituz, eta bera izan zen Azkueri hiztegia egitera bultzatu ziona. Poliglota zen, hainbat hizkuntza menperatuz, eta Azkuerentzat pizgarri izateaz gain, Ipar Euskal Herriko pertsonaia esanguratsuak aurkeztu zion Izkindearen ale bat oparitu ondoren, hala nola Anton Abadia, Bazilio Joanategi, Emmanuel Intxauspe eta Manex Hiriart-Urruti. Era berean, Hugo Schuchardt-i eta Willen J. Van Eys San Remo unibertsitateko irakasleari Izkindea-ren ale bana bidali zien.[39] Bestalde, Azkuek Bilboko katedrara aurkeztutako “Grankanton arrantzaleak” eta “Gramatika-arau batzuk” bi lanen kopiak Oxford Unibertsitateko Bosley Liburutegira eta Parisko Bibliothèque Nationalera eraman zituen.[40]

- Hugo Schuchardt letretan doktore alemaniarra eta Grazeko unibertsitateko irakasleak, hiru lan idatzi zituen euskararen inguruan, ezagunena “Euskara eta erromantzea” (Baskisch und Romanisch) (1906). Azken honetan Azkue goraipatzen du esker onez, hiztegia argitaratzean bere ikerketa linguistikoak erraztu zituelako. Bestalde, Ohorezko euskaltzain izendatu zuten 1919ko urrian.[41][42]

-  Gerhard Bärh Legazpin jaiotako doktore alemaniarrak Azkuerekin kolaborazio handia izan zuen 1921ean hogei urterekin "euskaltzain urgazlea" izendatu zutenetik. Bereziki estimatzen zuen eta haien arteko adiskidetasuna bizitza osorako izan zen. Azkuek Alemaniara egin zuen bidaietako baten Hannoverreko Bärhen etxean egon zen.[43] Euskaltzaindia sortu berria zelarik, Azkue euskaltzainburuari euskaraz idazten zizkion gutunak 1920an hasita. 1923ko urtarrileko bileran, Schuchardt-en Sarako euskara lana itzultzea eskatu zion, "Sarako euskarari buruz" (Zur kenntnis des Baskis-chen von Sara), eta apirileko Euskaltzaindiako bileretan Azkuek itzulpen hori irakurri zuen.[44] 1928. urte hasieran Azkuek RAE-Espainiar Akademian sartzeko sarrera hitzaldiaren zirriborroa idatzi zuenean, Bärhri igorri zion eta honek hainbat ohar bidali zizkion bueltan.[45] Bestalde, 1887ko azaroan Aureliano Galarza Gernikako ahaldunak Bilboko katedra sustatu zuelako, urte batzuetara Azkuek “Latsibi” (1920) eleberria bizkaieraz idatzi eta eskaini zion; ondoren Bährek itzuli zuen gipuzkerara.[46]

Heriotza

aldatu

Azkue 1951ko azaroaren 9an hil zen, ezbeharrez, 87 urte zituela. Azkue goiz joaten zen etxetik lanera, San Nikolasetik Erriberara, garai hartan bertan kokaturik baitzegoen Euskaltzaindiako egoitza. Ordu batak arte egon ohi zen Erriberako bulegoan, gero etxera joaten zen bazkaltzera eta hirurak aldera itzultzen zen lanera. Neguan arratsaldeko 8:30ak arte egoten zen Erriberan.[47]

Istripua gertatu zen gau hartan, ohi bezala erreka ertzetik etxerantz abiatu zen Azkue. Urte asko zituen ordurako, eta ziur asko ikusmena gutxituta izango zuelako, laprast egin eta Ibaizabal ibaira erori zen Arriaga antzokiaren parean.[48] Handik gertu zegoen gizon batek errekara salto egin zuen hura salbatzeko, baina Azkuerengana hurbildu zenean, honek "utz nazazu bakean, badakit igeri egiten, Lekeitiokoa naiz!!" erantzun zion. Azkue bere oinez atera zen errekatik, baina zoritxarrez ur kutsatua irentsi zuen. Ospitalean ez zioten sabel garbiketarik egin, eta infekzioaren ondorioz egun batzuetara hil zen. Azken unean Federiko Krutwig (Azkueren lagun mina, Gerra ostean Euskaltzaindia martxan jartzen lagundu ziona) eta bi ikasle (Jorge Villa eta Santiago katedralean organo jole zebilena) zituen ondoan. Hurrengo egunean izan ziren San Nikolas parrokian elizkizunak, eta Derion lurperatu zuten. Handik urte batzuetara, bere hezurrak Lekeitiora eraman zituzten, Andra Mari elizara.[49]

Hilberri-txostena Orixek irakurri zuen 1951ko azaroaren 30ean.[50]

Euskaltzaindiaren sorrera

aldatu

Milaka ekimenetan esku hartu bazuen ere, Euskaltzaindia da, zalantzarik gabe, haren ahaleginen fruitu nagusia eta, orobat, bere ideiak zabaltzeko plataforma garrantzizkoena. Argi ikusi zuen euskara biziko bazen, hizkuntza estandarra bihurtu behar zuela, bizitza modernorako gai izango zena, eta asmo hori gauzatzeko ezinbestekoa zela erakunde arauemaile bat.[51]

Lehen hurbilpenak

aldatu

Azkue baino lehen, XIX. mendean zehar, Euskal Akademia bat sortzeko eskari sakabanatu batzuk azaldu ziren. Jose Paulo Ulibarrik, Bizkaiko Batzar Nagusien inguruan halako aipu bat egin zuen. Jose Francisco Aizkibelek 1856an argiago formulatu zuen Euskal Akademiaren beharra. Anton Abadiak ere auzi honekiko interesa izan zuen, ea hala jakinarazi zion Duvoisin kapitainari. Urte batzuk geroago, 1880an, Jose Manterolak ere, bere “Kantutegian” Akademiaren beharraz aipu bat egin zuen.[52]

Baina aurreneko saiakera serioa 1886an egin zen, Anton Abadiaren babespean Durangon euskal jaiak antolatu zirenean. Festa hauetako lehiaketetako batean, Euskal Akademia proiektu bat aurkezteko eskatzen zen. Saria Aristides Artiñano legegizon bilbotarrak irabazi zuen, bere “Proyecto de Academia Bascongada”rekin. Nahiko proiektu garatua, historiaz eta euskaraz arduratuko zen akademia bat planteatzen zuen, Hegoaldeko lau Diputazioen babes eta sostengu-pean. Abadiak, Manterolak zein Sabino Aranak atxikimendua agertu zioten proiektuari, naiz eta saioa asmo hutsean geratu. Hala ere, Artiñanoren proiektua hurrengo hamarkadetan erreferente izan zen, baita Euskaltzaindia eta Eusko Ikaskuntza eratu zirenean ere.[53]

Euskal Akademia: proiektuen aurreneko garaia (1891-1900)

aldatu

Zehazki Euskal Akademia bat sortzeko saioak Azkuek egin zituen, katedra eta Euskaldun Biltokia hein batez egiazko Euskal Akademia baten ordezko gisa baliatuz. 1891n, katedran Izkindea argitaratu zuenean egin zuen Azkuek Euskal Akademia sortu beharraren aurreneko aipua ortografiari buruz:

“Onetarako ta bezte gauza on asko egiteko peremina andia dauka euskarak.”

Asmo hau gutun bidez jakinarazi zion Arturo Kanpion euskaltzale iruindarrari, eta Artiñanoren proiektua abiapuntutzat har zitekeela zioela.[54]

1896rako, Azkuek Euskal Akademiaren aldeko pertsona gehiago ezagutu zituen. Campion, J. I. Arana, Adema ‘Zaldubi’ eta Abadia prest zeuden, baina azken hau hil egin zen, eta dirua utzi zuen lore jokoetarako baina ez Euskal Akademiarako. Bitartean, Sabino Arana Goirik ere erantzun zion Azkueren ortografia proiektuari, baina ez gutunez, baizik eta liburu batekin: “Lecciones de ortografía del euskera bizkaino” (1897). Bertan Arana Goirik beste ortografia bat aurkeztu eta Azkuerena esplizituki gaitzesten zuen atal batean. Bilbon sortu ziren bi eredu ortografikoak, Azkuerena eta Arana Goirirena, beren lehen jarraitzaileak lortzen hasi ziren, bai eta lehen debateak eragiten ere, Euskalduna aldizkarian ikus daitekeenez.[55]

Testuinguru horretan Azkue proposamen artikulatu bat idaztera animatu zen, Donibane Lohizuneko Abadiaren lore jokoetan aurkeztu zuena 1897ko abuztuan. Horrela, Euskal Akademia proiektu zehatz bat aurkeztu zuen, ondo landutako bost oinarrirekin. Azkuek buruan zituen Akademiaren ezaugarriak, eta eraketari dagokionez Hego Euskal Herriko lau Diputazioen gain jartzen zuen korporazioa sortzeko zeregina, baita mantenu gastuen ardura ere. Iparraldeko erakundeei partaide izateko aukera aitortzen zien Diputazioen baldintza berberetan, baina haien adostasunari itxaron gabe sortu nahi zuen Akademia.[56]

Proiektu hau bere garaian paperetik irten ez bazen ere, 1918an Euskaltzaindiaren sorrera eta lehen pausoak gertatzean hein batez bide honen antzekoa segitu zen: Diputazioen babespean sortu zen Euskaltzaindia, bere proiektu nagusiak ortografia eta hiztegia izan ziren, eta elkarte haren baitan Azkuek gramatika lan nagusi bat (Euskal morfologia) idatzi zuen. Hori guztia abiatzeko, ordea, hogei urte baino gehiago falta ziren oraindik. Momentuz,1897an proiektuak Campionen onespena jaso zuen, eta bereziki pertsona bati gustatu zitzaion: Piarres Broussain hazpandar medikuari.[57]

Hendaia-Hondarribia kongresua (1901-1902)

aldatu
 
Hendaia eta Hondarribia

Hendaiako kongresua 1901 urtean antolatu zuen Guilbeau mediku errepublikarrak. Nolanahi ere, deialdia egiteko Campion ‘euskaroaren’ eta Gratien Adema ‘Zaldubi’ tradizionalistaren onespena lortu zuen aurretiaz.Azkueren asistentzia zuzenki egon zen Arana Goiriren etorrerari lotuta: Vinsonen aferagatik, bilbotar apaiza ez joatekotan egon zen lehen unean, baina Arana Goiri zihoala ikusiz berak ere aurkeztea erabaki zuen, haren iritziak nagusitu ez zitezen.[58]

Horrela, 1901eko irailaren 16an Hendaian elkartu ziren 35 bat euskaltzale (Arana Goiri, Hiriart Urruti, Broussain, Azkue, Txomin Agirre, Campion, Arbelbide, Daranatz, etab.). Kongresuaren Guilbeau antolatzailearen asmoa euskal ortografiaren batasuna (zehazki grafia eta fonetikari zegokionean) egunean bertan erabakitzea zen. Baina biltzarrean zegoen Sabino Aranak proposamen alternatibo bat zekarren idatzita eta kongresukideei irakurri zien: ortografiaren bateratzea egunean bertan ebatzi ordez, urtebeteko epean egin zedila, horretarako prozedura eta pauso zehatz batzuk segituz. Era horretara astia egongo zen bakoitzak bere proiektu ortografikoa behar bezala aurkezteko eta ondoren aztertzeko.[59]

Urtea iraganik, 1902an Hondarribian elkartuko ziren berriro eta han erabakiko zuten proposaturiko ortografia proiektuen artean zein onartzen zen. Aranaren proposamenaren arabera, 1902ko Hondarribiako bilkura hartan, 1901ean Hendaian elkartu zirenak ez ezik, parte hartu nahi zuten gainerako euskal idazleak, euskara ikertzaileak, zein orotariko euskaltzaleak (euskara maite zuten guztiak) azaldu ahalko ziren erabakia herrikoiagoa izateko, beti ere prozeduretan finkatu bezala aurretiaz izena emanez gero. Bere helburua 320 euskaltzale biltzea zen, gehienak alderdi jeltzaleko kideak, horrela ortografiaren bere proposamena bozketan erraz gainditzeko Azkueren aldeko euskaltzale adituei. Halaber Kongresuko partaide guztiek konpromisoa hartu behar zuten azkenean erabakiko zen ortografia eredu hori jarraitzeko. Baina azken unean, ezusteko faktore koiuntural batek (Bizkaiko gobernadore zibilak Arana kartzelaratu zuen matxinada delitua leporatuz, eta ondoren hamar zinegotzi abertzale espetxeratu eta haien lekuan zinegotzi liberalak jarri zituen. Ez legearen aurka zeozer zehatza egin zutelako, bai ordea beren helburua independentzia zelako) zapuztu zuen guztiz, lehendik ere konpontzeko zail zegoen egoera. Horrela, Hondarribiako batzarra 1902ko irailean heldu zenean, ez Arana ez 320 haiek joan ziren. Eta ortografiaz ez zen ezer erabaki. [60]

Amaieran, Hendaia-Hondarribiako kongresua porrota izan zen, ortografiaren arazoa bideratzeko bi ikuspuntu desberdinen arteko talkagatik. Bata Arana Goiriren ikuspegi populista eta bestea gainerako guztien planteamendu teknikoagoa (Azkue, Broussain, Campion, Darricarrère, Arbelbide, Adema, Guilbeau... beren artean ñabardurak egon arren). Ez zen engainurik egon, bai ordea gaizki-ulertua hasiera beretik.[61]

Euskal Akademia: proiektuaren bigarren garaia (1904-1917)

aldatu

Hondarribiako trago txarra igarota, urrian Azkue Oñatiko euskal festetara joan zen. Bertan Bizkaiko eta Gipuzkoako Diputazioetako agintariak mintzatu ziren, eta ondoren Azkuek zein Campionek izan zuten hitza, lehenak euskaraz. Azkuek euskaldunak erdarazko eskolak finantzatzea salatu zuen, segidan euskarazko hezkuntza eskatuz, bai eskoletan eta bai Gasteizko seminarioan. Gero Euskal Akademia izan zuen mintzagai, eta Gipuzkoako Diputazioari laguntza eskatu zion.[62] Izatez bere hiztegia Akademiaren babesik gabe egin bazuen ere, bertan adierazten zuenez, halako erakunde bat laster sor zedin itxaropena agertzen zuen, hainbat zeregin arauemaile aurreikusiz: onar zitezkeen neologismoak erabakitzea, Manuel Larramendiren hitzetatik zeintzuk ziren onak argitzea, bariante dialektalen artean egokienak aukeratzea, euskal ortografia arautzea, etab.[63]

Bizkaiko Diputazioren eskutik Euskal Akademia sortzeko saio serio bat etorri zen. Izan ere, 1905ean Bizkaian Diputazio berria eratu zen, Adolfo Urkixo presidente izendatuz. Azkue gutun bidezko harremanetan ibili zen berarekin, eta euskararen aldeko zerbait egiteko asmotan zegoela jakin zuen, agian Akademia sortzea. Horrela, 1906ko apirilean hiru probintziak Konferentzian elkartzeko geratu ziren, besteak beste Akademiaren sorrera aztertzeko. Ohargarria da Euskal Akademia sortzeko proposamen hau Kontzertu Ekonomikoa berritu behar zen unean gertatzea, euskal alderdi eta herrialdeen artean aliantza eta elkartasun foruzaleak gertatzen ari ziren testuinguruan. Baina Konferentzian eta ondoren hainbat saio egin ondoren, ez zen proiektua gauzatu.[64]

1914an, "Urlo" operaren porrotaren haritik musika albo batera utzita, Azkue euskararen inguruko ikerketei lotu zitzaion. Schuchardt i orientazio eske idatzitako gutunean hizkuntzalaritza obra on batzuen erreferentziak nahi zituen, egunean jartzeko. Euskara beste hizkuntza batzuekin erlazionatzen zuten zenbait teorien inguruko iritzia ere eskatzen zion Schuchardti. Halaber eskuartean zituen proiektuen berri ematen zion: euskal linguistika ikastaro bat antolatu gura zuen hurrengo urtean Bilbon, ahal izanez gero Euskal Akademia sortu, eta Bizkaiko Diputazioaren enkarguz euskal gramatika bat idatzi. Ikusten denez, oraingoan ere Azkuerentzat Akademia hainbat proiektu biltzeko plataforma zen. Lehen Mundu Gerla hasteak Akademia sortzeko giroa ez bazuen erraztu ere, Azkue 1914 urte amaieran asmo horiekin zebilen oraindik.[65]

Oñatiko kongresuaren aurrekariak

aldatu
 
1918ko Eusko Ikaskuntzaren lehen Kongresua.

