Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                

Musakhan, plater palestinarra da. Tulkaremen eta Jeninen jatorria izanik, Palestinako plater nazionaltzat hartzen da.

Musakhan
jaki eta oilaskodun plater
Osagaiakoilasko-haragia
Historia
JatorriaJordania
Musakhan platera

Musakhanak dituen osagai nagusiak honako hauek dira: oilasko errea, tipula, zumakea, piperbeltza, azafraia eta pinazi frijituak tabu ogiaren gainean. Israelen ere jaten den platera da, batez ere arabiar israeldarrek eta druzo israeldarrek kontsumitzen dute.

Musakhan erraza da egiten, eta behar diren osagaiak erraz lor daitezke. Erabilitako osagai asko (oliba-olioa, sumac-a eta pinaziak) Palestinako sukaldaritzaren osagaiak dira.[1]

Plater hau eskuekin jaten da, eta normalean, oilaskoa ogiaren gainean jartzen da eta zoparekin zerbitzatu daiteke.

Munduko errekorra

aldatu

2010ean, Ramallahn (Palestina) musakhan plater handiena prestatu zen, eta Errekorren Guinness Liburuan sartu zen.[2] Musakhan ogiaren diametroa 4 metrokoa zen, 1.350 kiloko pisuarekin. 40 sukaldari palestinarrek kozinatu zuten, eta 250 kilo irin, 170 litro oliba-olio, 500 kilo tipula eta 70 kilo almendra erabili zituzten.

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) Sarah-Eden. (2021-06-22). «Musakhan» 196 flavors (Noiz kontsultatua: 2023-11-15).
  2. «Palestinian ‘musakhan’ to enter Guinness record book» www.jmcc.org (Noiz kontsultatua: 2023-11-15).

Kanpo estekak

aldatu