Location via proxy:   [ UP ]  
[Report a bug]   [Manage cookies]                

Rachida Dati

politikari frantziarra

Rachida Dati (Saint-Rémy, Saona eta Loira, Frantzia, 1965eko azaroaren 27a) Frantziako politikaria da. Justizia ministroa izan zen Nicolas Sarkozyk 2007ko Frantziako presidentetzarako hauteskundeak irabazi ostean, 2009ko ekainaren 23ra arte. 2008ko martxoaren 29tik da Parisko VII. 2024ko urtarrilaren 11n, Frantziako Kultura ministro izendatu zuten.[1][2][3]

Rachida Dati

(2016)
Kultura ministroa

2024ko urtarrilaren 11 -
Rima Abdul Malak (en) Itzuli

Europarlamentaria

2014ko uztailaren 1a - 2019ko ekainaren 30a
Barrutia: Île-de-France barrutia
Hautetsia: 2014ko Europako Parlamenturako hauteskundeak

Europarlamentaria

2009ko uztailaren 14a - 2014ko ekainaren 30a
Barrutia: Île-de-France barrutia
Hautetsia: 2009ko Europako Parlamenturako hauteskundeak
Mayor of 7th arrondissement of Paris (en) Itzuli

2008ko martxoaren 29a -

Justizia Ministroa

2007ko ekainaren 18a - 2009ko ekainaren 23a
Rachida Dati - Michèle Alliot-Marie

Justizia Ministroa

2007ko maiatzaren 17a - 2007ko ekainaren 18a
Pascal Clément (mul) Itzuli - Rachida Dati
Bizitza
JaiotzaSaint-Rémy1965eko azaroaren 27a (58 urte)
Herrialdea Frantzia
 Maroko
 Aljeria
Familia
Seme-alabak
Haurrideak
Hezkuntza
HeziketaBorgoinako Unibertsitatea
HEC Paris
Panthéon Assas Unibertsitatea
Hizkuntzakfrantsesa
slanga
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Altuera1,56 metro
Lantokia(k)Estrasburgo
Brusela eta Paris
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioaislama
Alderdi politikoaUnion pour un Mouvement Populaire

IMDB: nm2657986 Rottentomatoes: celebrity/rachida_dati
Facebook: lr.dati Twitter: datirachida Youtube: UCw3waV6T2mhLC3BG8q0W55w Edit the value on Wikidata

Bizitza

aldatu

Aita marokoarra eta ama aljeriarra ditu, eta hamabi seme-alaba zan zituzten. Zortzi emakumezko eta lau gizonezko familia bateko bigarrena da. Nazionalitate hirukoitza du: frantziarra, marokoarra eta aljeriarra, baina "frantses jatorriko frantziarra" dela adierazi du.

Saint-Jean izeneko auzo xume batean hazi eta ikasi zuen, Chalon-sur-Saône-tik gertu. Rachida hamalau urterekin hasi zen lanean, publizitatea banatzen, eta gero supermerkatu batean saltzaile lanetan. Hamasei urte zituenetik hamazortzi urte bete arte jardun zuen zaharrak zaintzen.

1987an ikasketetara itzuli zen, enpresen administrazioan graduatu zen. Hainbat enpresatan hasi zen lanean, eta urtebete egin zuen Londresen lanean.

 
Rachida Dati

Lan ibilbidea

aldatu

Hainbat urtez enpresen kudeaketan lan egin ostean, Frantziako Zuzenbide Kolegio Nazionalean Zuzenbidea ikastea erabaki zuen, eta bertan ere graduatu zen magistratu tituluarekin. Parisetik hurbil dagoen Bobigny hiriko auzitegi batean fiskal gisa lan egitea lortu zuen lehenengo, eta Evry hiriko beste auzitegi batean gero.

2002an, Nicolas Sarkozy ezagutu zuen, eta delinkuentzia prebenitzeko proiektuan lan egin zuen harekin, hura artean Barne ministroa zela; 2006ko abenduan, Union pour un mouvement populaire (Herri Mugimendu baten aldeko Batasuna, UMP) alderdiarekin bat egin zuen, Sarkozyren alderdiarekin. Politikan eskarmentu handirik ez bazuen ere, Rachida aukeratu zuten Sarkozyren kanpainako bozeramaile ofizial, Frantziako azken hauteskunde orokorretan.[4]

Sarkozyk hauteskundeak irabazi eta gutxira, hark Justizia ministro izendatu zuen, Frantziako gobernuko ministerio bat zuzendu duen jatorri magrebtarreko lehen pertsona bihurtuta.[5][6]

Ben Barka auzian parte hartzea

aldatu

1965ean Parisen bahitu eta gero erail zuten Ben Barka auziaren inguruko ikerketetan, Patrick Ramaël epaile instruktore frantziarrak Milud Tunsiren aurkako atxilotze aginduak sinatu zituen, Hoskadni Bensliman jeneral marokoarraren aurkakoa, Abdelhak Haachiri zerbitzu sekretuko buruzagi ohiaren aurkakoa, eta Abelhak Bensliman zerbitzu sekretuko agente ohiaren aurkakoa.[7] Marokon pertsona horiek galdekatzeko Marokoko justiziaren lankidetza falta izan zen arrazoia. Bensliman, baina, erresumako graduazio altueneko militarra zen, eta erregearen oso hurbileko pertsona; hori zela eta, atxilotze aginduak kezkak piztu zituen diplomazia mailan. Rachida Dati buru zuen Frantziako Justizia Ministerioak bi urtez uko egin zion Interpoli hura bideratzeari. Azkenean, Interpolek 2009ko urriaren 1ean eman zuen erabakia, baina handik 24 ordura kendu zuten, forma akatsak argudiatuta.

Erreferentziak

aldatu
  1. (Gaztelaniaz) Sardá, Juan. (2020-02-17). «Rachida Dati, la exministra más famosa de Francia, es la gran rival de Anne Hidalgo por la alcaldía de París» Vanity Fair (Noiz kontsultatua: 2024-09-27).
  2. (Gaztelaniaz) Confidencial, El. (2009-02-22). «La vida de la controvertida Rachida Dati, en 45 minutos» elconfidencial.com (Noiz kontsultatua: 2024-09-27).
  3. (Ingelesez) «European Parliament - Historical Archives» europarl.europa.eu (Noiz kontsultatua: 2024-09-27).
  4. (Gaztelaniaz) Bassets, Marc. (2024-01-11). «Macron ficha a la polémica Dati, ministra con Sarkozy, en un Gobierno escorado a la derecha» El País (Noiz kontsultatua: 2024-09-27).
  5. (Frantsesez) «Rachida Dati, ministre de la Culture» www.culture.gouv.fr 2024-07-17 (Noiz kontsultatua: 2024-09-27).
  6. (Gaztelaniaz) Faro, El. (2024-09-23). «Dos ministros de origen marroquí en el nuevo Gobierno francés» El Faro de Ceuta (Noiz kontsultatua: 2024-09-27).
  7. «Un juez de París ordena la detención del jefe de la Gendarmería marroquí.» El País, 24 de octubre de 2007.

Kanpo estekak

aldatu