1918 urte hasieran, Bizkaiko jeltzaleek kudeaturiko erakunde publikoen babesean, euskal kulturari buruzko hitzaldi ziklo bat antolatu zen Bilbon. Diputazioaren baitan jeltzaleek sortutako “Junta de Cultura Vasca” batzordea arduratu zen prestaketa lanez. Nolanahi ere, espiritu irekiko egitaraua eskaini zen, joera desberdinetako hizlariak gonbidatuz, alderdikeriarik gabe. Horrela, 1918ko urtarrilaren 5ean Angel Apraiz, Salamancako unibertsitateko katedradun arabarra mintzatu zen. Euskal unibertsitate baten beharra nabarmen du zuen, ekimen horren aldeko kanpaina abiatuz. Hurrengo astean Gipuzkoako Diputazioko buru integristak, Oñatin euskal ikasketei buruzko kongresu bat egiteko deia luzatu zuen irailerako. Babesleak lau Diputazioak izan beharko ziren, baita Iruñea, Gasteiz eta Baionako apezpikuak ere. Gipuzkoako asmoarekin berehala bat egin zuen Bizkaiko Diputazioak, eta laster baita Arabakoak eta Nafarroakoak. Testuinguru horretan, Oñatiko kongresu asmoa martxan zela, Euskal Akademia sortzeko proposamena aurkeztu zuten Felix Landaburu eta Cosme Elgezabal diputatu jeltzaleek Bizkaiko Aldundian.[66]

Proposamen hau ez bide zen Azkueren oso gustukoa izan. Bat zetorren bere asmoekin autoritatezko Akademia bat sortu nahian, Diputazioen babesa izatean, bilerak maiztasunez egiteko aurreikuspenean, etab. Baina finkaturiko helburuak nahiko anbiguoak ziren: ez zen argi geratzen, adibidez, euskara batu behar ote zen ala ez (zeren batasun helburua zehazten da baina euskara eta euskalkiak nahastuta aipatuz). Hogei kidekoa izan behar zen Akademia, baina 17 jada Bizkaiko Diputazioak ezartzen zituen, gehien gehienak jeltzaleak, eta Nafarroa eta bereziki Iparraldea azpi-ordezkatuta geratzen ziren.[67]

Oñatiko kongresu aurreko hilabeteetan, haren aurrekari balira bezala, “Junta de Cultura Vasca”k antolaturiko hitzaldi zikloak segitu zuen Bilbon. Hizlarien artean, Azkue gonbidatu zuten. Bi hitzaldi eman zituen, biak euskal musikaz, bata urtarrilean eta bestea martxoan.[68]

 
Oñatiko Sancti Spiritus Unibertsitatea

Oñatiko kongresua. Euskaltzaindiaren sorrera (1918)

aldatu

Antolaketa

aldatu

Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako Aldundien patronatuek 1918ko irailaren 1etik (igandea) 8ra Eusko Ikaskuntzaren I. Kongresura deitu zuten, Oñatin 1545. urtean sortutako Sancti Spiritus Unibertsitatean egingo zena.[69]

Gipuzkoako Aldundian eratu zen Batzorde antolatzaile talde zabal bat, Julian Elortzaren presidente zela eta Aldundi bakoitzeko ordezkari banarekin, gehi aditu talde ezagun bat, hala nola Julio Urkixo, Domingo Agirre, Juan Karlos Gerra, Wenceslao Orbea, Mariano Zuaznabar, Seoaneko Markesa, eta Gregorio Muxika, Kongresuko Idazkari Nagusia izango zena.

Partehartzaile gehienak herriko etxe partikularretan hartu zuten ostatu, eta Sancti Spiritus unibertsitatean aretorik ez zegoenez 900 pertsonentzat, Garay fabrikako pabiloi nagusitik makinak kendu eta kongresuko Areto Nagusia izateko prestatu zuten, hasiera eta amaiera ekitaldi nagusiak bertan egiteko. Halaber, kongresuko jatetxe bat antolatu zen.

Kongresua antolatzen hasi zirenean 200 partehartzailera ailegatuz gero arrakastatsua izango zela zioten. Azkenean bakarkako 783 kongresu-kidek ordaindu zuten matrikula, gehi 96 babeslek, horien artean 67 udaleko ordezkarik. Han egon ziren baita 54 txostengile eta hainbat gotzain. Eta lau Ahaldun Nagusiak mikelete, forale, miñoi, mazolan, danbolintero eta musikoekin joan ziren.[70]

Igande arratsaldeko Kongresuaren Irekiera Ekitaldiaren aurretik San Migel parrokian Te Deum abestu zuten, eta ondoren jendetza joan zen Areto Nagusira. Oñatiko alkateak euskaraz eman zien ongi etorria bildutakoei, ondoren Gipuzkoako Diputazioko presidentea aritu zen, gero Gasteizko eta Baionako gotzainak, eta amaieran Alfontso XIII Espainiako erregeak hitzaldi enpatiko batekin inauguratu zuen Kongresua. Ondoren Sancti Spirituseko unibertsitateko klaustroko euskal artisten margolanen erakusketa zabaldu zuten, autoritate guztiak luntxa izan baino lehen. Gauean jai herrikoei eman zitzaien hasiera, su artifizialekin, suzko zezenarekin eta irrintzilarien erakustaldiekin.[71]

Hurrengo igandean, irailak 8, eman zitzaion amaiera Kongresuari. Arratsaldean ohiko hitzaldiak izan ziren Areto Nagusian, eta ondoren Oñatiko Foruen enparantza nagusian ohorezko aurreskua dantzatu zuten Diputazio guztietako 27 ordezkarik beste hainbeste neskekin, kate zabal eta dotore bat osatuz enparantzan jendetzaren aurrean.[72]

 
Garay fabrikan 1000 pertsonentzat prestatutako Areto Nagusia.

Egitura

aldatu

Aste barruko goizetan, antolatutako zazpi arloetan lan saioak egiten ziren, euskararena hirugarrena izanik,eta arratsaldetan lan saioen ondoren, ekitaldi kulturalak eta herrikoiak antolatu ziren, hala nola musika klasikoko bi kontzertu, hari-kontzertu bat, poesia festa bat musikaren laguntzarekin, bi antzerki emanaldi, palankari gipuzkoarren eta bizkaitarren erakustaldia, oinezko lasterketak eta proba atletikoak, Baztango mutil-dantzarien erakustaldia, baserritarren ezkontza-segizioa, jokalari nafarren pilota luzeko partida bat, errebote partida bat, harri-zulatzaileen erakustaldia, etab. Lan saio guztiak Sancti Spiritus unibertsitateko ikasgeletan eta areto nagusian egin ziren, garapen berarekin: hitzaldi orokor pare bat, txostengileen 6/10 ikastaro, arloko bilerak proposamenak jasoz, eta 4-5 ondorio.[73]

Arlo bakoitzeko hizlari eta txostengile nagusiak honakoak izan ziren:  

Azkueren parte-hartzea

aldatu

Azkuek bi ikastaro eman zituen Euskal Fonetikari buruz:

- Irailaren 6an: hizkuntzalaritzaren adar honen laburpen bat egin zuen. Fonetikaren historia aztertu zuen orokorrean, eta eufoniarekin dituen desberdintasunak. Fonetika pertsonaren hizketaren hots fisikoen ikerlana da, eta hiru eratakoa izan daiteke, artikulatorioa, akustikoa edo pertzepziozkoa. Eufoniak ostera, soilik sonoritatea ikertzen du. Adibideak jarri zituen. Ondoren, berrogei fonemaz osatuta dagoen euskal gama fonetikoa azaldu zuen, eta baita bigarren mailako hiru fonetizazioak ere, hots, sudurkaritzea, hasperenketa eta bustidura. Bokalen eta kontsonanteen azentu-marken funtzioei aipamen bat egin zuen, eta baita “ts” eta “tz”ren bustidurei.[75]

Gero tildearen jatorria azaldu zuen, bokalen gainean sudurkaritzea adierazten duena, eta kontsonanteen gainean palatizazioa. Azkenik, likidoen eta bibratzaileen bi errei buruz hitz egin zuen. Esan zuenez, ez bi ez berrehun "r" sinplek ez dute ematen "erre" sendorik, eta erreforma hau bere hiztegian sartu behar zuen, Mateo Aleman, Bonaparte eta Arana Goiriz gain, atzerriko euskaltzale batzuk konbentzitu zutelako. Hala eta guztiz ere, Akademia batek auzia erabaki bezain laster, birguladun "r" erabiliko zuela agindu zuen, dardarkaria adierazteko, eta entzuleen aho bateko txaloen artean euskal ortografiaren elementu bateratzaile berri honengatik, Akademia, oraindik izenik gabe, aurreko egunean Oñatiko Kongresuan jaio zela adierazi zuen, "r"ren erreforma hori ere Kantutegian sartuko zuela gehituz.[75]

Akademiaren sorrerari buruzko bezperako ponentzian Txomin Agirre izan zen lehendakari, eta Resurreccion Mª Azkue, Koldo Eleizalde eta P. Olabide bokalak, Luis Biziola idazkari lanetan aritu zela. Akademiaren oinarri arautzaileak idazteko eta hurrengo hilabeteetan Euskal Herriko Aldundien esku uzteko, batzorde bat eratu zen, Mikel Urreta eta Cosme Elgezabal barne hartuta. Batzordeak antolaketa proiektu bat egingo zuen, zentsura publikoaren pean jarriz, behin betiko araudian hura hobe zezaketen ideia guztiak jasotzeko.[76]

 
Kongresu amaierako aurreskua

- Irailaren 7an: Lege fonetikoei buruz mintzatu zen. Bi talde handi osatzen dituzte gure hizkuntzan, hitz sinple edo konposatu baten barruan gertatzen diren arabera. Edo esaldi bateko bi hitzen artean. Hugo Schuchardt hizkuntzalari alemaniar ospetsuari jarraituz, lehenak hiztun legeak eta bigarrenak perifrastikoak deitu zituen. Adibidez, hortz-fonemaren elisioa “d” hiztuna da "etorri, ba", alderatuz "etorri bada"-rekin, eta perifrastikoa “ikusiko et” eta “ikusiko det.” Lehen legeak multzo hauetan sailkatu zituen:

  • 1- Hedadurari dagokionez, erkideak eta partikularrak kontuan hartuta, hala nola, lege erkidea gelditu+ten, “gelditzen da” izaten da, eta partikularra berriz, Bizkaiko zenbait eskualdetan “geldituten da", eta Arabako zein Gipuzkoako zenbait eskualdetan berriz, “geldiketan da”.
  • 2- Gaietan zein morfologikoetan duten posizioaren arabera, “ziar” edo ”zear”
  • 3- Egituraren arabera, adikzio-, permutazio-, ezabatze- eta transposizio-legeetan.
  • 4- Bere bizitasun morfologikoagatik, konposizio, deribazio, deklinazio eta konjugazio legeetan. Laugarren banaketa azalduz, adibide bezala, “petaka” nola trukatzen den “bodega”n azaldu zuen, hau da, “p” “t” “k” kontsonante leherkor gorrak beraien pareko ahostunetan “b” “d” “g” bilakatuz. Adibidez, Irun+tik Irundik bihurtuko da.

Azkenik, Euskal Babelari buruzko iritzia eman zuen. Esan zuenez, gai horri buruz zirriborroan ekarritako azterlanaren berrogeita hemeretzi gaiei buruzko ikastaroa amaigabea ez izateagatik, hemezortzi baino ez zituen azaldu. Eta aldez aurretik eskerrak ematen zizkien Euskal Herriko Aldundi guztiei Eusko Ikaskuntzaren lehen Kongresu hau antolatzeagatik, aldizka beste batzuk sustatzera animatuz.[77]

Euskaltzaindiaren garapena (1919-1936)

aldatu
 
Euskaltzain eta idazle batzuk, 1927an Euskaltzaindiak eginiko ohiko biltzar batean. Ezkerretik eskuinera, zutik: Orixe, Jean Elizalde, Seber Altube, Julio Urkixo eta Erramun Olabide. Eserita: Juan Bautista Eguzkitza, Bonifazio Etxegarai, Resurreccion Maria Azkue eta Georges Lakonbe.

1919ko irailaren 5ean Euskaltzaindiako lehen lau kideak izendatu ziren: Resurreccion Mª Azkue, Koldo Eleizalde, Julio Urkixo eta Arturo Kanpión. Hasierako sortzaileak ez zuten sarrera-hitzaldirik egin, eta Azkue izendatu zuten lehen euskaltzainburu. 1919ko urrian onartu zen lehenengo Arautegia, Euskaltzaindia juridikoki eratuz. Euskaltzain oso izateko hamabi kide izendatzeko araudia onartu zenean, Txomin Agirre, Piarres Broussain, Jean-Blaise Adema, Erramun Intzagarai, Jose Agerre, Juan Bautista Eguskitza, Raimundo Olabide eta Pierre Lhande gehitu zitzaizkien. Urtebete geroago hasi zen bere bidea egiten, Akademiaren buletin ofiziala gertatu zen Euskera agerkarirekin, erakundearen arauak eta ikerlanak jaso izan dituena.[78][2]

Euskera agerkaria

aldatu

Bilboko alde zaharreko Erribera kaleko 6 zenbakiaren solairu baten jarri zuen egoitza Akademiak, eta han ematen zuen eguna Azkuek lana senper eginaz. "Euskera" argitaratu zen lehen garaian, hau da 1920tik 1936ra, Azkue izan zen kolaboratzaile emankorrena. Morfologiaz gain, gramatika, literatura, bibliografia, euskalki-barietatearen bati buruzko monografiak eta abar lan ugari zituen. Erronkarierazko euskalkiaren azterketa (Euskera, XII, 1931, 207-406), aezkotar azpieuskalkiaren historia lexiko-folklorikoa (Euskera VIII, 1927, 179-300) eta “Gipuzkera Osotua” (Euskera XV, 1934), gipuzkoar dialekto komunean oinarritutako euskal literatura-hizkuntzaren azterketa edo proiektua, baina beste euskalki batzuetatik hartutako elementuekin artifizialki osatua. Azkueren azken lana: “Euskara eta zenbait hizkuntza kultu. Azterketa konparatiboa “(El vascuence y varias lenguas cultas. Análisis comparativo) Bizkaiko Kultura Batzarrak argitaratu zuen.[79][80]

1920an Institutuko euskara katedran erretiroa hartu zuen Euskaltzaindian buru belarri lan egin ahal izateko. Gerra Zibilaren aurreko urteetan, bere izapidea finkatzea lortu zuen Euskaltzaindiak, eta literatur euskera batu bat sortzeko asmoari lotu zitzaion bere zereginean, nahiz eta ez zuen lortu gogo hura bide akademiko finko eta ziur batetik eramatea (1922). Garaiko lanetan, ordea, ibilera ona bete zen euskararen jakite-arloan, Azkueren irakaslanen ondorioz “Euskal morfologia” (1923-1934) eta hiztunei egindako inkesta zabalaren bidez “Erizkizundi Irukoitza” (1922 eta hurr.). Horretan, Euskeran ikus daitezke orduko azterlanak.[78]

Akademiatik euskara arautzeko eta sustatzeko ekimenak bultzatu zituen, baina erakunde ofizialen bazterketa eta sabindar hertsienen oposizioa jasan zuen. Horren ondorioz, ikerketara bideratu zituen bere ahaleginak, garai hartan Euskal Morfologia gramatika lana eta Euskal Kantutegia herri kantuen bilduma erraldoia gauzatu zituen. RAE-Espainiar Akademiako kide ere izendatu zuten euskararen ordezkari gisa 1927an.[45]

1936an eta ondoko urteetan, Azkue eta Krutwig lankidetzan (1936-1950)

aldatu
 
Azkue nagusituta.

Espainiako Gerra Zibila amaitu eta gero, Euskaltzaindiaren jarduna etenda geratu zen. Azkuek erbestea saihestea lortu zuen, RAEko kidea izateak lagundu ziola. Zenbait ibiliren ondoren, Euskaltzaindia berrantolatzeko baimena lortu zuen 1941ean. Hala ere, garai txarrak izan arren jarduera urriarekin eta diru aldetik laguntza ofizialik gabe, Azkue egunero joaten zen lanera. Bera izan zen Euskaltzaindia bizirik irautea lortu zuena.

