Sorrera eta hasierako urteak
aldatu
Taldearen sorrera 1949an gertatzen da hiriko bost futbol taldek bat egin zutenean, horti Unión Deportiva izena. Bost taldeak honako hauek ziren: Club Deportivo Gran Canaria, Atlético Club, Real Club Victoria, Arenas Club eta Marino Fútbol Club. Bi urte baino ez zituen behar izan lehen mailara igotzeko, bertan urte bakarra egin bazuen ere. Baina bide onean zegoen eta 1955 eta 1960 artean lehen mailan sei denboraldiz jarraian egon zen.
60. hamarkada: Urrezko aroa
aldatu
1964-65 urtean igo zen hirugarren aldiz eta 19 denboraldi jarraian eman zituen lehen mailan. Urterik onena baina 60. hamarkadan izan zituen, izan ere 1968an hirugarren egin baitzuen eta 1969an bigarren. Urte haietan ere ohikoa izan Europan parte hartzea, bai Ferien Kopan, nola UEFA Kopan ere.
70. hamarkadan ere bikain aritu zen, batez ere bukaera aldera, 1977an laugarren izan baitzen ligan eta 1978an Errege Kopako finala jokatu baitzuen. Bartzelona nagusitu zitzaion 3-1eko emaitzarekin.
Baina 19 denboraldi lehen mailan egin ondoren 1983an bigarren mailara jeitsi zen. Ordutik aurrera bi aldiz egon da lehen mailan, 1986-1988 eta 2000-2002, aldi bakoitzean bi urte egin zituen. Bigarren B maila ere ezagutu izan du, batez ere diru arazoak zirela eta. 2005etik aurrera bigarren mailan aritu da, azken urteetan goiko postuetan.
Lehen mailarako itzulera
aldatu
2013-14 denboraldian lehen mailara igotzeko play-offa jokatu zuen eta luzapenean sarturiko gol baten bidez Córdoba izan zen saria lortu zuena. 2014-15 denboraldian 4. egin zuen ligan eta play-offean Valladolid eta Zaragoza gaindituta lehen mailara itzuli zen.
2015-16 denboraldia makal hasi zuen baina gabon ondoren errekuperatu eta arazo gabe mantendu zen, azkenean 11. postua lortuz. 2016-17 denboraldian ere 14. postu lasaia lortu zuen. 2017-18 denboraldian okerrago ibili zen eta hainbat jardunaldiren faltan maila galdu zuen.
2022-23 denboraldian bigarren egin eta lehen mailara zuzenean igo zen. Denboraldi lasaia izan zuen baina behin salbazioa lortuta emaitza txarrak izan zituen eta 16. posturaino jaitsi zen.
Kamiseta horia eta praka urdinak ditu, hauek baitira Kanaria Handiaren kolore tradizionalak. Bigarren kamiseta urtero aldatzen du, kluba sortu zuten bost taldeen kamisetak erabiltzen dituelarik: urdin argia eta zuria (Marino FC), zuria (CD Gran Canaria), zuria eta gorria (Atlético Club), beltza (RC Victoria) eta gorria (Arenas Club).
2023-24 barne:
- Denboraldiak 1. mailan: 35
- Denboraldiak 2. mailan: 33
- Denboraldiak 2. B mailan: 6
- Denboraldiak 3. mailan: 0
- Ligako posturik onena: 2.a Lehen mailan (1968-69)
2023ko abuztuaren 28an eguneratua.
Irabazitako txapelketak
aldatu
Espainiako txapelketak: 4
aldatu
Bigarren 1968-69 denboraldian eta hirugarren 1967-68an.
finalista 1978an.
1953-54, 1963-64, 1984-85 eta 1999-2000an.
1994-95 (Las Palmas B taldea)
Azken urteetako ibilbidea
aldatu