- Koldo Mitxelena, 1965ean: “Ez nuen nik gaztetan ezagutu, sasoiaren kemena eta garra gainezka zerionean, zahartzaro hotzak akiturik baizik, paperez eta hautsez josirik zegoen Erribera kaleko gela ilun eta triste hartan: bakarrik ageri zen erraldoi makurtua, aspaldiko oroitzapenetan murgildua, ingurukoen begiramenak inguratzen bazuen ere.”[81]

1941ko baimenaren ondoren, egoera ez hobetu arren, Federiko Krutwig gaztearen lankidetza garrantzitsuarekin lanean jarraitzea lortu zuen, 50.eko hamarkadaren hasieran gerra aurreko dinamikari berriz heldu arte.[82]

Pentsamendua

aldatu

Polifazetikoa

aldatu

Proiektu bat zegoen Azkueren jarduera guztien atzean, eta proiektu hori zen euskara eta herri tradizioak hartu eta modernizatzea, bizimodu garaikiderako moldatzea; biziberritzea, azken batean. Horrek arlo asko zituen: euskara biziberritzeko sortu zituen euskarazko aldizkariak, hizkuntza estandarizatu bat; herri tradizioak biziberritzeko egokitu zituen ahozko tradiziotik hartutako kantu eta doinuak, hirian jotzeko... Bere proiektu guztien funtsa izan zen herri tradiziotik abiatuz euskal nazio kultural moderno bat sortzea, eta horrek lotzen ditu jarduera eremu guztiak.[83]Berak aipatzen zuenez, ekintzailetasuna odolean zeraman, eta horregatik aritzen zen hainbat alor ezberdinetan.[84]

Ideologia

aldatu

Garai hartan, Sabin Aranarekin eta Ramon de la Sotarekin harremana izan zuen eta ideologiaz, euskal nazionalismora bihurtu. Beraz, sarri esan denaz bestera, Azkue ez zen karlista izan, baizik eta gazterik egin zuen aberzaletasunaren hautua, nahiz eta gai askotan Aranarekin eta aranazaleekin bat ez etorri, batik bat euskarari buruz. 1916an, ELA sindikatuaren bazkide babesle gisa ageri da. Azkueren abertzaletasuna kulturazaleagoa zen, aranazaleek nabarmendu nahi zituzten arraza-ezaugarrien aldean. Hala ere, ez zen alderdi gizona, eta identifikazio politikoa saihestu egin zuen. Politika zuzena baino maiteago zuen kultura arloko ekintza. Urte luzez, Hego Euskal Herriko idazleen eta euskaltzaleen artean bi joera nagusi izan ziren: aranazaleak eta azkuezaleak. Idazle jeltzaleak Sabino Aranak emandako hizkuntza-ereduaren alde lerratu ziren salbuespenik gabe. Urteak joan ahala, ordea, jeltzale askoren iritziak Azkueren ikuspegira hurbildu ziren, hala nola Seber Altube euskaltzaina.[84]

 
Telesforo Aranzadi, Azkue eta Aita Donostia. Bergaran 1930.

Landutako gaiak

aldatu

Sailkapena

aldatu

1- Euskara: 1.1- Hizkuntzalaritza: Gramatika, morfologia eta sintaxia. Lexikologia eta lexikografia. Hiztegigintza. Dialektologia. Euskalkiak. Hizkuntzalaritza historikoa eta konparatua. Fonetika. Ortografia. 1.2. Euskara gizartean: Euskararen diskriminazioa eta berreskurapena. Euskara ikasteko metodoak eta irakurgaiak. Euskara eredugarria. Erdalkeriak eta garbizaletasuna. Euskalkiak eta euskararen batasuna. Euskaltzaindia. Euskara eta Euskal Herria, iragana, oraina, geroa.

2. Literatura: Narrazioak. Ipuinak. Olerkigintza. Antzerkia. Literatur azterketak. Liburuak. Aipamenak, kritikak eta hitzaurre laburrak

3. Musika: Opera. Zarzuela. Musika kultua. Musika erlijiosoa. Musika azterketak. Musikologia.

4. Etnografia: Folklorea. Herri musika. Herri literatura. Esakuneak. Atsotitzak. Istorioak. Izkirimiriak.

5. Erlijio kristaua: Eliza. Liturgia. Eliz irakurgaiak. Kristau bizitza eta morala. Kristau ikasbidea. Eliz gizon eta emakumeak.

6. Orotarik: Gogoeta laburrak honetaz eta hartaz. Kultura, gizartea eta beste. Albiste eta kronika laburrak. Euskal Herria. Mundua. Euskalzale eta Ibaizabal aldizkariak. Euskalzale-ren mezuak irakurleari. Ibaizabal-en mezuak irakurleari. Argitaratutako gutunak. Editoretza.[85]

Ekoizpena: orriak eta hizkuntzak

aldatu

Azkueren ekoizpena bere baitan ez ezik, garaiko euskalgintzaren testuinguruan ere azter daiteke. Hain zuzen horren inguruan bada Paulo Iztuetaren lan jakingarri bat, XIX-XX. mendeen arteko euskal autore nagusien ekoizpena erkatuz. Zehazki Azkue, ‘Orixe’, Barandiaran, Juan Mari Lekuona, Jose Ariztimuño-‘Aitzol’, Piarres Lafitte, Jokin Zaitegi eta Mitxelenaren lanak modu konparatiboan aztertu ditu.[86]

Bere ondorioetan Azkueri dagozkion datu esanguratsuak aurkitzen dira. Liburu eta artikuluen konputuak egitean, diskriminazio batzuk egin ditu, hala nola musika liburuak ez kontatzea, ezta liburuxkak ere. Erreferentzia gisa oso baliagarriak dira, batez ere beste autore batzuekin alderatzen dituelako. Iztuetaren azterketaren arabera Azkuek guztira 9813 orrialde idatzi zituen bere bizitzan zehar, euskaraz 4046 (%41,2) eta gaztelaniaz 5767 (%58,7). Ia hamar mila orri beraz, aski ekoizpen handia. Euskaraz eta gaztelaniaz kopuru berdintsua idatzi zuen, erdarak garaiko euskaltzaleen artean zuen pisuaren erakusgarri dena. Nolanahi ere Azkue baino proportzio nabarmen handiagoan erabili zuten gaztelania beste euskaltzale batzuk (Mitxelenak %69, ‘Aitzolek’ %91, Barandiaranek %96...). Eta kopuru gordinei begiratuz Azkue litzateke bere euskarazko lau mila orrialdeekin, Iztuetak azterturiko zortzi idazleen artean, euskaraz gehien ekoitzi zuen autorea, gertutik ‘Orixek’ segitzen ziola. Honek guztiak baieztatu egiten du Azkue lehen mailako protagonista izan zela euskalgintzaren historian, ez soilik kualitatiboki, baizik baita kuantitatiboki ere. Bizitza luzeaz gozatzeak, berau euskarari eskaini nahiak eta lan bokazio nekaezina izateak ahalbidetu zuten hau guztia.[86]

Ekoizpena: katalogazioa

aldatu

Azkueren 922 idazlanak hamar multzotan sailkatu dira:

  • Liburu enblematikoak: 32.
  • Gainerako liburuak: 54.
  • Liburuxkak: 23.
  • Liburu zatiak: 27.
  • Artikuluak: 742.
  • Itzulpenak: 10.
  • Editorea / Zuzendaria / Biltzailea: 5.
  • Berrargitaratzeak: 8.
  • Egokitzapenak / Azkueren lanen itzulpenak: 12.
  • Gutuneria argitaratua: 9.[87]

Lau liburu enblematikoenak

aldatu

Bere lanak hainbat alorretan ondu zituen: hizkuntzalaritza, musika, literatura, folklores, etnografia, antzerkia, eleberrigintza eta kazetaritza, besteak beste. Lau liburu enblematikoak ondokoak dira:

 
Hiztegiaren azala.

1- EUSKARA-GAZTELANIA-FRANTSESA HIZTEGIA (Diccionario vasco-español-francés) (1906)

aldatu

Azkuek Izkindea gramatika lana1891 argitaratu berri zuenean ekin zion hiztegiari, berak eman ziolako adorea jarraitzeko. Lan horrek Oxford Unibertsitateko irakaslea zen Edward Spencer Dodgson hizkuntzalariaren (euskal ikasketen sustatzaile zorrotz baina eraginkorra) zentsura kritikoa eragin zuen. Ondorioz, Azkuek onartu egin zuen Luis Luziano Bonapartek jasotako euskalkiak nahastean akatsen bat egin izana. Eta aitortuko zuenez, ez zen hiztegigintzan hasi lan hori gustuko zuelako, beharrizana zegoelako baizik.[88]

Hiztegiaren hitzaurrean honela dio:

Hamabost urte luzeko lana izan da, obra hau proiektatu eta idatzi nuela... Bost edizio egin ditut lan honetaz: hirugarrena eta bosgarrena, ia osorik kopiatzaileez baliatuz.[89][90]

Hau da Azkueren lehen obra handia, benetan kolosala, eta gaztaroko lana, ez baita ahaztu behar hogeita hemeretzi urte besterik ez zituela argitaratu zuenean. Harrigarria da gizon bakar batek hain obra bikaina eman izana. Egin zaizkion laudorioak bidezkoak eta mereziak dira.[91]

Aurrekariak

aldatu

Hiztegia ordu arte ezagutzen ziren eskuizkribu, hiztegi eta euskal liburu guztiak arakatuz gotortu zuen, baina haren baliorik handiena herri-hizkera jasotzea izan zen. Azkue herriz herri ibili zen Euskal Herri osoan barna eta han-hemengo hamaika berba eta esapide batu zituen. Liburu zaharrak arakatu ondoren berak landako lan hura egin izan ez balu, hainbat eta hainbat hizkuntza-altxor zeharo galduta egongo ziren. Berri-emaile asko zeuzkan hainbat herri eta zahar etxeetan (berak "irakasle" deituak) eta berba bakoitza zein euskalkitan —eta zein eskualde eta herritan ere— erabiltzen zen agertu zuen hiztegi mardulean.[92]

Kontsultatutako hiztegiak

aldatu

Azkueren hiztegiaren aurrekari nagusia Aita Manuel Larramendiren 1745ko “Hiztegi hirukoitza, gaztelania-euskara-latina” izan zen, baina garbizalea zenez Azkuek ez zuen eredutzat hartu, hiztegian ageri ziren hitz asko bere kasaz sortutakoak zirelako, eta ez erraza asmatzea zeintzuk ziren horiek eta zeintzuk herrikoiak. Jose Frantzisko Aizkibelen "Euskeratik Erderara biurtzeko Iztegia" (1885) aurrekoa baino probetxugarriagoa egin zitzaion, pertsonala zelako. Baina Pedro Novia de Salcedoren “Euskal hizkuntzaren hiztegi etimologikoa” (1887) ez zion etekinik atera, Aizkibelenaren ezaugarria faltan zuelako. Willem Jan van Eysen “Euskara-frantsesa hiztegia “ (1873) probetxuren bat lortu zuen. Silvain Pouvreauk “Euskara-frantses” (1655) hiztegi bukatugabea ere ezagutzen zuen. Bestalde, hainbat lexiko inprimatu ere aztertu zituen, baliagarrienak Salaberri Ibarlakoarena (1856), Juan Benanzio Arakistainena (1866), Louis Gezerena (1873) eta Joan Antonio Mogelena (1854) izanik.[93]

Kontsultatutako Eskuizkribuak

aldatu

Eskuizkribuetatik askoz laguntza gehiago iritsi zen. Lehenik eta behin, Joan Piarres DuvoisinLiburu ederra” izeneko liburuaren egilea (1856), Jean Baptiste Daranatz bere kopiatzailea, Dr. Diarreu, Jean Baptiste Darrikarrere kapitaina "Euskara eta hizkuntza ariarrak" izeneko liburuaren egileak (1885), Pedro Antonio Añíbarroren “Gramatika Bascongada, Bizkaiko, Gipuzkoako eta Nafarroako parrokoak eta predikariak erabiltzeko eta arintzeko” (1803), Frantzisko Segura de Oñate, Gregorio Arrue, Juan Mateo ZabalaEuskal aditz erregularra” liburuaren egilea (1848), Anton Abadiari M. Palex-ek oparitutako “Goian aipatutakoak Antoine d'Abbadie jaunari eskainitako eskuizkribu bizkaitarra” (1865- Azkuek Pariseko Liburutegi Nazionalean kopiatutako eskuizkribua), Arnaut Oihenartek Silvain Pouvrearen hiztegiari egindako gehikuntza autografoak (1660 - Pariseko Liburutegian kopiatuta baita), Luis Luziano Bonaparteren eskuizkribuak (1869- Londresen kopiatuta alargunaren baimenarekin), eta Jose Antonio Uriarteren “Biblia” (1858).[94]

Elkarrizketatutako kolaboratzaileak

aldatu
 
Bonaparteren euskalkien mapa.

Hiztegiaren egitura erabaki ondoren, ahalik eta sinonimo eta aldaera gehien bildu nahi izan zituen, eta horretarako artisauen bilerak sustatu zituen Bilbon, gehienak bizkaitarrak eta gipuzkoarrak, pobreen asiloan. Bi uda eman zituen Donostian, eta bilerak egin zituen pobreen asiloan eta arrantzaleen kofradian. Gauza bera egin zuen Otsagabian eta Atarratzen ere. Guztira 50/60 kolaboratzaile inguru.[95]

Aurreko bilerez gain, herrietara bidaiatzen zuen hizkuntza menderatzen zuten bertakoekin pertsonalki elkarrizketatzera, normalean parrokoak gomendatuta. Era guztietako galderak egiten zizkien, eta guztien izenak, jatorria eta hitz egiten zuten euskalkia hartzen zituen gogoan. Hiztegian 72 kolaboratzaile identifikatuta agertzen dira, honela banatuta: Goi Nafarroakoak 8, Bizkaitarrak 25, Behe Nafarroakoak 13, Gipuzkoarrak 12, Lapurtarrak 8, Erronkaritarrak 2 eta Zuberotarrak 4. Gainera, edozein zuzenketa edo gehigarri postaz bidaltzeko eskatzen zien.[95]

Emaitza

- Lehen liburua 1905ean argitaratu zen, honako egiturarekin. Orriak: 45 orriko hitzaurrea eta 561 orriko hiztegia, “A” letratik “L” letraraino. Orri bakoitzak hiru zutabe ditu, eta zutabe bakoitzak 7tik 16ra hitz batezbesteko, hiru hizkuntzetan garatuta, oso letramolde txikian. Sarrera bakoitzean erabiltzen den euskalkia eta herria agertzen dira.[96]

- Bigarren liburua 1906an argitaratu zen, egitura berdinarekin. Orriak: 10 orriko hitzaurrea eta 487 orriko hiztegia, “M” letratik “Z” letraraino, azken bost orriak erratei zuzenduta daudela. Hiztegiaren 1969ko bigarren edizioan Lino Akesolok osatutako 100 orriko Gehigarria dator.[96]

Hitzaurrean adierazten duen moduan, Azkuek bere obra hiru zati hartuz bezala ulertu zuen, eta horietatik lehena baino ez da argitaratua. Hau da, hiztegiko bi liburuki horiei gaztelania-euskara hiztegiko beste bi liburuki eta bosgarren liburuki bat jarraitu behar zitzaizkien. Azkuek, hain zuzen ere, bigarren zatia faszikulu moduan argitaratzeari ekin zion 1919an, hiztegi gaztelania-euskara izenburuarekin, bina lehen letratik ez zen pasa. Geroago, Euskaltzaindiak hartu zuen hiztegi mardul hura egiteko ardura, baina 1936an, lana ez zegoen amaituta.[97]

2020tik aurrera formatu digitalean aurki daiteke, Azkue Hiztegiaren eskubide esklusiboak Euskaltzaindiarenak izanik, Aurten Bai Fundazioari web orrian jartzea ahalbidetzen zuen lizentzia eman ziolako.[98] 

Eragina

Hiztegiaren handitasunaren fede ematen du bere eraginak, alde batetik euskal idazleengan agertzen dena, eta bestetik hizkuntzalariengan. Nahikoa da bi laginekin. Azkueren garaikide zen Txomin Agirreren Kresala (1906) eta Garoa (1912) artean dagoena, bizkaieraren eta gipuzkeraren arteko dialekto-ezberdintasunaz gain, honen hiztegia da. Eta Hugo Schuchardten “Euskara eta erromantzea” (Baskisch und Romanisch) ez da hizkuntzalari bikainarengan obraren lehen liburukiaren agerpenak piztu zuen bozkariozko oihua besterik, aurrerantzean hiztegi eskasak eta ez beti seguruak kontsultatzea aurreztuko ziona.[99]

Nekez aurkituko da Azkueren moduko hiztegigilerik mundu zabalean, batez ere kontuan hartzen badugu dena eskuz eta bere kasa mamitu behar izan zuela. Hala ere, jasotzen duen informazioa hain handia izaki, kontsultarako hiztegi zaila da eta huts asko aurkitzen ahal dira. Ez dira falta bere iritzi eta teoria partikularrek eragindako berezitasunak. Hiztegiak sarrera beraren barruan ematen ditu esanahi desberdina baina forma bera duten hitzak; horrela, hitzen aldaerak hiztegian barrena sakabanatzen dira. Sarreran ez da hitzaren kategoria gramatikala zehazten, eta horrek gaizki ulertzeak sor ditzake.[100]

Hiztegi hiru-eledun ospetsu horretan ondorengo hiztegi guztiak oinarritu dira, eta Euskaltzaindiak burututakoa Azkuerena izan zuen iturburu. Beste kasu argi bat Ixaka Lopez Mendizabalena izan zen: bere hiztegiak Azkuerenaren lepotik mamitu zituen, baina inongo aipurik egin gabe. Geroago hainbat eta hainbat euskal hiztegigilek berdintsu jokatu dute. Gehiegizko garbizalekeriaren eta hizkuntz manipulazioen arriskuak ere zuhurki salatzen jakin zuen Azkuek bere garaian.[100]

aldatu
 
Euakal kantutegi herrikoiaren 3. liburuxkaren azala.

Bi kantutegi argitaratu zituen Azkuek, 1921ean eta 1925ean. Lehena, kantu eta pianorako harmonizatutako abesti hautatuekin. Eta bigarrena, hemen jasotzen den “eskuzkoa” deitu zuen Euskal kantutegi herrikoia, folkloretzat jotzen zituen 1001 abestirekin. Hala ere, urte batzuk geroago, 1947an, Azkuek 109 abesti herrikoien hirugarren bilduma bat argitaratu zuen Euskalerriaren Yakintza lan folklorikoaren laugarren liburukiaren amaieran.[101]

Gasteizen apaizgai zela, 1883ko udan Bixente Goikoetxea euskal musikari arabarra ezagutu zuen, eta hark polifonia erlijiosoarekiko maitasuna piztu zion. Aldi berean, folklore ikerketetarako erakarpena sortu zitzaion, besteak beste musika herrikoiaren bilketa. 1888ko uztailean apaiztu ondoren, Jose Sainz Basaberekin egin zituen lehen musika-ikasketa serioak. Eta 1889an Julio Urkixoren izebaren kapilau izendatu zutenean, independentzia ekonomikoa eta denborazkoa lortu zuen, parrokiaren baten sartu beharko zukeen pastoral lanetatik aparte. Ordutik aurrera, Euskal Herrian zehar egiten zituen bidaia ugarietan biltzen zituen abesti herrikoiak, paper lerrodunezko bost liburu handitan notak kopiatuz.[102]

Lehiaketa

aldatu

Bizkaiko Foru Aldundiak 1910eko ekainean lehiaketa bat antolatu zuen, euskal aire bilduma onenaren egilea saritzeko. Berriki Bilbon arrakastaz estreinatutako operei erreferentzia egiten zien proposamenak, abesti herrikoien arloak ikerketa handiagoa merezi zuela azpimarratuz. Esaten zen, halaber, zeuden bildumak eskasak zirela kopuruz, eta aurreko bildumetan ezagutarazitako aireak erreproduzitzera mugatzen zirela. Errusiako, Alemaniako, Austriako, Norvegiako, Danimarkako eta beste herrialde batzuetako gobernuek argitaratutako abesti herrikoien bildumak jartzen ziren adibidetzat.[103]

Lanak aurkezteko epea 1913ko ekainaren 30ean amaitzen zen. Oinarriek ziotenez, bi sari emango ziren, bata 5.000 pezetakoa eta bestea 1.000 pezetakoa, euskal aire herrikoien bi bildumarik ugarienei eta onenei. Aurkeztutako melodiak argitaragabeak izan behar ziren. Saritutako egileak behartuko lirateke saritutako bildumaren argitalpenari esleitutako zenbatekoaren zati bat inbertitzera, gutxienez 1.000 aleko tirada eginez. Lanak aurkezteko epea urtebetekoa izango zen.[104]

Bi egile aurkeztu ziren, Azkue eta Aita Donostia. Azkuek “Vox Populi” izeneko eskuizkribua aurkeztu zuen, lau liburuki handitan banatuta:

  • I. liburukia: 1etik 513ra bitarteko abestiak.
  • II. liburukia: 514-1030 bitarteko abestiak.
  • III. liburukia: 1031-1670 bitarteko abestiak.
  • IV. liburukia: 1671-1689 bitarteko abestiak
  • I. liburukia: 1etik 513ra bitarteko abestiak, gehi 122 melodia instrumental.

Bestalde, “Gure abendaren Eresiak” lelopean aurkeztutako beste bilduma Aita Donotiari zegokion, eta zortzi koadernok osatzen zuten: 499 abesti eta 24 melodia instrumentalekin.

Lau Aldundiek epaimahaiak eratu zituzten, eta lehiaketa Azkuek irabazi zuen aho batez. Aita Donostia hogeita bi urte gazteagoa zenez ia ez zuen astirik izan Baztanen barrena abesti-uzta oparoagoa biltzeko. Nahiz eta bere bilduma Azkuerena baino lokalizatuagoa egon, bi kasuetan baliteke lehen aldiz izatea euskal abesti herrikoiak modu serio eta metodikoan biltzen zirela.[105]

Aurrekariak

aldatu
 
Joan Ignazio Iztueta

Lehiaketa aurretik, urte batzuk igaro ziren horrelako lanen argitalpenik gabe, nahiz eta ezin esan ekimen berria zenik. 1925ean Azkueren bildumaren azken liburukia argitaratu zenean, Joan Ignazio Iztuetak 1826an osatu zuen euskal doinuen lehen bildumaren mendeurrena betetzear zegoen: “Euscaldun anciña ancinaco ta are are lendabicico etorquien Dantza on iritci pozcarri gaitzic gabecoen Soñu gogoangarriac beren itz neurtu edo versoaquin”, Gipuzkoako herri dantzen musika eta letra biltzen dituen liburua.[106] Europan ezagutzen den dantza-musikako lehena da, eta lehen herri-kantutegietako bat. Horregatik, Charles Bordesek folklorearen bibliografian bakartzat jo zuen. Ondoren etorri ziren “Souvenir des Pyrenées” Mme. de Villehélio-rena (1869), “Euskal Herriko abesti herrikoiak” Jean Sallabérry-rena (1870), “Euskal Herriko folkloreaJulien Vinson-ena (1883), Charles Bordesen zenbait argitalpen, José Antonio Santestebanen “Euskal doinuak” (1862), Bartolomé Ercillaren “Bizkaiko kantuen bilduma” (1897), eta batez ere ordura arte egindako lanik handiena, Jose Manterolaren “Euskal kantutegia” (1877-1880).[107]

Bildumazale

aldatu

Azkuek apaizgai garaitik zeraman doinuak biltzen. Eta 1901eko otsailean eman zuen bere lehen ekoizpen musikografikoa: “Euskal musika herrikoia”, 14 musika-adibiderekin Bilboko Euskal Elkarteko aretoan eman zuen hitzaldia. Data horretatik aurrera esan daiteke Azkuek euskal musika herrikoia biltzeko zentro bat instituzionalizatzea lortu zuela bere etxean. Anaia Juvenalek 99 abesti eskaintzen dizkio, 1862tik Arberats M. Menvielleko maisuak bilduak; Mendigachak abestiak bidaltzen dizkio; l 'abbé Michel Flementek euskal kantu erlijiosoak eskatzen dizkio Sebastien Hiriarten bildumarako; nonahi biltzen ditu eskuz idatzitako bilduma txikiak, baserrietan, organisten etxeetan, zaharren etxeetan eta abarretan. 1902ko apirilean eta maiatzean Lur Santura egindako erromesaldian ere, “Euskalerritik Palestinara” ereserkia konposatu zuen, eta konparaziozko ikasketetarako musika idazten zuen. 1904an Toursera joan zenean, ehunka abesti bildu zituen lehen aldi hau amaitu zen.[108][109]

Argitaratzea

aldatu

Lehiaketako epaimahaiak lau taldetan banatu zituen doinuak:

  • - Lehenengoan, inspirazio-edertasunagatik, originaltasunagatik eta balio etniko handiagatik besteengandik nabarmenki bereizten zirenak.
  • - Bigarrenean, aurrekoen merituak lortu ez arren, herri-antologia batean duintasunez agertzeko modukoak.
  • - Hirugarrenean, arrunkeria nabariak edo aski ezagunak zirenak.
  • - Laugarrenen, melodia ezezagunak, aldaera txikiak izan arren beste bilduma batzuetan argitaratuak.[110]

Abesti instrumentalak kontutan hartu gabe, epaimahaiak honela sailkatu zituen abestiak:

  • Lehen maila:……..  158 (Azkue)…. 56 (Donostia)
  • Bigarren maila…. 1.040 (Azkue)….343 (Donostia)
  • Hirugarren maila:… 257 (Azkue)…. 32 (Donostia)
  • Baztertuak .............. 234 (Azkue)…. 68 (Donostia)
  •         Guztira:……. 1.689 (Azkue)….499 (Donostia)[111]

Azkuek Aldundien lehiaketara aurkeztu zituen 1.689 kantuetatik, mila eta bat abesti aukeratu behar izan zituen,  banan-banan kopiatuz eta datu zehatzak gehituz: nork eta non abestu zuen, euskal testuak eta gaztelaniarako itzulpenak, gaika ordenatzea eta alfabetoa, etab. Bartzelonan inprimatu zituen Boileau eta Bernasconi etxeak, eta Ramón de la Sota y Llanori eskaini zizkion.[112]

Azkuek lehenengo edizioaren hitzaurre gisa eman zituen bi atariko azterlanak errepikatzen zituen: Euskal musika herrikoia eta Euskal eta greziar musika herrikoia. Biak hitzaldi gisa irakurri zituen 1918ko urtarrilaren 21ean eta martxoaren 18an, Bizkaiko Foru Aldundiko Euskal Kultura Batzarrak antolatutako saioetan.[106]

Emaitza

aldatu

Kantutegiak 1311 orri ditu, eta lau indize ezberdin egin zituen lana sailkatzeko: abestiak, kolaboratzaile zuzenak, herriak eta testuan aipatutako lanak.[113]

Abestien indizea

aldatu

Vienako Oswald KoIler musikologoa Nazioarteko Musika Elkartearen lehiaketara aurkeztu ziren lau artikuluetako baten egilea zen: “Metodorik onena abesti herrikoiak ordenatzeko haien izaera kontuan hartuta”. Ondoren bertako aldizkariak argitaratu zuen, sailkapen hori hiru arlo aztertuta egin behar dela adieraziz. Lehena printzipio harmonikoa da, hots, konposizioaren tonua edo moduak. Bigarrena bere erritmoarekiko adostasuna. Eta hirugarrena, printzipio melodikoak kontuan hartuta. Kolleren ahalegina prestua zen musika aldetik, baina herri kantuen sailkapena ordura arte ez zen egiten printzipio teknikoen arabera, egokia izan zitekeena, baizik eta abesti bakoitzaren testuari erreparatuz. Horrela, Azkuek bere folklore musikalaren zerrendari gaien sailkapena jarri zion:[113]

 
Zuberoako maskaradetako "Aintzindarien dantza".

Gaien alorrean sailkapen hau garatu zuen:

  • 1. liburukia: Amodiozkoak, 82 abesti – 6, Amodioetan lagunak, Donazaharre, Nafarroa Beherea.
  • 2. liburukia: Bakotarrak (ardoa, parranda), 65 abesti
  • 2’. liburukia: Sehaskakoak, 38 abesti – 170, Loa loa txuntxurrun berde, Ataun, Gipuzkoa.
  • 3. liburukia: Dantzarakoak, 66 abesti
  • 4. liburukia: Dantzarako musika soilak, 117 abesti
  • 5. liburukia: Eresiak eta elegiak, 72 abesti – 384, Anaiai gaztigatu nion, Eugi, Nafarroa / 380, Ala baita, Ainhoa, Lapurdi / 389, Bart hamarretan, Olaeta, Araba.
  • 6. liburukia: Ezteietakoak, 28 abesti
  • 6’. liburukia: Haurrenak, 49 abesti
  • 7. liburukia:  Jaietakoak, 78 abesti
  • 8. liburukia: Narratiboak, 93 abesti
  • 9. liburukia: Lanbideetakoak, 27 abesti
  • 9’. Liburukia: Erlijiosoak, 90 abesti
  • 10. liburukia: Erromantzeak eta ipuinak, 106 abesti – 812, Aldaztorrean nengonean - Lekeitio, Bizkaia / 859, Magusinean. Zuberoa
  • 11. liburukia: Errondakoak, 90 abesti
  •                            GUZTIRA: 1001 abesti[114]

Ondoren, mila eta bat abestien indizea egin zuen, alfabetikoki jarriz eta liburuaren orria zehaztuz:

  • A- Ahargu eta Kanbilu. (Narratiboa).....................................729. orria
  • Abade bat bi zan. (Narratiboa)………………………........….729. orria
  • Abendu santu onetan. (Errondakoa). Lau aldaerekin….....1067. orria
  • Abendu santua da – ta. (Errondakoa)………………….......1119. orria
  • Abenduan ogeian. (Narratiboa)……….................................730. orria
  • B- Babak zabal, ostoa. (Jaietakoa)…………………………. 671. orria
  • Badeia deus. (Eresia)…………………………………......…. 483. orria
  • Baditu zazpi urthe. (Erromantzea)………………………...... 958. orria
  • [115]

Kolaboratzaile zuzenen indizea

aldatu

Pertsonalki entzun eta paperan kopiatu zituen hirurehun eta berrogeita hamabi kolaboratzaileren abestiak. Izenak eta jatorriaren zerrenda gehitu zuen Kantutegian, ohiko egitura alfabetikoarekin, eta orria gehituz:

  • A- Abaitua Pedro, Berriz (B.) 210 (304 orria), 277 (385 o.), 278 (386 o.), 279 (386 o. ), 280 (387 o.), 281 (388 o.), 282 (388 o.), 283 (389 o.), 284 (390 o.)
  • Akarreg Guillerma, Lekeitio (B.): 401 (501 o) eta 812 (932 o.)
  • Alberdi Ascensión, Mallabia (B.): 92 (148 o.), 533 (667 o.) eta 869 (1009 o.)
  • Alberdi Josefa, Azkoitia (G.): 159 (229 o.), 209 (302 o.) eta 586, (720 o.)
  • Alberdi Leona, Durango (B.): 403 (5 o.)
  • Albi María, Zugarramurdi (GN.): 372 (465 o.) eta 378 (473 o.)
  • ...
 
Azkaineko pilotalekua

Kolaboratzaileren batek abesti bakarra eskaini zion, baina beste askok lauzpabost edo gehiago. Emankorrenak honakoak izan ziren:

  • Altube Severo, Mondragon (G.): 336, 351, 352, 353, 926, el 932, 957, 979. 992431, 443, 444, 445, 1083, 1087, 1110, 1130, 1144.
  • Bengoetxea Crisostoma, Lekeitio (B.): 76 (132), 150 (2Hl) , 174 (244), 195 (281), 223 (321),474 (609), 620 (747), 634 (762), 833 (968), 878 (1018),891 (1038),895 (1040),  910 (1059)
  • Casenave, Mugerre (L.): 13 (69), 24 (80), 40 (98), 45 (103), 60 (115), 410 (512), 430 (541), 437 (550), 626 (752), 658 (781), 880 (1022).
  • Grazie Leon, Azkain (L.): 54 (110), 58 (114), 196 (285), 224 (324), 226 (326), 390 (488), 451 (581), 560 (693), 578 (713), 584 (718), 893 (1039).
  • Iribarren Francisca, Baraibar (GN.): 21 (77),119 (177),176 (245), 185 (254), 190 (272), 237 (340),373 (469), 397 (498),455 (586), 456 (586), 464 (597), 467 (603), 625 (751), 659 (782), 689 (809), 693 (813), 804 (911), 809 (929), 817 (941), 906 (1053).
  • Sarhi Battitte, Hasparren (L.): 7 (62), 11 (67), 12 (68), 15 (70),27 (83), 44 (101), 53 (109), 56 bis (113), 57 (114),65 (121), 96 (151),380 (476), 381 (477), 422 (526), 589 (722), 602 (734), 645 (771). 673 (793), 1066.[116]

Herrien indizea

aldatu

Berrehun eta hamabi lurralde, hiri, bailara, herri eta auzoetako zerrendak osatzen du indize hau, ohiko egiturarekin.

  • A- Abadiano (B.): 247. abestia.
  • Abaurregain (GN.): 935, 963 eta 1011. abestiak.
  • Abaurrepea (GN.): 219, 229, 625, 870, 886 eta 1088. abestiak.
  • Aginaga (G.): 737 eta 756. abestiak.
  •  
    Sabin Aranaren argazkia, Olerkijak liburuaren barrualdetik aterata
    ...

Toki batzuetan abesti bakarra jaso zuen, beste batzuetan gehiago, eta emankorrenak honakoak izan ziren:

  • Hasparren (L.): 62, 64, 67, 68, 70, 79, 83,94,101, 109, 113.114, 121, 135, 151, 138, 151, 318, 476, 477, 505, 526, 540, 668, 722, 734, 736. 771. 791. 804, 951, 1003, 1004, 1018. 1026 eta 1066. abestiak.
  • Baraibar (GN.): 77, 172, 174, 177, 245, 254, 272, 318, 340, 469, 498, 586, 597, 603, 704, 743, 751, 782, 809, 813, 868, 889, 894, 899, 911, 929, 941, 962, 1047 eta 1053. abestiak.
  • Lekeitio (B.): 69, 132, 140, 219, 244, 281, 300, 321, 335, 345, 391, 430, 445, 501, 609, 610, 631, 632, 674, 698, 747; 774, 762, 836, 872, 877, 901, 932, 968, 987, 1018, 1038, 1040, 1059, 1110, 1118 eta 1151. abestiak.
  • Otxandiano (B.): 117, 118, 122, 146, 155, 192, 199, 232, 252, 287, 288, 331, 367, 392, 640, 683, 723, 771, 1035, 1048, 1067, 1103, 1106, 1129, 1146 eta 1150. abestiak.
  • Zuberoa (Z): 523, 545, 592, 614, 669, 676, 708, 724, 729, 780 ,794, 859, 867, 894, 1000 eta 1016. abestiak.[117]

Testuan aipatutako lanen indizea

aldatu

Laurogeita hamabi liburu, testu edo aldizkarik osatzen dute indize alfabetiko hau, ohiko egiturarekin:

  • A- Alt Heidelberg, kantutegi alemana, 7. orrian aipatua.
  • Anchieta Juan, 13. orria
  • Apraiz, Cervantes vascófilo, 26. orria
  • Sabin Aranaren Lecciones de Ortografía, citado en la pág. 214.

Berak menperatzen zituen lau hizkuntzetan ageri dira testuak:

  • Emmanuel Maurice, Enciclopedie de la Musique, 52. orria
  • Gans Pius Bonifacius: Die Kirchengeschichte von Spanien, 16. orria
  • Olmeda Federico: Cancionero burgalés, 259. orria
  • Zazpiak bat (olerki herrikoien liburutxoa), 111. orria[118]

3- EUSKAL MORFOLOGIA (Morfología Vasca) (1925)

aldatu

Hizkuntzalari gisa Azkue autodidakta izan zen. Hasieran tradizio astarloatarraren lorratzean kokatu zen, bere lehen lan garrantzitsuak, Izkindeak (1891), argi erakusten duen bezala; baina laster jabetu zen orduan Europan indar betean zen positibismo zientifikoaren metodoaz eta filosofiaz, eta orientazioa guztiz aldatu zuen. Bi eragile nagusi izan zituen horretarako: batetik, euskararen ezagutza sakona, etxean bertan jasoa, eta hamarkadaz hamarkada sistematikoki landua Euskal Herri osoan egindako ikerketetan, eta bestetik, kanpoko euskalariekin harremanetan hasteko erabakia, baita oso goiz abiatua ere. Hugo Schuchardt hizkuntzalari austriarra da ildo horretan aipagarriena, nahiz eta ez bakarra.[87]

 
Resurreccion Mª Azkue lekeitiarraren omenezko estatuak oinarriak liburua irudikatzen du.

Aurrekariak

aldatu

Izkindeak gramatikaren hitzaurrean (IX. or.), Azkuek bere irakasleak zeintzuk ziren aitortzen zuen. Lehenengo Pedro Pablo Astarloa, ondoren Alfonso Mª Zabala, eta azkenik Arturo Kanpion. Bitxia da Manuel Larramendi hasieran jarri ez izana, bere lexikografiarekin bat ez zetorrelako, zalantzarik gabe. Eta Campionen bitartez Luis Luziano Bonaparteren dialekto-bildumak ezagutu ahal izan zituen, hizkuntza-geografiaren aitzindaria. Baina lau maisu horiei ezer kendu gabe, Azkuek bazekien bere zor nagusia amarekin zuela, “bere ezjakintasunean nire maistrarik onena izan zen” harengandik jaso baitzuen hizkuntza bere jatortasunean, hitz egiten duen herriari lotuta.[119]

Jatorria

aldatu

Azkuek berak Euskal Morfologia-ren Hitzaurrean zioenez 1923an,”Euskaltzaindia sortu orduko, bertan parte hartzeko ohorea dugunok behin eta berriz entzuten dugu: «Noiz emango diguzue zuek Euskal Gramatikaren Bilduma? Horrelako obra batek, ahal den neurrian, osaturik dagoen obra baten existentzia aurre-suposatzen du. Niri bereziki, duela urte batzuk Hiztegi ia konprimatu bat eskatzen zitzaidan, eta aitortzen nien aurrena Hiztegi luze bat egiten uzteko. Akademiako 1921eko apirileko saioetako batean, kideek Euskal Atzizkien Tratatu bat idazteko eskatu zidaten. Lanari ekin nion, eta hilero eskuartean duzun honen zatiak aurkeztu nuen azterketara. Gainerako akademikoek ekarpenak eta zuzenketak egiten zituzten, eta hori aipatzen dut Euskal Akademiak egindako liburua dela sinets dezazun. Denborak aurrera egin ahala, eta nire indarrak agortzen ez badira, Fonetikako Tratatua batek jarraituko du, Oñatiko Kongresuan aurkeztu zena baino zabalagoa, eta gure Sintaxiaren azterketa zabal bat.”[120]

Euskal Morfologia-k bi urte eta erdian (1923, 1924 eta 1925 erdi) Akademiako Euskera aldizkarian argitaratutako artikuluak biltzen ditu.[121]

“Euskal morfologia” lanean alde batetik atzizkiak eta bestetik euskararen kategoria gramatikalak, hau da perpausaren zatiak, bildu eta aztertu zituen sakon, adibide zein taula ugariz, bi kapitulu-multzo ezberdinetan:

A) 385 orriko lehen multzoa, I kapitulutik X. kapitulura, atzizkiei zuzenduta dago: nozio orokorrak, euskal atzizkien sailkapena eta deribazio nominala, atzizki deribatu adjetiboak, deribatibo numeralak, aditzen deribatiboak, atzizki mailakatuak, atzizki adberbialak, atzizki erabakigarriak (2), atzizki deklinatiboak eta atzizki konjuntiboak.

B) 566 orriko bigarren multzoa, I kapitulutik XVII. kapitulura, gramatika-kategoriei zuzenduta dago: nozio orokorrak, izenarena, osaerarena, adjektiboarena, interrogatiboak, izenordainarena, determinatzaile nominalenak, adberbioarena, postposizioak, juntagailuak, interjekzioak, aditza, konjugazio-elementuak, konjugazioaren fonetika, aditz iragangaitzen konjugazioa, aditz iragankorren konjugazioa, konjugazioaren potentzialtasuna, beti ere adibide ugariz.[122]

 
Cornelius Uhlenbeck katedradun herbeheretarra.

Osagarri gisa, hiru indize gehitu zituen:

1- Autoritateen indizea: (807tik-824ra orrialdeak), ohiko egitura alfabetikoarekin eta banaketa honekin:

2- Gaien indizea: (825-856 or.), ohiko egitura alfabetikoarekin eta berrehun eta hogeita hamar gaiekin.

3- Atzizkien eta hitz eredugarrien indizea: (857-925 or), ohiko egitura alfabetikoarekin eta sei milatik gora atzizki eta hitzekin.[123]

aldatu

Lau liburuk osatzen dute Euskalerriaren Yakintza, Azkueren azken lan enblematikoa. Espasa Calpe editorialak argitaratu zituen 1935, 1942, 1945 eta 1947an, bigarren edizio bezala, gaztetan apaiztegian hasi eta bizitza osoan jarraitu zuen bilketa 1820 orri dituen lan erraldoia burutu arte. Lan honetan Azkuek, behar bezala ordenatuta eta sailkatuta, euskal folklorearen bilduma zabala argitaratu zuen,  bere bizitza luzean jasotako tradizio, ipuin, esamolde eta abarren bilduma zabala. Dena testu elebidunean dago argitaratuta, hau da, euskaraz gaztelaniazko itzulpenarekin.[124]

Lehenengo liburuak “Ohiturak eta sineskeriak” izenburua du, bigarrenak “Ipuin eta irakurgaiak”, hirugarrenak berriz, esaera zaharrak, esamoldeak, haur-hizkera, ezizenak, asmakizunak, etab. jasotzen ditu, eta laugarrenak herri-olerkiak, herri-meteorologia, herri-medikuntza, haurren jolasak, gehi musika-eranskin bat.[125]

Hirurogeita zortzi erreferentzia dituen bibliografia zabala du, euskarazko, gaztelaniazko, frantsesezko, alemanezko eta latinezko liburu eta aldizkariekin.

Aurreko urteetako lanak argitaratzeko hartutako ardurak, bai kudeaketan eta bai aurrekontu aldetik, berriro bere gain ez hartzeko, kanpoko editorial batekin sinatu zuen akordioa. Lehen liburuaren 1934ko azaroan sinatutako Hitzaurrean dioenez, “Liburu laukoitz honekin Toursen inprimatutako Hiztegiarekin gertatu zitzaidana gerta ez dakidan, lan hura bereganatu zutenak jakin dezatela, lan honen egilea ni izan arren editorea beste bat dela, eta beste honek nik baino hobeto zainduko eta gordeko duela egilearen jabetza.”[125]

 
Euskalerriaren Yakintzaren bigarren liburuaren azala.

Lehen liburuaren hasieran eta Hitzaurrearen aurretik, bi orriko eskaintza sentikor bat dator, ama Marikarmen Aberasturi Mundakarrari zuzendua, bere esanetan lau liburuen kolaboratzaile nagusia izateagatik. Bi mila aipamenetik gora jasotzen dira guztira “B-mu” bezala, hots, Bizkaia-mundaka.[125]

Erabilitako euskara-eredua

aldatu

Lehen liburuaren Hitzaurrean Azkuek honela dio:

Norbaitek pentsa lezake zenbat dokumentu eskuratuko nituzkeen herritarrengandik osorik? Ez ote nuen inoiz aldatuko herritarrak esandakoa? Erantzuna bai eta ez da.

“Lau liburuen artean ehunka kolaboratzaile agertzen dira, Euskal Herri osoko hiri, herri eta auzoetakoak, eta ez dira beti kolaboratzaile berberak izan.”… “Ehun adibidetik gora bereiz daitezke… Kasu batean kolaboratzaileak gaztelerazko sintaxia erabiltzen zuen, nik euskal sintaxira egokitzen nuena.”… “Beste batzuetan, beharbada beren buruari garrantzia emateagatik, ipuina lagunekin erabiltzen zituzten hitzekin kontatu beharrean, hitz batzuk gaztelaniara edo frantsesera eraldatuz kontatzen zidaten.” … “Beste kasu batzuetan, ipuinean tokiko hizkuntza bezala barbarismoak sartzen zituzten, euskalki berean edo beste nonbaiteko euskalki batzuetan euskal erroko hitzak erabiltzen direnean.”

“Lehen liburu honen hitzaurrea gipuzkeraz idatzita dago, oro har euskaldunentzat errazena delako.”[126]

Aurrekariak

aldatu

Julio Caro Baroja etnografo eta historialariak, Azkueren jaiotzaren mendeurrena ospatzeko Bilbon antolatutako hitzaldi zikloan azaltzen zuen “Euskalerrrriaren Yakintzaren lau liburuen argitalpena 1934, 1942, 1945 eta 1947an, eta beraien irakurketan ikusten da material asko berrogei edo berrogeita hamar urte lehenago bildu zirela. Yakintzaren jatorria Azkuek 1885ean jarri zuen, eta 1890etik 1897ra zehaztu zuen ideia. Lanak herrialdearekiko maitasuna islatzen du, ama Marikarmen ulertzeko funtsezkoa den eskaintza batekin. Azkuek dioenez, istorioak kontatzen zituenean berak papertxo bat ateratzen zuen apuntatzeko, eta amak esaten zuen: Zetarako gura ete ditu gure abadeak gauzatxuok? Denborarekin egiaztatu zuen Kaukason antzeko ipuinak zeudela, Alemanian sineskeria berberak, Frantzian, Suitzan, Austrian, Alemanian eta Italiako iparraldean antzeko narrazio mitologikoak eta sorginkeriazko jazarpenak.”[127]

1- LEHEN LIBURUAK (1935) “Ohiturak eta sineskeriak” 472 orri ditu, hemeretzi kapitulu edo txataletan banatuta. Kapitulu bakoitzak hainbat gai jasotzen ditu, eta gai baikotzat hainbat istorio, batzuetan hamabostera ailegatuz.

Honako izenburuak dituzte kapituluok: Abereak (15 gai), Denbora (9 gai), Gorputzaren atalak (11), Landareak (15), Hegaztiak (10), Egintzak (25), Eguraldi-giroak (16), Elizan (16), Heriotza (14), Etxekoak (23), Ezkontza (3), Santuak (17), Jaiak (12), Jaiotza (5), Izaki beldurgarriak (15), Lanbideak (17), Intsektuak eta narrastiak (13), Jantziak (10) eta Tresnak (12). Bestalde, kolaboratzaileen zerrenda osoa dator, izena, herria eta lurraldea jasoz: Araba (2),  Bizkaia (9), Gipuzkoa (8), Lapurdi (2), Nafarroa Garaia (6), Nafarroa Beherea (5) eta Zuberoa (2).[128]

 
Ramuntxo pastorala, Zuberoako Idauze-Mendin.

Halaber, kolaboratzaileen zerrenda osoa dator. Zazpi lurraldeetako 26 herri ageri dira, eta 33 kolaboratzaileren izenak, bakoitzak zenbat ohitura edo sineskeria kontatu zion zehaztu gabe:

  • Araban: Aramaio eta Olaeta.
  • Bizkaian: Lekeitio, Mundaka, Elorrio, Murelaga (2 izen), Markina, Zeanuri (2 izen) eta Dima.
  • Gipuzkoan: Amezketa, Ursuaran (2), Oiartzun, Hondarribia, Arrona (2) eta Ataun.
  • Lapurdin: Haltsu eta Ezpeleta.
  • Nafarroa Garaian: Baraibar, Lekarotz, Arraiotz, Amaiur eta Aezkoa (2).
  • Nafarroa Beherean: Luzaide, Donazaharre (2) eta Gerzieta (2).
  • Zuberoan: Barkoxe (2).[128]

2- BIGARREN LIBURUAK (1942) “Ipuin eta irakurgaiak” 479 orri ditu, bi zatitan banatuta, “Ipuin luzeak” eta “Ipuin laburrak”. Lehen zatian 132 ipuin edo irakurgai daude, eta bigarrenean 108. Gaika sailkatu ordez, alfabetikoki sailkatu zituen. Ipuinen hedadurari dagokionez, ipuin luzeek bizpahiru orri dituzte orokorrean, eta laburrak orri bakarra. Lehen liburuan bezala, tarteka euskal kutsuko marrazki ederrak daude.[129]

 
Amaiurko gazteluko monolitoa.

Kolaboratzaileen zerrenda osoa ere badator, herrien izenak alfabetikoki hartuz. Zazpi lurraldeetako 59 herri ageri dira, eta 82 kolaboratzaileren izenak:

  • Araban: Aramaio eta Olaeta.
  • Bizkaian: Amorebieta, Dima, Iurreta, Bedia, Berriz, Elorrio, Ermua, Garai, Gorozika (2 izen), Lekeitio (5 izen), Lemoa, Markina, Murelaga (3), Nabarniz (2), Otxandio  (4) eta Zaratamo.
  • Gipuzkoan: Amezketa, Arrona, Ataun, Elgoibar (3), Hernani, Leniz, Gatzaga, Gellao, Matxinbenta eta Urtsuaran.
  • Lapurdin: Dantxarinea, Bardoze eta Ezpeleta.
  • Nafarroa Garaian: Abaurrepea (2), Orbara, Iriberri, Altsasu, Amaiur, Arbizu, Ihabar, Arizkun, Elbetea, Bera (2), Mezkiritz, Ezterenzubi, Goldaratz, Aruitz, Baraibar (2), Bidankoze, Saratsu, Ulzama eta Alkotz.
  • Nafarroa Beherean: Hazparne, Ahatsa, Donazaharre (3) eta Luzaide (2).
  • Zuberoan: Atharratze (2), Garindaine (2), Ligi (2), Maule eta Urdatx (2).

Lehen liburuan ez bezala, bigarren honetan kolaboratzaile bakoitzak zenbat ipuin eta irakurgai kontatu zizkion zehaztu zuen. Hauek dira gehien kontatu zizkioten kolaboratzaileak: Ataungo Migel Antonio Arruabarrena:10, Goldaratzeko Andres Astiz: 12, Baraibargo Frantzizka Iribarren: 9, Murelagako Maria Martina Maruri: 11, Alkotzeko Justo Albisu: 11 eta Zaratamoko Domingo Azkoeta: 12.[130]

3- HIRUGARREN LIBURUAK, (1945), titulu gabea eta argazkiak dituena marrazkien ordez, 411 orri ditu sei alorretan banatuta:

 
Joan Batista Elizanburu, Lapurdiko militarra, poeta eta idazlea.

A- Atsotitzak: guztira 2.936 atsotitz jasotzen dira, eta horietatik 889 beste idazle batzuen lanetatik jaso zituen, eta 2.014 herritarrengandik Azkuek berak jasota. Atsotitzak bederatzi multzotan banatuta daude:  Norbaitenak (289 atsotitz), Animalienak eta beste izaki bizidun batzuenak (381), Umoretsuak (286), Gorputz-atalenak (161), Eguratsenak (103), Etxekoak (267), Herrietakoak (138), Garaietakoak (210) eta Gainerakoak 1.093).

Bereziki idazle hauen atsotitzak jaso zituen: Beltran Salguis (175 atsotitz), Intxauspe (116), Jean Pierre Duvoisin (113), Martin Landerretxe (95), Lope Isasti (69), Juan Antonio Mogel (49), Irigarai (45), Joan Batista Elizanburu (41), Pierre Darthayet (39), Bela (36), Uriarte (32), Pedro Axular (17), Intza (10), Juan Benanzio Arakistain (9), Esteban Garibay (8), Haurmaite (7), Segura (7), Pedro Antonio Añibarro (5), Iturriaga (5), Humboldt (5), etab.  

B- Esaerak: Guztira 2011 esaera jasotzen dira, gaztelaniazko hitzak alfabetikoki hartuta, eta hitz bakoitzaren esaerak euskalkien arabera azalduz. Esaera horietatik Azkuek zuzenean herritarrengandik 1.700 jaso zituen, eta beste 311 hainbat idazlerengandik hartuta, hala nola Pedro Antonio Añíbarro (46 esaera), Ms. Otxandiano (30), Axular (29), Altube (28), Intza (27), Lardizabal (26), Mogel (23), Mendiburu (20), Bonaparte (11). Fr. Segura (11), Ormaetxea (8), Joakin Lizarraga (7), Uriarte (6), Dovoisin (6) Duhalde (6), Landerretxe (6), Joanes Leizarraga (4), Silvain Pouvreau (3), Joanategi (3), etab.

C- Haurren hizkuntza: Guztira 201 hitz jasotzen ditu, alfabetikoki sailkatuta eta gaztelaniara itzulita.

D- Aho-korapiloak: Hemeretzi esaldi jasotzen ditu, hauek ere alfabetikoki eta gaztelaniara itzulita.

E- Goitizenak: Bi multzotan banatzen ditu, A) Errespetuzko goitizenak, lau orri, eta B) Goitizen gatzdunak, berrogeita bederatzi guztira, gaztelaniaz sailkatuta eta aldamenean hainbat euskalkietako itzulpenarekin.

F- Igarkizunak: Berrehun eta lau igarkizun daude, gaztelaniazko erantzun zuzenaren hitzarekin sailkatuta, eta hainbat euskalkietako azalpenekin.[131]

4- LAUGARREN LIBURUAK (1947), titulu gabea eta margoak dituena argazkien eta marrazkien ordez, 458 orri ditu bost alorretan banatuta, gehi eranskin bat abestiekin. Liburuaren amaierako indizean, banan banan jasotzen dira hamabost orritan alor bakoitzeko izenburuak: herri-otoitzak, herri-olerkiak, eguraldi-giro, herri-medikuntza zein haurren jolasak, eta amaierako abestien eranskinean berdin.

 
Aurelio Artetaren Bermeoko arrantzaleentzako zirriborroa.

Aipatzekoa da margoen eta margolarien maila: Ramon eta Balentin Zubiaurre, Jose Arrue, Aurelio Arteta, Inozentzio Asarta, R. Arrue Valle, Anselmo Ginea, Anjel Larruke, Manuel Losada, Julian Tellaetxe eta Pablo Uranga.    

Alor bakoitzaren mamia honakoa da:

A- Herri-otoitzak: hogeita hiru otoitz jasotzen dira, bakoitzaren amaieran kolaboratzailearen izena eta nongoa den jartzen duela, euskalki bakoitzaren idazkera errespetatuz eta aldamenean gaztelaniazko itzulpena datorrela.

B- Herri-olerkiak: herri-olerki gehienak musikaren bidez bizi direla dio Azkuek, eta Euskal Kantutegi Herrikoian milatik gora bildu zituen. Laugarren liburu honetan 267 poesia biltzen dira, hamaika taldetan banatuta: aldartezkoak (39 olerki), dantzarakoak (42), bakotarrak (27), elizarakoak (18), errondakoak (17), ezteietakoak (20), gertaridunak (12), hiletakoak (23), ipuinak (28), amodiozkoak (31) eta sehaska-ondokoak (10). Herri-otoitzekin egin zuen bezala, bakoitzaren amaieran kolaboratzailearen izena eta nongoa den jartzen du, euskalkiarekin eta itzulpenarekin.

C- Eguraldi-giro: hogeita bederatzi taldetan 145 esaera jasotzen ditu, kolaboratzaileen aurreko zehaztasunak jarriz.

D- Herri-medikuntza: hirurogeita bederatzi taldetan banatuta 483 esaera daude, ohiko zehaztasunekin. Laugarren liburu hau argitaratu baino berrogeita hamar urte lehenago Aranburu eta Bago sendagileek "Medicina popular" izeneko liburu bat argitaratu zuten, eta Azkuek uste izan zuen antzerakoak zirela. Baina sendagileenean herritarrak gaixotutakoan zer egin behar duten azaltzen da, eta Yakintzan jasotzen dena bestelakoa da, hots, herritarrak zer egiten duten.

E- Haurren jolasak: ehun eta hogei orritan 232 jolas jasotzen dira, horietatik 134 musika dutenak eta batzuk bertsio ezberdinekin. Kolaboratzaileen aurreko zehaztasunak ere badaude, eta kasu honetan zortzi izenekin aipatzen ditu, emankorrenak izan zirelako: Mariano Iriondo - Alzolakoa, Mariana Ziriako - Amezketakoa, Manuela Iriondo - Arronakoa, Frantzizka Iribarren - Baraibargoa, Graziosa Elejaurrena - Bozatekoa, Ignacia Azurmendi - Errezilgoa,  Gillerma Akarregi - Lekeitiokoa, eta Engrazia Lazkano - Olaetakoa.

Espainiako Gobernuak Karabineroen Gorputza sortu zuen 1842an, eta ordutik kanpoko karabineroak etorri ziren Euskal Herriko kostaldera eta mugako eskualdeetara, kontrabandoa kontrolatzera. Karabineroak seme-alabak zituzten, eta beraien herrietako jolasak eta esaerak ekarri zituzten. Horrela, euskal zentzu handirik gabeko esamolde berriak erabiltzen hasi ziren, hainbat jolasetan ikusten de legez.

 
Partitura.

F- Eranskina abestiekin: Euskal Kantutegi Herrikoian jaso gabe geratu ziren 109 abesti bildu zituen Yakintzaren azken liburuaren amaierako eranskinean, guztiak eskuz egindako partitura bikainekin.[132]

Eragina

aldatu

Joxe Azurmendi filosofo eta idazleak "Espainolak eta euskaldunak" liburuan dioenez, "Jauntxoek eta politikari gehienek ez zuten herri hizkuntzaz “kutsatu” nahi. Herria bihotz-bihotzez mespretxatzen zuten, eta Resurreccion M. Azkuek zein Jose Migel Barandiaranek egindako herri kulturaren balio-berrikuntza urruti dago oraindik, iritzi hori aldatzeko."[133]

Beste lan arlo batzuk

aldatu

Musika

aldatu

Gazte gaztetan hasi zen musika lantzen Lekeitioko organistekin, eta bizitza osoan egon zen oso lotuta musikara hainbat arlotan:

A- Atsedenerako: etxean, Euskaltzaindian eta atzerrian bizi izan zenean beti zuen pianoa alboan, eta hizkuntzalari lanetatik atseden hartzeko egunero jotzen zuen. Halaber, Abadie anderearen jauregira edo igandetan Ramon de la Sotaren etxera joaten zenean, emanaldiak eskaintzen zien.[134]

B- Erlijio-konposizioak: Apez izateak eta musikarako zeukan joerak, antolatu ziren Eliz Musikazko Ihardunaldi ia guztietan partaide izatera bultzatu zuten, Bilbon 1896an antolatutakotik hasita. Begoñako Ama Birjinaren Bureskundeko jaiak antolatu ziren Bilbon 1900.eko irailean. Musika azpibatzordearen buru izateaz gain, Azkuek euskaratu zuen Bederatziurrena eta hasiera egunerako Otoiz-kantu bat konposatu zuen.Goikoetxea eta Otaño adiskideak Valladoliden 1907an antolatutakora joan ezina izan zuen (hain zuzen, Bruselan musika ikasten zegoelako), ez eta Sevillan eratutakora, kasu honetan Kolonian zegoelako. Baina Bartzelonan 1912an III. Biltzarra antolatzen denean, han dago; Baionako Biltzarrera ere badoa, eta Gasteizen 1928an eratutakoan ere partaide da, hitzaldi bat emanez gainera.[87]

Azkueren zortziko bat.

C- Herri-konposizioak: Euskal kantutegi herrikoian bildutako abestiak ahoz jaso zituen, berak doinuak partituretan kopiatuz. Horrez gain, lore jokoetarako eta ospakizunetarako hainbat eresi konposatu zituen.[135]

 
Azkueren zortzikoaren notak

D- Zarzuela- eta opera-konposizioak: “Atzerriko egonaldiak” arloan ikusi denez, musikako goi-ikasketak egin zituen Bruselan eta Kolonian, eta bitartean katedra-zereginetan Ebaristo Bustintza Kirikiñok ordezkatu zuen. Izan ere, musikazale suharra eta musikagilea zen, eta mota askotako obrak konposatu zituen, bereziki Vizcaytik Bizkaira (1895) zarzuela eta Ortzuri (1910) eta Urlo (1912) operak, beti letra eta musika  bereak izanik.[87][136]

Zarzuelak arrakasta izan zuen Bilboko euskaldunen giroan, eta beste batzuk egitera animatu zen. Beste hiru zarzuela idatzi ondoren, eta Kolonian izan zuen ikasketa zein esperientziarekin, jauzia egin zuen opera konposatzera. Halaber, bere gain hartu zituen ekoizpen lan guztiak, baina itxaropen gehien jarrita zuen bigarren Urlo operaren estreinaldia porrota izan zen. Libretoa euskaraz, gaztelaniaz eta alemanez idatzi zuen, Euskal Herritik kanpora ere emateko, eta orkestra, zuzendari eta abeslari profesionalak kontratatu zituen. 1914ko maiatzean estreinatu zen Bilboko Campos Eliseos aretoan, eta publizitatea behar bezala egin ez zelako edo, jende gutxi azalduko zen ekitaldira. Horrez gain, kritika espezializatuak ere ez zuen lana goraipatu, Wagneren eragin larregi omen zuelako. Ondorioz Azkuek hogeita bost mila pezeta galdu zituen, euskara katedrako hamalau urteko soldata adina. Kontutan izanda Euskara-Gaztelania-Frantsesa Hiztegia argitaratzean ere hamabost mila pezetako galerak izan zituela, hor amaitu ziren operarako bere proiektuak.[137]

Literatura

aldatu
 
R.M. Azkue (eskuinean), bere ekimenez Eusko Ikaskuntzak Donostian 1930ean Arturo Kanpionen (erdian) omenez antolaturiko ekitaldi batean. Aipatu biez gain, Julio Altadill, Julio Urkixo, Julian Elortza eta Manuel Irujo ageri dira.

Literaturan sarri aritu zen, Bein da betiko (1893), Ardi galdua (1918) eta Latsibi (hil ondoren argitaratua) eleberriak ditugu horren erakusgarri. Bereziki aipagarriak dira Euskazale (1897-1899) eta Ibaizabal (1902-1903) astekariak, biak berak sortuak, zuzenduak eta, neurri handi baten, hornituak, eta euskarazko prentsaren sorreran mugarri esanguratsuak direnak. Bi horietan idatzitako artikuluez gain, makina bat dira bizitzan zehar han eta hemen argitaratutakoak ere, batzuk akademikoak, eta berriemaileak edo kazetaritzakoak, beste asko. Hona hemen aldizkari nagusien zerrenda: Boletín eclesiástico del Obispado de Vitoria, El Nervión, Euskal-Erria, Euskal-Esnalea, Euskalerriaren Alde, Euskera, Euzkadi, Euzkadi: Illabete biñako euzko-ingurtia, Gernika, Gure Herria, La Abeja, La Gaceta del Norte, La Tarde, Prehled: Ilustrovany ctrnáctideník Svatováclavské Ligy, RIEV, Txistulari eta Yakintza.[138]

1935an Gipuzkera osotua proiektuarekin euskara idatzi batu bat proposatu zuen. Eredu horren lehen adibide praktikoa Ardi Galdua kontakizunean eman zuen, eta baita zenbait eleberri ere, besteak beste Bein da betiko, Batxi Guzur eta Ardi galdua.[138]

Argitaratutako gutunak

aldatu
  • Resurreccion Maria Azkuek Julio Urkixori bidalitako gutuna, 1941-02-06, Euskera, 1937-1953:
  • Irigoien, Alfontso: «Del epistolario de Azkue», Euskera, II. zk., 1957: 261-293.
  • Berriochoa, Anaia Valentin: Correspondencia del Príncipe Luis Luciano Bonaparte, Clémence Bonaparte, Duque de Mandas, Resurrección María de Azkue y otros documentos. Contribución a los homenajes del Príncipe Bonaparte y R.M. de Azkue. Euskalerriaren Adiskideen Elkartea. Donostia. 1958. 16 or.
  • De Zerio y Segura, Faustino: «Cartas de D. Resurrección María de Azkue a Mariano Mendigacha», Euskera, VI. zk., 1961: 181-208.
  • Tellechea Idigoras, J. Ignacio: «Cartas inéditas de D. Resurrección María de Azcue a D. Serapio Mugica (1901-1907)», ASJU, X. zk., 1976: 25-46.
  • Charritton, Piarres (prest.): Resurreccion Maria de Azkue eta Pierre Broussain-en arteko elkarridazketa / Correspondencia entre R.M. de Azkue y P. Broussain / Correspondance entre R.M. de Azkue et P. Broussain (1897-1920). Euskaltzaindia. Bilbo. 1986. 379 or.
  • Tellechea Irigoras, J. Ignacio: «Cartas a Miguel Unamuno de Telesforo Aranzadi, Resurrección María de Azkue, Justo Gárate y Angel Apraiz», RIEV. Revista Internacional de los Estudios Vascos, XXXII/2 (Separata), 1987.
  • Jauregi, Oroitz: «Correspondencia entre Gerhard Bähr y Resurrección María Azkue», ASJU, XXXVI/1-2. zk., 2002: 21-178.
     
    Resurreccion Maria Azkueren omenezko monumentua Lekeition
  • Xarritton, P.; Andiazabal, P. (prest.): «Pierre Lafitten gutundegia», Euskera, 51. zk., 2006: 199-201.[139]

Editoretza

aldatu
  • Azkue, Eusebio Maria: Parnasorako bidea. Astui'tar J.-n moldagintza. Bilbo. 1896. 369 or. Biltzailea: Resurreccion Maria Azkue.
  • Mogel, Juan Antonio: Peru Abarka. Euskalzale. Bilbo. 1899. 159 or. Editorea: Resurreccion Maria Azkue.
  • Euskaltzaindia: Erizkizundi irukoitza (Triple cuestionario). Euzko-Argitaldaria. Bilbo. 1921. 40 or. Zuzendaria: Resurreccion Maria Azkue.
  • Echaide Itarte, Ana M.ª (arg.): Erizkizundi irukoitza / Triple cuestionario / Triple questionnaire (euskara 1925) (Mapas). Euskaltzaindia. Bilbo. 1984. 354 or. Zuzendaria: Resurreccion Maria Azkue.[139]

Lanen zerrenda

aldatu

Hizkuntzalaritza lanak

aldatu
  • Apuntes de Gramática práctica bascongada, recopilados por varios alumnos de la Cátedra de lengua eúskara (1988).
  • Euskal Izkindea / Gramática Euskara (1891).
  • Proyecto de Ortografía. Sometido á la censura de los que se dedican á cultivar el euskera (1896).
  • Método práctico para aprender el vascuence bizkaino y gipuzkoano (1896).
  • Clave de temas: Complemento del método práctico para aprender el euskera bizkaino y gipuzkoano (1896).
  • Irakurkizunak: Bilboko Ikastetserako lenengoz eginak (1896).
  • Parnasorako bidea / Eusebio Maria Azkue [prest.] (Astui’tar J.-n moldagintza)(1896).
  • El euskara ó el baskuenze en 120 lecciones (1897).
  • Manual de conversación en euskera bizkaino. Arreglado por dos que aman al País Basko (1897).
  • Jesusen Biotzaren ila. Bagilean irakurteko Azkue Abadeak egiña ta Bizkaiko elizgizonai zuzendurikoa (1901).
  • Euskara-Gaztelania-Frantsesa Hiztegia (Diccionario vasco-español-francés) (1906).
  • Diccionario español y vasco [5 liburuki] (1916).
  • Prontuario fácil para el estudio de la lengua vasca popular (1917).
  • Diccionario de bolsillo vasco-español y español-vasco (1918).
  • Fonética vasca. Conferencias de D. Resurrección María de Azkue (1919).
  • Erizkizundi Irukoitza (1924-1925). Azkueren zuzendaritzapean, Euskaltzaindiak egindako dialektologia inkestak.
  • Euskal morfologia (Morfología vasca) (1925).
  • Igarkizunak (acertijos) (1926).
  • La epéntesis en la conjugación vasca (1927).
  • Lamiak Euskalerrian (1927).
  • Observaciones acerca de la obra Langue basque et langues finnoises del Príncipe L. L. Bonaparte (1927).
  • Aezkera edo Petiriberro-inguruetako mintzaera (1928).
  • Mendibururen adizkiak eta idaztankera (1928).
  • Discursos leídos ante la Real Academia Española en la recepción pública del sacerdote Dr. D. Resurrección María de Azkue presidente de la Academia de la Lengua Vasca el día 30 de diciembre de 1928 (1928).
  • Neologismos formados a imitación de otras lenguas (1929).
  • Del Acento tónico Vasco en algunos de sus Dialectos (1931).
  • Lekeitioko Andra Mariari bederatziurrena [elkarlanean] (1931).
  • Particularidades del Dialecto Roncalés (1932).
  • Verbo guipuzkoano. Apéndice de la Morfología Vasca (1932).
  • Acerca del Santoral Vasco (1933).
  • Gipuzkera osotua (1935).
  • Evolución de la lengua vasca 1935).
  • El vascuence y varias lenguas cultas. Estudio comparativo (1945).[140]

Euskal folklore eta etnografiari buruzko lanak

aldatu
  • Música popular vasca. Su existencia (Conferencias organizadas por la «Junta de Cultura Vasca» para el ciclo de 1918) (1919).
  • Euskal kantutegi herrikoia (Cancionero Popular Vasco) (1922-1925).
  • Euskaleŕiaren Yakintza (Literatura popular del País Vasco) (1935-1947)[141].
 
Euskal Herri osoan hainbat hiri eta herrietan daude Azkueri eskainitako kaleak.

Literatura lanak

aldatu
  • Bein da betiko. Lenengo irakurgaia (1893).
  • Batxi Guzur (1897).
  • Tsirristadak (1899).
  • Peru Abarca / Juan Antonio Mogel [prest.] (Euskalzale)(1899).
  • Ardi galdua. R. M.ª Azkuek arteka-marteka egindako gertirudia (1919).
  • Latsibi (1920).[142]

Musika-lanak

aldatu
  • Vizcaytik Bizkaira (1895). Zarzuela.
  • Colonia inglesa. Comedia en tres actos (1898). Zarzuela.
  • Eguzkia nora (1897).
  • Euskerazko eresiak. Elizarakoak (1897-1899).
  • Euskerazko eresiak. Gizarterakoak (1897-1899).
  • Sasi-eskola. Atal bateko umeentzako eresi-irautsia. Euskalerria maite daben bik egiña (1898). Zarzuela.
  • Pasa de Chimbos. Zarzuela en dos actos (1898). Zarzuela.
  • La música popular baskongada. Conferencia dada en los salones de la Sociedad «Centro Vasco» el día 15 de febrero de 1901
  • Ortzuri. R. M. Azkue apaizak iru ataletan ta euskeraz egindako opera (1910). Opera.
  • Urlo. R. M. Azkue apaizak iru ataletan euskeraz egindako opera (1912). Opera.ìtaren bìldur. Sainete lírico vasco (1917). Sainete lirikoa.
  • Vizcaytik-Bizkaira: Obertura [Musika inprimatua] (1922).[140]

Errekonozimenduak

aldatu
 
Azkueren omenezko koadroa Euskaltzaindiaren egoitzan (Bilbo)

Hainbat sari, ohore eta errekonozimendu jaso zituen:

Bere garaian

aldatu
  • Azkueren epistolarioaren bidez, badakigu Luis de Eleizaldek hiztegia "Titanak egindako lan bikaina" zela esan zuela (1908).[143]
  • Bikaiko Kultura Batzordeak antolatutako gorazarre ekitaldian, hitzaldiak Bizkaiko Diputazioko presidenteak, Salamancako Unibertsitateko errektoreak eta Urkixoko kondeak egin zituzten (1952).
  • Euzko Gogoa aldizkariaren agurra (1952).
  • Euskaltzaindiaren omenaldia (1956), eta ondoren argitaratutako hamaikatxo hitzaldi eta lan Euskeran (1957).[140]

Ondorengoak

aldatu
  • Bizkaiko Kultura Batzordearen omenaldia (1964), eta ostean argitaratu zen hainbat hitzaldi (1966).
  • Koldo Mitxelenak 1965ean: “Azkueri adina inor gutxiri zor diogu begiramena euskaldunok.”[145]
  • AEKren omenaldia Lekeition 120. urteurrenean (1984).Euskaltzaindiaren eta Bizkaiko Foru Aldundiaren omenaldia Euskal Katedraren mendeurrenean (1988).
  • Euskaltzaindiaren, Eusko Ikaskuntzaren eta Lekeitioko Udalaren omenaldia heriotzaren 50. urteurrenean (2001), eta ondoren argitaratutako anitz hitzaldi (2003).
  • Euskaltzaindiak bere XV. Biltzarra Resurreccion Maria Azkue eta Julio Urkixoren omenez antolatu zuen (2001).
  • Oñatiko Olaitturri Kultur Elkartearen omenaldia (2018).[146]
  • Euskaltzaindiak bere lehen mendeurrenean Lekeition, bertako udalarekin batera (2019), eginiko ospakizuna.
  • Orobat, Bilbao Bizkaia Kutxak eta Euskaltzaindiak bi literatura lehiaketa mota eratu dute berorren izenarekin: Azkue sariketak (1975-1990), hiru modalitatetan (eleberria, olerkia eta saioa), eta Azkue Sariketak: Haur eta gazteak (1991-…), gaur egun ere urtero egiten dena.[140]

Ikus, gainera

aldatu

Erreferentziak

aldatu
  1. Resurreccion Maria Azkue. Hizkuntza Politikarako Sailordetza. Eusko Jaurlaritza, 1 or..
  2. a b c d e f g Resurreccion Maria Azkue, Euskaltzain osoa. Hildako euskaltzain osoak.. Euskaltzaindia.
  3. Arana Martija, Jose Antonio, Euskaltzaina. (2001). "Euskal Herrian ez da inoiz egon ezta egongo ere, euskararen eta euskal kulturaren alde Azkuek beste lan egingo duenik". Euskonews & Media 143.zbk, 2 or..
  4. Fr. Luis Villasante. (1979). Historia de la literatura vasca. Ed. Arantzazu, 380 or. ISBN 84.7240.114.6..
  5. (Gaztelaniaz) Jaime de Kerexeta. (1969). Presentación del Diccionario Vasco-Español-Francés. La Gran Enciclopedia Vasca, 1 or. ISBN Depósito Legal BI-1.859.1969..
  6. Kintana Goiriena, Jurgi. (2008). Intelektuala nazioa eraikitzen. R.M. Azkueren pentsaera eta obra. Iker-22, Euskaltzaindia, 27 or. ISBN 978-84-95438-39-3..
  7. a b Resurreccion Maria Azkue. Hizkuntza politikarako Sailordetza. Eusko Jaurlaritza, 2 or..
  8. Kintana Goiriena, Jurgi. (2015). AZKUE, bilbotar ezezaguna. Erein, Donostia, 31 or. ISBN 978-84-9109-048-9..
  9. a b Kintana Goiriena, Jurgi. (2008). Intelektuala nazioa eraikitzen. R.M. Azkueren pentsaera eta obra. Iker-22, Euskaltzaindia, 28 or. ISBN 978-84-95438-39-3..
  10. Kintana Goiriena, Jurgo. (2015). AZKUE, Bilbotar ezezaguna. Erein, Donostia, 37-40 or. ISBN 978-84-9109-048-9..
  11. Kintana Goiriena, Jurgi. (2015). AZKUE, bilbotar ezezaguna. Erein, Donostia, 48-54 or. ISBN 978-84-9109-048-9..
  12. a b c (Gaztelaniaz) Fr. Luis Villasante. (1979). Historia de la literatura vasca. Ed. Arantzazu, 381 or. ISBN 84.7240.114.6..
  13. Kintana Goiriena, Jurgi. (2015).. (2015). AZKUE, bilbotar ezezaguna. Erein, Donostia, 55-62 or. ISBN 978-84-9109-048-9....
  14. Resurreccion Maria Azkue. Hizkuntza politikarako Sailordetza. Eusko Jaurlaritza, 7 or..
  15. Resurreccion Maria Azkue. Hizkuntza politikarako Sailordetza. Eusko Jaurlaritza, 6 or..
  16. Kintana Goiriena, Jurgi. (2015). AZKUE, bilbotar ezezaguna. Erein, Donostia, 72 or. ISBN 978-84-9109-048-9..
  17. a b Resurreccion Maria Azkue. Hizkuntza politikarako Sailordetza. Eusko Jaurlaritza, 5 or..
  18. Kintana Goiriena, Jurgi. (2015). AZKUE, bilbotar ezezaguna. Erein, Donostia, 74-75 or. ISBN 978-84-9109-048-9..
  19. Resurreccion Maria Azkue. Hizkuntza Politikarako Sailordetza. Eusko Jaurlaritza, 7 or..
  20. Resurreccion Maria Azkue. Hizkuntza Politikarako Sailordetza. Eusko Jaurlaritza, 9 or..
  21. Fr. Luis Villasante. (1979). Historia de la literatura vasca. Ed. Arantzazu, 381 or. ISBN 84.7240.114.6..
  22. Resurreccion Maria Azkue, Euskaltzain osoa. Hildako euskaltzain osoak. Euskaltzaindia.
  23. Kintana Goiriena, Jurg. (2008). Intelektuala nazioa eraikitzen. R.M. Azkueren pentsaera eta obra. Iker-22, Euskaltzaindia, 29 or. ISBN 978-84-95438-39-3..
  24. Kintana Goiriena, Jurgi. (2015). AZKUE, bilbotar ezezaguna. Erein, Donostia, 63-64 or. ISBN 978-84-9109-048-9..
  25. Kintana Goiriena, Jurgi. (2015). AZKUE, bilbotar ezezaguna. Erein, Donostia, 66-72 or. ISBN 978-84-9109-048-9..
  26. Resurreccion Maria Azkue. Hizkuntza Politikarako Sailordetza. Eusko Jaurlaritza, 3 or..
  27. a b Resurreccion Maria Azkue. Hizkuntza Politikarako Sailordetza. Eusko Jaurlaritza, 3 or..
  28. Kintana Goiriena, Jurgi. (2015). AZKUE, bilbotar ezezaguna. Erein. Donostia, 80-87 or. ISBN 978-84-9109-048-9..
  29. Kintana Goiriena, Jurgi. (2015). AZKUE, bilbotar ezezaguna. Erein, Donostia, 191 or. ISBN 978-84-9109-048-9..
  30. Kintana Goiriena, Jurgi. (2015). AZKUE, bilbotar ezezaguna. Erein, Donostia, 192 or. ISBN 978-84-9109-048-9..
  31. Kintana Goiriena, Jurgi. (2015). AZKUE, bilbotar ezezaguna. Erein, Donostia, 193 or. ISBN 978-84-9109-048-9..
  32. Kintana Goiriena, Jurgi. (2015). AZKUE, bilbotar ezezaguna. Erein. Donostia, 194-206 or. ISBN 978-84-9109-048-9..
  33. Kintana Goiriena, Jurgi. (2015). AZKUE, bilbotar ezezaguna. Erein. Donostia, 207 or. ISBN 978-84-9109-048-9..
  34. Kintana Goiriena, Jurgi. (2015). AZKUE, bilbotar ezezaguna. Erein. Donostia, 208 or. ISBN 978-84-9109-048-9..
  35. Kintana Goiriena, Jurgi. (2015). AZKUE, bilbotar ezezaguna. Erein. Donostia, 209 or. ISBN 978-84-9109-048-9..
  36. a b c d e f Kintana Goiriena, Jurgi. (2015). AZKUE, bilbotar ezezaguna. Erein. Donostia, 212-223 or. ISBN 978-84-9109-048-9..
  37. Resurreccion Maria Azkue, Euskaltzain osoa. Hildako euskaltzain osoak.. Euskaltzaindia, 3 or..
  38. Resurreccion Maria Azkue. Hizkuntza Politikarako Sailordetza. Eusko Jaurlaritza, 9 or..
  39. Kintana Goiriena, Jurgi. (2015). AZKUE, bilbotar ezezaguna. Erein. Donostia, 87-89 or. ISBN 978-84-9109-048-9..
  40. Resurrección Mª Azkue. (1935). Euskalerriaren Yakintza. Lehenengo liburua. Hitzaurrea. Bigarren edizioa. Espasa Calpe. Madril, 8 or. ISBN DL. M.12.904..
  41. Hugo Schuchardt. Hildako euskaltzain ohorezkoak. Euskaltzaindia.
  42. (Gaztelaniaz) Koldo Mitxelena. (1970). Estudio sobre las fuentes del diccionario de Azkue. Centro de Estudios históricos de Vizcaya. Real Sociedad Vascongada de los Amigos del País, 18 or. ISBN DL. BI-1632-1970..
  43. Ignacio Arbide Elorza. (1995). Gerhard Bähr hil zenetik 50. urteurrena. Euskara. Euskaltzaindia, 791-793 or..
  44. Jose Antonio Arana Martija. (1915). Gerhard Bärh euskalaria. Euskara. Euskaltzaindia, 796 or..
  45. a b Kintana Goiriena, Jurgi. (2015). AZKUE, bilbotar ezezaguna. Erein. Donostia, 345 or. ISBN 978-84-9109-048-9..
  46. Resurrección Mª Azkue.. (1935). Euskalerriaren Yakintza. Lehenengo liburua. Hitzaurrea. Bigarren edizioa. Espasa Calpe. Madril, 9 or. ISBN DL. M.12.904..
  47. Kintana Goiriena, Jurgi. (2015). AZKUE, bilbotar ezezaguna. Erein, Donostia, 416 or. ISBN 978-84-9109-048-9..
  48. (Gaztelaniaz) Fr. Luis Villasante. (1979). Historia de la literatura vasca. Ed. Arantzazu, 389 or. ISBN 84.7240.114.6..
  49. Arana Martija, Jose Antonio, euskaltzaina. (2001). "Euskal Herrian ez da inoiz egon ezta egongo ere, euskararen eta euskal kulturaren alde Azkuek beste lan egingo duenik". Euskonews & Media 143.zbk, 5 or..
  50. Resurreccion Maria Azkue, Euskaltzain osoa. Hildako euskaltzain osoak. Euskaltzaindia.
  51. Resurreccion Maria Azkue, Euskaltzain osoa. Hildako euskaltzain osoak... Euskaltzaindia, 3 or..
  52. Kintana Goiriena, Jurgi. (2008). Intelektuala nazioa eraikitzen. R.M. Azkueren pentsaera eta obra. Iker-22, Euskaltzaindia, 441-442 or. ISBN 978-84-95438-39-3..
  53. Kintana Goiriena, Jurgi. (2008). Intelektuala nazioa eraikitzen. R.M. Azkueren pentsaera eta obra. Iker-22, Euskaltzaindia, 441-442 or. ISBN 978-84-95438-39..
  54. Kintana Goiriena, Jurgi. (2008). Intelektuala nazioa eraikitzen. R.M. Azkueren pentsaera eta obra. Iker-22, Euskaltzaindia, 442 or. ISBN 978-84-95438-39-3..
  55. Kintana Goiriena, Jurgi. (2008). Intelektuala nazioa eraikitzen. R.M. Azkueren pentsaera eta obra. Iker-22, Euskaltzaindia, 443-435 or. ISBN 978-84-95438-39-3..
  56. Kintana Goiriena, Jurgi. (2008). Intelektuala nazioa eraikitzen. R.M. Azkueren pentsaera eta obra. Iker-22, Euskaltzaindia, 446-449 or. ISBN 978-84-95438-39-3..
  57. Kintana Goiriena, Jurgi. (2008). Intelektuala nazioa eraikitzen. R.M. Azkueren pentsaera eta obra. Iker-22, Euskaltzaindia, 450 or. ISBN 978-84-95438-39-3..
  58. Kintana Goiriena, Jurgi. (2008). Intelektuala nazioa eraikitzen. R.M. Azkueren pentsaera eta obra.. Iker-22, Euskaltzaindia, 455-457 or. ISBN 78-84-95438-39-3..
  59. Kintana Goiriena, Jurgi. (2008). Intelektuala nazioa eraikitzen. R.M. Azkueren pentsaera eta obra. Iker-22, Euskaltzaindia,458-4. ISBN 978-84-95438-39-3... Iker-22, Euskaltzaindia, 458 or. ISBN 978-84-95438-39-3..
  60. Kintana Goiriena, Jurgi. (2008). Intelektuala nazioa eraikitzen. R.M. Azkueren pentsaera eta obra. Iker-22, Euskaltzaindia,456-477. ISBN 978-84-95438-39-3... Iker-22, Euskaltzaindia, 456-479 or. ISBN 978-84-95438-39-3..
  61. Kintana Goiriena, Jurgi. (2008). Intelektuala nazioa eraikitzen. R.M. Azkueren pentsaera eta obra. Iker-22, Euskaltzaindia,456-480. ISBN 978-84-95438-39-3... Iker-22, Euskaltzaindia, 480 or. ISBN 978-84-95438-39.3..
  62. Kintana Goiriena, Jurgi. (2015). AZKUE, bilbotar ezezaguna. Erein, Donostia, 183-184. ISBN 978-84-9109-048-9. Erein, Donostia, 183-184 or. ISBN 978-84-9109-048-9..
  63. Kintana Goiriena, Jurgi. (2008). Intelektuala nazioa eraikitzen. R.M. Azkueren pentsaera eta obra. Iker-22, Euskaltzaindia, 483 or. ISBN 978-84-95438-39-3..
  64. Kintana Goiriena, Jurgi. (2008). Intelektuala nazioa eraikitzen. R.M. Azkueren pentsaera eta obra. Iker-22, Euskaltzaindia, 484-495 or. ISBN 978-84-95438-39-3..
  65. Kintana Goiriena, Jurgi. (2008). Intelektuala nazioa eraikitzen. R.M. Azkueren pentsaera eta obra. Iker-22, Euskaltzaindia, 496 or. ISBN 978-84-95438-39-3...
  66. Kintana Goiriena, Jurgi. (2008). Intelektuala nazioa eraikitzen. R.M. Azkueren pentsaera eta obra. Iker 22, Euskaltzaindia, 509 or. ISBN 978-84-95438-39-3..
  67. Kintana Goiriena, Jurgi. (2008). Intelektuala nazioa eraikitzen. R.M. Azkueren pentsaera eta obra. Iker-22, Euskaltzaindia, 510 or. ISBN 978-84-95438-39-3..
  68. Kintana Goiriena, Jurgi. (2008). Intelektuala nazioa eraikitzen. R.M. Azkueren pentsaera eta obra. Iker-22, Euskaltzaindia, 511 or. ISBN 978-84-95438-39-3..
  69. Resurreccion Maria Azkue, Euskaltzain osoa. Hildako euskaltzain osoak. Euskaltzaindia.
  70. (Gaztelaniaz) Crónica general del Primer Congreso de Estudios Vascos. Euskalerriaren Alde aldizkaria. Donostia, 21-25 or..
  71. (Gaztelaniaz) Crónica general del Primer Congreso de Estudios Vascos. Euskalerriaren Alde aldizkaria. Donostia, 26-29 or..
  72. (Gaztelaniaz) Crónica general del Primer Congreso de Estudios Vascos. Euskalerriaren Alde aldizkaria. Donostia, 41-47 or..
  73. (Gaztelaniaz) Crónica general del Primer Congreso de Estudios Vascos. Euskalerriaren Alde aldizkaria. Donostia, 48-55 or..
  74. (Gaztelaniaz) Crónica general del Primer Congreso de Estudios Vascos.. Euskalerriaren Alde aldizkaria. Donostia, 48-195 or..
  75. a b (Gaztelaniaz) Crónica general del Primer Congreso de Estudios Vascos. Euskalerriaren Alde aldizkaria. Donostia, 113-115 or..
  76. (Gaztelaniaz) Crónica general del Primer Congreso de Estudios Vascos. Euskalerriaren Alde aldizkaria. Donostia, 113-125 or..
  77. Crónica general del Primer Congreso de Estudios Vascos. Euskalerriaren Alde aldizkaria. Donostia, 115-117 or..
  78. a b Historia. Euskaltzaindia.
  79. Kintana Goiriena, Jurgi. (2015). AZKUE, bilbotar ezezaguna. Erein. Donostia, 344-349 or. ISBN 978-84-9109-048-9..
  80. Villasante, Fr. Luis. (1979). Historia de la literatura vasca. Editorial Arantzazu, 389 or..
  81. (Gaztelaniaz) Koldo Mitxelena. (1970). Sarrera. Estudio sobre las fuentes del diccionario de Azkue. Centro de Estudios históricos de Vizcaya. Real Sociedad Vascongada de los Amigos del País, 9 or. ISBN DL. BI-1632-1970..
  82. Kintana Goiriena, Jurgi. (2015). AZKUE, bilbotar ezezaguna. Erein. Donostia, 411-414 or. ISBN 978-84-9109-048-9..
  83. Azurmendi, Nerea. (2009). «Euskal nazio kultural modernoa sortzea zen Azkueren helburua», Jurgi Kintana Goirienari egindako elkarrizketa. Diario Vasco.
  84. a b Kintana Goiriena, Jurgi. (2015). AZKUE, bilbotar ezezaguna. Erein. Donostia, 217 or. ISBN 978-84-9109-048-9..
  85. Resurreccion Maria Azkueren lan argitaratuak. Euskaltzaindia.
  86. a b Kintana Goiriena, Jurgi. (2008). Intelektuala nazioa eraikitzen. R.M. Azkueren pentsaera eta obra. Iker-22, Euskaltzaindia, 238-239 or. ISBN 978-84-95438-39-3..
  87. a b c d Resurreccion Maria Azkue, Euskaltzain osoa. Hildako euskaltzain osoak. Euskaltzaindia.
  88. Kintana Goiriena, Jurgi. (2008). Intelektuala nazioa eraikitzen. R.M. Azkueren pentsaera eta obra. Iker-22, Euskaltzaindia, 250 or. ISBN 978-84-95438-39-3..
  89. (Gaztelaniaz) Resurreccion Mª Azkue,. (1905). Euskara-Gaztelania-Frantsesa Hiztegia. La Gran Enciclopedia Vasca. Bilbo ISBN: DP BI-1.859-1969, 7 or. ISBN DP BI-1.859-1.969..
  90. (Gaztelaniaz) Mitxelena, Koldo. (1970). Sarrera. Estudio sobre las fuentes del diccionario de Azkue. Centro de Estudios históricos de Vizcaya. Real Sociedad Vascongada de los Amigos del País, 19 or. ISBN DL. BI-1632-1970...
  91. Fr. Luis Villasante. (1979). Historia de la literatura vasca. Ed. Arantzazu, 382 or. ISBN 84.7240.114.6..
  92. (Gaztelaniaz) Resurreccion Mª Azkue. (1905). Euskara-Gaztelania-Frantsesa Hiztegia. La Gran Enciclopedia Vasca. Bilbo, 8-10 or. ISBN DP BI-1.859-1969..
  93. (Gaztelaniaz) Resurreccion Mª Azkue. (1905). Euskara-Gaztelania-Frantsesa Hiztegia. La Gran Enciclopedia Vasca, 13 or. ISBN DP BI-1.859-1969..
  94. (Gaztelaniaz) Resurreccion Mª Azkue. (1905). Euskara-Gaztelania-Frantsesa Hiztegia. La Gran Enciclopedia Vasca. Bilbo, 13-15 or. ISBN DP BI-1.859-1969..
  95. a b (Gaztelaniaz) Erref. Resurreccion Mª Azkue. (1905). Euskara-Gaztelania-Frantsesa Hiztegia. La Gran Enciclopedia Vasca. Bilbo, 10-13 or. ISBN DP BI-1.859-1969..
  96. a b Resurreccion Mª Azkue. (1905). Euskara-Gaztelania-Frantsesa Hiztegia. La Gran Enciclopedia Vasca. Bilbo ISBN DP BI-1.859-1.969....
  97. Fr. Luis Villasante. (1979). Historia de la literatura vasca. Ed. Arantzazu, 385-386 or. ISBN 84.7240.114.6...
  98. Azkue hiztegia. Aurten Bai Fundazioa.
  99. (Gaztelaniaz) Koldo Mitxelena. (1966). Mitxelena – Caro Baroja – Tovar / Don Resurrección Mª de Azkue: lexicógrafo, folklorista y gramático. Publicaciones de la Junta de Cultura de Bizkaia. Bilbao., 18 or. ISBN BI.-2176-1965..
  100. a b Kintana Goiriena, Jurgi. (2008). Intelektuala nazioa eraikitzen. R.M. Azkueren pentsaera eta obra. Iker-22, Euskaltzaindia, 250--- or. ISBN 978-84-95438-39-3..
  101. (Gaztelaniaz) Arana Martija, Jose Antonio.. (1990). Prólogo. Cancionero Popular Vasco. 3ª. Edición. Euskaltzaindia. Bilbo, 18 or. ISBN Euskaltzaindia. Bilbo. 84-85479-54-8..
  102. (Gaztelaniaz) Arana Martija, Jose Antonio. (1990). Prólogo. Cancionero Popular Vasco. 3ª. Edición Euskaltzaindia. Bilbo. , 9 or. ISBN 84-85479-54-8..
  103. (Gaztelaniaz) Arana Martija, Jose Antonio. (1990). Prólogo. Cancionero Popular Vasco. 3ª. Edición Euskaltzaindia. Bilbo. 13 ISBN 84-85479-54-8...
  104. (Gaztelaniaz) Arana Martija, Jose Antonio.. (1990). Prólogo. Cancionero Popular Vasco. 3ª. Edizioa. Euskaltzaindia. Bilbo, 14 or. ISBN 84-85479-54-8..
  105. (Gaztelaniaz) Arana Martija, Jose Antonio. (1990).. Prólogo. Cancionero Popular Vasco. 3ª.. Edizioa Euskaltzaindia. Bilbo, 14-15 or. ISBN 84-85479-54-8..
  106. a b (Gaztelaniaz) Arana Martija, Jose Antonio. (1990). Prólogo. Cancionero Popular Vasco. 3ª. Edizioa. Euskaltzaindia. Bilbo, 6-7 or. ISBN 84-85479-54-8..
  107. (Gaztelaniaz) Sanchez Ekiza, Karlos. El cancionero de Azkue desde una perspectiva etnomusicológica. UPV/EHU. Filologia eta Geografia-Historia Fakultatea. Gasteiz, 84 or..
  108. (Gaztelaniaz) Erref: Sanchez Ekiza. El cancionero de Azkue desde una perspectiva etnomusicológica. UPV/EHU. Filologia eta Geografia-Historia Fakultatea. Gasteiz, 85 or..
  109. Arana Martija, Jose Antonio. (1990). Prólogo. Cancionero Popular Vasco. 3ª. Edizioa. Euskaltzaindia. Bilbo, 10 or. ISBN 84-85479-54-8..
  110. (Gaztelaniaz) Sanchez Ekiza, Karlos. El cancionero de Azkue desde una perspectiva etnomusicológica. UPV/EHU. Filologia eta Geografia-Historia Fakultatea. Gasteiz, 86 or..
  111. (Gaztelaniaz) Arana Martija, Jose Antonio. (1990). Prólogo. Cancionero Popular Vasco. 3ª. Edizioa. Euskaltzaindia. Bilbo, 14 or. ISBN 84-85479-54-8..
  112. (Gaztelaniaz) Arana Martija, Jose Antonio. (1990). Prólogo. Cancionero Popular Vasco. 3ª. Edizioa. Euskaltzaindia. Bilbo, 18 or. ISBN 84-85479-54-8..
  113. a b (Gaztelaniaz) Resurrección Mª. Azkue. (1922). Cancionero Popular Vasco. 3. Edizioa. Euskaltzaindia. Bilbo, 54 or. ISBN 84-85479-54-8..
  114. (Gaztelaniaz) Resurrección Mª. Azkue. (1922). Cancionero Popular Vasco. 3. Edizioa. Euskaltzaindia. Bilbo, 54 or. ISBN 84-85479-54-8..
  115. (Gaztelaniaz) Resurrección Mª. Azkue. (1922). Cancionero Popular Vasco. 3. Edizioa. Euskaltzaindia. Bilbo, 1194-1217 or. ISBN 84-85479-54-8..
  116. (Gaztelaniaz) Resurrección Mª. Azkue. (1922). Cancionero Popular Vasco. 3. Edizioa. Euskaltzaindia. Bilbo, 1217-1229 or. ISBN 84-85479-54-8..
  117. (Gaztelaniaz) Resurrección Mª. Azkue. (1922). Cancionero Popular Vasco. 3. Edizioa. Euskaltzaindia. Bilbo, 1230-1236 or. ISBN 84-85479-54-8..
  118. (Gaztelaniaz) Resurrección Mª. Azkue. (1922). Cancionero Popular Vasco. 3. Edizioa. Euskaltzaindia. Bilbo, 1236-1239 or. ISBN 84-85479-54-8..
  119. (Gaztelaniaz) Antonio Tovar. (1966). Mitxelena – Caro Baroja – Tovar, 1966. Don Resurrección Mª de Azkue: lexicógrafo, folklorista y gramático. Publicaciones de la Junta de Cultura de Bizkaia. Bilbao., 62,64 or..
  120. (Gaztelaniaz) Resurrección Mª Azkue. (1925). Prólogo. Morfología vasca. Euskaltzaindia. Bilbo.5-6. Es. Euskaltzaindia, 5-6 or..
  121. (Gaztelaniaz) Fr. Luis Villasante. (1979). Historia de la literatura vasca. Ed. Arantzazu, 386 or. ISBN 84.7240.114.6...
  122. (Gaztelaniaz) Resurrección Mª Azkue. (1925). Morfología vasca. Euskaltzaindia. Bilbo, 1-806 or..
  123. (Gaztelaniaz) Resurrección Mª Azkue. (1925). Morfología vasca. Euskaltzaindia. Bilbo, 807-925 or..
  124. (Gaztelaniaz) Fr. Luis Villasante. (1979). Historia de la literatura vasca. Ed. Arantzazu, 387 or. ISBN 84.7240.114.6..
  125. a b c Resurrección Mª Azkue. (1935). Euskalerriaren Yakintza. Lehenengo liburua. Hitzaurrea. Bigarren edizioa. Espasa Calpe. Madril, 5-6 or. ISBN DL. M.12.904..
  126. Resurrección Mª Azkue. (1935). Euskalerriaren Yakintza. Lehenengo liburua. Hitzaurrea. Bigarren edizioa. Espasa Calpe. Madril, 17-28 or. ISBN DL. M.12.904..
  127. (Gaztelaniaz) Julio Caro Baroja. (1966). Don Resurrección Mª de Azkue: lexicógrafo, folklorista y gramático. Publicaciones de la Junta de Cultura de Bizkaia. Bilbao, 44-45 or..
  128. a b Resurrección Mª Azkue. (1935). Euskalerriaren Yakintza. Lehenengo liburua. Bigarren edizioa. Espasa Calpe. Madril, 29-472 or. ISBN DL. M.12.904..
  129. Resurrección Mª Azkue. (1942). Euskalerriaren Yakintza. Bigarren liburua. Espasa Calpe. Madril, 18-479 or. ISBN DL. M.12.904..
  130. Resurrección Mª Azkue. (1942). Euskalerriaren Yakintza. Bigarren liburua. Hitzaurrea. Bigarren edizioa. Espasa Calpe. Madril, 12-13 or. ISBN DL. M.12.904..
  131. Resurrección Mª Azkue. (1945). Euskalerriaren Yakintza. Hirugarren liburua. Bigarren edizioa. Espasa Calpe. Madril, 1-413 or. ISBN DL. M.12.904....
  132. Resurrección Mª Azkue. (1947). Euskalerriaren Yakintza. Laugarren liburua. Bigarren edizioa. Espasa Calpe. Madril, 1-458 or. ISBN DL. M.12.904..
  133. Joxe Azurmendi. (1992). Espainolak eta euskaldunak. Elkar, Donostia, 378 or. ISBN 84-7917-205-3..
  134. (Gaztelaniaz) Fr. Luis Villasante. (1979). Historia de la literatura vasca. Ed. Arantzazu, 381 or. ISBN 84.7240.114.6..
  135. Kintana Goiriena, Jurgi. (2015). AZKUE, bilbotar ezezaguna. Erein. Donostia, 330 or. ISBN 978-84-9109-048-9..
  136. (Gaztelaniaz) Fr. Luis Villasante. (1979). Historia de la literatura vasca. Ed. Arantzazu, 388 or. ISBN 84.7240.114.6..
  137. Kintana Goiriena, Jurgi. (2015). AZKUE, bilbotar ezezaguna. Erein, Donostia, 99-103, 237-244 or. ISBN 978-84-9109-048-9..
  138. a b Resurreccion Maria Azkue, Euskaltzain osoa. Hildako euskaltzain osoak. Euskaltzaindia.
  139. a b Resurreccion Maria Azkueren lan argitaratuak. Euskaltzaindia.
  140. a b c d Resurreccion Maria Azkue, Euskaltzain osoa. Hildako euskaltzain osoak. Euskaltzaindia.
  141. Azkue, Resurrección María de. (1989). Euskaleŕiaren yakintza = Literatura popular del País Vasco. (3. ed. argitaraldia) Euskaltzaindia ISBN 84-239-2550-1. PMC 23117742. (Noiz kontsultatua: 2022-09-06).
  142. Bazán, Iñaki; Garamendi, Maite. (2003). Resurrección María de Azkue: euskal kulturaren erraldoia eta funtsezko zutabea. Eusko Ikaskuntza. Lankidetzan. Donostia ISBN 84-8419-919-3..
  143. (Gaztelaniaz) Jaime de Kerexeta. (1969). Presentación del Diccionario Vasco-Español-Francés. La Gran Enciclopedia Vasca, 2 or. ISBN Depósito Legal BI-1.859.1969...
  144. (Gaztelaniaz) Molina, Fernando. (2005). Jose María Arizmendiarrieta (1915-1976). Biografía. Caja Laboral-Euskadiko Kutxa, 219 or. ISBN 84-920246-1-5..
  145. Koldo Mitxelena. (1970). Sarrera. Estudio sobre las fuentes del diccionario de Azkue. Centro de Estudios históricos de Vizcaya. Real Sociedad Vascongada de los Amigos del País, 9 or. ISBN DL. BI-1632-1970..
  146. Irizar, Iñazio. (2018). R.M. Azkue eta Euskal Hizkuntzaren Akademia. Olaitturri Kultur Elkartea. Oñati..
  147. «Giza kate batek Errenteria eta Donostia lotuko ditu martxoaren 24an euskara batuari gorazarre egiteko» EITB 2023-03-17 (Noiz kontsultatua: 2023-03-18).
  148. Iraola, Arantxa. (2023-03-18). «Giza kate batek lotuko ditu Donostia eta Errenteria, euskara batua goratzeko» Berria (Noiz kontsultatua: 2023-03-18).

Bibliografia

aldatu

Kanpo estekak

aldatu